Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-17ko bideoen artxiboa

Fiskalak 16 urteko zigorra eskatu du Gasteizko irakasle batentzat, abusuak egotzita

Fiskalak 16 urteko zigorra eskatu du Gasteizk...
Fiskalak 16 urteko zigorra eskatu du Gasteizko irakasle batentzat, abusuak egotzita

Fiskalak sexu-abusu jarraitua, jazarp...
2:28 min.

Fiskalak sexu-abusu jarraitua, jazarpena eta sexu-eraso leporatzen dio. Horrez gain, 8 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du

Arabako Fiskaltzak 16 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gasteizko institutu bateko irakasle batentzat, bi ikasleri eta lankide bati jazarpena eta sexu-abusuak egitea egotzita. Gainera, ikasleetako bati sexu-erasoa egitea ere leporatzen diote. Arabako Fiskaltzak aurkeztutako akusazio idatziaren arabera, gizona 2007an hasi zen bere lankide bat jazartzen, uneoro gertutasun fisikoa bilatuz. Hala, bere lankideak gertu ez zeuden uneetan, igurtziak eta ukituak egiten zizkion emakumeari. Egoera horrek ezinegona eta beldurra eragiten zizkion biktimari. Horrez gain, WhatsApp bidez kutsu sexualeko mezuak bidaltzen zizkion. Emakumeak behin eta berriro eskatu zion gelditzeko, eta WhatsApp aplikazioan blokeatu bazuen ere, SMS bidezko jazarpenarekin jarraitu zuen. Ikasleei dagokionez, 17 eta 21 urte zituzten ikertzen ari diren gertaerak jazo zirenean (2015-2016 ikasturtea). Adin txikikoaren kasuan, akusatua kutsu sexualeko mezuak bidaltzen hasi zitzaion egunero. Gainera, ipurdian eta bularrean ukituak egiten zizkion. Egoera horren ondorioz, irakasle horren eskoletara joateari utzi zion. 21 urteko ikaslearen kasuan, ostera, fiskalak sexu-erasoa delitua ere leporatzen dio irakasleari. Antza denez, iazko urtarrileko egun batean irakasleak paretaren kontra jarri zuen ikaslea eta gorputz guztian ukituak egin zizkion. Emakumeak oihu egin zuen eta gizonak askatu egin zuen. Fiskalak sexu-abusu jarraitua, jazarpena eta sexu-eraso leporatzen dio akusatuari eta horregatik 16 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen du berarentzat. Kartzela zigorraz gain, hiru emakumeei kalte-ordainak emateko eskatu die Ministerio Publikoak akusatuari eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, erantzule subsidiario zibil gisa. Zehazki, 3.000 euroko kalte-ordaina eskatu du sexu-erasoa jasan zuen ikaslearentzat eta 2.000na euro, berriz, bigarren ikaslearentzat eta lankidearentzat. Halaber, 8 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du.

Txorrotako urik ez edateko eskatu dute Usurbilen, gastroenteritis agerraldia dela eta

Txorrotako urik ez edateko eskatu dute Usurbi...
Txorrotako urik ez edateko eskatu dute Usurbilen, gastroenteritis agerraldia dela eta

Gaixotasunaren iraupena 24 edo 48 ord...
1:06 min.

Gaixotasunaren iraupena 24 edo 48 orduko da eta beherakoa, goitika eta buruko mina eragiten ditu

Txorrotako urik ez edateko gomendatu die herritarrei Usurbilgo Udalak, gastroenteritis agerraldiari aurre egiteko prebentziozko neurri gisa. Astelehenetik 80 pertsona artatu behar izan dituzte gastroenteritisa dela eta Usurbilgo anbulatorioan eta baliteke herritarren erdia gaixotasungatik kutsatuta egotea. Alkatearen hitzetan, behera egin du astelehenetik hona gaixoen kopuruak, baina oraindik herritar askok gastroenteritisaren sintomak pairatzen dituzte. Gaixotasunaren iraupena 24 edo 48 orduko da eta beherakoa, goitika eta buruko mina eragiten ditu. Udala Osakidetzarekin harremanetan da eta horren jatorria ezagutzeko beharrezko azterketak egin ditu Osasun Zerbitzuak. Hori horrela, analisien emaitzak ezagutu bitartean, udalak txorrotako ura ez edateko gomendatu die herritarrei, birusa zabaldu ez dadin.

Barakaldoko erdigunea, zazpi ordu argindari barik

Barakaldoko erdigunea, zazpi ordu argindari b...
Barakaldoko erdigunea, zazpi ordu argindari barik

Matxura bat izan da transformadore ba...
1:07 min.

