Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-27ko bideoen artxiboa

Urbegiko langileak greba mugagabea hasi dute

Urbegiko langileak greba mugagabea hasi dute...
Urbegiko langileak greba mugagabea hasi dute

Entzumen urritasuna duten langileek m...
1:59 min.

Entzumen urritasuna duten langileek metalaren sektorearen antzeko soldatak eskatzen dituzte

Urbegi-ko enpresa batzordeak greba mugagabea deitu zuen pasaden asteleheneko 22:00tatik aurrera beren lan baldintzak hobetzeko helburuarekin. ELA azaldu duenaren arabera, horien artean soldata igoera eta enpleguko egonkortasun gehiago daude. Urbegi Ing. Proc. Y Manufacturas Balmasedan dagoen metaleko eta elektronikako industriaren sektorearen enpresa da eta bertan 80 pertsona baino gehiago egiten dute lan. ELAk esan zuen bezala, langileria merkatu arruntean enplegarritasuna lortzeko zailtasun gehiago dituzten kolektiboa da, izan ere, gehiengoak dibertsitate funtzionala du, gehienak hipoakusia, eta haien lan baldintzak ezberdinak dira sektorean lan egiten duten beste langileekin alderatuta, enplegurako zentro berezien estatuko hitzarmenez zuzentzen baitira. ELAren arabera, lan arrunt bat eginda haien soldata Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren araberakoa da, 707,6 eurokoa; beraz, enpresa arrunt batean lan egiten duten pertsonek baino askoz gutxiago kobratzen dute. Horretaz gain, enpresa hauek diru-laguntza publiko ezberdinak jasotzen dituzte, esaterako, Gizarte-Segurantzako enpresa-kuotaren %100eko hobaria. Enpresa-batzordeak duela bi aste mobilizazioa proposamena mahai gainean jarri zuen eta langileriaren %80a greba mugagabea egitearen alde egin zuen.

Langile bat hil da Kuartangon izandako lan istripu batean

Langile bat hil da Kuartangon izandako lan is...
Langile bat hil da Kuartangon izandako lan istripu batean

Kamioi batek talka egin du errepideet...
0:42 min.

Kamioi batek talka egin du errepideetako mantentze zerbitzuaren ibilgailu baten aurka

Errepideetako mantentze zerbitzuko langile bat hil da ostegun honetan (azaroak 26) Kuartangon, Araba, kamioi batek bere furgonetaren aurka talka eginda. Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 12:30k inguru gertatu da, AP-68 autobidean. Ordu horretan, Bilborako noranzkoan zihoan kamioi batek talka egin du errepideetako mantentze zerbitzuaren ibilgailu baten aurka, eta, ondorioz, langile bat hil da. Gainera, errei bat itxi behar izan dute Bizkaiko hiribururako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua argitzeko.

Puigdemontek baztertu egin du hauteskundeetara deitzea

Puigdemontek baztertu egin du hauteskundeetar...
Puigdemontek baztertu egin du hauteskundeetara deitzea 'berme ezagatik'

Generalitatearen presidenteak adieraz...
3:54 min.

Generalitatearen presidenteak adierazi duenez, bozena zen bilatzen ari zen aukera nagusia; baina, deituta ere PPk 155.a ezartzeko asmoa zuela ikusita, atzera egitea erabaki du

