EAEko taberna eta jatetxeak, kerik gabe 2011tik aurrera

Erabilera publikoko gune itxi guztietan erretzea debekatuko duen Legea onartu du gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzak.

Horren arabera leku itxietan bakarrik ez, umeak daude ia inon ezingo da erre, ez haur parkeetan ezta leku pribatuetan ere. Hori da proposamena. Lege honekin Euskadi kerik gabeko lehen erkidegoa izango da. Gemma Zabaleta, Lan eta Gizarte Gaietako sailburuak esan du ez dutela inor baztertu nahi, osasun hobetu nahi dutela.
-“Leku publikoaren aldeko kultura bat sendotzea baina inor baztertu gabe tabakoagatik.”

Mendiak dio terrorismoaren kontrako politikak "berdin" segituko duela

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea gustura agertu da "alderdi demokratek" jarrera "irmoa" erakutsi dutelako, agiria "motz" geratu dela esan dutenean.

ETAren agiriaren ostean izandako erreakzioak aztergai. Jaurlaritza pozik agertu da izan diren erreakzioekin. Ia alderdi guztiek aho batez onartu dutelako adierazpena ez dela nahikoa izan eta, horrek, inoiz baino batuago daudela erakusten duelako.

Gipuzkoako metalgintzan lanuzteak deitu dituzte ELAk eta LABek

Bederatzi greba egun iragarri dituzte.

Greba deialdi ugari. ELA eta LAB sindikatuek adierazi dute hilaren 14ko mailan. Gipuzkoako metal arloan akordiorik ez baldin bada, 9 greba deialdi egingo dituzte. Bestalde, CCOO-ek eta UGT-ek gaur erregistratu dute hilaren 29ko greba orokorraren deialdia.

Etxebiden izena eman zutenetik lau urte igaro dutenek izen-emate hori berritu behar dute

Izen-ematea berritu ezean, eskatzailea kendu egingo da zerrendatatik. Izen-ematea berritzeko nahikoa izango dute Etxebizitza Sailak bidaliko dien idazkia sinatzea.

Etxebizitzako lurralde ordezkaritzetan Etxebideren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena eman zutenetik lau urte igaro direlako, izen-emate hori berritu beharrean daudenen zerrendak argitaratu dira gaur, kasu honetan 14.000 pertsona ingururi.
Izen-ematea berritzeko epea 2010ko irailaren 6an hasi eta 20an amaituko da. Izen-ematea berritu ezean, eskatzailea kendu egingo da zerrendatatik. Horrela, Etxebideren erregistroa eguneratuta izatea lortu nahi da, datuak ahal denik eta fidagarrienak izan daitezen.
Izapideak erraztu eta arintze aldera, berrikuntza bat sartu zen iaz: idazki bat eta posta-zerbitzua aurrez ordainduta duen gutun-azal bat bidaltzen zaio interesdunari. Hartzaileak, izen-ematea berritzearekin ados dagoela adierazteko, idazkia sinatu eta jaso duen gutun-azalean sartu ondoren dagokion lurralde ordezkaritzara bidali besterik ez du.
Izen-ematea berritu beharra daukatenek, www.etxebide.info webgunean ere eskuratu dezakete inprimaki hori.

Kataluniako hauteskundeak azaroaren 28an egingo dituzte

Horrela iragarri du gaur eguerdian Jose Montilla Generalitateko presidenteak.

Eta katalanen agendan data garrantzitsua zehaztu dute gaur, hauteskunde eguna. Azaroaren 28an izango dira bozkatzeak. Montilla Generalitateko presidenteak eman du dataren berri eta azpimarratu du sekulako garrantzia, erabakigarriak izango direla hauteskunde hauek.

Pentsioen erreformaren kontrako greba orokorra, gaur Frantzian

Erreforma hizpide Frantziako Parlamentuan eta greba kalean. Erretiro adina atzeratzearen kontra atera dira kalera, une honetan abiatu da manifestazio nagusia. Deialdiak eragin zabala izan du, batez ere, garraioetan.

Espainiako futbol selekzioa, Kirolen Asturiasko Printzearen Saria

Azken bozketan Edurne Pasaban mendizalea eta Haile Gebreselassie atleta etiopiarra gainditu ditu Espainiako futbol selekzioak.

Black Berry – Orangen hitzaldia

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, uztailean, Orange erakundearekin hitzarmen bat sinatu zuen, Mobil Black Berry bat erosten duten bazkideak diren pertsona gorrei tarifa bereziak eskaini ahal izateko.

Euskal Gorrak-ek, Arabako Gorren Elkartearekin (Arabako Gorrak) eta Orange enpresarekin lankidetzan, Black Berry-ei buruzko Konferentzia burutuko du datorren irailaren 11an Arabako Pertsona Gorren Elkarteko areto nagusian. Elkarte honen helbidea hurrengoa da: Palencia kalean, 6-Baxua, Gasteiz. Konferentzia goizeko 11etan hasiko da.
Bertan, Black Berry-en, Modem USB-en funtzionamenduari buruz eta Orangeko tarifei buruz informatuko dute.

Iraila 2010
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Abuztua 2010
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data