Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-02ko bideoen artxiboa

Irunen konorterik gabe topatutako neskaren gaineko ikerketak aurrera darrai

Irunen konorterik gabe topatutako neskaren ga...
Irunen konorterik gabe topatutako neskaren gaineko ikerketak aurrera darrai

Gazteak (25 urte) ospitalean jarraitz...
1:34 min.

Gazteak (25 urte) ospitalean jarraitzen du, konorterik gabe topatu ostean, eskuak eta oinak lotuta zituela. Gaur arratsaldean bilkura deitu dute Irunen

Ertzaintzako ikertzaileek koma egoeran, eta eskuak zein oinak lotuta zituela, topatutako emakumearen gertaera ikertzen jarraitzen du, Segurtasun Sailak gaur, osteguna, baieztatu duenez. Emakumea Irungo (Gipuzkoa) ezponda batean aurkitu zuten. Gazteak (25 urte) Donostiako Ospitalean jarraitzen du. Neska herri horretako bizilaguna da, eta bere etxea aurkitu zuten lekutik gertu dago. Emakumea bere ahizparekin bizi da, Mendibileko Parketik hurbil. Ikertzaileek uste dute bere etxebizitzaren ondoan dagoen ezpondatik behera bota zutela. Biktima astearteko 10:30ean aurkitu zuten, aipatutako ezponda horretan dauden zuhaixka eta sasien artean. Aldapa hori Mendibileko Parkearen eta N-636 errepidearen artean dago. Gazteak ahoa estalita zeukan, eta oinak zein eskuak lotuta. Suhiltzaile talde batek erreskatatu zuen, heltzeko zaila den leku batean baitzegoen. Handik atera eta gero, anbulantzia batek Donostiako Ospitalera eraman zuen, koma egoeran. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du nork edo nortzuk eraso zioten (eta ondoren abandonatu zuten) argitzeko. Osakidetzak, bestalde, ez du haren egoeraren berri eman nahi izan. Irungo Udalak protesta egiteko bilkura deitu du, gaur 19:00etan, Zabalgune Plazan.

Langile bat hil da Lemoan 20 metroko altueratik erorita

Langile bat hil da Lemoan 20 metroko altuerat...
Langile bat hil da Lemoan 20 metroko altueratik erorita

Biktima Barakaldoko bizilaguna zen, 5...
0:51 min.

Biktima Barakaldoko bizilaguna zen, 53 urtekoa. Cementos Lemona enpresan jazo da istripua

Cementos Lemona (Bizkaia) enpresako langile bat hil da astearte eguerdian, 20 metroko altueratik erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima Barakaldoko bizilaguna zen, 53 urtekoa. Lan-istripua 12:15ean gertatu da Lemoan, langilea 20 metroko altuera batetik zulo batera erori denean. Lankideek eurek atera dute biktimaren gorpua bertatik. Osalango teknikariak bertaratu dira enpresara, lan-istripuaren nondik norakoak argitzera.

Puigdemontek ez du asiloa eskatuko, baina ez da itzuliko bermeak izan arte

Puigdemontek ez du asiloa eskatuko, baina ez ...
Puigdemontek ez du asiloa eskatuko, baina ez da itzuliko bermeak izan arte

Bruselan egindako agerraldi batean, P...
2:58 min.

Bruselan egindako agerraldi batean, Puigdemontek esan du onartu egingo dituela abenduko hauteskundeak, 155. artikuluari buruzko "plebiszitu" gisa

