Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-25ko bideoen artxiboa

Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu Aldundiak

Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu A...
Arabako bidesarietan ere hobariak nahi ditu Aldundiak

Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako hob...
1:11 min.

Bizkaiak eta Gipuzkoak adostutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu Ramiro Gonzalezek, baina bere lurraldeak hori lortzeko zailtasun gehiago dituela uste du

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Bizkaiak eta Gipuzkoak hitzartutako hobarien antzekoak ezarri nahi ditu AP-1 eta AP-68 autobideetan, baina Arabak beste bi lurraldeek lortutako akordio baten modukoa lortzeko zailtasun gehiago dituela onartu du. Gonzalezen arabera, Bizkaiak eta Gipuzkoak "antzeko kilometro kopurua" dute, baina Araban AP-1eko zatiak "oso kilometro gutxi" ditu, autobide osoak dituen kilometroekin alderatuta, eta horrek zaildu egiten du tarifa komun bat adostea. 2018ko urtarrilaren 1etik gidariek AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzeagatik hilean gehienez ere 45 euro ordaintzeko akordioa lortu zuten beste bi lurraldeek.

100.000 euroko isuna jarri diete hiru laguni 25 zaldi hiltzen usteagatik

100.000 euroko isuna jarri diete hiru laguni ...
100.000 euroko isuna jarri diete hiru laguni 25 zaldi hiltzen usteagatik

Epaileak, bestalde, hamar hilabeteko ...
1:45 min.

Epaileak, bestalde, hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die animaliei tratu txarrak emateagatik. Gertakizuna 2014an jaso zen, Okondoko klub hipiko batean

Gasteizko Zigor-arloko 2. epaitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra eta 100.662 euroko isuna ezarri die, lau akusatutako hiruri, 25 zaldi hiltzen usteagatik. Gertakizuna 2014an jaso zen, Okondoko (Araba) Cobar klub hipikoan eta Gueñeseko (Bizkaia) eta Gordexolako (Bizkaia) bi lursailean. Hasiera batean, Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen animaliei tratu txarrak emateagatik; 50 zaldi zaindu barik eta 25 hilik aurkitu baizituzten. Beste hainbat animalia ere zaindu barik aurkitu zituzten hiru lursail horietan; besteak beste, hiru asto, sei txakur, Vietnamgo txerri bat, bi ahate eta oilo bat. Astearte honetan egindako epaiketan, lau akusatuen abokatuak eta Fiskaltza akordio batera heldu dira, eta epaileak sententzia eman du. Ildo horretan, epaileak akusatuetako bat absolbitu egin du, eta, beste hiruri, animaliei tratu txarrak emateagatik hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri die, espetxean sartu beharko ez diren arren. Bestalde, bi urte eta egun batean animaliekin lan egiteko edo salerosketak egiteko gaitasunik gabe utzi ditu.

I-11gatik zigortutako espainiar bat atxilotuta, ISISen kide izatea egotzita

I-11gatik zigortutako espainiar bat atxilotut...
I-11gatik zigortutako espainiar bat atxilotuta, ISISen kide izatea egotzita

Barne Ministerioaren arabera, gizon h...
1:56 min.

Barne Ministerioaren arabera, gizon horrek espetxe-zigorra jaso zuen Al-Qaidako kide izateagatik eta kartzelatik irten zenean, 2011an, "'zibersoldaduaren jardunari ekin zion"

52 urteko eta espainiar jatorrizko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, Madrilen, ISISen kide izatea egotzita. Barne Ministerioaren arabera, kide berriak erakartzeko eta, erakarrita zeudenak, doktrinatzeko edukiak zabaltzen zituen, ekintza terroristak egin ditzaten. Hedabideei igorritako ohar batean zabaldu duenez, gizon horrek (ez dute izena jakinarazi) espetxe-zigorra jaso zuen Al-Qaidako kide izateagatik eta kartzelatik irten zenean, 2011an, zibersoldaduaren jardunari ekin zion, soldatu jihadistaren 2.0 bertsioa, informatikaz baliatzen dena ideologia terrorista partekatu eta zabaldu, eta elkarri eragiteko. "New Yorkeko Irailaren 11ako atentatuengatik Espainian zigorra jaso duen lehenengo pertsona izan ostean", "eta espetxean bederatzi urte baino gehiago eman eta gero, organizazio baten kide izateagatik eta armak edukitzeagatik ", dio Barne Ministerioak, 2011ko maiatzean irten zen kartzelatik. Nahiz eta hedabideen aurrean esan bakean bizi nahi zuela eta ez zela terrorista bat, Polizia Nazionalak atxilotua kontrolatzen jarraitu zuten. Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak "errekruta berriak baldintzatzen zituen psikologikoki, eta eraso terroristak egiteko borondatea agertzen zuten arte prestatzen zituen, martirioaren inguruko aginduetan oinarrituta". Operazioak zabalik jarraitzen du. Gaurko atxilotuarekin, 207 dira jada 2015eko ekainaren 26tik, hau da, Barne Ministerioak Terrorismoaren Aurkako 4 Alerta Maila ezarri zuenetik, atxilotutako ustezko jihadistak.

