Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-13ko bideoen artxiboa

BComu alderdiak Bartzelonako Udalean PSCkin duen gobernu-akordioa haustea erabaki du

BComu alderdiak Bartzelonako Udalean PSCkin d...
BComu alderdiak Bartzelonako Udalean PSCkin duen gobernu-akordioa haustea erabaki du

PSCk 155. artikulua babestu ondoren, ...
2:39 min.

PSCk 155. artikulua babestu ondoren, Barcelona en Comu alderdiko militanteek galdeketa bidez erabaki dute sozialistekin duten akordioa bertan behera uztea

Barcelona en Comu alderdiko militanteek erabaki dute bertan behera uztea Bartzelonako Udalean PSCrekin orain arte izan duten akordioa. Egindako bozketan, % 54,18k eman dute ituna hausteko aldeko botoa, 2.059 boto guztira; hala eman du jakitera igande honetan, prentsaurrekoan, Ada Colau alkatea buru duen alderdiaren bozeramaileak. Kontsultan 3.800 lagunek hartu dute parte; ostegunean abiatu zuten, eta larunbat gauean amaitu da. Honako hau zen galdera: "PSC/PSOEk 155. artikulua aplikatzea babestu duela kontuan izanik, Barcelona en Comuk PSCrekin hirian duen gobernu-ituna hautsi beharko luke, bakarrean agintzeko?". Guztira, 1.736 lagunek eman dute kontrako botoa; horrek esan nahi du % 45,68k nahiago zutela akordioarekin aurrera jarraitzea. Ada Colau alkatea oso kritiko azaldu da 155. artikulua aplikatu izatearekin; izan ere, haren iritziz, ez da legitimoa. Lehen alkateordeak, prentsaurrekoan, hemendik aurrera planteatuko den egoera deitoratu du; hori bai, adierazi du euren esku zegoen dena egin dutela gerta ez zedin: "Hasiera batean, PSCko liderrak esan zuen bere iritzia hau zela: ez aldebakarreko independentzia-adierazpenari, eta ez, halaber, 155.ari; tamalez, elkarrizketa-gune horretatik alde egitea erabaki zuen, zubiak eraikitzeko aukera haustu zuen, eta PPren eta Ciudadanosen ondoan kokatu zen", azaldu du. Lehen alkateordearen esanetan, 155.a aplikatzea da era autoritario batean dena berriro zentralizatzeko prozesuaren beste pauso bat; nabarmendu duenez, PSCk kontsulta egin izan balu, bere kodeen artean, 155.ari buruz, guk orain egin dugun kontsulta ez genukeen zertan egin eta ez lirateke mahai gainean egongo oraingo emaitza hauek. Lehen alkateordeak, baina, gogorarazi du PSCk ekarpen ona egin diola Bartzelonari; hala ere, Katalunian dagoen "ezohiko" egoerak eragin du haustura hori. Ez zuten nahi gertatzea.

Hasi da Iruñean 2016ko sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketa

Hasi da Iruñean 2016ko sanferminetako taldeka...
Hasi da Iruñean 2016ko sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketa

Epaiketa ateak itxita egingo da. Fisk...
2:14 min.

Epaiketa ateak itxita egingo da. Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du; defentsek, aldiz, absoluzioa

2016ko sanferminetako taldekako bortxaketaren epaiketa gaur goizean abiatu da Iruñeko Justizia Jauregian. Bertan, bost gizonezko epaituko dituzte, 2016ko uztailaren 7an, Iruñean, 18 urteko neska madrildar bat bortxatu izana leporatuta. Hamabi minutuko atzerapenarekin hasi da ahozko epaiketa, ateak itxita. Gaur hasi eta azaroaren 24an amaituko da epaiketa. Gaurko saioan, aurreko auziak tramitatuko dituzte eta auzipetuei atariko galdeketa egingo diete. Galdeketa horretan, gertakariak edo horien zati bat onartzen dituzten ala ez erantzun beharko dute bost akusatuek. Espainiako Fiskaltzak 22na urte eta 10 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu bost gizonetako bakoitzarentzat (espetxean daude bostak). Fiskalaren akusazio idatziaren arabera, fiskalak 18 urte eskatu ditu sexu-eraso delitu jarraituengatik, 2 urte eta 10 hilabete, intimitatearen aurkako delitu batengatik, eta 2 urte, larderiaz egindako lapurretagatik. Gainera, bost akusatuek biktimari 100.000 euroko kalte-ordaina ematea eskatu du fiskalak, 'kalte morala' ordaintzeko, eta erantzule zibil zuzen gisa. Gaurko saioaren ostean, hilaren 14an biktimak eta bi lekukok deklaratuko dute. Hurrengo egunetan Iruñeko Udaltzaingoko agenteen, Foruzaingoko agenteen eta lekukoen txanda izango da. Hurrengo astean, adituen frogak aurkeztuko dituzte (hilak 20 eta 21), eta azaroaren 22an, berriz, galdeketa egingo diete bost akusatuei. Hilaren 23an defentsek deitutako lekukoek deklaratuko dute, eta azaroaren 24an bukatuko da epaiketa.

Gizon batek bi urteko alabari lepoa moztu dio Valentzian

Gizon batek bi urteko alabari lepoa moztu dio...
Gizon batek bi urteko alabari lepoa moztu dio Valentzian

Geroago, bere buruaz beste egiten sai...
1:05 min.

