Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan.

Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera.

Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.

F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek.

Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren.

Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten.

Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak.

Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten.

Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez.

Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera.

Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere".

Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen.

Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko.

Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen.

Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra.

Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen.

Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: pabellon6.org/event/neruda zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste ...
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera erama...
1:10 min.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan. Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

2017/10/18

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen ...
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere e...
1:34 min.

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera. Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko. Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

2017/10/18

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez et...
Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobiliz...
1:51 min.

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko. Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren. Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

2017/10/18

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazk...
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela,...
1:00 min.

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an. F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

2017/10/18

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu e...
Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte S...
2:28 min.

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek. Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren. Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten. Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak. Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten. Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

2017/10/18

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-b...
Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ...
2:30 min.

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez. Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera. Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere". Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen. Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko. Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen. Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra. Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

2017/10/18

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Portugalgo ministro batek kargua utzi du sute...
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, be...
0:58 min.

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren. Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen. Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira. Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

2017/10/18

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin...
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabil...
1:19 min.

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/18

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-05ko bideoen artxiboa

SOS Deiak-ek istripua izan duten autoen mezua jasoko du automatikoki

SOS Deiak-ek istripua izan duten autoen mezua...
SOS Deiak-ek istripua izan duten autoen mezua jasoko du automatikoki

2018ko apirilaren etik aurrera autoet...
2:18 min.

2018ko apirilaren etik aurrera autoetan instalatuko duten sistema adimendua da eCall; gailuak seinalea bidaliko du larrialdietako zentrora, istripua gertatzen denean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren SOS Deiak koordinazio zentroak prest daude eCall gailu elektronikoaren bidez larrialdietako alertak jasotzeko. Horrek esan nahi du zentroek istripua izan duten ibilgailuetatik egindako deiak jaso ditzaketela eta, horrela, berehala jardun, biktimak artatzeko denbora murriztuz. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdietan deitzeko sistema adimenduna da eCall. Eskuz edo automatikoki aktiba daiteke ibilgailuan instalatutako sentsore batzuen bidez, GPS eta GSM teknologia erabilita, eta istripua edo ustekabeko zerbait izan duen autoa zehazki non dagoen jakiteko aukera ematen du. Ekimena Europako arau bat betetzeko gauzatu da, eta helburu nagusia errepideetan pertsonak salbatzea da. Auto ekoizleek derrigorrez ezarri beharko dute 2018ko apirilaren 1etik aurrera. Behin talka gogorra hauteman ondoren, gailu elektronikoak automatikoki deitzen du gertuen dagoen larrialdi zentrora, baita gidaria konorterik gabe baldin badago ere edo erantzuteko gai ez bada ere. Dei horretan oinarrizko datuak emango dira (ezbeharra zehazki non gertatu den, erregai mota, bidaiari kopurua, ibilgailuaren marka, modeloa eta mota), "eta horri esker larrialdietarako zerbitzuek informazio baliotsua izango dute, azkarrago erantzun ahal izango dute eta, ondorioz, biziak salbatu ahal izango dituzte". Deia eskuz edo automatikoki egiten dela ere, beti izango da ahots konexioa ibilgailuaren eta larrialdietako zentroen artean, konexio automatikoaz gain. Era horretara, ibilgailuan dagoen eta galderak erantzuteko moduan dagoen edonork eman ahal izango dizkio ezbeharrari buruzko xehetasun gehiago deiak jasotzen dituen zentroari.

Nerbioi ibaira gai toxikoak isuri diren ikertzeko eskatu du Facuak

Nerbioi ibaira gai toxikoak isuri diren ikert...
Nerbioi ibaira gai toxikoak isuri diren ikertzeko eskatu du Facuak

Azken boladan Nerbioi ibaian agertuta...
0:59 min.

Azken boladan Nerbioi ibaian agertutako arrain hilen harira ikerketa abiatzeko eskatu dio Kontsumitzaileen elkarteak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari

Nerbioi ibaira legez kanpoko isuri industrialak ematen ari diren ikertzeko eskatu dio Facua-Euskadik Eusko Jaurlaritzari. Halaber, Nerbioi ibaiaren ur kalitatea arrainak hartzeko modukoa ote den zehazteko eskatu dio. Azken boladan Nerbioi ibaian agertutako arrain hilen harira, kontsumitzaileen elkarteak arazoaren nondik norakoak ikertzeko idatzi bat bidali dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari. Industriak uretara gai toxikoak botatzen ari direla uste du Facuak; seguru asko, materia industrialak, modu egokian tratatu gabe, ibaira botatzen ari dira. Hori horrela, Facuak isurien harira ikerketa abiatzeko asmoa ote duen galdetu dio Ingurumen Sailari.

