Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-07ko bideoen artxiboa

Baliteke Irungo jazoeraren egilea zauritutako gaztea bera izatea

Baliteke Irungo jazoeraren egilea zauritutako...
Baliteke Irungo jazoeraren egilea zauritutako gaztea bera izatea

Eskuak lotuta, zaurituta eta koma ego...
1:33 min.

Eskuak lotuta, zaurituta eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, litekeena da gazteak berak egindako ekintza izatea

Ertzaintzak igande honetan baieztatu duenez, ikerketari esker lortutako frogei erreparatuta, hipotesi nagusia da pasaden asteartean Irunen koma egoeran eta eskuak lotuta aurkitutako gaztea bera jazoeraren egilea izatea. Hala mintzatu da ere Segurtasun Sailak; horren arabera, litekeena da gazteak berak egindako ekintza izatea. Dena dela, ikerketak zabalik jarraitzen du. GI-636 errepidearen Irungo saihesbidearen alboan dagoen ezponda batean, larri zaurituta, eskuak lotuta eta ahoa estalita, eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko gaztea joan den asteartean, 10:30ak aldera. Suhiltzaile talde batek biktima erreskatatu behar izan zuen, sasi eta zuhaixka artean baitzegoen. Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Haurreskoletako greba deitu dute ostegun honetarako

Haurreskoletako greba deitu dute ostegun hone...
Haurreskoletako greba deitu dute ostegun honetarako

Gaur egun duten 'egoera larria' konpo...
2:00 min.

Gaur egun duten 'egoera larria' konpontzeko 'benetako' negoziazio-prozesua abiatu dadila eskatu nahi dute

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuak greba egingo dute haurreskoletan ostegun honetan, azaroaren 9an. Bai Eusko Jaurlaritzak bai Haurreskolak Partzuergoko gerentziak ez dutela gaur egungo egoera larria konpontzeko inolako neurririk proposatu kritikatu dute ordezkari sindikalek. Horrenbestez, lan baldintzak hobetzeaz gain, egungo beharrizanei benetan erantzuteko negoziazio prozesua abiatzea eskatu dute. LAB sindikatuko ordezkariak gaur eskainitako prentsaurrekoan kritikatu duenez, "Haurreskoletako langileok soldatak eta hitzarmena izoztuta ditugu 2009. urteaz gero. Hori dela eta, beharrezkoa iruditzen zaigu hainbat neurri adostea egoera konpontzeko". Hala, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek administrazioko langileen eta hezitzaileen egonkortasuna bultzatu nahi dutela gogoratu du. Era berean, honako helburu hauek azpimarratu ditu: geletan berdintasun irizpideak ezartzea eta haurreskola txikietako familiei ere zortzi orduko zerbitzua ziurtatzea, besteak beste. Aste osoan zehar haurreskoletan zenbait ekintza antolatu dituztela iragarri dute. Gaur, mezu elektroniko eta fax ugari bidaliko dizkiote Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari eta Haurreskolak Patzuergoko gerenteari, "aldarrikapenak islatzeko". Asteazkenean, ebakuazio-simulazioa egingo dute haurreskola guztietan. Ostegunean egingo dute greba. Egun horretan, STEILAS, ELA eta LAB bilduko dira Eibarren, Haurreskolak Patzuergoko egoitzaren parean, elkarretaratzea eta autoekin osatutako karabana antolatzeko.

Gasteizko sexu-erasoagatik atxilotutako bost lagunetatik hiru, espetxera

Gasteizko sexu-erasoagatik atxilotutako bost ...
Gasteizko sexu-erasoagatik atxilotutako bost lagunetatik hiru, espetxera

18 eta 25 urte bitarteko lau gizon at...
1:40 min.

18 eta 25 urte bitarteko lau gizon atxilotu zituzten ostiralean, sexu-erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita

Sexu-erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta delituakleporatuta ostiralean Gasteizen atxilotutako bost gizonetako hiru kartzelara bidali ditu epaileak, laugarrenari urruntze agindua ezarri dio eta bosgarrena Espainiako Poliziaren esku utzi du, legez kanpoko egoeran dagoelako. Erasoa ostiral goizeko zazpietan gertatu zen Gasteizko atari batean. Antza denez, emakumea eta berarekin zihoan lagun bat taberna batetik ateratzen ari zirela, azken horren ezagun batzuekin egin zuten topo. Gerora, emakumea atari batean sartu zuten eta kreditu txartela, nortasun agiria eta dirua lapurtzeaz gain, ukituak egin zizkioten. Emakumearekin zihoan laguna erasoa geldiarazten saiatu zen, baina ez zuen eragozterik lortu eta, gainera, eraso egin zioten. Ustezko erasotzaileetako lau ostiralean bertan atxilotu zituzten: bi, erasoa gertatu eta gutxira, eta beste biak, berriz, Udaltzaingoak bilaketa operazioa abiatu ondoren. Bosgarren atxilotua larunbat goizaldean atxilotu zuten lapurreta egitea leporatuta. Udalak gaitzetsi egin du ostiralean emakume batek jasandako sexu-erasoa. Gasteizko Udalak indarkeria matxistaren aurkako protokoloa aktibatu du. Udalak 15 minutuko kontzentrazioa deitu du eguerdirako, "Gasteiz, eraso matxisten aurka" lelopean.