Erizainek hainbat botika preskribatu ahal izango dituzte

Erizainek hainbat botika preskribatu ahal iza...
Erizainek hainbat botika preskribatu ahal izango dituzte

Akordioa lortu zuten, atzo, Erizain L...
1:43 min.

Akordioa lortu zuten, atzo, Erizain Lanbidearen Mahaiak eta Sendagile Lanbidearen Foroak, Madrilen

Aurrerantzean erizainek botika jakin batzuek preskribatu ahal izango dituzte, sendagileen aurretiko baimenik gabe. Hala adostu zuten, atzo, Erizaintzaren Estatuko Mahaiak eta Medikuntzaren Foroak. Espainiako Gobernuko ministroak ere hartu zuen parte bilera horretan, Madrilen. Duela bi urte onartutako errege-dekretu baten arabera, erizainek ezin zituzten euren kabuz hainbat botika errezetatu. Horretarako, sendagile batek izenpetutako agindua behar zuten, nahiz eta egunerokoan erabiltzen zituzten botikak izan. Atzo izenpetutakoaren arabera, moldatu egingo da errege-dekretua, eta behin Estatuko Buletin Ofizialean aldaketa publikatzen denean, orain arte sendagileek bakarrik errezetatu ahal zituzten hainbat botika, erizainek ere preskribatu ahal izango dituzte, horretarako ezarritako protokoloak beteta. Jarraipen batzorde bat eratuko dute, orain, Osasun Ministerioak, erkidegoetako osasun sailek eta sendagileen eta erizainen elkarte ezberdinek, besteak beste. Arau berriak jasotzen dituen baldintzak betetzen direla ziurtatzea, eta, behar izanez gero, protokolo berriak ezartzea izango da batzorde horren lana. Botiken errezetak egin ahal izateko, erizainek ez dute aparteko formaziorik beharko, Erizaintza Graduak badituelako horrekin lotutako ikasketak jasota.

Kongresuak Dastis eta Zoido gaitzetsi ditu, errefuxiatuen kuotagatik

Kongresuak Dastis eta Zoido gaitzetsi ditu, e...
Kongresuak Dastis eta Zoido gaitzetsi ditu, errefuxiatuen kuotagatik

Espainiako Atzerri eta Barne Minister...
1:38 min.

Espainiako Atzerri eta Barne Ministerioen kontrako gaitzespenak aldeko 170 boto, kontrako 135 boto eta 35 abstentzio jaso ditu. Halere, ez da loteslea

Espainiako Diputatuen Kongresuak Alfonso Dastis Espainiako Atzerri ministroa eta Juan Ignacio Zoido Barne ministroa gaitzetsi ditu, eta biak kargutik kentzeko eskatu dio Rajoyren Gobernuari, errefuxiatuak hartzeko Europar Batasunarekin hitzemandako kuota ez betetzeagatik. Ekimenak aldeko 170 boto, kontrako 135 boto eta 35 abstentzio jaso ditu. Dena den, gaitzespena ez da loteslea Espainiako Gobernuarentzat. Diputatuen Kongresuak Rajoyren Gobernuko bi ministro gaitzetsi ditu aurretik: Rafael Catala Justizia ministroa eta Cristobal Montoro Ogasun ministroa. Ruben Moreno PPko diputatuak aurreratu duenez, Europar Batasunak 17.377tik 11.272ra jaitsi du Espainiak hartu beharreko errefuxiatuen kopurua, eta "laster 1.441 baino gehiago iritsiko dira" Espainiara. Morenoren esanetan, Europako Batzordeak Grezian eta Italian dauden errefuxiatuak Europar Batasuneko beste herrialdeetan birkokatzea erabaki ondoren, EBko herrialdeek hartu beharreko pertsona kopurua murriztu du bere azken txostenean, 160.000tik 98.255era.

