Bizkartzainen murrizketa ehunka kargu ohiei eragingo dieBizkartzainen murrizketa ehunka kargu ohiei

Barne Ministerioak orain martxan jarri duen bizkartzainen murrizketa batez ere kargu ohiei edo ekintza politikoa utzi edo aldendu diren alderdien karguei eragingo die. Rodolfo Ares, Herrizaingo Sailburuak, bizkartzain kopurua murriztu izana ETAk iragarri dezakeen su etenarekin ez omen duela zerikusirik baieztatu du.

Corbachok Gobernua utziko du Kataluniara bueltatzeko

Celestino Corbacho Espainiako Gobernuko Lan eta Immigrazio ministroak kargua utziko du eta Kataluniako udazkeneko hauteskundeetara aurkeztuko da PSCren zerrendetan José Luís Rodríguez Zapateroren Gobernua utziz.

13 miliziano taldek Israeli eraso egingo diotela iragarri du Hamasek

Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamikoaren bozeramaile batek iragarri duenez Palestinako 13 miliziano taldek indarrak batuko dituzte Israelen kontrako erasoak ugaritzeko, eta ez dute baztertu atentatu suizidak egitea. Hamas Israelgo lehen ministroak eta Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Washingtonen hasi dituzten bakerako elkarrizketen kontra dago.

Beste petrolio plataforma baten leherketa izan da Mexikoko Golkoan

Plataforma honek apirilean hondoratu eta AEBetako historian isuririk larriena eragin zuen BPren plataformatik gertu dago. Leherketa izan zen momentuan 13 lagun zeuden bertan baina uretara salto egitea lortu dute eta soilik langile bat zauriturik dago. AEBk baieztatu dute uretan ez dela petrolio isurketarik sumatzen.

Mexikoko Armadak 27 sikario hil ditu tiroketa batean

Los Zetas karteleko, Mexikoko talde kriminal handienetako bat, 27 kide hil ditu gaur Mexikoko Armadak Nuevo Leon eta Tamaulipas estatuetako muga inguruan ordu eta erdi luzatu den tiroketa batean.

“Earl” urakana gaur gauean Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsiko da

Ipar Carolinara iritsiko da 'Earl' urakana eta 30.000 lagunek ebakuazio agindua jaso dute dagoeneko, urakanak sor ditzakeen kalteen beldur. 230 kilometro orduko haizeekin dator eta bosteko eskalan hirugarren kategoria eman diote.

Espainiak Grezia izango du aurkari final-zortzirenetan

Zeelanda Berriak 82-70 irabazi dio Frantziari D multzoko azken jardunaldian eta ondorioz berdinketa hirukoitza egon da sailkapenean Espainia, Zeelanda Berria eta Frantziaren artean espainiarrek bigarren tokian bukatu dutelarik.
Ondorioz, Espainia ez da Amerikako Estatu Batuetako taldearekin gurutzatuko ustezko final batera arte.

PERTSONA GORREN MUNDUKO EGUNA

Euskal Gorrak-ek eta Fevapas-ek antolatua

Datorren irailaren 25ean, Euskal Gorrakek eta Fevapasek, Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, Pertsona Gorren Munduko Egunaren ospakizuna antolatuko dute. Irailaren 25en jai giroa eta errenbindikazioak izango dira nagusi, eta egunean zehar hainbat ekintza burutuko dira. Euskal Gorrakek eta Fevapasek web orrialde bat abian jarri dute egun honi buruzko informazio guztia eskura izan dezazuen. Web orria honakoa da: www.diamundialpersonassordas.org

Iraila 2010
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Abuztua 2010
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2010-06-30ko bideoen artxiboa

Itsu eta gor den pertsona baten bizimodua

Euskadin, 800 bat pertsona daude itsuak...
2:00 min.

Bilboko itsasadarretik itsasontzi

Joan den larunbatean, ekainak 26an,...
5:14 min.