300 ibilgailu baino gehiago Euskadin, elurteei aurre egiteko

300 ibilgailu baino gehiago Euskadin, elurtee...
300 ibilgailu baino gehiago Euskadin, elurteei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza...
2:13 min.

Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Planaren jarraibide orokorrak azaldu ditu. Aurreko neguan zortzi aldiz aktibatu zen

Errepideetan elurra kentzeko makinak, garabiak, patruilak eta zaintzako ibilgailuak aktibatuko dituzte aurtengo neguan; guztira hirurehun baliabide mugikor baino gehiago. Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Neguko Bidezaintza Planaren jarraibide orokorrak azaldu ditu, astelehen honetan. Plana aktibatzeko baldintzak (elur-maila 1.000 metrotik behera kokatzea) ematen direnean, foru-aldundiek eta autobideen ardura duten enpresek elurra kentzeko 170 makina mobilizatuko dituzte eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik zazpi garabi astun aktibatuko dituzte tona askotako ibilgailuak erretiratzeko. Bestalde, foru-aldundiek eta autobideek laguntzeko 130 ibilgailu izango dituzte koordinazio- eta zaintza-lanetarako. Ertzaintzak, berriz, Trafiko Unitateko patruilak jarriko ditu operatiboaren zerbitzura, patruila-kopurua handitu egingo da fase operatiboan, eta ertzain-etxeetako baliabideen laguntza izango dute. Bileran, 2016-17ko neguko balantzea ere aurkeztu da. Trafiko Zuzendaritzak 8 aldiz aktibatu zuen Neguko Bidezaintza Planaren jarraipen eta informazio-fasea. Eguraldi txarrarekin zuhurrago ibili behar dela eta, abiadura moteldu, bat-batean ez balaztatu eta aurrean doazen ibilgailuekin tarte handiagoa uzteko gomendioa eman dute aurten ere. Halaber, pneumatikoak aldian behin ordezkatu behar dira, eta beira-garbigailuen gomak baldintza egokienetan izan behar dira beti. Elurrarekin abiatzean, pixkana azeleratu behar da. Gurpilek irrist egiten badute, martxa handiagoa sartu behar dugu gurpilei indar txikiagoa aplikatzeko.

Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean

Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona o...
Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean

Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko P...
3:30 min.

Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak ihes fiskalari buruzko agiriak aireratu ditu berriz.Madonna, Santos, Bono (U2), Ingalaterrako erregina y Javier Trias ageri dira, besteak veste

Ehunka milaka agiri aireratu ditu berriz Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ), 'Panamako Paperekin' iaz egin bezala, eta eskandalu berri baten berri eman du, 'Paradisuko Paperak' deitutako ikerketarekin. Nazioarteko 127 buruzagi eta zehaztugabeko mundu osoko pertsona ospetsuak, tartean musikariak eta kirolariak, eta enpresa multinazionalak ageri dira ICIJek plazaratutako agirietan. Elkarteak ia 100 hedabidetako 382 kazetari elkartzen ditu. Espainian ezagutarazi diren lehen bi izenak: Javier Trias Bartzelonako alkate ohi eta PDeCATeko udal taldeko presidentea, eta Jose Maria Cano Mecano taldeko kide ohia, musikaria eta margolaria. Zabaldutako agirien arabera (Espainian La Sexta eta El Confidencial daude ICIJen barruan), Appleby eta Asiatici Trust abokatuen enpresen agirien filtrazioa da. Agiriak OCDEren paradisu fiskalen zerrendan agertzen diren 19 jurisdikziotatik datoz. Besteak beste, Jordaniako Noor eta Ingalaterrako Isabel II.a agertzen dira. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea; Brasilgo Finantza eta Nekazaritza ministroak; Alemaniako kantziler ohia eta Kanadako lehen ministroaren kanpainarako dirua bildu zuen laguna ere agertzen dira, besteak beste. Zalantzarik gabe, 'Paradisuko Paperak' landu dituzten kazetariek nabarmendutako izenetako bi AEBko Merkataritza idazkaria eta Trumpen suhi eta aholkulariak dira. Biak Estatu Batuetako presidentearen konfiantzazko gizonak dira eta, agiriotan, Errusiarekin izan dituzten harreman ekonomikoak azaleratu dituzte. Zerrendak 66 urteko epea jasotzen du agirietan (1950-2016). Ikerketan parte hartu duten hedabideen esanetan, honakoa historia osoko filtrazio handiena da, ihes fiskalari dagokionez, eta 2016ko apirilean zabaldutako "Panamako Paperak baino garrantzitsuagoa" da.