Iruñeko kebab jatetxe bateko 3 langile atxilotuta, intoxikazio larriagatik

Iruñeko kebab jatetxe bateko 3 langile atxilo...
Iruñeko kebab jatetxe bateko 3 langile atxilotuta, intoxikazio larriagatik

Gazte bat ospitalera eraman behar iza...
2:05 min.

Gazte bat ospitalera eraman behar izan dute eta beste batek 7 egun behar izan ditu osatzeko. Atxilotuei osasun publikoaren aurkako delitua eta lesioak eragitea egotzi diete

Polizia Nazionalak kebab jatetxe bateko hiru langile atxilotu ditu, osasun publikoaren aurkako delitua eta lesioak egitea leporatuta, zenbait bezerori "arratoi-pozoia" zuen jakiren bat emateagatik. Poliziak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, ospitaleratu behar izan zuten neska baten kasutik abiatu zuten ikerketa, gaixoaren odolean medikuek azaldu ezin zuten koagulazio arazo bat antzeman ziotelako. Antza, arratoientzako pozoia izan zitekeen azalpen bakarra, koagulazioaren aurkako tratamendua egiten ari ote zen baztertu eta gero. Horrezkero, ikertzaileek Iruñeko Juan Maria Guelbenzu kalean dagoen "Doner Kebab" moduko jatetxe bati susmo txarra hartu zioten, biktimak eta horren bikotekideak han erosi baitzuten afaria egun batzuk lehenago. Lehen momentutik "zapore arraro bat" antzeman zioten janariari, baina uste zuten saltsetan egindako aldaketaren bat izango zela. Bi gazteak ondoezik sentitu ziren afaldu ostean. Gizonezkoak zazpi egun behar izan zituen osatzeko, baina horren bikotekidearen kasuan, sintomek jarraitu eta, gainera, okerrera ere egin zuten, Nafarroako Ospitalean ingresatu zuten arte. Ondoren, Polizia Nazionaleko hainbat brigadetako agenteek (judiziala, atzerria eta polizia zientifikoa), Lan Ikuskaritzako kideek eta Iruñeko Osasun Saileko langileek lokala miatu zuten, eta toxikotasun handiko produktu bat topatu zuten leku batzuetan, baita janaria prestatzeko erabiltzen zuten mahaietako batean ere. Hori dela eta, lokala zigilatu zuten, badaezpadako neurri gisa.

AEBk atea ireki die errefuxiatuei berriz, baina 11 herrialde oztopatuta

AEBk atea ireki die errefuxiatuei berriz, bai...
AEBk atea ireki die errefuxiatuei berriz, baina 11 herrialde oztopatuta

Trumpek ez ditu identifikatu "arrisku...
1:42 min.

Trumpek ez ditu identifikatu "arrisku handiagoa ekar lezaketen" herrialdeak, baina GKEek abisatu dute jada herrialde musulmanei baino ez diela eragingo

AEBk errefuxiatuak herrialdean berriz sartzea baimendu du, 120 egunez ateak itxita izan ostean, baina sartzeko eskariak sakonean aztertu eta oraindik identifikatu ez dituzten 11 herrialdeetako hiritarrak baztertzea, gutxienez hiru hilabetez, agindu du. Gobernuak errefuxiatuek sartzeko eskaria egiten dutenean aktibatzen den prozedura aztertu nahi izan du, hori izan da atzo agortu zen debekuaren (120 egunekoa) helburu bakarra. Prozedura zorrotza da berez, izan ere, kasu batzuetan urteak ematen dituzte ebazpena emateko. Berrazterketa horren ondorioz, Trumpen Gobernuak segurtasun neurri berriak iragarri ditu, besteak beste, eskatzaileen datu biografiko gehiago biltzea eta sare sozialetako historialean gehiago sakontzea, eskarietan aurkezten dituzten datuekin erkatzeko. 11 herrialde horien herritarren eskariak kasuan kasu aztertuko dira eta Gobernuak soilik baimenduko ditu kanpo politikaren aldeko interesen alde egiten dutenean, AEBren segurtasun nazionala eta ongizatea arriskuan jartzen ez badute. Errefuxiatuei ateak berriz irekiko badizkiete ere, Trumpen dekretuak kritikak eragin ditu zenbait ekintzaileren artean, esaterako, Errefuxiatuen aldeko Nazioarteko organizazioaren aldetik.