Ostegun honetako elurteen ostean, hotz siberiarrak klima okertzen jarraituko du gaur. Oraindik ere, bi egun gordin izango ditugu.
EAEn eta Nafarroan alerta laranja dago oraindik, hotza eta izozteak direla eta, baina gaurko ez dira espero atzo beste elurte. Elurra baino, izotza izango da kezkagarriena.
Hotza, hori bai, oso handia izango da, eta tenperaturak gradu batzuk jaitsiko dira. Hiriburuen artean, Bilbon baino ez daude tenperatura positiboak (3 ºC), gainerakoak zeroz azpitik daude: -2 ºC Donostian, -3 ºC Gasteizen eta Baionan eta -6 ºC Iruñean. Nafarroako hiriburuan, hotz-sentsazioa -9 gradukoa da.
EAEko eta Nafarroako errepide sare nagusia zabalik dago, baina kontu handia izan beharra dago gidatzerakoan, errepide asko izotz bete egongo baitira. Batik bat N-240, N-1, A-15 eta A-10 errepideetan eskatzen dute arretaz gidatzea. Araban, Herrerako, Urduñako eta Opakuako mendateak itxita daude.
Asteburuari begira, eskola-kirol lehiaketa guztiak bertan behera utzi dituzte EAEn, eta ehiza jarduerak ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, atzo egin bezala, Mondragon Unibertsitateak gaur ere utzi ditu bertan behera klaseak.
Rodolfo Aresek gezurtatu egin du gaur Iñigo Urkullu jeltzaleak egin duen salaketa. Urkulluren esanetan, Jaurlaritzako sailburu baten dei "larria" jaso zuen euskal erkidegoa "porrot egiteko zorian" dagoelako eta "1.000 miloiko zuloa" duelako.
"Euskadi ez dago porrot egiteko zorian, eta Urkullu manipulatzen ari da", esan du Aresek Sevillan, Alderdi Sozialistaren Kongresuaren etenaldi batean. Herrizaingo Sailburuak "goitik behera" gezurtatu nahi izan du Urkulluk gaur egindako salaketa. "Zailtasunak ditugu, beste autonomi erkidego batzuk bezalaxe, baina ez gaude hondoak jota", esan du.
Aresen hitzetan, lehendakariak hartueman ezberdinak izan ditu euskal alderdien ordezkariekin fiskalitatearen inguruko adostasun bat bilatzeko asmoz, bide horretatik diru-bilketa eta diru publikoen egoera hobetu ahal izateko.
"EAJ manipulatzen ari da, Jaurlaritza eta Euskadi ahultzeko. Urkulluk arduratuago dago Jaurlaritzari oldartzen, krisialditik irteteko lan egiten baino", esan du.
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusi izanez gero Patxi Lopez ez dela ministroaren bigarrena izango esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Aresen hitzetan, aukera hori "erabat baztertu zuen" lehendakariak berak, Jaurlaritzaren buruan jarraitzeko apustua agertuta.
"Aukera hori argi eta garbi baztertu zuen lehendakariak bere erabakia euskal politikan jarraitzea eta lehendakari izaten jarraitzea zela iragarri zuenean", azpimarratu du Ares-ek.
"Kargu garrantzitsua izango du, oso nabarmena eta lehen mailakoa, Rubalcabak irabaziz gero", adierazi dute ministro ohiaren ingurukoek El Mundo egunkarian.
Sozialisten zuzendaritzan kargua izateko aukeraz galdetu diotenen bakoitzean, Patxi Lopezek berak Euskadirekin konpromisoa duela erantzun du.
Hala ere, aurreikuspen guztien arabera, Euskadiko hauteskundeetan emaitza onak lortu ezean, bere aukera Madrilera joatea izango litzateke, 2015eko hauteskunde orokorretan Rubalcabaren 'bigarrena' izateko.
Lapur bat Usurbileko banku batean sartu da gaur goizean, eta barruan zeudenak atxiki ditu. Ondoren, baina, bere burua entregatu eta Ertzaintzak atxilotu egin du.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lapurreta saiakeran ez da inor zauritu, baina langile bat osasun zentro batera eraman behar izan dute, antsietateak jota.
Lapurreta saiakera 10:00etan hasi da, Rural Kutxako sukurtsal batean, Zubiaurrenea kaleko laugarren zenbakian. Ordu horretan, pertsona bat barruan sartu, eta arma bat eskuan, osten saiatu da.
Lapurretetarako alarma piztu denean, Ertzaintza bertaratu egin da, eta ondorioz, lapurrak bankuko langileak eta bezero bat atxiki egin ditu.
Lapurrak burua estalita eta eskuan pistola bat zeramala bankuko langile bat eta bezero bat bainugelan sartzera behartu ditu.
