Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-30ko bideoen artxiboa

Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan,

Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan, 'k...
Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan, 'kalitatezko' hezkuntzaren alde

Manifestatzaileek hezkuntzan izandako...
1:35 min.

Manifestatzaileek hezkuntzan izandako "murrizketak" salatu dituzte, eta euskal eskola publikoetako irakasleen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute

Ehunka pertsona manifestatu dira larunbat honetan EAEko hiriburuetan, hezkuntzan izandako murrizketak salatzeko eta euskal eskola publikoetako irakasleen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte manifestazioak, eta kalitatezko hezkuntza publiko bategatik adostutako mobilizazioen egutegiaren baitan izan dira. Deialdia egin dutenek azaldu dutenez, Euskadin hezkuntza publikoa egoera larrian dago, ikasgeletan ikasle gutxiago izanda, eta inbertsio baxuagoarekin. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari hezkuntzako inbertsioa eta irakasle kopurua igotzea eskatu diote, baita lan kargak eta geletako ikasle kopurua murriztea ere. ELAko ordezkariak nabarmendu du mobilizazioetan irakasleek, ikasleek eta familiek hartu dutela parte, jokoan dagoena etorkizuna delako. Horren harira, ohartarazi du hezkuntzak "azken urteotan murrizketak" jasan dituela. "Langile kopurua igotzea eta egonkortzea eskatu dugu, baina Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ez ditu igotzen, eta % 25eko behin-behinekotasuna proposatu du, uzten digun bide bakarra mobilizazioarena izanik", nabarmendu du.

Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan,

Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan, 'k...
Ehunka manifestatzaile EAEko hiriburuetan, 'kalitatezko' hezkuntzaren alde

Manifestatzaileek hezkuntzan izandako...
1:44 min.

Manifestatzaileek hezkuntzan izandako "murrizketak" salatu dituzte, eta euskal eskola publikoetako irakasleen lan-baldintzak hobetzea eskatu dute

Ehunka pertsona manifestatu dira larunbat honetan EAEko hiriburuetan, hezkuntzan izandako murrizketak salatzeko eta euskal eskola publikoetako irakasleen lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte manifestazioak, eta kalitatezko hezkuntza publiko bategatik adostutako mobilizazioen egutegiaren baitan izan dira. Deialdia egin dutenek azaldu dutenez, Euskadin hezkuntza publikoa egoera larrian dago, ikasgeletan ikasle gutxiago izanda, eta inbertsio baxuagoarekin. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari hezkuntzako inbertsioa eta irakasle kopurua igotzea eskatu diote, baita lan kargak eta geletako ikasle kopurua murriztea ere. ELAko ordezkariak nabarmendu du mobilizazioetan irakasleek, ikasleek eta familiek hartu dutela parte, jokoan dagoena etorkizuna delako. Horren harira, ohartarazi du hezkuntzak "azken urteotan murrizketak" jasan dituela. "Langile kopurua igotzea eta egonkortzea eskatu dugu, baina Eusko Jaurlaritzaren proposamenak ez ditu igotzen, eta % 25eko behin-behinekotasuna proposatu du, uzten digun bide bakarra mobilizazioarena izanik", nabarmendu du.

10 familiak etxea utzi beharko dute Gasteizen, erortzeko arriskuagatik

10 familiak etxea utzi beharko dute Gasteizen...
10 familiak etxea utzi beharko dute Gasteizen, erortzeko arriskuagatik

Santo Domingo kaleko 40 eta 42 zenbak...
1:57 min.