Carles Puigdemont presidenteak asteartean azpimarratu duenez, ez da Bruselara joan Belgikan asilo politikoa eskatzera, "askatasunagatik eta segurtasunagatik" baizik. Halaber, azpimarratu du bermeak dituenean itzuliko da Kataluniara. Puigdemontek ez du argitu Kataluniara noiz itzuliko den eta horretarako bermeak eskatu ditu. "Epaiketa justu, independente baterako bermeak baleude, Europako herrialde gehienetan dauden bezala, botere banaketa balego, zalantzarik gabe berehala itzuliko nintzateke", azaldu du. Bere kontra abiatutako auzibide judiziala "politikoa" dela azpimarratu ostean, "posiziok politikotik eta ez juridikotik" horri aurre egingo diola esan du. Halaber, ez du zehaztu etorkizun laburrean zer egingo duen. Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitutako hauteskundeei dagokienez, berriz, abenduaren 21eko hauteskundeak eta bertatik ateratako emaitzak onartzen dituela ziurtatu du, eta Espainiako Gobernuari galdera egin dio: "Beti egin izan dugun bezala, abenduaren 21eko emaitzak onartuko ditugu. Espainiako Gobernuari galdera hau luzatzen diot: Berdina egingo al du?". Europari ere zuzendu zaio eta parte hartzeko, erreakzionatzeko eskatu dio. Puigdemontek ziurtatu duenez, ez da Belgikara joan, Bruselara baizik, Europako hiriburura. Haren hitzetan, ez dio Belgikako Gobernuari arazorik eragin nahi eta nazioarteko komunitateari eta Europako erakundeei laguntza eskatu die. Prentsaurrekoan Puigdemontek ziurtatu duenez, Kataluniako Parlamentuan independentzia deklaratu ostean bere Gobernuak zuhurtzia, segurtasuna eta moderazioa lehenestea adostu zuen. Haren hitzetan, Espainiako Gobernua aurrekaririk gabeko erasoaldi agresibo bat prestatzen ari zela egiaztatu ostean zehaztu zituzten lehentasun horiek Generalitateko Jauregian egindako bilera batean. Puigdemonten esanetan, Kataluniako Gobernuak nahiago izan du indarkeriarik ez egotea, errepublika indarkeriatik ezin dela eraiki iritzita, eta konfrontaziorik gabeko estrategia bat defendatu du. Are gehiago, lehentasuna indarkeria saihestea dela aldarrikatu du. Atzerapenarekin hasi da Carles Puigdemontek Bruselako Prentsa Klubean 12:30etarako deituta zuen agerraldia. Puigdemonten prentsaurrekoak izugarrizko ikusmina sortu du eta 200 kazetari baino gehiago bertaratu dira. Bestalde, Belgikako lehen ministroak azpimarratu du Carles Puigdemont ez dagoela Bruselan Gobernu belgikarrak gonbidatuta. Carles Puigdemont presidentea eta harekin Bruselan dauden lau kontseilari kargugabetuak ez dira Auzitegi Nazionalera joango deklaratzera, "Espainiako Estatuko Gobernuak diktatutako epaiketa politikoa" dela argudiatuta.

Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako taberna batean

Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako tabe...
Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako taberna batean

Atzemandakoa 53 urteko iruindar bat d...
0:56 min.

Atzemandakoa 53 urteko iruindar bat da. Biktima bularrean sastatu ei du

37 urteko gizon bat hil dute labankadaz atzo goizaldean, Burlatako (Nafarroa) taberna batean. Foruzaingoak azaldutakoaren arabera, 21:30 aldera gertatu zen erasoa, Burlatako Nogalera tabernan. Biktima emakume batekin zegoela, burua txano batez estalita eskularruak jantzita zeramatzan gizon bat hurbildu eta bularrean sastatu zuen. Erasotzaileak berehala ihes egin zuen. Sendagileek biktima suspertzea lortu zuten, eta, Nafarroako Ospitalegunera eraman zuten arren, handik gutxira hil egin zen, labankadak eragindako zauri larrien ondorioz. Iruñeko 53 urteko gizonezko bat atxilotu dute atzo, Burlatako (Nafarroa) taberna batean gizon bat hiltzea egotzita. Atzemandakoak bere burua entregatu du.

Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Tenerifen

Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak T...
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Tenerifen

Ustezko hiltzailea atxilotu dute, eta...
0:50 min.