'Living Stone' ontzia bukatzeko Santurtzira e...
'Living Stone' ontzia bukatzeko Santurtzira eraman du Naval ontziolak

Ontzia lekualdatzeko lanak 14:00ak al...
1:47 min.

Ontzia lekualdatzeko lanak 14:00ak aldera hasi dira. Zenbait atoiontzik parte hartu dute operazioan

Living Stone kable ontzia Santurtziko kaira eraman du Naval ontziolak. Ontzia bertan amaituko dute, ondoren DEME-Tideway armadoreari entregatzeko. Konpainia ontzia lapurtzen saiatu zen duela aste batzuk. Ontziola eta armadorea aurreakordio batera heldu ziren duela egun batzuk, lanak Navaleko instalazioetatik at bukatzeko; izan ere, Sestaoko ontziola hartzekodunen konkurtsoan sartzeko zorian dago. Living Stone ontzia amaitzeko sei hilabete beharko dituzte. Ontzia lekualdatzeko lanak 14:00ak aldera hasi dira. Zenbait atoiontzik parte hartu dute operazioan. Irailaren 21ean armadorea ontzia Bizkaiko ontziolatik ateratzen saiatu zen, baina langileek, Navaleko zuzendaritzak eta Ertzaintzak eragotzi zuten. Navaleko zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak aldi baterako lan-erregulazio espedientea adostu dute. Neurriak behargin guztiei, 185 langileei, eragingo die hiru hilabetetan. Txostenaren negoziazioan, industria laguntzaileak kontuan izan dituzte, Santurtzin ontzia bukatzeko lanekin jarraitu ahal izateko.

Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen astean hasiko dituzte

Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen...
Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen astean hasiko dituzte

Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak 2,1...
1:46 min.

Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak 2,1 kilometroko luzera eta 38 milioi euroko aurrekontua izango du

Azaroaren lehenengo astean hasiko dituzte Donostialdeko Metroaren lehen faseko lanak, Lugaritz eta Kontxa artean, makinaria sartzeko erabiliko dituzten sarbideen irekiarekin. Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak —2,1 kilometroko luzera— 38 milioi euroko aurrekontua izango du, eta tartean geltoki bat eraikiko dute Benta Berrin 21 metroko sakoneran. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburuak egin du iragarpena Easoko geltokian jarri duten informazio gunearen inaugurazio ekitaldian. Donostiako bizilagunen zalantzak eta kezkak argitzeko ireki dute aipaturiko bulegoa. Tapiaz gain, bulegoaren inaugurazio ekitaldian izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia Donostiako alkatea. Tapiaren esanetan, eragozpen nagusiak sarbideak egingo dituzten tokietan sortuko dira; izan ere, lanen gainerako zatia lur azpian egingo da. Lanen bigarren zatia —Kontxa eta Easo lotuko dituen— martxoan hasiko dira eraikitzen, eta Donostialdeko Metroari lotutako obra guztia 2022an amaituko dela azaldu du Tapiak. Guztira, 180 milioi euroko aurrekontua izango du.

Emakume bat atxilotu dute Loiun 4,3 kilo kokaina maletan zituela

Emakume bat atxilotu dute Loiun 4,3 kilo koka...
Emakume bat atxilotu dute Loiun 4,3 kilo kokaina maletan zituela

Merkatuan 250.000 euroko balioa dauka...
0:57 min.

Merkatuan 250.000 euroko balioa dauka Guardia Zibilak konfiskatutako droga

Guardia Zibilak emakume bat atxilotu zuen joan den astean Bilboko aireportuan 4,3 kilo kokaina maletan ezkutatua zituela, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak gaur jakitera eman duenez. Emakumea Sao Paulo (Brasil) hiritik zetorren, eta Madrilen eskala egin ostean, Bilbon gelditu zen; orduan, poliziek maleta miatu zioten. Maletak konkor bat zuela antzeman zuten poliziek eta, azpian ezkutatuta, plastikozko bi xafla aurkitu zituzten. Xafla horietako bakoitzaren barruan hauts zuri antzeko bat aurkitu zuten. Analisien ostean, hauts zuri hori kokaina zela ondorioztatu zuten. Merkatuan 250.000 euroko balioa duen 4,34 kilo kokaina atzeman du Poliziak. Emakumea atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako droga-trafiko delitua egotzita.

