Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-22ko bideoen artxiboa

Hezkuntza bereziko langileek greba egingo dute ostegun honetan

Hezkuntza bereziko langileek greba egingo dut...
Hezkuntza bereziko langileek greba egingo dute ostegun honetan

Lanuztea ELA, LAB eta Steilas sindika...
1:50 min.

Lanuztea ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dute. Besteak beste, behin-behinekotasuna “% 58tik” % 6ra murrizteko 400 lanpostu baino gehiago finko bihurtzea eskatu dute

Hezkuntza bereziko sektorean greba deitu dute ostegun honetarako ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, besteak beste, behin-behinekotasuna % 58tik % 6ra murrizteko 400 lanpostu baino gehiago finko bihurtzea eskatzeko. Kolektiboa mila beharginek baino gehiagok osatzen dute, eta fisioterapeutak, okupazio-terapeutak, gizarte-langileak, transkribatzaileak, keinu-hizkuntzako interpreteak eta hezkuntza-laguntzarako adituak sartzen dira hor. “Aspalditik” EAEko Administrazioaren aldetik “jasaten” ari diren “axolagabekeria” salatu dute. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak artatzen dituzte hezkuntza bereziko langileek eskoletan. Horrela, zeinu-hizkuntzako interpreteek eta hezkuntza-laguntzarako adituek ikasgelen barruan lan egiten dute. Bien bitartean, fisioterapeutek saio teknikoak egiten dituzte noizean behin, eta transkribatzaileek eta okupazio-terapeutek ikasgeletako eta ikastetxeetako materiala egokitzen dute. Lan-hitzarmena 2003tik eguneratu gabe dagoela salatu dute sindikatuetako hiru ordezkariek prentsaurrekoan, Bilbon. Gainera, “aspalditik egoera prekarioa bizi dute, azken urteetako murrizketek areagotuta”, kritikatu dute. Ostegunean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza inguratuko dute giza kate batekin.

Usurbilgo gastroenteritis agerraldiak herriko ur depositu batean izan du jatorria

Usurbilgo gastroenteritis agerraldiak herriko...
Usurbilgo gastroenteritis agerraldiak herriko ur depositu batean izan du jatorria

Zehatz-mehatz esanda, Erroizpeko ur d...
1:43 min.

Zehatz-mehatz esanda, Erroizpeko ur deposituan. Dena den, oraindik argitzeke dago zehazki zer gertatu den eta ur horretan ohi baino bakteria gehiago zergatik zeuden

Azken egunotan Usurbilgo 2.000tik gora herritarrei eragin dien gastroenteritis agerraldiak Erroizpeko ur deposituan izan du jatorria, Usurbilgo alkateak eta Añarbeko Urak erakundeko ordezkariak gaur goizeko prentsaurrekoan baieztatu dutenez. Hala ere, oraindik ez dago argi zergatik zeuden ohi baino bakteria gehiago ur horretan. Hori dela eta, azterketa gehiago egingo dituzte gertatutakoa argitzeko. Erroizpekoa Usurbilek duen ur deposituetako bat da eta herriaren herena hornitzen zuen. Horrez gain, herriaren zati batek Añarbetik hartzen zuen ura. Erroizpeko deposituan egindako azterketan E. coli eta enterococos bakterien ezohiko presentzia antzeman dute. Arregiren hitzetan, oraindik argitzeke daude zergatiak eta, hori dela eta, datozen egunetan ikerketa gehiago egingo dituzte gertaturikoa argitzeko. Bien bitartean, eta Erroizpeko ura edateko modukoa dela bermatu arte, Añarbeko Urak erakundeak hornituko du herri osoa.

2020an gas emisioak % 30 murrizteko konpromisoa hartu du Euskadik

2020an gas emisioak % 30 murrizteko konpromis...
2020an gas emisioak % 30 murrizteko konpromisoa hartu du Euskadik

Epe luzeago batera, emisioak % 80 mur...
1:38 min.