Geroago, bere buruaz beste egiten saiatu da, etxeko leihotik bere burua botata, baina ez du zauri larririk izan. Ondorioz, Polizia Nazionalak atxilotu egin du

Gizon bat atxilotu dute Alziran (Valentzia), bi urteko alabari lepoa moztea egotzita, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Geroago, bere buruaz beste egiten saiatu da, etxeko leihotik bere burua botata, baina onik atera da. Jazoera atzoko 17:00ak aldera gertatu da, Alzirako Castell Aita kaleko 12. zenbakian. Gizonezkoak bere alaba hil du, arma zuria erabilita. Jarraian etxebizitzako leiho batetik behera bota du bere burua, baina ez du zauri larririk izan. Ondorioz, Alzirako polizia-etxera eraman dute, atxilotuta. Ikerketa abiatu dute gertaeraren nondik norakoak argitzeko. Mediku-zerbitzuak etxebizitzara iristean, haurra hilda aurkitu dute. Horren ama, 24 urteko emakumezko bat, Alzirako Ospitalera eraman behar izan dute, antsietate krisi batek jota.

Lurrikara batek ehunka hildako eta milaka zauritu utzi ditu Irak eta Iranen

Lurrikara batek ehunka hildako eta milaka zau...
Lurrikara batek ehunka hildako eta milaka zauritu utzi ditu Irak eta Iranen

Hildakoak 328 eta zaurituak 3.950 bai...
2:52 min.

Hildakoak 328 eta zaurituak 3.950 baino gehiago dira jada. Dardarak Azgale Irango herrian izan du epizentroa, bi herrialdeen arteko mugan

Richter eskalan 7,3 graduko indarra hartu duen lurrikara handi batek 228tik gora hildako eta 3.950 zauritu inguru utzi ditu bart Iran eta Iraken arteko mugan. Sismoa Azgale Iraneko herrian izan da, Kermanshah probintzian, hipozentroa 11 km-ko sakoneran izan du, Irango Sismologia Zentroaren arabera, eta Teheranen zein Bagdaden ere sentitu da, baita Kuwaiteko hainbat lekutan ere. Igande gauean eta gaur, astelehen goizaldean, 30etik gora erreplika zenbatu dira mugaren bi aldeetan; horietako indartsuena, 5,3 gradukoa izan da, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak (USGS) jakinarazi duenez. Oraindik zaila da kalteak zein neurri hartu dituzten zehaztea, mendiko errepide asko itxita geratu baitira eta telefono bidezko komunikazioek zein argindarraren sistemak etenaldiak izan dituztelako. Gainera, sismoak arrailak zabaldu ditu Darbandijaneko zentral hidroelektrikoaren presan, instalazioaren zuzendariak ohar baten bidez esan duenez. Hala, eraisteko arriskuagatik, zuzendariak ibaiertzean bizi diren pertsonei etxetik alde egiteko deia egin die, kalteen neurria zehaztu gabe badago ere. Alabaina, Halabyako ospitaleko zati bat itxi dute, lurrikarak eragindako kalteengatik eta erreplikak izateko arriskuagatik; hori dela eta, eri batzuk patioan artatu behar izan dituzte. Turkiako Ilargi Gorria laguntza humanitarioa bidali duela iragarri du; kanpai-dendak, burusiak, sendagaiak eta janaria eramango du Irakeko mugatik hurbil duen biltegi batetik. Giza Gaietarako NBEaren Organizazioa eta nazioarteko bestelako organizazio batzuk ere martxan jarri dira laguntza emateko, Kurdistan eta Irakeko Gobernuak jakinarazi duenez. Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ordezkari nagusiak EBren babesa eskaini die Irak eta Irani.

6,3 graduko indarra hartu duen sismo batek Costa Ricako kostaldea astindu du

6,3 graduko indarra hartu duen sismo batek Co...
6,3 graduko indarra hartu duen sismo batek Costa Ricako kostaldea astindu du

Dardarak Ozeano Barean izan du epizen...
1:27 min.

Dardarak Ozeano Barean izan du epizentroa, 19 kilometroko sakoneran, eta plaken subdukzioak eragin du

Richter eskalan 6,3 graduko maila hartu duen lurrikara batek eta ondoren izan diren erreplikek Costa Ricako mendebaldeko kostaldea astindu dute bart, baina kalte materialak baino ez dituzte eragin, Costa Ricako Sismologia Sare Nazionalak (RSN) jakinarazi duenez. Dardarak Ozeano Barean izan du epizentroa, Jaco hondartzatik (Puntarenas probintzian) 19 kilometrora, hegoaldera, eta 19 kilometroko sakoneran. Sismoa 20:28ean gertatu da (asteleheneko 03:28ean Euskadin) eta ia Costa Rica osoan sentitu da. Plaken subdukzioa izeneko mugimenduak eragin du lurrikara, hau da, plaka bat beste baten azpian sartzen denean. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, lurrikarak zenbait objektu erorarazi ditu eta sistema elektrikoaren kableak erorarazi ditu. Era berean, argindarra zenbait lekutan eten da, baina azpiegitura nagusiek ez dute kalterik izan, ezta bizilagunek ere. Sismo nagusiaren ostean, gutxienez beste sei erreplika zenbatu dituzte, 3,1etik 5,2 gradurainokoak, Richter eskalan. Costa Ricako agintariek, bestalde, lasaitasunerako deia luzatu diote gizarteari, eta badaezpadako neurriak hartzea eta larrialdietarako telefonoak benetan beharrezkoa den kasuetan erabiltzea eskatu dute.