Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-03ko bideoen artxiboa

Lucart Italiako multinazionalak CEL hartzeko eskaintza formalizatu du

Lucart Italiako multinazionalak CEL hartzeko ...
Lucart Italiako multinazionalak CEL hartzeko eskaintza formalizatu du

Paper enpresak 250 lanpostuetatik 145...
1:49 min.

Paper enpresak 250 lanpostuetatik 145 mantenduko luke

CEL enpresaren jarduna mantentzeko aukera sendoenetako bat zen eta orain haien interesa baieztatu dute. Lucart Italiako multinazionalak CEL enpresa hartzeko eskaintza formalizatu du, nahiz eta soilik 145 lanpostu utziko duen. 100 langile inguru enpresatik at geratuko litzateke, hortaz, enpresa-batzordeak lanpostu guztiak mantentzeko presioa egiten ari da. Kataluniako edo Txileko beste inbertsoreei buruzko berriak ez dituzte. CEL enpresako egoera latzaren baitan, berria lasaitasuna ekarri du langileentzat. Dena den, enpresa-batzordea astelehenean konkurtso-administratzailearekin bilduko da beste inbertitzaileen inbertsio aukerarik badaudela arakatzeko. Horrela ez bada, Lucart-eko baldintzak hobetzean zentratuko dira. Azken hauek proiektu industriala hondotik aterako lukete baina langile kopurua murriztuz.

Indarrean daude Bilboko Termibus berriak eragindako zirkulazio-neurriak

Indarrean daude Bilboko Termibus berriak erag...
Indarrean daude Bilboko Termibus berriak eragindako zirkulazio-neurriak

Gidariek asteazken gauetik kontuan iz...
1:43 min.

Gidariek asteazken gauetik kontuan izan beharko dituzten aldaketa guztiek 2018ko martxora arte iraungo dute, gutxienez; lanak 2019ko apirilean amaituko dira

Bilboko Termibus autobus-geltoki berriak hainbat aldaketa eragingo ditu zirkulazioan. Dagoeneko indarrean daude Udalak prestatutako aldaketa horiek guztiak, eta gutxienez 2018ko martxora arte iraungo dute. Lanak, aurreikuspenen arabera, 2019ko apirilean amaituko dira. Lursaila hondeatzeko lanak amaitutakoan, garraio anitzen geltokia egiteari ekingo diote. Tranbiak, aldirietako trenek, Bizkaibusek, Bilbobusek, Bilboko Metroak, taxiek eta ibilbide luzeko autobusek egingo dute bat bertan; hortaz, asteazken iluntzetik, 21:30etik, oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko asmoz, hainbat aldaketa egin dituzte zirkulazioan inguru horretan. Perez Galdos kaleko bi zirkulazio-errei desagertu dira, eta ibilgailuek beste bi erreietatik ibili beharko dute. Kamioiek zirkulazioa ez dutela kolapsatzen bermatzeko, Sabino Arana kalean moldaketa bat egin da; hala, kamioiek bira emateko aukera izango dute, ezohiko kasuetan. Kamioiek Perez Galdosetik egingo dute aurrera, Sabino Aranaraino, eta azken kale horretatik irtengo dira Bilbotik. Luis Briñas kaleko espaloiak ere birmoldatu dituzte; lan horien ondorioz, horietako bat ezingo da erabili, eta bestea egokitu dute, oinezkoen joan-etorria bermatzeko. Eragin horiek guztiak gutxienez hiru hilabetean izango dira indarrean, eta, ondoren, Udalaren aurreikuspenen arabera, kamioiek Gurtubay kaletik sartu eta irteteko aukera izango dute. Hain zuzen ere, puntu horretatik ibiliko dira autobusak, geltokiaren lanak bukatutakoan.

Bi txirrindulari larri zauritu dira Getxon, bidegorrian talka eginda

Bi txirrindulari larri zauritu dira Getxon, b...
Bi txirrindulari larri zauritu dira Getxon, bidegorrian talka eginda

Bi zaurituak, 55 eta 34 urteko gizone...
0:43 min.

Bi zaurituak, 55 eta 34 urteko gizonezkoak, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Lehenengoa oso larri eraman dute; bigarrena,larri

Bi txirrindulari larri zauritu dira Algortan (Getxo), bidegorrian elkarren kontra talka egin ostean. Getxoko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, istripua atzoko 13:00ak baino lehenago gertatu da Chopos etorbideko bidegorrian. Istripuaren larritasuna tarteko, anbulantzia bat eta Osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira eta bi zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Zaurituetako bat, 55 urteko gizonezkoa, oso larri eraman dute ospitalera; bigarrena, 34 urteko gizonezkoa, ostera, larri.

Kendu egin dute Ogasunaren eraikineko arrano frankista, Bilbon

Kendu egin dute Ogasunaren eraikineko arrano ...
Kendu egin dute Ogasunaren eraikineko arrano frankista, Bilbon

Mugimendu sozialek 15 urteko baino ge...
0:54 min.

Mugimendu sozialek 15 urteko baino gehiagoko borroka egin dute ikur hori kentzeko, Memoria Historikoaren legearen aurkakoa baita

Bilboko Moyua plazan, Bizkaiko hiriburuaren bihotzean, oraindik ere ikusgai zegoen ikur frankista kendu egin dute dagoeneko, lau hilabeteko lanen ostean. Hain zuzen ere, Ogasunaren eraikineko aurrealdean zegoen arrano frankista ezabatu dute. Mugimendu sozialek 15 urteko baino gehiagoko borroka egin dute ikur hori kentzeko, Memoria Historikoaren legearen aurkakoa baita. 1954an jarri zuten ikurra eraikinean.

