Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-09ko bideoen artxiboa

Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk onena

Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk o...
Bilbo izendatu dute Europako 2018ko hiririk onena

'The urbanism Awards 2018' saria irab...
2:19 min.

'The urbanism Awards 2018' saria irabazi du Bizkaiko hiriburuak, finalean Ljubljana (Eslovenia) eta Viena (Austria) menperatu ostean

Academy of Urbanism (Hirigintza Akademia) erakundearen epaimahaiak Bilbo izendatu du Europako 2018ko hiririk onena, finalean Ljubljana (Eslovenia) eta Viena (Austria) menperatuta. Sariak eredugarritzat bereizitako hiri-espazioak nabarmentzea du helburu. Hirigintza alorreko gaiez gain, beste hainbat arlo aztertzen ditu epaimahaiak: azpiegiturak, berrikuntza, gobernantza, identitatea, osasuna eta ongizatea, eta ingurumen iraunkortasuna. “Zorionekoak gara. Bilbo eraldatu egin da guztiz, baina saria oraindik ere garatzen ari delako etorri da. Bilbo etorkizunerako prestatzen ari da, gazteentzat prestatzen: AHT, Zorrotzaurre… Itsasadarra ardatza izanda, eta hainbat balio oinarri hartuta”, adierazi du Aburtok, saria jaso eta gero. The Academy of Urbanismeko ordezkariak Bilbon izan ziren irailean, azpiegiturak, zerbitzuak, bizi-kalitatea, ongizatea eta beste hainbat kontu ikuskatzen. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Londresera joana da "The urbanism Awards 2018" sarien banaketa ekitaldian parte hartzeko. Irabazlearen izena ezagutu aurretik, ordea, Aburtok Bilboren eraldaketa prozesua eta etorkizuneko proiektuak azaldu ditu Londresko Howick Placen. Aburtok azpimarratu duenez, "garrantzitsuena hiru hiri aukeratuen artean egotea da", eta "herritarrentzat, turistentzat, ekintzaileentzat eta enpresentzat modernoa, prestatua, garatua, irekia eta erakargarria den hiria esportatzen jarraitu behar dugu". Bestalde, urbanismoa zaindu beharra azpimarratu du Bilboko alkateak, "Europa mailan ongi garatutako hiri bat izateko". Bilboko alkatearekin batera, Hiri Plangintzarako Saileko zinegotzia joan da Londresera, eta Bilboko Udalaren bi ordezkariek bidaia baliatuko dute hainbat bilera egiteko eta Bilbo hiria Erresuma Batuko hiriburuan promozionatzeko.

Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentrala dagoen tokian

Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du ...
Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentrala dagoen tokian

Aztik egindako ikerketa baten arabe...
1:42 min.

Aztik egindako ikerketa baten arabera, posible da zentral nuklearraren instalazioak birmoldatzea eta bertan ganbak, otarrainxkak, mihi-arrainak, erreboiloak, izokinak eta amuarrainak haztea

Eusko Jaurlaritzak arrain-haztegi bat egin nahi du Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan. Aztik egindako ikerketa batek egiaztatu duenez, posible da zentral nuklearraren instalazioak birmoldatzea eta bertan ganbak, otarrainxkak, mihi-arrainak, erreboiloak, izokinak eta amuarrainak haztea. Gaur goizean aurkeztu dute proiektua Bilboko Itsas Museoan Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Rogelio Pozo Aztiko zuzendari nagusiak. Tapiaren esanetan, industriaren ikuspuntutik hondamendi egoeran dagoen gune bat berreskuratu eta jarduera ekonomiko ezberdin eta jasangarri bat jarriko dugu martxan, lanpostuak eta aberastasuna sortzeko aukerarekin. Hainbat espezie haztea teknikoki zein ekonomikoki bideragarria ote den aztertzeko Aztik egindako ikerketa batek egiaztatu duenez, "egingarria" eta "bideragarria" da instalazio horiek akuikulturan erabiltzeko birmoldatzea. Aztiko ordezkariaren hitzetan, azpiegiturak ur hartuneak ditu eta bertan enpresa bat baino gehiago kokatzeko adina espazio du, merkatuan eskaera handia duten espezieak ekoizteko. Oraindik proiektu zehatzik ez badago ere, Rogelio Pozok aurreratu du inbertsiogile potentzialekin Euskadin zein Europan edukitako harremanek erakusten dutenez interes handia egongo da etorkizunean proiektuak garatzeko

Bi pertsona hil ziren asteartean Bilboko metroan

Bi pertsona hil ziren asteartean Bilboko metr...
Bi pertsona hil ziren asteartean Bilboko metroan

Deustuko eta Areetako geltokietan i...
1:01 min.

