Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-26ko bideoen artxiboa

Herrera eta Trintxerpe arteko pasabidea 13 hilabetetan prest izango da

Herrera eta Trintxerpe arteko pasabidea 13 hi...
Herrera eta Trintxerpe arteko pasabidea 13 hilabetetan prest izango da

Proiektuaren baitan, zelaigune handia...
2:01 min.

Proiektuaren baitan, zelaigune handiak, plazak, berde guneak eta pasealeku berriak egitea aurreikusten dute

Topoaren Herrerako geltokia eta Trintxerpe lotuko dituen oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabide berria 13 hilabeteren buruan prest egotea aurreikusten dute, sei hilabete inguruz geldirik egon ondoren lanak berriro abiatu ostean. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak iragarri du albistea. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan sailburuak nabarmendu duenez, obrak geldirik egon diren hilabete horietan proiektua aldatu egin da, eta guztira hiru milioi inguruko kostua izango du, osorik Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko duena. Arantxa Tapiaren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) arteko hitzarmenari esker ari dira lan horiek egiten, eta proiektuan berrikuntzak egin dituzte Donostiako eta Pasaiako Udalek egindako "hobekuntza" eskariei erantzunez. Bi Udalen eskariez gain, Pasaiako Portu Agintaritzak Donibanen zituen lur batzuk proiektura batzea lortu dute eta horri esker, Tapiaren esanetan, "beharrezkoak ziren hobekuntzak" egin dituzte. Hori dela eta, proiektuak 300.000 euroko gainkostua izango du. Bestalde, aipaturiko pasabideaz gain, zelaigune handiak, plazak, berde guneak eta pasealeku berriak egitea aurreikusten dute.

155a bertan behera uztea eskatu diote ERC eta PDeCATek Konstituzionalari

155a bertan behera uztea eskatu diote ERC eta...
155a bertan behera uztea eskatu diote ERC eta PDeCATek Konstituzionalari

Bi alderdi horiek babes helegitea aur...
1:31 min.

Bi alderdi horiek babes helegitea aurkeztu dute, beraien senatarien eskubideak urratu direla argudiatuta

ERC eta PDeCATeko senatariek bi babes helegite aurkeztu dituzte Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, Espainiako Gobernuak Senatuan hasi duen Konstituzioaren 155. artikuluaren tramitazioaren aurka, eta behin-behinean tramitazio hori bertan behera uztea eskatu dute. Bi alderdi horien esanetan, Espainiako Gobernuaren eskariz Senatuak orain arte eman dituen pausoetan irregulartasunak egon dira eta senatarien eskubideak ere urratu dira. Ildo horretan, Kataluniako Parlamentuak izendatutako senatariak 155. artikuluaren tramitazioaren prozesutik kanpo gelditu direla adierazi du. ERCk eta PDeCATek Senatuan dituzten bozeramaileek azaldu dutenez, Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikuluaren babesean egin nahi duena ez dago artikulu horretan jasota. Gaineratu dutenez, Estatutuak Generalitateko presidenteari ematen dio hauteskundeak deitzeko eskumena eta 155. artikuluaren babesean eskumen hori Espainiako Gobernuko presidentearen esku utzi nahi du. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak beste helegite batzuen aurrean erakutsi duen "azkartasuna" izatea espero dute.

Poliziako eta DGTko funtzionarioen ustelkeria sare bat desegin dute

Poliziako eta DGTko funtzionarioen ustelkeria...
Poliziako eta DGTko funtzionarioen ustelkeria sare bat desegin dute

Guztira, hamalau pertsona atxilotu di...
2:04 min.

Guztira, hamalau pertsona atxilotu dituzte Grapa operazioan, Polizia zerbitzuz, uniformez, elikagaiz eta materialez hornitzeko kontratuekin azpijokoa egitea egotzita

Espainiako Poliziaren sei funtzionario eta Espainiako Trafiko Zuzendaritzako (DGT) beste funtzionario bat atxilotu dituzte, enpresaburuei kontratuak esleitzearen truke mesedeak eta onura pertsonalak eskuratzea leporatuta. Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez, atxilotuetako sei Poliziaren Zuzendaritza Nagusiko funtzionarioak dira, bat Espainiako Trafiko Zuzendaritzako funtzionarioa eta beste zazpiak, berriz, esleipen horiek lortu zituzten enpresekin lotutako pertsonak. Madrilgo 50. Instrukzio Epaitegia eta Ustelkeriaren kontrako Fiskaltza ari dira ikertzen eta auzia sekretupean dago. Aipaturiko iturrien arabera, Avilako Akademian, Madrilgo Canillaseko Poliziaren gunean edota Poliziaren Operazio Berezietako Taldearen basean eragina izan du sareak, janari zerbitzuan. Ustelkeriaren eta krimen antolatuaren kontrako Fiskaltzak ohar bidez jakinarazi duenez, Grapa izeneko operazioan hainbat delitu ikertzen ari dira: talde kriminaleko kide izatea, administrazio publikoari iruzurra egitea, prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, Ogasunaren kontrako delitua eta kapitalak zuritzea. Fiskaltzaren esanetan, aipaturiko funtzionario publikoek modu bidegabean onura ekonomikoa lortu dute, kontratu publikoak enpresa pribatu jakinei esleituz. Atxiloketez gain, 22 miaketa egin dituzte Madrilen, Pozuelo de Alarconen, Mostolosen, Navalcarneron, Avilan, Arenas de San Pedron eta Guadalajaran.