Epe luzeago batera, emisioak % 80 murriztea eta energia berriztagarriak gutxienez % 40 areagotzea planteatzen du klima-aldaketaren aurkako EAEren estrategiak

2005eko isuriekin alderatuta, 2020an berotegi efektuko gasen emisioak % 30 murrizteko konpromisoa hartu du gaur Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak Bruselan. Arriola Miguel Arias Cañete Europako Klimaren Aldeko Ekintza eta Energia komisarioarekin bildu da arratsaldean, Belgikako hiriburuan. Ekintzak koordinatu eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko neurriak mahai gainean izan dituzte bi arduradunek. Bileran, fenomenoari egokitzeko eta aurre egiteko Europaren jarraibideak ezagutu ditu sailburuak, eta Euskadik egindako lana azaldu du, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Jaurlaritzaren helburuetako bat karbono gutxi sortzen duen ekonomia bat lortzea da, eta baita 2020rako berotegi efektuko gasen emisioak % 30 murriztea ere. Epe luzeago batera, emisioak % 80 murriztea eta energia berriztagarriak gutxienez % 40 areagotzea planteatzen du klima-aldaketaren aurkako EAEren estrategiak (Klima 2050). Bestalde, ekonomia zirkularra hondakinak murriztu eta merkatuan lehengai gisa berriz barneratzeko modu bezala defendatu du Arriolak, klima-aldaketaren aurkako borrokan.

Oker identifikatu zituzten Irunen auto-istripuz hildako bi frantziarrak

Oker identifikatu zituzten Irunen auto-istrip...
Oker identifikatu zituzten Irunen auto-istripuz hildako bi frantziarrak

Daxeko beilatokian ohartu zen hildako...
1:41 min.

Daxeko beilatokian ohartu zen hildako baten familia gorpua ez zela bere senidearena, istripu berean hil zen lagunarena baizik

Daxeko (Frantziako Estatua) Fiskaltza hilaren 12an Irunen auto-istripuz hil ziren bi frantziarren gorpuak identifikatzerakoan ustez izan zen akatsa ikertzen ari da, bi gorpuak okerreko sendiei entregatu ostean. Aste honetan ohartu da hanka sartzeaz hildakoetako baten familia. Izan ere, Daxen jarri zuten beilatokian zegoen gorpua ez zela euren senidearena konturatu ziren, harekin batera hil zen lagunarena zen. Aldi berean, beste gaztearen senideek lagunaren errautsak jaso zituzten, asteazkenean Polloeko hilerrian erraustutako gorpuarenak. Eneko Goia Donostiako alkateari gai honen inguruan galdetuta, Polloeko hilerriak akatsik ez dutela egin eta hilerriak ardurarik ez duela azpimarratu du. Gorpua itxitako zerraldo batean iritsi zela, beharrezko dokumentazio guztiarekin. Hala, Goiak uste du akatsen bat egotekotan "aurreko pausuetan" egon dela, "zerraldoa identifikazio horrekin Polloera iritsi aurretik".

Lamela epailea, Kataluniari buruzko auziak Gorenak bateratzearen alde

Lamela epailea, Kataluniari buruzko auziak Go...
Lamela epailea, Kataluniari buruzko auziak Gorenak bateratzearen alde

Auzitegi Nazionaleko epaileak azaldu ...
2:06 min.

Auzitegi Nazionaleko epaileak azaldu duenez, 'Kataluniaren sezesioa lortzeko helburuz lanean ari den antolakuntza konplexu bat' ikertzen ari dira

Katalunian matxinada delituagatik abiatutako auzi guztiak bateratzearen alde agertu da Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailea. "Ordena konstituzionala eta estatutarioa alde batera utzita, Kataluniako sezesioa lortzeko eta Kataluniako Errepublika aldarritzeko asmoz lanean ari den antolakuntza konplexu bat" ikertzen ari direla esan du Lamelak. Gorenera bidalitako txostenean jaso ditu hitz horiek Auzitegi Nazionaleko epaileak, Llarenak Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako auziak bateratzeari buruzko iritzia eskatu ondoren. Fiskaltza, berriz, ez da auzi guztiak bateratzearen alde agertu, eta forudun ez direnak Auzitegi Nazionalak ikertzearen alde egin du. Ikertzen ari diren gaiak lotuta daudela uste du Lamelak. Beraz, auzia zatituz gero, ikerketa zailtzeaz gain, ikertuen ardura zehatzak zein diren jakitea oztopatuko litzatekeela uste du. Ikertutakoaren arabera, 2015. urtetik "Kataluniako Gobernuko, Parlamentuko eta gizarteko zenbait agintarik aurrez pentsatutako eta bikain koordinatutako estrategia garatu dute", Lamelaren hitzetan, "nork bere zereginak argi zituela". Bestalde, Carmen Lamelaren aburuz, "Mossoen lana oso esanguratsua izan da, ikertuek bultzatutako independentzia adierazpenaren prozesuaren arrakasta ziurtatzeko". Halaber, ikertuek egindako plangintza, antolakuntza eta urriaren 1eko erreferenduma "diru publikoa erabilita" ordaindu zutela azpimarratu du.