Ustezko hiltzailea atxilotu dute, eta ikerketa bere gain hartu du emakumeenganako indarkeria kasuak ikertzen dituen La Lagunako auzitegiak

24 urteko emakume bat hil du ustez haren bikotekideak (45 urte) Tenerifeko etxebizitza batean, Espainiako Gobernuak Kanariar Uhartean duen ordezkaritzak jakinarazi duenez. Antza denez, goizaldeko laurak aldera aurkitu dute emakumearen gorpua bikotearen etxebizitzan, Aronan, Tenerife uhartearen hegoaldean. Aipaturiko iturriek adierazi dutenez, aurretik ez zegoen genero indarkeria salaketarik gizonezkoaren kontra, ezta emakumea babesteko neurririk ere. Hiltzaileak aurrekaririk ez duela egiaztatu dute. Bestalde, ikerketa bere gain hartu du emakumeenganako indarkeria kasuak ikertzen dituen La Lagunako auzitegiak.

Gutxienez zortzi hildako New Yorken, kamioneta batek harrapatuta

Gutxienez zortzi hildako New Yorken, kamionet...
Gutxienez zortzi hildako New Yorken, kamioneta batek harrapatuta

Poliziak erasotzailea atxilotu du. Ag...
2:04 min.

Poliziak erasotzailea atxilotu du. Agintariek "eraso terrorista" izan dela adierazi dute

Gutxienez zortzi pertsona hil dira astearte arratsaldean Manhattanen, New York erdialdean, kamioneta batekin egindako erasoan, Ameriketako Estatu Batuetako agintariek jakinarazi dutenez. Bill de Blasio alkateak agerraldia egin du eta baieztatu du atentatu terrorista izan dela. Sei lagun bertan hil dira eta beste bi, ospitalera bidean. Gainera, beste 12 pertsona zaurituta daude, baina inor ez omen dago egoera larrian. New York gobernadoreak azaldu duenez, polizia batek erasotzaileari aurre egin dio, eta tiroz zauritu ostean, hura atxilotzea lortu dute. Poliziak ez du uste beste inork parte hartu duenik erasoan. Erasotzaileak gidatzen zuen ibilgailua bidegorri batean sartu da, hainbat lagun harrapatu ditu eta eskola-autobus bat jo du. Talka horren ondorioan bi ume zauritu dira. Une horretan erasotzailea kamionetatik jaitsi da, armatuta. Poliza batek aurre egin dio, tiroz, eta zauritu egin du. Erasotzailea atxilotuta dago, baina oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman. New Yorkeko atentatu terroristaren egileak asteak zeramatzan erasoa prestatzen, eta Estatu Islamikoaren argibideak “zehazki” jarraitu zituen, AEBko agintariek azaldu dutenez. Prentsaurreko batean, New Yorkeko Poliziak identifikatu egin du atentatuaren ustezko egilea: Safyullo Saipov, Uzbekistanetik AEBra 2010ean iritsi zen etorkin bat.

Hiru lagun hil dituzte tiroketa batean Denverren

Hiru lagun hil dituzte tiroketa batean Denver...
Hiru lagun hil dituzte tiroketa batean Denverren

Erasotzailea "lasai" sartu da superme...
0:46 min.

Erasotzailea "lasai" sartu da supermerkatuan eta "tiro egin die talde batean zeuden pertsona batzuei". Oraingoz, ez dago atentatu terroristatzat jotzeko froga nahikorik, baina ez dute ezer baztertzen

Hiru pertsona hil dira asteazken honetan tiroketa batean Denver Colorado estatuko hiriburutik gertu, Thornton herrian dagoen Walmart kateko saltokian, AEBko agintariek jakinarazi dutenez. Tiroketaren ostean, Thorntongo Poliziak gizon susmagarriaren argazki bat zabaldu du. Thorntongo Poliziaren bozeramailearen hitzetan, erasotzailea lasai sartu da supermerkatuan eta tiro egin die talde batean zeuden pertsona batzuei. Oraingoz, ez dago atentatu terroristatzat jotzeko froga nahikorik, baina agintariek ez dute ezer baztertzen.