Ertzaintzaren negoziatzaile batek harekin hitz egin du, eta haren bikote-kidearen laguntzaz, lapurrak bere burua entregatzea lortu du 11:20an.
Erasotzailea 42 urtekoa da, eta bankua dagoen kalean bertan bizi da.
Mertxe Aizpurua Usurbileko alkateak esan duenez, eskuan zuen pistola faltsua zen.
Sevillan bildu diren 956 ordezkarien esku dago datorren lau urteotan sozialisten etorkizuna gidatuko duen pertsona nor izango den erabakitzea.
Gaurtik aurrera bertan egingo dute PSOEren 38. Kongresu Federala, eta larunbatean jakingo dugu nork hartuko duen Jose Luis Rodriguez Zapateroren tokia idazkaritza nagusian: Carme Chaconek ala Alfredo Perez Rubalcabak.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeetako kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia. Hori bai: alde txikiarekin.
Aurretik egin duten eskualdeko biltzarren faseak ez du erabakiaren nondik norakoak argitzeko balio izan, Kongresu Federalean ordezkari bakoitzak boto indibidual eta pertsonala emateko aukera baitu, inongo aginduri jarraitu gabe.
Sozialistek ohitura dutenez, Kongresuan alderdiaren barne organoak ere berrituko dituzte, eta, horrela, datozen lau urteotan Batzorde Federaleko eta bermeetarako epaimahaiko ordezkariak zeintzuk izango diren ere erabakiko dute.
Sevillan bildu diren 956 ordezkarien esku dago datorren lau urteotan sozialisten etorkizuna gidatuko duen pertsona nor izango den erabakitzea.
Gaurtik aurrera bertan egingo dute PSOEren 38. Kongresu Federala, eta larunbatean jakingo dugu nork hartuko duen Jose Luis Rodriguez Zapateroren tokia idazkaritza nagusian: Carme Chaconek ala Alfredo Perez Rubalcabak.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeetako kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia. Hori bai: alde txikiarekin.
Aurretik egin duten eskualdeko biltzarren faseak ez du erabakiaren nondik norakoak argitzeko balio izan, Kongresu Federalean ordezkari bakoitzak boto indibidual eta pertsonala emateko aukera baitu, inongo aginduri jarraitu gabe.
Sozialistek ohitura dutenez, Kongresuan alderdiaren barne organoak ere berrituko dituzte, eta, horrela, datozen lau urteotan Batzorde Federaleko eta bermeetarako epaimahaiko ordezkariak zeintzuk izango diren ere erabakiko dute.
Manifestari bat hil da gaur goizaldean Barne Ministerioaren inguruan Poliziarekin izandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez.
Manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak areagotu dira azkenengo orduetan Barne Ministerioaren aurrean, Tahrir plazatik oso gertu, harri eta gas negar-eragilea jaurtiz.
Nazio Batuen Elkarteak (NBE) amaitutzat eman du Somaliako gosetea, uzta onei eta laguntza humanitarioari esker. Somalian gosetea pairatu dute uztailaren 20tik, baina 2,34 milioi pertsonak premiazko laguntza behar dute oraindik.
"Lortutakoa hauskorra da eta babesa galduz gero lehenengo egoerara bueltatuko gara", azpimarratu du Mark Bowden Gai Humanitarioentzako NBEko koordinatzaileak, Nairobin emandako komunikatu batean.
"Milioika pertsonak jatekoa, ur garbia, aterpea eta bestelako laguntza behar dute oraindik, eta maiatzean egoerak okerrera egingo duela aurreikusten da", esan du Bowdenek.
Somaliako Elikadura eta Segurtasuna Ikertzeko Agentziaren txostenaren arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, biztanleen % 31 dago orain goseteak jota Somalian.
Nazio Batuen arabera, gosete-egoera kasu hauetan ezartzen da: lurralde bateko biztanleen % 20k jatekorik ez duenean, % 30ek baino gehiagok malnutrizio zorrotza duenean eta egunean goseak jota 10.000 pertsonatik bi hiltzen direnean.
Bilbo baino ez da esnatu tenperatura...
1:47 min.
2012/02/03
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo...
1:10 min.
2012/02/03
Herrizaingo sailburuak lehendakaria...
1:07 min.
2012/02/03
Lapur batek ia ordu eta erdiz atxiki...
1:43 min.
2012/02/03
Chacon eta Rubalcaba artean kontua...
1:13 min.
2012/02/03
Errusian eta Polonian hil dira...
1:32 min.
2012/02/03
Manifestari bat eta militar bat hil...
0:53 min.
2012/02/03
Txosten baten arabera, larrialdi...
1:44 min.
2012/02/03
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | ||||
| A | A | A | O | O | L | I |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 | |||||
Euskal Gorrakek, bere 30.urteurrena...
23:50 min.