Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-08ko bideoen artxiboa

Abisu horia, itsasoko eta kostaldeko arriskuagatik eta euriteengatik

Abisu horia, itsasoko eta kostaldeko arriskua...
Abisu horia, itsasoko eta kostaldeko arriskuagatik eta euriteengatik

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri ...
1:09 min.

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazkenerako, itsasoko eta kostaldeko arriskuagatik. Gipuzkoan ostegunera arte luzatu dute, eurite iraunkorrengatik

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur, asteazkena, Euskal Autonomia Erkidegoan kostaldeko arriskua dela eta. Itsasoan ere, abisu horia ezarri dute, olatuengatik. Gipuzkoan abisu horia ezarri dute euriteengatik ostegunera arte. Horrela, nabigaziorako arrisku abisua 21:00ak arte ezarri dute, lehenengo bi milietan, 3,5 metrotik gorako olatuak izan litezkeelako. Kostaldean, arrisku larriena 19:00ak eta 20:00ak bitartean izango da. Bestalde, Gipuzkoan, abisu horia ezarri dute euriteengatik biharko, 06:00ak arte. Gipuzkoa ekialdeko zenbait tokitan, 24 orduan 50-60 l/m² inguru pila daiteke. Isurialde atlantikoko gainerako tokietan 24 orduan 30-40 l/m² inguru pila daiteke.

Zorroztasun-greban daude Gasteizko udaltzainak

Zorroztasun-greban daude Gasteizko udaltzaina...
Zorroztasun-greban daude Gasteizko udaltzainak

2006tik hitzarmenik gabe daudela eta ...
1:17 min.

2006tik hitzarmenik gabe daudela eta udaltzain gehiago behar direla aldarrikatzeko hasi dute ezohiko greba mota hau. Arau-hauste guztiak zigortzen hasi dira, baita oinezkoek egindakoak ere

Gasteizko udaltzainak zorroztasun-greban daude joan den astetik, lan-hitzarmena eta agente gehiago eskatzeko. Lana zorrotz egiteko greba da, lana bera trabatzerainokoa. Hala, arau-urratze guztiak, txikiena izanda ere, zigortzen ari dira. Azaroaren 24an eta 25ean egindako batzarretan erabaki zuten, gehiengoz, protesta mota honi ekitea. Auto-gidarien eta moto-gidarien portaera desegokiak ez ezik, txirrindularienak eta oinezkoenak ere zorrotz begiratzen ari dira, eta, urraketaren bat atzemanez gero, txikiena izanda ere, zigortu egiten dute. Gasteizko Udalak, oraingoz, ez du horren inguruko baloraziorik egin, eta udaltzainek ez dutela greba deitzeko jakinarazpen ofizialik egin besterik ez du esan.

Bilbo eta Viena, Palermo, Malta eta Malaga arteko hegaldiak abian, martxoan

Bilbo eta Viena, Palermo, Malta eta Malaga ar...
Bilbo eta Viena, Palermo, Malta eta Malaga arteko hegaldiak abian, martxoan

Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevill...
1:27 min.

Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevillara jada eskaintzen dituen hegaldiei gehituko zaizkie lau helmuga berri horiek, 2018ko martxotik Aurrera

Volotea hegazkin konpainiak astearte honetan jakinarazi duenez, lau helmuga berri izango ditu Loiutik ateratzen diren bidaiarientzat: Viena (Austria), Malta, Malaga eta Palermo (Italia). Venezia, Mallorca, Eivissa eta Sevillara jada eskaintzen dituen hegaldiei gehituko zaizkie lau helmuga berri horiek, 2018ko martxotik aurrera. Hori horrela, astean lau hegaldi izango dira Malaga eta Bilbo artean; bi hegaldi izango dira Vienara; Maltara astean behin aterako da hegaldia; eta ekainean, astean behin izango da hegaldi bat Palermora joateko. Gaurtik aurrera, gainera, hegaldi horietako txartelak salgai daude 9 euroan. Voloteak zuzeneko 50 enplegu sortuko ditu Bizkaian, pilotuen eta kabinako langileen artean, eta zeharkako kontratuak ere egingo dituela jakinarazi du.

Bartzelonako Sant Jaume plaza lepo, kartzelatzeak eta 155a salatzeko

Bartzelonako Sant Jaume plaza lepo, kartzelat...
Bartzelonako Sant Jaume plaza lepo, kartzelatzeak eta 155a salatzeko

Grebaren lehen orduetan trafikoan eta...
3:16 min.