Carles Puigdemont Generalitatearen presidenteak atzera egin zuen Katalunian hauteskunde aurreratuetara deitzeko asmoan, goizean horixe egiteko asmoa bazuen ere, Espainiako Gobernuak 155. artikulua ez aplikatzeko bermerik eman ez diolako. Atzoko eguna Kataluniako politika garaikidean izan den egun nahasienetako bat izan zen, gidoi aldaketa nabarmenekin, agerraldi atzerapenekin, etab. Independentisten artean tentsioa oso handia izan zen eta barne zatiketa sortzear izan zen une askotan. Generalitateko Jauregian asteazkenean zazpi orduko goi-bilera egin ostean, goizak Puigdemonten eta bere kontseilarien bilerarekin argitu zuen, eta gero Junts pel Siren diputatuak batu zitzaizkien. Une horretan, Kataluniako presidenteak hauteskundeetara deitzeko asmoa helarazi zien diputatuei, horrela 155. artikulua saihestuko zuelakoan. Hauteskundeen iragarpena kolpe gogorra izan zen ERCko diputatuentzat, Democratesentzat eta PDeCATeko kide batzuentzat. Junts pel Si osatzen duten alderdiek aparteko bilera egin zuten bitartean, Generalitateak iragarri zuen Puigdemontek agerraldia egingo zuela 13:30ean, eta hauteskundeak aurreratuko zituela espero zen, azkenean 17:00etan izan zen agerraldia. Baina 155.aren aurrean independentzia aldarrikatu behar zela iritzi ziotenak asaldatzen ari ziren unean, zalantza zabaltzen hasi zen, Puigdemonten agerraldia lehenik ordubete atzeratu eta gero bertan behera utzi zutelako. Puigdemontek azaldu zuenez, "hauteskundeak deitzeko prest egon naiz normaltasun osoz egiteko bermeak egonez gero, baina ez dago hauteskundeak justifikatuko lituzketen inolako bermerik". Puigdemontek salatu zuen Espainiako Gobernuaren erantzuna ez dela "arduratsua" izan eta gainera, bere eskaintzaren aurrean "tentsioa handitzeko aprobetxatu" duela aukera. Junts pel Siko (JxSi) presidenteak Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran aurreratu zuenez, urriaren 1eko erreferendumetik ateratako mandatuarekin jarraitzea proposatuko zuen haren taldeak gaurko, ostirala, bilkuran. Gaineratu zuenez, Kataluniako Parlamentuak ez du onartuko 155. artikuluaren aplikazioak berekin dakarren erasoa. Gainera, Estatutu Bermeen Kontseiluak ebazpena kaleratu zuen 155. artikuluaren aplikazioa dela eta. Ez du babestu Espainiako Gobernuaren proposamena, Kataluniako Gobernu osoa kargugabetzea, Parlamentuaren jarduera mugatzea eta Kataluniako administrazioko erakundeetan esku hartzea. Kontsulta organo horrek lege kataluniarrak Konstituzioan egokitzen ote diren aztertzen du, eta bere ebazpenean oso kritiko agertu da Ministroen Kontseiluak proposatu dituen neurriekin.

4.000 langabe gehiago izan dira Euskadin eta langabezia tasa %11,56koa da

4.000 langabe gehiago izan dira Euskadin eta ...
4.000 langabe gehiago izan dira Euskadin eta langabezia tasa %11,56koa da

Espainia mailan, berriz, 19 milioiko ...
1:42 min.

Espainia mailan, berriz, 19 milioiko muga gainditu du lehen aldiz 2009tik

Euskadiko langabezia tasa %11,56ra (118.300 langabe) igo da, 4.000 langabe gehiago izan baitira hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino % 3,52 gehiago. Bestalde, 1.800 okupatu gehiago izan dira Euskadin, eta okupazio tasa %56,34koa izan da, Estatistika Institutu Nazionalak ostegun honetan jakitera eman dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuen arabera. Hori horrela, langabeziak gora egin duen hiru erkidegoen artean dago Euskadi. Espainia mailan, 235.900 okupatu gehiago izan dira aipatutako epean eta, guztira, 19.049.200 izan dira okupatuak. 2009. urteko hirugarren hiruhilekotik ez zen muga hori gainditzen. Langabezia tasari dagokionez, 3.731.700ra (182.600 gutxiago) jaitsi da, eta tasa % 16,38koa izan da. 2008tik ezagutzen ez ziren datuak dira.

Ordutegi aldaketa: ordulariak atzeratzeko eguna

Ordutegi aldaketa: ordulariak atzeratzeko egu...
Ordutegi aldaketa: ordulariak atzeratzeko eguna

03:00etan 02:00ak izango dira. Europa...
1:10 min.