Gaur itzultzekoa da Mnangagwa Zimbabwera, eta ostiralean presidente kargua hartuko du

Gaur itzultzekoa da Mnangagwa Zimbabwera, eta...
Gaur itzultzekoa da Mnangagwa Zimbabwera, eta ostiralean presidente kargua hartuko du

Presidenteorde ohiak herrialdetik ihe...
1:43 min.

Presidenteorde ohiak herrialdetik ihes egin zuen azaroaren 6an, kargutik kendu eta gero. Geroztik Hegoafrikan egon da bere bizitza arriskuan zegoelako, salatu zuenez

Emmerson Mnangagwa Zimbabweko presidenteorde ohia Harare itzuliko da gaur, asteazkena, eta presidente karguaz jabetuko da hurrengo ostiralean, hain zuzen, Robert Mugabek bat-batean kargutik kentzeko erabakiak azaroaren hasieran eragin zuen krisialdi politikoari amaiera emanez. Presidenteorde ohiak herrialdetik ihes egin zuen azaroaren 6an, kargutik kendu eta gero. Geroztik Hegoafrikan egon da bere bizitza arriskuan zegoelako, salatu zuenez. Mugabek, azkenik, dimisioa iragarri zuen atzo, Indar Armatuek eta ZANU/BF koalizioak hainbat astez presioa sartu ondoren. Ia 40 urte eman ditu boterean Mugabek. Krisialdi politikoa Mugabek Manangagwa Gobernutik atera zuenean piztu zen. Ekintza horrekin, Grace Mugabe presidentearen emazteari ateak zabaldu zizkion, Zimbabweko Presidentetzarako gidaritza hartzeko. Indar Armatuek herrialdea hartu zuten aurreko astean, Hararen eta horren inguruan tankeak jarriz. Une horrez geroztik, Mugabe eta bere emaztea euren etxean egon dira irten ezinik, antza, haien dimisioaren baldintzak negoziatzen.

Hego Atlantikoan desagertutako itsaspekoaren berririk ez dago

Hego Atlantikoan desagertutako itsaspekoaren ...
Hego Atlantikoan desagertutako itsaspekoaren berririk ez dago

'ARA San Juan' urpekoa orain bost egu...
1:42 min.

'ARA San Juan' urpekoa orain bost egun desagertu zen, 44 tripulanterekin

Hego Atlantikoan desagertutako ARA San Juan itsaspekoaren berririk ez dagoela jakinarazi dute. Astelehenean zarata bat antzeman zuten arren, Argentinako Armadak asteartean zabaldu duenez, zarata hori ez dator bat urpeko ontzi batek egin dezakeenarekin. Hala ere, zalantzarik ez izateko, beste miaketa bat egingo dutela jakinarazi du. ARA San Juan urpeko ontzia azaroaren 15ean (asteazkena) desagertu zen, barruan 44 tripulatzaile zituela. Itsaspekoa bilatzeko lanetan parte hartzen ari diren ontziek Patagonian, penintsulatik 360 kilometrora, 200 metroko sakoneran, "zarata bat" antzeman zutela jakinarazi zuten astelehen arratsaldean, hilaren 20an. Puntu hori, hain zuzen, itsaspekoak egin behar zuen ibilbidean dago, joan den asteko astelehenean atera baitzen Ushuaiatik Mar del Platarako bidean. Ostiralean, berriz, Armadak jakitera eman zuen asteazkenean izan zutela azkenengoz itsaspekoaren berri, eta ostegunean abiatu zituzten hura bilatzeko lanak. Larunbatean, itsaspekoa aurkitzeko esperantza piztu zen, Defentsa Ministerioak satelite bidezko komunikazioak antzeman zituela adierazi eta gero, baina Armadak astearte honetan baieztatu duenez, ez dute itsaspekoaren berririk.