Puigdemontek bitartekaritza onartu, eta

Puigdemontek bitartekaritza onartu, eta 'huts...
Puigdemontek bitartekaritza onartu, eta 'huts egitea' egotzi dio erregeari

"Horrela ez; huts egin diezu kataluni...
1:56 min.

"Horrela ez; huts egin diezu kataluniar askori", esan dio Generalitateko presidenteak Felipe VI.ari

Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea prest agertu da "bitartekaritza prozesu bat" abiatzeko, eta Felipe VI.a Espainiako erregeari "kataluniarrei huts egitea" leporatu dio. Gaur gauean Generalitateko Palautik eskainitako adierazpen instituzional batean, Puigdemontek adierazi du egungo egoerak "bitartekaritza" behar duela, eta norabide horretan proposamenak jasotzen ari dela. Nolanahi ere, agintariak gaineratu du Espainiako Gobernuak ez diela baiezkorik eman proposamenei, eta "gatazka" "politikoaren bidez, eta ez poliziekin" konpontzeko deia egin du. Horren ildotik, Puigdemontek berretsi du bere Gobernuak "ateak zabalik" dituela elkarrizketarako. Bestalde, Puigdemontek errefusatu egin du Espainiako erregeak egindako adierazpen instituzionala, eta elkarrizketarako deirik egin ez izana egotzi dio. "Horrela, ez. Erabaki horrekin, huts egin diezu estimatzen zaituzten eta erakundearen une zailenetan laguntza eman zizuten kataluniar askori", gaineratu du. Horren haritik, Felipe VI.aren hitzaldia "gizartearen zati bati baino ez" zuzenduta zegoela, eta Espainiako Gobernuaren politikak bere gain hartu dituela kritikatu du. "Eta nahita ahaztu ditu haiek bezala pentsatzen ez dituzten milioika kataluniarrak, eta indarkeria polizialaren biktimak izan direnak", esan du. Azkenik, Konstituzioak erregeari "moderatzaile" zeregina aitortzen diola ekarri du gogora, baina hori bete ez izana deitoratu du.

Europako Batzordeak elkarrizketa eskatu du Kataluniako auzia konpontzeko

Europako Batzordeak elkarrizketa eskatu du Ka...
Europako Batzordeak elkarrizketa eskatu du Kataluniako auzia konpontzeko

Batzordeko presidenteordeak berretsi ...
1:26 min.

Batzordeko presidenteordeak berretsi du Europako erakundeek ez dutela bitarterkaritza lanik egingo. Haren esanetan, Espainiako 46 milioi herritarrei dagokie beren etorkizuna erabakitzea

Europako Batzordeko lehen presidenteordeak elkarrizketarako deia egin du gaur "Konstituzioa errespetatuz" Kataluniako auzia konpontzeko. "Utz dezagun alde batera konfrontazioa eta egin dezagun elkarrizketaren aldeko apustua, gatazka konpontzeko", adierazi du presidenteordeak. Gaineratu duenez, Europako erakundeek ez dute bitartekari lanik egingo eta Espainiako 46 milioi herritarrei dagokie beren etorkizuna erabakitzea. Europako Batzordeko bigarrena denak demokraziaren, Zuzenbide Estatuaren eta oinarrizko eskubideen defentsa egin du, eta hirurak beharrezkoa direla azpimarratu du. Europako Parlamentua Kataluniari buruzko eztabaida berezia egiten ari da eta Europako Batzordeko presidenteorde lehena izan da hitz egiten lehena. Bere hitzetan, erreferenduma legez kanpokoa izan zen eta Generalitateak ez zuen legea errespetatu urriaren 1eko erreferenduma deitzerakoan. Aldi berean, Katalunian ikusitako irudiak "izugarriak" izan direla onartu du. "Gobernu guztiek Zuzenbidearen nagusitasuna errespetatu behar dute eta horrek batzuetan indarraren erabilera proportzionala eskatzen du", gaineratu du.