Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan.

Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera.

Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.

F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek.

Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren.

Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten.

Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak.

Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten.

Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez.

Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera.

Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere".

Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen.

Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko.

Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen.

Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra.

Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen.

Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: pabellon6.org/event/neruda zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste ...
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera erama...
1:10 min.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan. Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

2017/10/18

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen ...
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere e...
1:34 min.

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera. Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko. Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

2017/10/18

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez et...
Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobiliz...
1:51 min.

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko. Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren. Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

2017/10/18

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazk...
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela,...
1:00 min.

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an. F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

2017/10/18

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu e...
Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte S...
2:28 min.

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek. Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren. Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten. Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak. Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten. Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

2017/10/18

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-b...
Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ...
2:30 min.

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez. Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera. Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere". Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen. Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko. Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen. Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra. Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

2017/10/18

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Portugalgo ministro batek kargua utzi du sute...
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, be...
0:58 min.

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren. Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen. Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira. Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

2017/10/18

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin...
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabil...
1:19 min.

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/18

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-06ko bideoen artxiboa

Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako bidesari berria

Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako ...
Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako bidesari berria

Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun ...
2:40 min.

Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua

Bidegi Gipuzkoako azpiegituren agentziak azarotik aurrera probatuko du kamioientzako bidesari berria, Europako Batzordeak aldeko irizpena eman ostean. Urtarriletik aurrera Irundik Etzegarateraino iristen diren kamioilariek gehienez hamar euro ordaindu behar izango dituzte. Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak gogora ekarri duenez, Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua. Bidesaria azaroan jarriko dute martxan, baina momentuz proba besterik ez da izango. Izan ere, N-1 eta A-15 errepideak zeharkatzen dituzten kamioilariek ez dute ordainsariagatik ordaindu behar izango 2018ko urtarrilera arte. Oiarbidek azaldu duenez, tasa bera ordainduko dute garraiolari guztiek, jatorriaren arabera ezin baita inor diskriminatu. Gauzak horrela, ez da aurreikusten beherapenik Gipuzkoako garraiolarientzat, neurri hori "atzera botako bailuke berehala Europako Batzordeak". Dena dela, kamioilari gipuzkoarrentzat mesedegarriak suerta litezkeen beste neurri batzuk aztertzen ari direla ziurtatu du diputatuak. Beste alde batetik, AT sistemadun proiektuaren arduradunak jakinarazi du webgune berrian "azken eguneraketak" egiten ari direla, bertan bidesari sistema berriaren inguruko xehetasunak kontsultatu ahal izateko. Ibilgailuan Via T izeneko tresna kokatuta dutenek ez dute webgune horretan izena eman behar izango, baina gainontzekoek bai. Hala, ordainketa kontaktu fisikorik gabe egin ahal izateko matrikula eta gidariaren datuak gorde beharko dituzte webgunean. Oiarbidek gogora ekarri duenez, N-1 errepidean bidesaria ezartzearekin bi helburu nagusi beteko lirateke: trafikoa orekatzea eta kanpoko garraiolariek azpiegitura hori mantentzeko ekarpena egitea. “Europa zeharkatzen duen ardatzean dago, eta ez da posible gipuzkoarrok bakarrik ordaintzea errepide hau mantendu eta hobetzeko lanak", gaineratu du diputatuak.

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikoteki...
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita

31 eta 32 urteko bi gizon atxilotu di...
1:43 min.

31 eta 32 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso, irain eta mehatxu egitea leporatuta. Genero indarkeria delitua egotzi diete biei

31 eta 32 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso, irain eta mehatxu egitea leporatuta. Gasteizko Udaltzaingoak ostegun honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, genero indarkeria delitua egotzi diete biei. Asteazkenean, 08:30 aldera, gizon batek emakume bati eraso zion Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Gasteizko Udaltzaingoak zabaldu duenez, dei bat jaso zuten taberna bateko kanpoaldean bi gizon eta emakume bat borrokan ari zirela esanez. Emakumeak bertaratu ziren udaltzainei azaldu zienez, bikotekide ohiak eraso egin zion, bera bi lagunekin batera zegoela, eta bietako batek erasotzaileari jo zion, bera babesteko asmoz. Neskak salatutakoaren arabera, telefonoz etengabe deitzen dio erasotzaileak, eta mezuak idazten dizkio. Agenteek gizona atxilotu zutenean, bihurkin bat atzeman zioten. 16:00ak aldera, beste dei bat jaso zuen Udaltzaingoak, Koroatze auzoko etxebizitza batean gizon batek bere bikotekideari eraso ziola esanez. Erasotzaileak ileetatik eta belarritik indarrez hartu zuela salatu zuen emakumeak, eta senarrak egin dion lehen erasoa zela gaineratu zuen. Alabaina, askotan iraindu duela onartu zuen. Hori dela eta, agenteek atxilotu egin zuten 32 urteko gizona, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta. Ostegun honetan eraman dute epailearen aurrera.