Mafia txinatarraren kontrako operazioa

Mafia txinatarraren kontrako operazioa...
Mafia txinatarraren kontrako operazioa

Guztira, 55 pertsona atxilotu eta 34 ...
1:07 min.

Guztira, 55 pertsona atxilotu eta 34 miaketa egin dituzte

Mafia txinatarraren kontrako polizia operazioaren baitan, 55 pertsona atxilotu eta 34 miaketa egin dituzte estatu espainiarreko hamaika probintziatan, tartean, Bizkaian eta Gipuzkoan, Poliziaren iturriek jakinarazi dutenez. Shopping izeneko polizia operazioa nagusiki Fuenlabradan burutu da, baina miaketak eta atxiloketak ere egin dituzte Bartzelonan, Sevillan, Malagan, Valentzian, Alacanten, Mallorcan, Coruñan, Bizkaian, Gipuzkoan eta Kanaria Handian. 34 miaketa horietatik 19 etxebizitzatan egin dituzte eta beste 15ak, berriz, industria-nabeetan. Madrilgo 23. Instrukzio Epaitegiak abiatu dute Shopping polizia operazioa, eta egin ahal izan diren hainbat delitu ikertzen ari dira: kapitalen zuritzea, zerga iruzurra, kontrabandoa, dokumentuak faltsutzea eta talde kriminaleko kide izatea, besteak beste.

Hiru atxilotu Euskadin eta sei Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean

Hiru atxilotu Euskadin eta sei Nafarroan, dro...
Hiru atxilotu Euskadin eta sei Nafarroan, drogaren aurkako operazio batean

Hainbat ikerketa egin ostean, Polizia...
1:40 min.

Hainbat ikerketa egin ostean, Poliziak jakin zuen taldearen buruak Iruñetik gidatzen zuela sarea eta hiru ataletan banatuta zuela, drogen arabera

Guardia Zibilak bederatzi lagun atxilotu ditu, hiru Euskadin eta sei Nafarroan, nazioarte mailan droga trafikoan zebilen talde baten aurkako operazio batean. Guztira, 20 pertsona atxilotu eta 11 miaketa egin dituzte Estatuko lau hiritan, eta hauek atzeman dituzte: 56 kilo speed baino gehiago, 300 gramo kokaina, 2 kilo haxix, 65.000 euro baino gehiago, gama handiko sei auto, bi pistola, eraso-fusil bat, eskopeta bat, munizioa, eta droga ekoitzi, nahasi eta banatzeko materiala. Guardia Zibilak egin duen operazioan, sei pertsona atxilotu dituzte Tarragonan, bost Madrilen, bi Gipuzkoan, bat Araban, lau Iruñean eta beste bi Nafarroako Noain Elortzibar eta Lekunberri udalerrietan. Halaber, miaketak egin dituzte Tarragonan, Madrilen, Iruñean eta Gipuzkoan. Hainbat ikerketaren ostean, Poliziak jakin zuen taldearen buruak Iruñetik gidatzen zuela sarea eta hiru ataletan banatuta zuela, drogen arabera.

Poliziak ez du oraindik topatu Las Vegaseko hiltzailearen disko gogorra

Poliziak ez du oraindik topatu Las Vegaseko h...
Poliziak ez du oraindik topatu Las Vegaseko hiltzailearen disko gogorra

Dirudienez, Stephen Paddockek disko g...
1:09 min.

Dirudienez, Stephen Paddockek disko gogorra atera zuen Las Vegaseko Mandalay Bay hotelean aurkitu zuten ordenagailutik. Ikerketako gako nagusietako bat da

Las Vegaseko (AEB) segurtasun indarrek ez dute oraindik Stephen Craig Paddock country kontzertu batean 58 pertsona hil zituen hiltzailearen disko gogorra topatu. Poliziak azaldu duenez, Stephen Paddockek disko gogorra atera zuen Las Vegaseko Mandalay Bay hotelean aurkitu zuten ordenagailutik, hau da, bere buruaz beste egin aurretik jende multzo handi baten aurka tiro egin zuen lekutik. Ikertzaileen esanetan, ordenagailuaren disko gogorra lagungarria izan litekeela, Paddockek sarraskia egiteko izan zituen arrazoiengatik. Hiltzaileak 47 arma zituen, gehienak azkenaldian erositakoak. Poliziak Paddocken bizitza pribatuaren zehetasunak aztertzen ari dira eta ziurtatu dute Paddockek disko gogorretik datuak ezabatzeko softwarea erabili zuela.