Italia, GKEen eta pertsona-trafikatzaileen arteko

Italia, GKEen eta pertsona-trafikatzaileen ar...
Italia, GKEen eta pertsona-trafikatzaileen arteko 'harremanak' ikertzen

Alemaniako gobernuz kanpoko erakunde ...
3:58 min.

Alemaniako gobernuz kanpoko erakunde baten ontzia atxikita dute, tripulazioak mafiekin ustez izandako 'harremanak' ikertzeko

Libiako kostaldean aritzen diren pertsona-trafikatzaileen sareen kontra tinko aritzeko asmoa du Italiak. Europa amets, milaka lagun ateratzen dira Afrika iparraldeko herrialde horretatik. Bertatik irten dira aurten Italiara heldutako 95.215 etorkinen % 97. Etorkinok gobernuz kanpoko erakundeen (GKE) ontziek erreskatatzen dituzte maiz, eta azken horien jarduna kontrolatzeko asmoz, jokabide kodea proposatu die, Europar Batasunaren oniritziarekin. Kode horren arabera, gobernuz kanpoko erakundeen ontziak ezin dira Libiako uretan sartu. Gainera, ezin dute pertsona-trafikatzaileek atzemateko moduko argizko seinale edo radar abisurik egin. Italiako Barne ministroak azaldu duenez, Mediterraneoan lan egiten jarraitu nahi duten gobernuz kanpoko erakundeek "kodea sinatu beharko dute". Hala egin dute jada Save the Children, Moas eta Proactiva Open Arms erakundeek. Halaber, Mugarik Gabeko Medikuak (MSF, gaztelerazko sigletan) erakundeak dagoeneko esan du ez dutela sinatuko. Horren ordezkariek argudiatu dutenez, ez dituzte euren ontzietan funtzionario armaturik onartuko. Atzo bertan ez zioten Lampedusan porturatzen utzi Mediterraneoan erreskatatutako 127 pertsona zeramatzan Mugarik Gabeko Medikuen ontzi bati. Hain justu, jokabide kodea sinatu ez duten beste erakunde baten, Jugend Rettet alemaniarraren, jarduna ikerketapean dute Italiako agintariek. Trapaniko (Italia hegoaldea) Fiskaltzaren aginduz, Iuventa ontzia atxikita dute abuztuaren 2tik. Fiskalburuak ikerketa abiatu du ontzi horren tripulazioaren eta pertsona-trafikatzaileen artean izandako harremanak argitzeko. Ikerketak agerian utzi du gobernuz kanpoko erakunde horretako kideek harremanak izan zituztela trafikatzaileekin, gutxienez hiru aldiz: 2016ko irailaren 10ean eta 2017ko ekainaren 18an eta 26an. Fiskaltzak egiaztatu duenez, trafikatzaileek etorkinak zeramatzaten ontziei laguntzen zieten, Alemaniako gobernuz kanpoko erakundearen "esku uzteko". Oraingoz ez dute inor inputatu. Jugend Rettet erakundeak iragarri du helegitea aurkeztuko duela atxikitze aginduaren kontra. Jokabide kodeaz gain, pertsona-trafikatzaileen jarduna oztopatzeko beste hainbat neurri hartu ditu Paolo Gentiloniren gobernuak. Italiako ontziak Libiako uretan ibiliko dira, herrialde horretako itsasontziei laguntzen.

Zazpi pertsona atxilotuta Frantzian, terrorismoaren aurkako operazio batean

Zazpi pertsona atxilotuta Frantzian, terroris...
Zazpi pertsona atxilotuta Frantzian, terrorismoaren aurkako operazio batean

18-65 urte bitarteko zazpi pertsona h...
0:52 min.

18-65 urte bitarteko zazpi pertsona horiek atentatu bat prestatzen ari ziren, 'Le Parisien' egunkariak ikerketa iturriak aipatuta jakinarazi duenez

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Frantzian terrorismoaren aurkako operazio batean, Le Parisien egunkariak ikerketa iturriak aipatuta jakinarazi duenez. Paris kanpoaldean eta Itsas Alpeen Departamentuan egin dituzte atxiloketak. Atxilo hartutakoak 18 eta 65 urte artean dituzte, eta bi anaia bikote daude tartean. Operazioak zabalik jarraitzen du. Le Parisien egunkariaren arabera, atxilotutakoak atentatu bat prestatzen ari ziren. BFMTV telebista katearen arabera, "bortizkeriazko ekintza" bat prestatzen ari zirela iradoki zezaketen mezuak elkartrukatu omen zituzten atxilotutakoek, eta badaezpada, atxikitzea erabaki du Poliziak. Ez diete armarik eta lehergairik atzeman.