Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-24ko bideoen artxiboa

Zahar-etxeetako gatazkari amaiera jarriko dion hitzarmenera batu da Lares

Zahar-etxeetako gatazkari amaiera jarriko dio...
Zahar-etxeetako gatazkari amaiera jarriko dion hitzarmenera batu da Lares

Oso gertu dago Bizkaiko zahar-etxeeta...
1:15 min.

Oso gertu dago Bizkaiko zahar-etxeetako langileen grebaren bukaera. Lares patronalak babestu egin du irailean Gescak eta ELAk lortutako akordioa

Lares, Bizkaiko zahar-etxeetako patronaletako bat, irailean Gescak (patronalaren gehiengoa) eta ELA sindikatuak lortutako hitzarmenera batu da. Horrek bukaera jarriko dio zahar-etxeetako zaindariekin zuten gatazkari, ia bi urtebete baino gehiago iraun duen lan gatazkari. Irailean, ELAk Gescaren (negoziazio mahaian eserita dauden patronaleko enpresen % 40 ordezkatzen du) eskaintza onartu zuen, sindikatuaren aldarrikapen guztiak aintzat hartzen zituelako. Orain, ELAk onartu zuen bezala, "langile guztiei aplikatuko zaien hitzarmen bat" sinatzeko beharrezkoa da "patronalaren gehiengoak" babestea. Lares (patronaleko enpresen % 27 ordezkatzen ditu) akordiora batuta, bukatutzat eman daiteke 23 hilabeteko gatazka. Hedabide batzuen arabera, Elbe patronala ere aurki batuko da hitzarmenera. 2020ra arte egongo da indarrean hitzarmena. Zahar-etxeetako langileek orain ziurtatuta legokeen hitzarmen kolektiboa sinatzea eta lan-baldintzak hobetzea eskatzen zuten.

Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsasadarrean

Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsa...
Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsasadarrean

Oraingoz ez dute identifikatu emakume...
1:08 min.

Oraingoz ez dute identifikatu emakumezkoa, eta ez dago argi nola hil den

Emakume bat hilda aurkitu dute astelehen arratsaldean Urdaibaiko itsasadarrean (Bizkaia), baina oraindik ez dago argi nola hil den. Gainera, emakumezkoa ez dute identifikatu. 15:30ean, herritar batek larrialdi zerbitzuetara deitu du, Murueta ontziolaren parean gorpu bat ikusi duelako. Gurutze Gorriak gorpua berreskuratu du, eta Ertzaintza identifikazio lanetan ari da. Bestalde, Gurutze Gorriko ontzi batek pertsona baten gorpua aurkitu du Hondarribiko uretan (Gipuzkoa), astearte honetan, eta baliteke urpekaritza egiten ari zela ostiralean desagertu zen Irungo bizilagunarena izatea.

Gurtel sareak PP finantzatu zuela ondorioztatu du Fiskaltzak

Gurtel sareak PP finantzatu zuela ondorioztat...
Gurtel sareak PP finantzatu zuela ondorioztatu du Fiskaltzak

Fiskalak esan du 37 auzipetuak zigort...
2:08 min.

Fiskalak esan du 37 auzipetuak zigortzeko frogak dituela eta 125 eta 39 urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Francisco Correa eta Luis Barcenasentzat, hurrenez hurren

Concepcion Sabadell fiskalak bere ondorioak aurkeztu ditu gaur 'Gurtel auzia'ren epaiketan. Francisco Correak zuzendutako sarea Alderdi Popularreko kargu publikoak erosita aberastu egin zela eta sare horrek PP finantzatu zuela ondorioztatu du. Gurtel auzia bi zatitan banatu zuten eta epaiketa honetan 1999-2005 urteen artean egindakoa ikertzen ari dira. Aldeak ondorioak azaltzen hasi dira gaur. Fiskalak ziurtatu du 37 auzipetuak zigortzeko froga nahikoa baduela. Horien artean dago, adibidez, Luis Barcenas PPko diruzain ohia; 39 urteko espetxe-zigorra eskatu du harentzat. Francisco Correarentzat 125 urteko kartzela-zigorra eskatu du. Kargu publikoen eta enpresarien artean bitartekari lanak egiten zituen eta konpainia horientzat kontratu publikoak lortzeaz arduratzen zen, komisioaren % 3a edo % 4a kobratuta. "Epe luzean horrela atera zuen bizimodua delituak egiteko osatu zen erakunde horrek", erantsi du. Fiskalaren arabera, hainbat elkartez osatutako sare handi bat eratu zuten eta sozietate horietan 'B kutxak' erabiltzen zituzten, "legez kanpoko komisioen bidez eskuratutako diru beltza Ogasunari ezkutatzeko eta agintari publikoak erosteko". Ustelkeria sistema horren bidez erakunde publikoen diru-kutxak "hustu" egin zituztela eta kalterik handiena Madrilgo Autonomia Erkidegoan eta Majadahondako Udalean eragin zutela azaldu du. Gurtel sareak 8 milioi euroko kontratu publikoak lortu zituen eta horiengatik milioi bat euro baino gehiago ordaindu ziren komisioetan.

Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da, 48 urteko zigor eskaerarekin

Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da, 48...
Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da, 48 urteko zigor eskaerarekin

Bikotekide ohia eta haren lagun bat h...
1:36 min.