Deustuko eta Areetako geltokietan izan ziren ezbeharrak, eta atzerapenak eragin zituzten

Bi pertsona hil ziren astearte honetan Bilboko metroan. Lehenak, gizon batek, konortea galdu zuen Deustuko geltokira iristen ari zen metro batean; eta bigarrena, emakume bat, Areetako geltokian trenak harrapatuta hil zen. Metro Bilbaok jakinarazi duenez, Deustun hildako gizona bihotzekoak emanda hil zen. Ezbeharra 09:45 aldera gertatu zen. SOS Deiak zerbitzuko osasun-langileak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin hura suspertzeko. Kasu horretan, metroaren zerbitzuak zazpi minutuan hasi zen berriro martxan. Emakumea, berriz, 10:45 aldera hil zen Areetako geltokian metroak harrapatuta. Ezbehar horren ondorioz, atzerapenak izan ziren Areetan trenek trenbide bakarretik ibili behar izan zutelako. 12:00ak aldera berreskuratu zuen metroak ohiko martxa.

Kataluniako independentzia aldarrikapena eta trantsizio legea, baliogabetuta

Kataluniako independentzia aldarrikapena eta ...
Kataluniako independentzia aldarrikapena eta trantsizio legea, baliogabetuta

Bestalde, Konstituzionalaren osoko bi...
1:25 min.

Bestalde, Konstituzionalaren osoko bilkurak Carme Forcadell Parlamentuko presidentearen eta Ana Simo eta Jose Maria Espejo mahakideen aurkako salaketa aurkeztuko du desobeditze-delituagatik

Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du urriaren 27an Kataluniako Parlamentuak egindako aldebakarreko independentzia-aldarrikapena. Konstituzionalak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak aurkeztutako betearazpen-intzidentea; horren arabera, baita ere, kautelaz bertan behera utzi zuen Kataluniako independentzia-aldarrikapena, urriaren 31n. Halaber, Konstituzionalaren osoko bilkurak Carme Forcadell Parlamentuko presidentearen eta Ana Simo eta Jose Maria Espejo mahakideen aurkako salaketa aurkeztuko du desobeditze-delituagatik. Kataluniako Parlamentuak onartutako Trantsizio Juridikorako eta Errepublika Sortzeko Legea ere, ahobatez, baliogabe utzi dute osoko bilkuran.

Kataluniako Gobernu kargugabetuak

Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura fi...
Kataluniako Gobernu kargugabetuak 'egitura finkoa' sortu du Bruselan

Puigdemontek eta bere kontseilariek l...
2:29 min.

Puigdemontek eta bere kontseilariek larunbateko manifestaziora joateko eta indarkeria saihesteko deia egin diete herritarrei

Carles Puigdemont presidenteak eta berarekin batera Bruselan diren lau kontseilari kargugabetuek iragarri dutenez, "egitura finkoa' sortu dute Belgikako hiriburuan dauden artean koordinazio lanak egiteko. "Belgikatik gutuna" izenburupean idatzia bidali dute bostek hainbat komunikabideetara. Diotenez, "Kataluniako Gobernu legitimoa" osatzen dute eta horrela adieraziko diote mundu guztiari. Eratutako egiturari buruz ez dute xehetasunik eman. Puigdemontek eta kontseilari kargugabetuek salatu dutenez, Espainiako Estatuak "Kataluniako autogobernua birrindu nahi izan du", aurretik ere nahikoa murriztuta zegoena, Auzitegi Konstituzionalak Estatutuaren inguruan hartutako erabakiak eta Espainiako Gobernuaren neurri "zentralizatzaileak" tarteko. Kataluniako Gobernu kargugabetuaren egoera —kontseilari batzuk kartzelan, eta beste batzuk, erbestean— "Zuzenbide Estatuaren eta Europar Batasuneko arautegiaren kontrakoa" dela uste dute Bruselan dauden bost politikariek. Gutunean azpimarratu dutenez, Espainiako Gobernuaren "estrategia muturrekoa eta etsia da, Kataluniako herriaren eta erakundeen sendotasunaren aurrean", eta Generalitateak herritarrei erreferendum batean ahotsa eman ziela goraipatu dute. Hori horrela, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak abenduaren 21erako deitutako hauteskundeen garrantzia nabarmen dute. "Erronka dira demokrazia lortzeko, preso, mendeku, inposizio, gorroto barik, eta etorkizun, elkarrizketa eta akordio betean". Preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko deia egin diete katalanei: "Zuen duintasun indibidual eta kolektiboa haragitzen dute". Hala, larunbatean ANCk eta Omniumek deitutako manifestazioan parte hartzeko eskatu diete, eta betiere, indarkeria saihesteko.

