Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan.

Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera.

Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.

F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek.

Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren.

Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten.

Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak.

Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten.

Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez.

Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera.

Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere".

Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen.

Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko.

Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen.

Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra.

Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen.

Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: pabellon6.org/event/neruda zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste ...
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera erama...
1:10 min.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan. Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

2017/10/18

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen ...
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere e...
1:34 min.

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera. Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko. Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

2017/10/18

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez et...
Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobiliz...
1:51 min.

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko. Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren. Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

2017/10/18

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazk...
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela,...
1:00 min.

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an. F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

2017/10/18

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu e...
Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte S...
2:28 min.

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek. Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren. Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten. Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak. Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten. Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

2017/10/18

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-b...
Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ...
2:30 min.

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez. Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera. Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere". Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen. Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko. Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen. Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra. Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

2017/10/18

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Portugalgo ministro batek kargua utzi du sute...
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, be...
0:58 min.

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren. Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen. Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira. Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

2017/10/18

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin...
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabil...
1:19 min.

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/18

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-28ko bideoen artxiboa

Kontu Auzitegiak ez ditu Hirikoren diru-laguntzak epaituko

Kontu Auzitegiak ez ditu Hirikoren diru-lagun...
Kontu Auzitegiak ez ditu Hirikoren diru-laguntzak epaituko

Auzitegiak ez du erantzukizun kontabl...
1:55 min.

Auzitegiak ez du erantzukizun kontablerik antzeman Eusko Jaurlaritzak Hirikori emandako diru-laguntzetan. Erabakiak ez du Afypaidako arduradunen aurkako prozesu judiziala baliogabetzen

Espainiako Kontu Auzitegiak ez du kontabilitate-erantzukizunik antzeman Eusko Jaurlaritzak Hirikori emandako diru-laguntzetan. Honenbestez, auto elektrikoaren proiektuari emandako diru-laguntzengatik epaiketa kontablerik ez egitea erabaki Auzitegiak. Egitasmoak porrot egin zuen diru publikoa jaso ondoren, 18 milioi euro, hain zuzen ere. Erabaki honek ez du Afypaidako arduradunen aurkako prozesu judiziala baliogabetzen. Berrikuntza babesteko programaren barnean, Eusko Jaurlaritzak Hirikori 2011n emandako diru-laguntzak soilik aztertzen ditu Kontu Auzitegiaren autoak. Aurretiazko txosten batean diru-laguntza horietan irregulartasunak antzeman zituen Kontu Auzitegiak, gastuak ez justifikatzeagatik edo enpresa onuradunen artean zerbitzuak azpikontratatzeagatik. Baina irregulartasun horiek justifikatu zituztela ebatzi du orain Kontu Auzitegiak, administrazioak ezarritako baldintzak bete zituztelako eta eskatutako kopurua estali zutelako. Ondorioz, ez da beharrezkoa erantzukizun kontableagatik epaiketa egitea. Eusko Jaurlaritzak Hirikori emandako diru-laguntza zatirik txikiena da; izan ere, Espainiako Gobernuak laguntza gehienak eman zituen. Afypaidako arduradunek dirua itzuli beharko duten ikusteke dago oraindik. Arabako Auzitegiko merkataritza-gaietarako epaitegia enpresaburuak epaitzen ari da. Fiskalak 16 milioi euro eskatu dizkie. Gainera, datozen hilabeteetan auzi penalari aurre egin beharko diote.

AHTren lanak onartu ditu Adifek, Bergarako lotunean

AHTren lanak onartu ditu Adifek, Bergarako lo...
AHTren lanak onartu ditu Adifek, Bergarako lotunean

Neurria "datozen asteotan" onartuko d...
1:08 min.

Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Lehen tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du

Adifeko administrazio kontseiluak Bergarako lotunearen lehenengo tartea egiteko baimena eman du, eta hortaz, euskal 'Y'ren AHTren lanak desblokeatu egin dituela jakinarazi du, gaur, Iñigo de la Serna Sustapen ministroak. Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak, eta behin Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, lehiaketa publikoa antolatuko dute lanen esleipena egiteko. Lehen tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua dauka. Halaber, 5,1 kilometroko luzera dauka eta hiru tunel ditu. Arrasate, Bergara eta Elorriotik igaroko da.