Grebaren lehen orduetan trafikoan eta tren zerbitzuan arazoak izan dira protagonista. 60 bat errepide itxita daude, eta mossoak manifestazioak desegiten ari dira, bideok berriz zabaltzeko

Urriaren 3az geroztik, bigarren greba eguna dute gaurkoa Katalunian. Intersindical-CSS sindikatuak deitu du, beste sindikatu txiki batzuen babesarekin, eta antolatu diren mobilizazioekin bat egin dute elkarte subiranistek (ANC eta Omnium Cultural), alderdi politikoek (ERC, CUP eta Democrates) eta ikasle eta irakasle sindikatuek, baita Universitats per la Republica plataformak ere. Eguna manifestazio ugarirekin abiatu dute. Martxen ondorioz, errepide ugari itxi behar izan dituzte, eta aldiriko eta abiadura handiko trenen zerbitzuko hainbat linea eten dituzte. Bartzelonako metroan ere izan du eragina grebak. Eguerdian elkarretaratzeek bereganatu dute arreta. Handiena Bartzelonako Sant Jaume plazan (Palauren aurrean) egin dute, baina Kataluniako gainerako hiriburuetan Generalitateak dituen egoitzen aurrekoak ez dira makalak izan. Bilkurotan preso politikoak askatzeko eskatu dute manifestariek, eta elkartasuna adierazi diete; "ez zaudete bakarrik", oihukatu dute. Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak garrantzia kendu die Kataluniako errepideetan izan diren arazoei, eta Esquadra Mossoek, Guardia Zibilak eta Espainiako Polizia Nazionalak osatzen duten dispositiboa "bikaina" dela azpimarratu du. "Grebak ez du aparteko arazorik eragin", esan du Kongresuan egindako adierazpenetan. Mossoak elkarretaratzeak desegiten ari dira. Zenbaitetan tentsio uneak egon dira agenteen eta manifestarien artean. Bartzelonan, manifestariek Bartzelonako sarrerak (Ronda Litoral eta Ronda de Dalt) itxi dituzte, eta pilaketak sortu dira. Piketeek Estacio del Nord autobus geltokiko sarrera-irteerak blokeatu dituzte. Mossoek banan-banan atera behar izan dituzte manifestariak. Horrez gain, manifestari talde bat Gironako AVEren geltokian bildu eta trenbidera jaitsi da 08:15ean; ondorioz, Girona eta Figueres arteko tren zerbitzua eten behar izan dute. 12:00etan izan da lehen elkarretaratze handia, Palauren aurrean eta Generalitatearen egoitzen aurrean. Arratsaldean (18:00), berriz, herri eta hiri guztietako udaletxeen aurrean biltzeko deia egin dute. Mobilizazio egun handi honen harira mezua partekatu nahi izan du kartzelan dagoen Oriol Junqueras presidenteorde kargugabetuak. "Gaur ere" indarkeriarik gabe kalera ateratzeko deia egin die katalanei ERCko buruzagiak.

Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko...
Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

Barne Ministerioaren arabera, atxilot...
2:00 min.

Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak komunikazio lanak egiten zituen ISISentzat, "informatzaile" gisa

Polizia Nazionalak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, asteazkena, Ceutan, erakartze, doktrinatze eta errekrutatze sare baten kide izatea leporatuta. Polizien arabera, sarea "arriskutsua izan liteke" haien kideek Sirian ISISen jihadistak izan direnekin lotura baitute eta El Principe Ceutako auzoan eragin handia izateko gaitasuna dutelako. Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak komunikazio lanak egiten zituen, "informatzaile" gisa. Estatu Islamikoaren kanal ofizialetatik edukiak lortu, bildu eta banatzen duen pertsonak izan ohi dira. Gainera, Siriara joan eta bertan hil diren jihadista espainiar askorekin lotu dute atxilotua. "ISISen propaganda aparatuaren kide eta organizazio terroristaren informazio hartzaile gisa", dio oharrak, "atxilotuak unean uneko berriak eta albisteak zabaltzen zituen". Halaber, eskuliburuak irmoki jarraitzen zituen; horien helburua oso muturrekoak diren pertsonak "autodoktrinatzea" da. "Hitzaren jihad deitutakoak" ezartzen dituen jarraibideak beteta, atxilotuak "ideologia terrorista, indarkeria eta errugabeak hiltzea babesten ez zutenen aurkako" mehatxuak zabaltzen zituen bideo eta irudien bidez. Horiez gain, gudariak goraipatu eta martiriak direla adierazten zuen. Operazioak zabalik jarraitzen du, eta 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak egin eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak koordinatu du.

48 urteko zigorra ezarri diote Morateri, Laura eta Marina hiltzeagatik

48 urteko zigorra ezarri diote Morateri, Laur...
48 urteko zigorra ezarri diote Morateri, Laura eta Marina hiltzeagatik

2015eko udan hil zituen Sergio Morate...
1:19 min.

2015eko udan hil zituen Sergio Moratek Laura del Hoyo eta Marina Okarinska

Cuencako (Gaztela-Mantxa) Probintzia Auzitegiak 48 urteko espetxe zigorra ezarri dio Sergio Morateri, Laura del Hoyo eta Marina Okarinska hiltzeagatik. 2015eko udan hil zituen, hain zuzen ere. Auzitegiko presidenteak eman du kondenaren berri. Duela bederatzi egun, herri epaimahaiak errudun jo zuen, bi hilketa delitugatik. Hain zuzen ere, epaileak 25 urteko zigorra ezarri dio (kondena maximoa) Marina hiltzeagatik, senidetasuna eta genero indarkeria larrigarriak egotzita, eta 23 urtekoa Laura hiltzeagatik.