Santo Domingo kaleko 40 eta 42 zenbakietako bizilagunek astelehenera arte dute etxea uzteko, erortzeko arriskuan daudela ebatzi baitu Udalak. 12.000 euro behar dira konponketarako

Gasteizeko Udalak jakitera eman duenez, irtenbidea aurkituko die gaurko etxea utzi behar duten 10 familiei, Santo Domingo kaleko bi eraikinek erortzeko arriskua dutela ikusi eta ustea agindu ondoren. "Inor ez da kalean geratuko eta epea amaitzean guztiek izango dute alternatibaren bat" esan dute Udaletik. Iragan ostegunean Udaleko hirigintza sailak 72 orduko epea eman zien Alde Zaharrean dagoen Santo Domingo kaleko 40 eta 42. zenbakietan bizi diren bizilagunei euren etxeak uzteko, dauden egoera txarra dela eta, edozein momentutan erori egin daitezkeelako. Iturri horiek jakitera eman dutenez, apirilean bi eraikinen egitura ez zegoela ondo eta hori sendotzeko lanak egin behar zirela esan zieten bi komunitateetako bizilagunei eta debekatu egin zitzaien hainbat solairu erabiltzea. Ostegunean, eraikinak ikustera joan zen udaletxeko arkitektoa eta lanak ez direla egin eta estrukturak okerrera egin duela ikusi zuen. Hala, eraikinak behera eror zitezkeela zioen txostena egin zuen eta gehienez 72 ordutan etxeak husteko gomendioa eman zuen. Itziar Gonzalo hirigintza zinegotziak oharra kaleratu zuen ostegunean bertan, jabeek ez dutela "eraikina egoki mantentzeko betebeharra" aintzat hartu eta bi komunitateei hilabeteko epea eman zien kaltetutako egituren konponketa proiektua aurkezteko eta obrak egiteko. 12.000 euroko balioa dute egin beharreko konponketek arkitektoak egindako txostenaren arabera, eta komunitateek beren gain hartuko ez balute, ondorengoa egin dezake Udalak: Berak ordaindu konponketa, eta ondoren, jabe bakoitzari %10 kobratu (1.200 euro) isun koerzitibo gisa, hilero ordainketa minimo bat ezarriz.

Gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, Hanburgon alaba hiltzea egotzita

Gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, Hanbur...
Gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, Hanburgon alaba hiltzea egotzita

Poliziak umea lepoa moztuta aurkitu z...
2:09 min.

Poliziak umea lepoa moztuta aurkitu zuen gurasoen etxean astelehenean, amak mehatxuengatik senarraren aurkako salaketa jarri ondoren

Hanburgoko (Alemania iparraldea) Poliziak igande honetan jakitera eman duenez, gizonezko bat atxilotu dute Andoainen, haren bi urteko alaba hiltzea egotzita. Poliziak umea lepoa moztuta aurkitu zuen gurasoen etxean, astelehenean, amak mehatxuengatik senarraren aurkako salaketa jarri ondoren. Agenteak etxera iritsi zirenean gizonezkoa ez zegoen bertan. Gizona (33 urte ditu, eta pakistandarra da) hilketaren susmagarri nagusitzat jo zuten, eta igande honetan, 12:15ean atxilotu dute, Alemaniako Poliziak ohar batean azaldu duenez. Ustez gizonak Frantziara ihes egin zuen, eta, geroago, Espainiara joan zen. Hanburgoko Poliziak eta Fiskaltzak harreman estua izan dute azken egunotan bertako segurtasun indarrekin. Susmagarria Hanburgon bizi zen, eta Alemaniatik iritsi zen errefuxiatu bezala 2011n.

Gasteiz eta Kolonia arteko hegaldi berria abiatuko da astelehen honetan

Gasteiz eta Kolonia arteko hegaldi berria abi...
Gasteiz eta Kolonia arteko hegaldi berria abiatuko da astelehen honetan

Asteartean Foronda eta Sevilla arteko...
1:37 min.

Asteartean Foronda eta Sevilla artekoa estreinatuko du Ryanair hegazkin enpresak

Hegaldi merkeak eskaintzen dituen Ryanair Irlandako hegazkin-enpresak Forondako aireportutik Koloniara (Alemania) abiatuko den hegaldi berria estreinatuko du astelehen honetan. Bihar, berriz, Sevillakoa abiatuko da lehenengoz. Hegaldiak astelehen eta ostiraletan aterako dira Forondatik, 16:25ean, eta 16:00etan helduko dira Gasteizko aireportura. Bestalde, Sevillako hegaldiak bihar, asteartea, abiatuko dira, astearteetan eta larunbatetan. Forondatik aterako dira 21:50ean, eta Forondara ailegatuko dira 21:25ean. Bi hegaldi berri horiek Forondatik Bergamo-Milanera (Italia) eta Tenerife Hegoaldera doazenei gehituko zaizkie. Era berean, 2018tik aurrera, Bukarest eta Palma de Mallorcara joateko aukera egongo da, eta 2019an, Malagara joateko hegaldiak aurreikusita ditu Ryanairrek.