Bilboko Zazpikaleek

Bilboko Zazpikaleek 'maukak' berriro eskainik...
Bilboko Zazpikaleek 'maukak' berriro eskainiko dituzte asteburu honetan

Iragan ostiraleko eguraldiak ez zuen ...
1:11 min.

Iragan ostiraleko eguraldiak ez zuen batere lagundu, eta salmentak jaitsi ziren. Horregatik, Zazpikaleetako dendak kalera aterako dira berriro ostiral eta larunbat honetan

Bilboko Zazpikaleetako dendak kalera aterako dira berriro ostiral eta larunbat honetan, irailak 29 eta 30, pagotxen merkatu berri bat egiteko. Horrela, iragan asteburuan hurbiltzerik izan ez zuten kontsumitzaileek aukera berri bat izango dute. Bilboko Udalak Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteari baimena eman dio, Euskadiko outlet handiena berriro egiteko. Iragan ostiraleko eguraldi kaskarra kontuan izan du Udalak; izan ere, salmentak jaitsi ziren, mauken merkatuarentzako oso garrantzitsua zen egunean. Zazpikaleetako dendariek merkatua errepikatzearen aldeko apustua egin dute. Milaka lagunek azken denboraldiko produktuak erosi ahal izango dituzte, beherapen handiarekin. Horrela, 200 merkatari inguruk euren dendetako ateen aurrean azken maukak salgai jarriko dituzte, hau da, % 90eko beherapenak izango dituzten pagotxak.

EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatea hustu dute, sute batengatik

EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatea hust...
EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatea hustu dute, sute batengatik

Sutea laborategi batean piztu da, 11:...
0:42 min.

Sutea laborategi batean piztu da, 11:30ean, eskola-orduetan. Dirudienez, ez da inor zauritu

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia fakultatea hustu dute, Leioan, ostegun honetan, laborategi batean piztutako sute batengatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, sutea eraikinean hasi da, 11:30ean, eskola-orduetan. Eraikinak hiru solairu eta bi soto ditu. Bai ikasleak bai irakasleak eta bertan zeuden beste langileak ere eraikinetik atera dituzte; dirudienez, ez da inor zauritu. Suhiltzaileak campusera joan dira sugarrak itzaltzera. 12:15ean suteak kontrolpean zirudien.

Emakume bat hil dute Madrilen buruan tiro eginda, kaletik zebilela

Emakume bat hil dute Madrilen buruan tiro egi...
Emakume bat hil dute Madrilen buruan tiro eginda, kaletik zebilela

Lekukoen arabera, bi gizonezko biktim...
0:56 min.

Lekukoen arabera, bi gizonezko biktimarengana hurbildu eta horietako batek tiro egin zion buruan; horrezkero ihes egin zuten

30 urteko emakume bat hil dute bart Madrilen, Maria Encinas kaletik zebilela (Vallecaseko Zubia barrutian), buruan tiro bat jasota, Madrileko Larrialdietako zerbitzuak adierazi duenez. Gertaera 23:30 inguruan gertatu zen; antza denez, eta han zeuden lekukoen arabera, bi gizonezko biktimarengana hurbildu eta horietako batek tiro egin zion buruan; horrezkero ihes egin zuten. Ondoren, Polizia Nazionala eta Samur-Babez Zibileko kideak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu ziren, baina azkenean hil egin zen, hori dela eta, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Polizia Nazionalak bere gain hartu du gertatutakoaren ikerketa eta, momentura arte, ez dute inor atxilotu.

Gizon bat atxilotu dute, Dark Neteko arma trafikatzailea izatea egotzita

Gizon bat atxilotu dute, Dark Neteko arma tra...
Gizon bat atxilotu dute, Dark Neteko arma trafikatzailea izatea egotzita

Guardia Zibilak Internet Iluneko arma...
1:59 min.