Matxura bat izan da transformadore batean, eta, horrenbestez, Herriko Plaza eta alboko kaleak argindar gabe izan dira

Barakaldoko (Bizkaia) erdigunean argindar barik izan dira ostegun honetan ia zazpi orduz, Iberdrolaren transformadore bat matxuratu delako. Hain zuzen ere, Herriko Plaza, alboko kaleak eta udaletxea izan dira argindarrik gabe. Udaletik jakinarazi dutenez, matxura 08:20an jazo da, eta teknikariek behin-behinean konponduta zuten 15:00etarako. Behin betiko konponketa gaur goizaldean egin dute, eta, horrenbestez, argindarra eten egin dute berriro.

Mugi txartela Baionan erabili ahal izango da

Mugi txartela Baionan erabili ahal izango da...
Mugi txartela Baionan erabili ahal izango da

Ibilbideak banku-txartelekin ordain...
1:55 min.

Ibilbideak banku-txartelekin ordaintzeko aukera ematea aztertzen ari dira ere

Gipuzkoako Mugi txartela “hiruzpalau urteko epean” Baionako autobusetan ordaintzeko erabili ahal izango da, eta alderantziz, E-Mobask europar proiektuari esker, garraio publiko iraunkorra sustatzen duena. Proiektuari 1.182.000 euroko diru-laguntza eman diote, eta bere helburuak herrialde mugakideen arteko garraio publikoa eta mugaren alde bietako mugikortasun iraunkorra hobetzea dira. Ekimenean hiru erakundek hartu dute parte: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza, Donostiako hiri garraio publikoa kudeatzen duen DBus enpresa eta Baionako Aglomerazioaren Garraio Sindikatua. Hiru erakunde horiek sortutako partzuergoa 2014-2020ko Poctefa programaren deialdian onartu da. Marisol Garmendia Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketaren diputatuak azaldu duenez, informazioa “Baiona Donostia eurohiriko” biztanleria osoarentzat eskuragarri egotera bideratuko da lana. Beraz, garraio publikoari buruzko informazioa gaztelaniaz, frantsesez eta euskaraz azalduko da, eta baita seinaleztatuta ere. Lurraldeen arteko eraginkortasuna da proiektuaren bigarren ardatza. Zentzu horretan, Garmendiak nabarmendu du lanean arituko direla hasieran Mugi txartela, eta geroago Arabako Bat eta Bizkaiko Barik txartelekin, Baionan erabili ahal izateko, eta alderantziz. Hala ere, aitortu du Baionako garraio publikoaren sistema ez dagoela hain aurreratua. Gainera, ibilbideak banku-txartelekin ordaintzeko aukera ematea aztertzen ari dira, Donostiako 14 eta 45 lineetan saiakuntza gisa probatzen ari dena.

ETAren aldeko mezuak bertxiokatzearekin nahikoa, terrorismoa goratzeagatik zigortzeko

ETAren aldeko mezuak bertxiokatzearekin nahik...
ETAren aldeko mezuak bertxiokatzearekin nahikoa, terrorismoa goratzeagatik zigortzeko

Horrela, Auzitegi Nazionalak Andeka J...
2:10 min.

Horrela, Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko espetxe-zigorra baieztatu du Auzitegi Gorenak

Terrorismoa goratzeagatik zigortzeko ETAren aldeko mezu baten egile izatea nahitaezkoa ez dela zehaztu du gaur Auzitegi Gorenak sententzia batean, eduki horiek bertxiokatzearekin nahikoa dela baizik. Auzitegi Goreneko gai penaletarako II. aretoak epaia plazaratu du. Sententziaren arabera, “akusatuak irudia edo mezua propiotzat hartzea edo arrazoitzea ez da beharrezkoa, ezta berak sortzea ere; mezura edonola sartu eta publizitatea ematearekin nahiko da, mezua pertsona askori bidalita”. Auzitegi Nazionalak Andeka Jurado Garciari ezarritako urte eta erdiko kartzela-zigorra baieztatu du epaiak. 2014 eta 2015 artean, Twitter sare sozialean bideo bat argitaratu zuen, bertan ETAko kideak agertzen ziren, horietako batzuk armaturik. Gainera, Josu Uribetxeberria Bolinagaren argazki bat bertxiokatu zuen, “Agur eta ohore” lelopean. ETAko kide horren inguruko mezu gehiago argitaratu zituen sare sozial berdinean. Jose Antonio Ortega Lara espetxe-funtzionarioaren bahiketagatik zigortu zuten Bolinaga. Akusatuak helegitea aurkeztu zuen Gorenaren aurrean. Twitter kontuan zabaldutako irudiak eta bideoak mezu, arrazonamendu edo argudio propioak ez zirela azaldu zuen abokatuak, aldez aurretik komunikabideetan zeudela baizik; izan ere, bertxiokatzea horretan datza.

Zimbabweko Armadaren fakzio batek kolpe militarra eman du

Zimbabweko Armadaren fakzio batek kolpe milit...
Zimbabweko Armadaren fakzio batek kolpe militarra eman du

Matxinoek ukatu egin dute Estatu kolp...
2:41 min.