Junquerasek eta 8 kontseilari kargugabetuek lehen gaua eman dute kartzelan

Junquerasek eta 8 kontseilari kargugabetuek l...
Junquerasek eta 8 kontseilari kargugabetuek lehen gaua eman dute kartzelan

Milaka herritarrek lapiko jotzeetan p...
3:22 min.

Milaka herritarrek lapiko jotzeetan parte hartu dute bart, protesta egiteko Sindikatuek greba orokorra deitu lezakete gaur

Oriol Junqueras kargugabetutako presidenteordea eta zortzi kontseilari kargugabetuek lehen gaua igaro dute kartzelan, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak bermerik gabeko espetxeratzea agindu eta gero. Matxinada, sedizio eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi die auto gogor batean. Zazpi gizonezkoak Estremerako kartzelan sartu dituzte, eta emakumeak, Alcala Mecon, biak Madrilen. Kartzelatuak hauek dira: Junqueras, Generalitateko Presidenteordea; Turull, Presidentetzaren Kontseilaria eta Gobernuaren Bozeramailea; Rull, Lurralde eta Jasangarritasun Kontseilaria; Forn, Barne Kontseilaria; Romeva, Transparentziako, Erakunde Harremanetarako eta Atzerri Arazoetarako Kontseilaria; Mundó, Justizia Kontseilaria; Vila, Enpresa eta Jakintasun Kontseilaria; Borrás, Gobernazio eta Erakunde Harremanetarako Kontseilaria; eta Bassa, Lan, Gizarte-Gai eta Familia Kontseilaria. Santi Vilak espetxean eman du gaua, baina litekeena da gaur bertan ateratzea, 50.000 euroko bermea ordainduta. Bien bitartean, Lamela epaileak Carles Puigdemonten eta Bruselan diren kargugabetutako lau kontseilarien kontrako nazioarteko bilatze eta atxilotze agindua eman dezake gaur. Horren kontura, Paul Bekaert Puigdemontek Belgikan duen abokatuak VRT telebista kateari bart esan dionez, Espainiak jada eman du bere bezeroaren eta kargugabetutako lau kontseilarien kontrako euroagindua. Bere hitzetan, presidenteak uste du ez dela deklaratzeko une egokiena eta hobe dela distantzia hartzea. Dena den, Puigdemontek justiziarengatik ihes egiteko asmorik ez duela berretsi du. Euroaginduaz galdetuta, Belgikako Fiskaltzak esan du zain dagoela, eta legea beteko duela. Horrez gain, Lamelaren beste erabaki bat mahai gainean edukiko du Auzitegi Nazionalaren Zigor arloko Aretoko bigarren sekzioak. Izan ere, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium Cultural elkarteko presidenteen kartzelatzea aztertu behar dute, apelazio bista batean. Milaka katalan kalera atera ziren atzo euren haserrea erakusteko. Arratsaldean dozenaka elkarretaratze egin zituzten Bartzelonan eta hiri nagusietan. Gauean, 22:00etatik hasita, lapiko jotzeak izan dira nonahi.

AEBk Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko eskatu du NBEk

AEBk Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko eska...
AEBk Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko eskatu du NBEk

AEBk eta Israelek aurkako botoa eman ...
1:16 min.

AEBk eta Israelek aurkako botoa eman dute. Donal Trump enbargoa mantentzearen aldekoa da, eta horri amaiera emateko giza eskubideen eta demokraziaren alorrean aldaketak egitea eskatu dio Kubari

AEBk Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko eskatu du beste behin Nazio Batuen Erakundeko batzar orokorrak, 191 Estaturen aldeko eta AEBren eta Israelen aurkako botoekin. Duela urtebete, lehen aldiz, testua aurrera atera zen kontrako botorik gabe. Orduan, AEBk eta Israelek abstentziora jotzea erabaki zuten Barack Obamaren Gobernuak Habanarekin hasitako gerturatzea zela eta. Gaur, ordea, Donald Trump presidentea buru duen AEBk eta haren bazkide israeldarrek kontrako botoa eman dute, AEBk Kubarekiko duen ikuspegi berriaren erakusle. Trump enbargoa mantentzearen aldekoa da, eta horri amaiera emateko giza eskubideen eta demokraziaren alorrean aldaketak egitea eskatu dio Kubari.

Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizako Piramide Handian

Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizak...
Ezkutuko ganbera berri bat aurkitu dute Gizako Piramide Handian

Partikulen fisika modernoari esker, n...
1:20 min.

Partikulen fisika modernoari esker, nazioarteko zientifikoek ganbera berria aurkitu dute. Aurkikuntzak Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake

Nazioarteko zientifikoen talde batek ezkutuko ganbera berri bat aurkitu du Gizako (Egipto) Keops Piramide Handian, Nature aldizkariak ostegun honetan argitaratutako artikulu baten arabera. Izpi kosmikoak erabilita lortu dute hutsik dagoen ganbera aurkitzea. Ildo horretan, partikulen fisika modernoak antzinako estrukturen informazioa lortzeko balio duela argi gelditu da, aldizkariaren arabera. Bestalde, Gizako piramiderik handiena nola eraiki zuten azaltzen lagundu dezake aurkikuntzak. Piramide Handia Erreinu Zaharreko eraikuntza garrantzitsuena da; Keops (K.a. 2550 urtetik K.a. 2527 urtera) IV. Dinastiaren bigarren faraoiaren erregealdian eraiki zuten. Ganbara berriak 30 bat metroko luzera du eta Galeria Handiak aurkezten duen antzeko zeharkako ebakidura bat dauka. Horren barruan oraindik ezkutatuak dauden misterioak aurkitzeko, zientifikoek muon izeneko partikula kosmikoak sortutako irudia aztertu zuten.