Aireko Indarrak ez zuen Texaseko hiltzailearen zigor-aurrekarien berri eman

Aireko Indarrak ez zuen Texaseko hiltzaileare...
Aireko Indarrak ez zuen Texaseko hiltzailearen zigor-aurrekarien berri eman

Lau urte eman zituen Armadan eta kanp...
2:17 min.

Lau urte eman zituen Armadan eta kanporatu egin zuten emazteari eta semeari erasotzeagatik. Aurrekariak erregistroan sartu izan balituzte, ez zuen armak erosteko aukera izango

Estatu Batuetako Aireko Indarrak onartu egin du ez zuela Texaseko sarraskia egin zuen hiltzailearen zigor-aurrekarien berri eman. 26 pertsona hil zituen 26 urteko gazteak. Texasen inoiz izan den sarraskirik odoltsuena egin zuen gizonak Devin Patrick Kelley zuen izena. Beltzez jantzita, arma eskuan eta balen aurkako txalekoa soinean, eliza batean sartu zen eta bertan zeudenen aurka tiro egin zuen. Aireko Indarreko bozeramalearen esanetan, Kelley Armadako talde horretako kide izan zen 2010 eta 2014 bitartean. 2012an, gerra-epaiketa egin zioten emazteari bi aldiz eta bere semeari erasotzeagatik, zehaztu du bozeramaleak. Hori dela eta, kanporatu egin zuten jokaera desegokiagatik eta 12 hilabetez konfinatuta egotera zigortu zuten. Halere, Aireko Indarraren hitzetan, informazio hori ez zuten Informazio Kriminalaren Zentro Nazionalean sartu. Legearen arabera, indarkeria matxistagatik edo etxeko indarkeriagatik zigorra jaso dutenek ezin dute armarik saldu ezta erosi ere. Antza denez, familia barruko arazoak igandeko sarraskiko gakoetako bat izan ziren. Kelleyk Danielle Shieldsen (2014an ezkondu zen harekin) familiarekin eztabaidatu zuen eta egoerak okerrera egin zuen, zenbait funtzionarioen arabera. "Etxeko egoera -berezi- bat eman zen familiaren eta aita-amaginarreben artean", Segurtasun Publikoko Departamentuko bozeramalearen arabera. "Amaginarreba eliza horretara zihoan (…) Mehatxuak jaso zituen berarengandik", gaineratu du. Elizatik irtetean, auzoko batekin topo egin eta horrek tiro egin zuen haren aurka, zaurituta. Kelleyk, orduan, auto batean sartu eta ihesera ekin zion, eta auzokoak beste auto bat geldiarazi zuen erasotzaileari jarraitzeko. Orduan, autoan zegoela, Kelleyk bere aitari deitu zion, zaurituta zegoela eta seguruenera bizirik irtengo ez zela jakinarazteko, agintarien arabera. Ondoren, ibilgailuaren talka egin eta bere buruaz beste egin zuen, tiro eginda.

Zientzia Astea asteazken honetan hasiko da jarduera ugarirekin

Zientzia Astea asteazken honetan hasiko da ja...
Zientzia Astea asteazken honetan hasiko da jarduera ugarirekin

Besteak beste, Bilboko Bizkaia Aretoa...
1:42 min.

Besteak beste, Bilboko Bizkaia Aretoak, Donostiako Tabakalerak, Gasteizko Bibat Museoak eta Barakaldoko Clara Campoamor Zentroak hartuko dituzte jarduerak

Zientzia Astea urtero azaroan egiten den ekimena da. Asteazken honetan hasiko da, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera, tailer, hitzaldi, bisita gidatu eta erakusketa ugari eskaintzeko, eta zientziarekin lotutako erakundeek eta ikertzaileek parte hartuko dute bertan, euren lana herritar guztiengana hurbiltzeko. Ekimenarekin bat egingo du azaroaren 8tik 12ra bitartean, tailerrak, txoko zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, txangoak, bisita gidatuak eta abar aurkituko dituzte inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek Bilboko Bizkaia Aretoan, Donostiako Tabakaleran, Gasteizko Bibat Museoan eta, aurten berritasun bezala, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizun zientifikoak izango dira horietan guztietan ikusgai. Besteak beste, botanika, matematika, arkeologia, astronomia, genetika eta kirola, geologia, kimika, telekomunikazioak, robotika, historia, ingeniaritza, pintura, fisika, hizkuntza eta biologia hobeto ezagutu ahalko dituzte bertaratzen diren guztiek Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVII. Astean, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatuta. Horren guztiaren berri, hemen: [zientzia-astea.org](http://zientzia-astea.org/eu/.)