Independentziari uko egiteko eskatu dio Rajoyk Puigdemonti

Independentziari uko egiteko eskatu dio Rajoy...
Independentziari uko egiteko eskatu dio Rajoyk Puigdemonti

Kalte larriagoak saihesteko indendent...
1:20 min.

Kalte larriagoak saihesteko indendentziari uko egiteko eskatu dio Mariano Rajoyk Generalitateko presidenteari

Legaltasunera bueltatzeko eta alde bakarreko independentzia aldarrikapena "ahalik eta lasterren" bertan behera uzteko eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari; hori baita, Rajoyren hitzetan, "irtenbiderik onena eta kalte larriagoak saihesteko bidea". Puigdemontek asmo sezesionistei uko egingo ez diela esan ostean egin ditu adierazpenok Mariano Rajoyk. Konstituzioaren 155. artikulua indarrean sartzeko aukeraren harira, Rajoyk uste du bide ezberdinak daudela neurri hori saihesteko, baina Generalitateko agintariak legezkotasunera bueltatu behar dira beti ere. Egungo egoera gaindituko daietekeela uste du Mariano Rajoyk, eta Espainiak bere historian "une oso zailak" bizi izan dituela eta beti aurre egin diela gaineratu du.

Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emango dizkie Espainiak enpresei

Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emango...
Kataluniatik alde egiteko erraztasunak emango dizkie Espainiak enpresei

Beste alde batetik, ostiral honetan o...
2:40 min.

Beste alde batetik, ostiral honetan onartzekoa duen aldaketarekin "Kataluniako ekonomia zigortu nahi izatea" leporatu dio Generalitateak Espainiako Gobernuari

Gizarte egoitza Katalunian duten enpresei bertatik alde egiteko erraztasunak jarri nahi dizkie Espainiako Gobernuak. Helburu horrekin, baliteke ostiral honetan bertan lege-dekretu berria onartzea, egoitza lekuz aldatzeko erabakia akziodunen batzordeak onartu gabe aurrera eraman ahal izateko. 2015eko maiatzean, gizarte egoitza beste autonomia erkidego batera eraman nahi zutela iragarri zuten konpainia batzuek. Orduan, Mariano Rajoyren Gobernuak xedapen gehigarri bat onartu zuen, enpresa horren estatutuetan kontrakoa jaso ezean, administrazio kontseiluak konpainia horren gizarte egoitza non finkatu (Espainiako edozein autonomia erkidegoan) erabakitzeko eskumena izan zezan. Estatutuetan erabaki hori akziodunen batzordeak berretsi behar duela jasota duten enpresen kasuan, orain nahikoa izango litzateke lekualdatzea administrazio kontseiluan onartzea. Caixabankek ezohiko administrazio kontseilua deituko du ostiral honetarako, bankuaren egoitza Kataluniatik atera ahal izateko beharrezko baita erabakia akziodunen batzordeak berrestea. Sabadell bankuaren kasuan, berriz, akziodunen batzordea bildu gabe hartu du Alacantera lekualdatzeko erabakia. Izan ere, banku horren estatutuek gizarte egoitza tokiz aldatzea aurreikusten dute, eta kontseiluak erabakia onartzearekin nahikoa da beste autonomia erkidego batera alde egiteko. Oryzon edota Eurona bezalako enpresek haien egoitza nagusia tokiz aldatzeko asmoa adierazi dute azken egunotan, Kataluniak bizi duen egoera politikoa dela eta. Kataluniako Gobernuak independentzia aldebakarrez aldarrikatzeko kezka nagusitu da azken egunotan, eta burtsak behera egin du horren eraginez. Alabaina, gizarte egoitza lekualdatzeko asmoa dutela iragarri duten enpresen kasuan galerak alde batera utzi dituzte eta ohikotasun egoerara itzuli dira. Beste alde batetik, Espainiako Gobernuak Kataluniako "ekonomia zigortu" nahi duela ziurtatu du Generalitateak. Kataluniako Gobernuaren Ekonomia idazkariaren arabera, erabaki hori "arduragabekeria handia" izango litzateke.

NRAk armen osagarriak arautzea eskatu du, ezbehar gehiago saihesteko

NRAk armen osagarriak arautzea eskatu du, ezb...
NRAk armen osagarriak arautzea eskatu du, ezbehar gehiago saihesteko

Erriflearen Elkarte Nazionala beti ag...
1:56 min.