Herri-epaimahaiak errudun jo du Sergio Morate

Herri-epaimahaiak errudun jo du Sergio Morate...
Herri-epaimahaiak errudun jo du Sergio Morate

Epaimahaikiden arabera, egiaztatuta g...
2:28 min.

Epaimahaikiden arabera, egiaztatuta geratu da Moratek Marina Okarinska bikotekide ohia eta Laura del Hoyo haren lagun hil zituela

2015eko abuztuan Marina Okarinska eta Laura del Hoyo hiltzea leporatuta epaitutako Sergio Morate erruduntzat jo du igande honetan herri-epaimahai batek. Zazpi gizonezkok eta bi emakumezkok osatutako epaimahaiak sei ordu eman ditu giltzapetuta, epaia erabakitzeko, eta erabakia aho batez hartu du. Horren arabera, egiaztatuta geratu da Moratek amodiozko harremana izan zuela Marina Okarinskarekin eta, horrek harremana utzi nahi izan zuenean, bikotekide ohia hiltzeko plana prestatu zuela. Bere etxera joateko eskatu zion Moratek Marinari, bertan zituen hainbat gauza jasotzeko, eta Laura del Hoyo bere lagunarekin agertu zenean, bi emakume ito zituen Moratek. Geroago, Palomerako udalerrian lurperatu zituen, eta anaiaren auto hartuta, Errumaniara ihes egin zuen. Abuztuaren 13an atxilotu zuen Poliziak, lagun baten etxean ezkutatuta zegoela. Fiskaltzak eta herri-akusazioak 48 urteko espetxe-zigorra eta 500.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu; Okarinska familiak, 31 urteko zigor-espetxea; eta 25 urte Del Hoyo familiak. Epaiaren zain geratu da Sergio Morate.

Lau herritar hil dira Europako erdigunean

Lau herritar hil dira Europako erdigunean 'He...
Lau herritar hil dira Europako erdigunean 'Herwart' ekaitzaren ondorioz

Alemanian, Polonian eta Txekiar Errep...
1:33 min.

Alemanian, Polonian eta Txekiar Errepublikan bereziki izandako euriteen ondorioz, urpean gelditu dira etxe anitzetako sotoak, eta haize-ufadek zuhaitz anitz bota dituzte

Gutxienez lau lagun hil dira Europako erdigunean 'Herwart' ekaitzaren ondorioz. Herrialde kaltetuenak Alemania, Polonia eta Txekiar Errepublika dira. Polonian, esaterako, 1.200 ekintza egin behar izan dituzte suhiltzaileek. Euriteen ondorioz, urpean gelditu dira etxe anitzetako sotoak, eta haize-ufadek zuhaitzak bota dituzte, herrialde osoko errepide asko itxita. Gizonezko bat hil da Polonian auto-istripuz. Txekiar Errepublikan emakumezko bat hil da, Trebiceko basoan paseo bat ematen zebilela, zuhaitz batek kolpatu duenean. Beste gizonezko bat ere hil egin da Jicin hirian arbola baten erorketaren ondorioz. Ehunka etxebizitza argindar-hornidurarik gabe geratu dira. Alemanian 63 urteko kanpinlari bat hil da Ipar itsasoko kostaldean itsasgorak harrapatuta. Gainera, hainbat pertsona zauritu dira ekaitzarekin lotutako hainbat istriputan. Berlingo suhiltzaile zerbitzuek larrialdi egoera ezarri dute ekaitzaren ondorioz kalte material ugari daudelako.