Emakume bat larri Alacanten, bikotekide ohiak buruan tiro egin baitio

Emakume bat larri Alacanten, bikotekide ohiak...
Emakume bat larri Alacanten, bikotekide ohiak buruan tiro egin baitio

Eskolan semea hartzen ari zela tiroka...
1:30 min.

Eskolan semea hartzen ari zela tirokatu du gizonezkoak bikotekide ohia

Hogeita zortzi urteko emakumezko bat larri zauritu zen Eldan (Alacant), bikotekide ohiak buruan tiro egin baitio, eskolan semea hartzen ari zela. Erasotzailea (31 urte) hil egin da ondoren, biktimaren autoa hartu eta harresi baten aurka talka eginda. Erasoa atzoko 17:10ean jazo da, Eldako Santo Negro eskolan. Gizona hara bertaratu da, eta bikotekide ohia tirokatu du. Erasotzaileak emakumearekin ez komunikatzeko eta 300 metrora urruntzeko agindua zuen, baina joan den astean urratu egin zuen agindua, deitu egin baitzion emakumeari. Emakumeak salaketa aurkeztu zuen, eta atzo goizean epailearen esku utzi dute gizona.

Ignacio Gonzalez aske utzi dute, 400.000 euroko fidantza ordaindu ostean

Ignacio Gonzalez aske utzi dute, 400.000 euro...
Ignacio Gonzalez aske utzi dute, 400.000 euroko fidantza ordaindu ostean

Soto del Realgo kartzelan zegoen apir...
2:06 min.

Soto del Realgo kartzelan zegoen apiriletik, ustelkeria egotzita. Fidantza ordaindu eta gero aske utzi ondoren, astero joan beharko du etxetik gertuen duen epaitegira

Ignacio Gonzalez Madrileko Erkidegoko presidente ohia (PP) atzo, asteazkena, irten zen Soto del Realeko espetxetik, Manuel Garcia-Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak asteartean ezarritako 400.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Madrileko presondegian 201 egun eman ondoren, Lezo auziko akusatu nagusiak uko egin zion adierazpenak egiteari, kartzelatik irten zenean, 19:45 inguruan. Gonzalez Isabel II.a Kanalaren eragiketen erantzule nagusitzat jotzen dute. Defentsatik adierazi zutenez, Gonzalez errugabe dela uste duten 11 pertsonak (senideak eta lagunak) bildu dituzte 400.000 euro, "30 eta 40 transferentzia" artean eginda. Orain, defentsaren errekurtsoa aintzat hartu, eta Fiskaltzaren irizpidearekin bat eginez, Gonzalezek berriro lege-hauste horiek egiteko eta ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzi dio epaileak. Garcia Castellon magistratuak bere ebazpenean adierazi duenez, ikerketa oso aurreratuta dago eta, ezarrita dauden kontrol judizialei esker, Ignacio Gonzalezek ezingo du berriro dirua bidegabe erabili. Ondoren, astero joan beharko du Auzitegi Nazionalera edota etxetik gertuen duen epaitegira. Pasaportea kendu diote, eta ezingo du Espainiatik kanpora joan. Prebarikazioa, talde kriminala osatzea, diru-publikoa bidegabe erabiltzea, funtzionario eroskeria, dirua zuritzea, iruzurra, dokumentuak faltsutzea eta negozio ustelak egitea egozten diote Gonzalezi. Epailearen ustez, "bere kargu publikoa erabili zuen Madrilgo Erkidegoko ondarea legez kanpo bereganatzeko".