Guardia Zibilak Internet Iluneko arma trafikatzaile nagusienetako bat izatea leporatu dio 24 urteko gazteari. Ustez ezdeus bihurtutako armak erosi eta konpontzen zituen, geroago haiekin trafikatzeko

Guardia Zibilak ostegun honetan jakitera eman duenez, 24 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, Dark Neteko (Internet Iluna) arma trafikatzaile nagusienetako bat izatea leporatuta. Operazio honetan bost atxiloketa egin dituzte hainbat herrialdetan. Atxilotuak ustez ezdeus bihurtutako armak erosi eta konpontzen zituen, geroago haiekin trafikatzeko, Guardia Zibilak ohar batean adierazi duenez. Horretarako 2015eko urtarrilean Pariseko atentatu terroristetan eta urte bereko abuztuan Thalysko trenean erabilitako armak irten ziren Eslovakiako saltoki bera erabili zuen. Dirudienez, gazteak Alphabay Market webgunearen bitartez saltzen zituen armak eta munizioak. Duela gutxi itxi dute Estatu Batetako agintariek; arma saltzaile nagusi eta ospetsuenetako bat zen han. Haren bizitza errealean bezala, Interneten ere segurtasun neurri zorrotzak hartzen zituen identifikatua izatea ekiditeko, besteak beste, TOR sarea erabiltzea, nabigazioa anonimoa egiteko eta kokapena ezkutatzeko, saltzaileekin mezuak ezkutatzeko software bat, bitcoinsak ordainketak jasotzeko, zerbitzu birtualak trazabilitatea galarazteko eta barkuko txartel birtual irekiak paradisu fiskaleko erakundeetan. Gizonezkoa atxilotu ostean, zazpi erregistro egin dituzte Nafarroan, Bartzelonan, Pontevedran eta Coruñan, azken bi horiek Espainian bizi diren azken saltzailearekin zerikusia dutelakoan. Hau ere atxilotu egin dute.

'Maria' berriz sendotu eta urakana bihurtu da...
'Maria' berriz sendotu eta urakana bihurtu da berriro

Asteartean ekaitz tropikala bihurtu z...
1:10 min.

Asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren. Urakana bihurtuta, Hatteras lurmuturrera, Ipar Carolinara, hurbiltzen ari da orain

'Maria', asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren, berriz sendotu da asteazken honetan eta urakana bilakatu da berriro, Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak (CNH) jakitera eman duenez. Urakana Hatteras lurmuturrera, Ipar Karolinara, hurbiltzen ari da 75 kilometro orduko haize ufadekin. Orain 165 kilometrora dago. 'Maria' astearte eta asteazken artean ekaitz tropikala izatera pasako zela zioten iragarpenek, eta berriro urakan bihurtuko zenik ez zuten espero. 'Maria'k Karibe aldean kalte handiak egin ditu, batez ere Puerto Ricon. Karibeko herrialde horretan dozena bat hildako eta kalte material handiak utzi zituen.

250.000 pertsona etxe barik geratu dira Mexikon, lurrikaren ondorioz

250.000 pertsona etxe barik geratu dira Mexik...
250.000 pertsona etxe barik geratu dira Mexikon, lurrikaren ondorioz

Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurri...
2:19 min.

Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurrikararen ondorioz hildakoen balantzea

250.000dik gora pertsona etxe gabe geratu dira eta "pobrezia egoeran" daude Mexikon, hilabete honetan herrialdea astindu duten hiru lurrikaren ostean, Gobernuak baieztatu duenez. Bestalde, hondakinen artean bizia topatzeko itxaropena agortzen ari da Mexikon, astebeteko lanen ostean, joan den astean lurrikara indartsu batek herrialdea gogor astindu eta gero. Batik bat, Mexiko Hiriko bost tokitan ari dira bizirik egon daitezkeen pertsonak bilatzen, hala nola Alvaro Obregon etorbideko 286. zenbakian. Izan ere, bertako hondakinen artean 35 pertsona daudela uste da. Azken pertsona topatu arte ekinean jarraituko dutela nabarmendu dute agintariek. Testuinguru honetan, Mexikoko Gobernuak 337ra igo du lurrikararen ondorioz hildakoen balantzea. Hain zuzen ere, Mexiko Hirian 198 pertsona hil dira; Morelosen, 74; Pueblan, 45; Mexikoko estatuan, 13; Guerreron, 6; eta Oaxacan, bat.