03:00etan 02:00ak izango dira. Europako zuzentarau bati jarraituz aldatzen dute ordutegia EBko estatu kideek. Eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea da helburua

Neguko ordutegia bueltan da. Urriaren 28tik (larunbata) 29rako (igandea) goizaldean, ordua atzeratu egin beharko dugu. Horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira berriz. Ordu aldaketa urriko azken igandean egin ohi da, 2001etik. Beraz, urriaren 29ak 25 ordu izango ditu ofizialki, eta egunak laburragoak izango dira; hau da, lehenago ilunduko du eta argi naturaleko ordu gutxiago egongo dira. Ordua urtean bi aldiz aldatzen da, Europar Batasunaren arauei jarraikiz, neurria 1981ean adostu zutenetik, energia aurrezteko asmoz. Neurri horrekin, eguneroko jarduera nagusiak argitasuna duten orduetan egiteko aldatzen dute, eta petrolioaren lehen krisiak eragin zuen. 1974an, hainbat estatuk ordua aurreratzea erabaki zuten udan, kontsumo energetikoa murrizteko, eta neguan berriz atzeratu zituzten erlojuak.

Kennedyren hilketari buruzko dokumentu sailkatuak, argitara

Kennedyren hilketari buruzko dokumentu sailka...
Kennedyren hilketari buruzko dokumentu sailkatuak, argitara

AEBetako Artxibo Nazionalek sailkatut...
1:26 min.

AEBetako Artxibo Nazionalek sailkatutako eta gordetako 3.100 espediente ofizial dira, eta ostegunean gobernuak publiko egitea aurreikusita zegoen

Donald Trump AEBko presidenteak John F. Kennedy presidentearen hilketari buruzko 2.800 agiri publikatzea baimendu du, baina 300 bat sekretupean mantendu ditu, FBIren eta Inteligentzia Agentzia Zentralaren (CIA) presioak jaso ostean. Zentsuratuta dauden agirien kasuan, datozen sei hilabeteotan berraztertzeko eskatu dio bere taldeari Trumpek eta, horrela, baliteke 2018ko apirilean agiri gehiago publikatzea. Trumpen esanetan, herri estatubatuarrak eman ahal den guztia merezi du, gertaera historiko horren inguruan, baina, Artxibo Nazionaletan dauden 3.100 dokumentuetatik zenbait informaziok zentsuratuta jarraitzen dute, momentuz, segurtasun nazionalari lotutako arrazoiengatik. "Ez daukat beste aukeratik, zentsura onartu egin behar dut, gure nazioaren segurtasunari kalte konponezina egin dakiokeen baimena eman beharrean", esan du presidenteak. FBIko eta CIAko Agentzien kezka nagusia da segurtasun edo inteligentzia ikerketa batean parte hartu zuten pertsonen nortasuna eta zeregina aireratzea, batzuek bizirik jarrai baitezakete gaur egun.

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon, azaroaren 5a arte

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon, azaroaren...
Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon, azaroaren 5a arte

Botika Zaharreko plazak 2.000 metro k...
2:03 min.

Botika Zaharreko plazak 2.000 metro karratuko karpa bat hartuko du 11 egunez

Oktoberfest jaia bueltan da Bilbon. Bizkaiko hiriburuak XII. Deusto Bier Festa jaialdia hartuko du urriaren 26tik (osteguna) azaroaren 5ra (igandea). Festa Botika Zaharreko parkean izango da, Euskalduna zubiaren azpian. Bertan, 2.000 metro karratuko karpa bat jarriko dute, eta barruan banku eta mahai luzeak egongo dira, Alemanian ohikoa denez, herrialde horretako garagardoa edateko eta saltxitxak, ukondoak eta beste hainbat produktu dastatzeko. Antolatzaileek hainbat jai tematiko prestatu dituzte, besteak beste, jai bikingoa, Halloween edo jai unibertsitario. Oktoberfest jaia 13:00etatik 01:00etara izango da zabalik lanegunetan, eta 13:00etatik 02:00etara ostiraletan, asteburuetan eta jaiegun bezperan. Municheko Oktoberfest jaia 200 urte baino gehiago ditu, eta 6 milioi pertsonak bisitatzen dute urtero, 6,5 milioi litro garagardo edateko eta 470.000 saltxitxa jateko. 1810ean jaio zen ospakizuna, Bavariako Luis I.aren eta Teresa Saxoniakoa printzesaren arteko ezkontza ospatzeko. Harrezkero, Munichen ikur bihurtu da, eta mundu osotik hedatu da.