Erriflearen Elkarte Nazionala beti agertu da armen erabilera arautzearen aurka, baina oraingo honetan Las Vegasen erasotzaileak erabilitako gailuen gaineko arauak berraztertzea eskatu du

Fusil erdiautomatiko bat "erabat automatiko" bihurtzeko gailuen salmentaren gainean araudia gehigarriak onartzea eskatu du Erriflearen Elkarte Nazionalak (NRA), Las Vegaseko sarraskiaren ostean. Ezohiko keinu da NRAk egindakoa, sarraski gehiago saihesteko helburuarekin. AEBko armen 'lobby' nagusiena beti agertu da armak eta munizioak izatea mugatzen duen edozein aldaketaren aurka, Konstituzio estatubatuarraren Bigarren Emendakinari helduta. Oraingoan, NRAk penagarritzat jo du Las Vegasen erasoaren ostean "zenbait politikariren lehen erantzuna armen gaineko kontrola areagotzea" izatea. Horren ustean, "zoro baten ekintza kriminal" bategatik ezin dira lege berriak egin, baina Alkohola, Tabako, Su Armak eta Lehergailuen Agentziari Las Vegaseko tiratzaileak erabilitako gailuak lege federalen baitan ote dauden baieztatzea eskatu dio. Horren ildotik, NRAren iritzian, "arau gehigarriak behar dira fusil erdiautomatikoak fusil erabat automatiko bihurtzen dituzten gailuen gainean". Momentura arte, Donald Trump egungo presidenteak ez du zehaztu horren inguruan aldaketarik sustatuko duen, Las Vegaseko sarraskiaren ondotik. Stephen Paddock erasotzaileak tiro egin zuen hotel baten leihotik eta 59 pertsona hil eta 500dik gora zauritu zituen. Etxe Zuriko bozeramaleak ziurtatu duenez, Gobernua "prest" dago NRAk aipatzen dituen protokoloak berraztertzeko.

Iraileko lurrikararen biktimen erreskate-lanak amaitu dira Mexiko Hirian

Iraileko lurrikararen biktimen erreskate-lana...
Iraileko lurrikararen biktimen erreskate-lanak amaitu dira Mexiko Hirian

369 lagun hil dira, herrialde osoan, ...
1:48 min.

369 lagun hil dira, herrialde osoan, Mexikoko hiriburuan izandako 7,1 graduko lurrikararen ondorioz; Mexiko Hirian, guztira, 228 lagun zendu dira

Mexiko Hirian irailaren 19ko lurrikarak eragindako biktimak bilatu eta erreskatatzeko lanak amaitutzat eman dituzte, suntsitutako eraikinetako batean zegoen azken gorpua atera ondoren, eta berreraikitze-lanei helduko diete orain. Gobernu Federalak datozen egunotan zehaztuko du babes-mekanismoak zeintzuk izango diren. Alvaro Obregon kaleko 286. zenbakian harrapatuta zegoen azken gorpua goizaldean atera dute; hortaz, Mexiko Hirian izandako 228 hildakoen gorpuak euren familien esku jarri dituzte. Guztira, 7,1 graduko lurrikarak 369 hildako eragin ditu herrialde osoan. Erreskate-taldeetan (Mexiko bertakoak eta atzerritik joandako 15 herrialdetakoak) lan horietan ibili diren 439 kideek 69 lagun atera dituzte onik suntsitutako eraikinetako hondakin artetik. Peña Nietok gogorarazi duenez, Gobernu Federalak emango duen laguntza ekonomikoa irailaren 7an herrialdeko hegoaldea astindu zuen lurrikaragatik emandakoaren parekoa izango da. Hezkuntza idazkariaren arabera, hiriko 978 eskolak pairatu dituzte kalteak. Horrek esan nahi du bertan dauden eskolen % 10ek jasan dituztela lurrikararen ondorioak, haur hezkuntzako zentroetan zein unibertsitate mailakoetan. Konponketa-lanen kostua, guztira, 1.500 milioi pesokoa izango da (82,11 milioi dolar), aurretiko kalkuluen arabera.

Euskadiko Pintxo Txapelketaren XII. edizioa hartuko du Donostiak

Euskadiko Pintxo Txapelketaren XII. edizioa h...
Euskadiko Pintxo Txapelketaren XII. edizioa hartuko du Donostiak

Urriaren 23ra arte pintxo eskaintza g...
1:34 min.

Urriaren 23ra arte pintxo eskaintza gastronomikoa egongo da Donostian. Aurreko urteetan lehiaketa irabazi duten pintxoak dastatzeko aukera egongo da bertan

Urriaren 23etik 25era bitartean Donostiak Euskadiko Pintxo Txapelketaren XII. Edizioa hartuko du. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Amstel Oro Pintxo Lehiaketak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu aurten. Urtero bezala, Euskadin, Nafarroan eta Iparralden espezialitate horretan onenak diren sukaldariek parte hartuko dute lehiaketan. Ostegun honetan Donostiako Udalean egin dute pintxo goxoena bilatzeko txapelketaren aurkezpena. Bertan izan dira Donostiako alkatea, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, besteak beste. Antolatzaileek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, aurtengo edizioa Kursaal Batzar Jauregian egingo da. Dena dela, herritarrengana hurbiltzeko asmoa dutenez, urriaren 23ra arte pintxo eskaintza gastronomikoa egongo da Donostian. Aurreko urteetan lehiaketa irabazi duten pintxoak dastatzeko aukera egongo da bertan. Euskadiko Pintxo Txapelketaren XII. edizioa urriaren 23an hasiko da, Kursaal Jauregian. Bi egunez 80 bat sukaldarik hartuko dute parte lehiaketan, baina bakar batek irabaziko du pintxo onenaren saria: txapela eta 3.000 euro.