Bikotekide ohia eta haren lagun bat hiltzea egotzi zioten Sergio Morateri. Ez deklaratzeko eskubideari heldu dio

Sergio Morateren aurkako epaiketa hasi da astelehen honetan, Cuencako Probintzia Auzitegian, Marina Okarinska bikotekide ohia eta Laura del Hoyo haren lagun bat hiltzea egotzita. 48 urteko zigor eskaera egin dute. Moratek ez deklaratzeko eskubideari heldu dio, ministerio publikoak, akusazio partikularrak eta abokatu defentatzaileak egindako azalpenen ostean. Azalpenetan, bai fiskalak baita akusazio partikularretako abokatuek ere Morate Marinaren eta Lauraren hiltzailea dela adierazi dute. Bestalde, abokatu defendatzaileak nabarmendu du ez dagoela ordezkatzen duen pertsonak hori egin izana erakusten duen froga bat bera ere.

Emakume bat atxilotu dute Valentzian senarra hiltzea egotzita

Emakume bat atxilotu dute Valentzian senarra ...
Emakume bat atxilotu dute Valentzian senarra hiltzea egotzita

Biktimak, 42 urteko gizonak, hainbat ...
0:52 min.

Biktimak, 42 urteko gizonak, hainbat labankada ditu gorputzean

Espainiako Poliziak 30 urteko emakume bat atxilotu du gaur Valentzian, bikotekidea hiltzea egotzita. Poliziak Valentzian duen Bulego Nagusiko iturrien arabera, hilketa delitua leporatu diote emakumeari. Labana batekin egin omen dio eraso senarrari. Hilketa bart jazo omen da, 01:00etan, Ruben Vela kaleko etxebizitza batean. Biktima 42 urteko gizon bat da.

12 hiri handik neurri berriak adostu dituzte

12 hiri handik neurri berriak adostu dituzte ...
12 hiri handik neurri berriak adostu dituzte 'zero emisioak' lortzeko

Paris, Londres, Bartzelona, Milan, Ko...
1:53 min.

Paris, Londres, Bartzelona, Milan, Kopenhage, Los Angeles, Seattle, Vancouver, Mexiko, Quito, Lurmutur Hiria eta Auckland hiriek klima aldaketaren aurkako borrokan aitzindariak izatea adostu dute

Lau kontinentetako 12 hiri handik 2025era bitartean erregai fosilek bultzatutako autobusak erabiltzeari utzi eta 2030era bitartean hirietako "eremu handi batean", horien erdigunean gehienbat, "zero emisioak" lortzea adostu zuten atzo, astelehena, Parisen. Europako Paris, Londres, Bartzelona, Milan eta Kopenhage; Amerikako Los Angeles, Seattle, Vancouver, Mexiko eta Quito; Afrikako Lurmutur Hiria eta Ozeaniako Auckland hiriek klima aldaketaren aurkako borrokan aitzindariak izateko konpromisoa hartu dute. Parisko alkateak emandako azalpenen arabera, "kaleetako segurtasuna eta irisgarritasuna handitu", "aire garbia lortu" eta "hiritarren bizi kalitatea hobetu" nahi dute egitasmo horrekin. C40 mugimenduan (munduko 90 hiri handi biltzen ditu) parte hartzen duten hirietan sortzen diren negutegi efektuko gasen emisioen heren bat trafikoak eragiten du. Hori dela eta, iragarritako helburuak betetzeko, oinezkoentzako kale eta bidegorri kopurua handitu, ibilgailu kutsakorren kopurua murriztu, emisiorik gabeko autobusak erabili eta bi urtean behin emandako aurrerapausoak txosten batean jasotzeko konpromisoa hartu dute hiriburu horietako alkateek.

Bi polizia atxilotu dituzte Brasilen turista espainiar bat hiltzea egotzita

Bi polizia atxilotu dituzte Brasilen turista ...
Bi polizia atxilotu dituzte Brasilen turista espainiar bat hiltzea egotzita

Segurtasun kontrol batean gelditu ez ...
1:49 min.

Segurtasun kontrol batean gelditu ez zen ibilgailu bati tiro egin zioten, eta beste bi espainiar eta italiar bat zihoazen barruan

Rio de Janeiroko Polizia Militarrak segurtasun indarretako bi agente atxilotu ditu, turista espainiar baten heriotzarekin lotuta, Brasilgo hiriaren hegoaldean dagoen Rocinhako favela batean. Segurtasun kontrol batean aurrera egin omen zuen barruan zihoan ibilgailuak, gelditu gabe. Brasilgo segurtasun indarren adierazpenaren arabera, bertan 10:30 inguru zirenean, ibilgailuak gelditu gabe pasatu zuen kontrol bat Largo Boiadeiron, eta poliziek tiro eginez erantzun zuten, barruan nor zihoan jakin gabe. Polizia Militarraren esanetan, Brasilgo segurtasun indarrak egoera hauetan ibilgailuen atzetik joan eta bidea moztu behar diete, eta ezin dute besterik gabe tiro egin. Rio de Janeiroko Hilketen saileko arduradunaren arabera, lehen ikerketek aditzera ematen dute ibilgailuaren gidariak ez zuela polizien kontrola ikusi. 67 urteko emakume espainiarra Miguel Couto Udal Ospitalean hil zen. Beste bi turista espainiar eta italiar bat zihoazen tirokatu zuten ibilgailuan. Ordubete lehenago, polizia militar batzuek talde kriminal bateko kideen aurka egin zuten toki berean.