Matxinoek ukatu egin dute Estatu kolpea eman izana, baina tankeak hedatu dituzte eta Mugabe presideneta eta hiru ministro atxilotu dituzte

Zimbabweko Armadaren fakzio batek herrialdearen kontrola hartu du, soldaduak eta tankeak kaleetan eta eraikin ofizialen aurrean hedatuta. Matxinoek ukatu egin dute Estatu kolpea eman izana, baina gutxienez hiru ministro eta Robert Mugabe presidentea atxilotuta dituzte. Tankeak astearte iluntzean hedatu ziren, eta harrezkero nahastea da nagusi eta hainbat tiro eta eztanda entzun dira Harare hiriburuan. Une honetan ez dago argi Mugaberen eta haren familiaren egoera zein den. Matxinoek esan dute presidentea “ondo” dagoela, eta badirudi etxean dutela giltzapetuta. Grace emaztea non dagoen da beste zalantza bat. Iturri batzuek diote Namibiara ihes egin duela, baina beste batzuek, ordea, senarrarekin gatibu dagoela. Nazioartea adi dago, eta zalantzak dira nagusi. Adibidez, Erresuma Batuak nabarmendu du ez duela garbi Mugabek agintean jarraitzen duen hala kargutik kendu duten, eta eskualdeko herrialdeek gatazka modu baketsuan konpontzea eskatu dute. Testuinguru honetan, Emmerson Mnangagwa presidente ohia herrialdera itzuli da. Hain justu, Grace Mugaberen eta Emmerson Mnangagwaren arteko lehia da krisiaren jatorria. Izan ere, presidenteak Mnangagwa kargugabetu zuen, eta askok uste dute hori egin zuela emaztea bere ondorengoa bihur dadin. Matxinoak presidenteorde ohiaren aldekoak dira. Horrenbestez, kolpe militarraren atzea dagoena Robert Mugabe presidentearen ondorengotza da, 93 urte baititu dagoeneko. Armadaren fakzio bat Grace Mugaberen aldekoa da, eta, beste bat, Mnangagwaren aldekoa, eta presidenteordearen jarraitzaileek kolpe militarra eman dute, Estatu kolpea dela ukatu badute ere.

Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea Espainiaratuko du AEBko Justiziak

Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea Espai...
Ignacio Ellacuriaren ustezko hiltzailea Espainiaratuko du AEBko Justiziak

Edozein momentutan bidaliko dute Inoc...
2:40 min.

Edozein momentutan bidaliko dute Inocente Montano Defentsa ministro eta koronel ohia, AEBko Auzitegi Gorenak hartutako erabakia irmoa baita

AEBko Auzitegi Gorenak baimendu egin du Inocente Montano El Salvadorreko Defentsa ministro eta koronel ohia Espainiara estraditatzea, bost jesuita hiltzea egotzita, tartean Ignacio Ellacuria, El Salvadorreko Gerra Zibilean (1980-1992). Auzitegi Gorenaren bozeramale batek adierazi duenez, gortearen presidenteak babestu du Montano Espainiaratzea, defentsaren helegite bat ukatuta. Montanok estradizioa eteten saiatu da, 2016an Ipar Karolinako epaile batek oniritzia eman ostean. Edozein momentutan gertatu liteke Espainiara bidaltzea, AEBko Auzitegi Goreneko erabakia irmoa delako, hau da, ez dute helegiterik aurkeztu eta, gainera, Estatu Departamentuak Montano Espainiaratzeko agindua sinatu du dagoeneko. Montanok 74 urte ditu eta 1989ko azaroaren 19an egindako sarraskia agintzea leporatu diote. Egun horretan, El Salvadorreko soldadu batzuek Ignacio Ellacuria Portugaleteko jesuita, Unibertsitate Zentroamerikarraren (UCA) errektore eta Liberazioaren Teologiaren sortzailea hil zuten, baita beste zazpi pertsona ere. Orduan, "heriotzaren eskuadroi" bat jesuiten Unibertsitateko Artzai Zentroan sartu zen, han zeudenak lorategira irtenarazi zituzten eta ahoz behera jartzea agindu zieten. Biharamunean, hilik topatu zituzten, gorputzean hainbat tiro zituztela. Espainiako beste lau apaiz eta El Salvadorreko bat ere hil zuten. Era berean, sukaldaria eta 16 urteko alaba ere hil ziren sarraskian. Montanok bi urte eta gehiago eman ditu estradizioaren gainean behin betiko erabakia jaso arte, Ipar Karolinako espetxe batean. Kartzela horretan 21 hilabeteko zigorra bete zuen erresidentzia baimenaren gainean gezurra esateagatik, El Salvadorrera ez itzultzearren, sarraskiagatik erantzun beharko zuelako.