Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-24ko bideoen artxiboa

Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du CELen enpresa-batzordeak

Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du...
Lucarten erosketa 35 kaleratzerekin onartu du CELen enpresa-batzordeak

Horietako 31 adostuak izango dira, et...
2:45 min.

Horietako 31 adostuak izango dira, eta beste laurak ez dira boluntarioak. 31 baja boluntario horietatik, 10 langilek erretiroa hartuko dute, eta beste 21 beharginek lan-poltsa bat osatuko dute

CELeko enpresa-batzordeak, konkurtsoko administrazioak eta Lucart multinazionalak Italiako taldea paper-ekoizlean sartzea adostu dute atzo. Akordioak 35 langile kaleratzea ekarriko du, horietako 31 adosturik eta 4 ez. Konkurtsoko administrazioak hala ezarrita, Lucart Italiako taldearekin akordioa sinatzeko epea atzo bukatzen zen. CEL erosteko eskaintza bakarra Italiako konpainiak aurkeztu zuen hartzekodunen konkurtsoko markoan. CELek Enkarterrin (Bizkaia) eta Artziniegan (Araba) lantegiak ditu. Akordiorik gabe enpresaren likidazioa eta kontratu guztien deuseztatzea zen aukera bakarra. Enpresa-batzordeko iturriek azaldu dutenez, baja ez boluntarioak 5etik 4ra murriztea lortu dute azken negoziazioan, kaleratzeen kalte-ordaina hobetu dute eta soldata murrizketa jasan dituzten langileak kontuan izango dituzte etorkizuneko kontratazioetan. 31 baja boluntario horietatik, 10 langilek erretiroa hartuko dute, eta beste 21 beharginek lan-poltsa bat osatuko dute etorkizuneko kontratazioetarako. Kaleratzeez gain, CELeko beharginek lan-erregulazio espediente berri bati aurre egin beharko diote akordioarekin. Soldatek % 20ko jaitsiera izango dute, % 8 80 langileren kasuan, eta % 50 zuzendari bakarraren nominan. Zentzu horretan, konkurtsoko administratzaileak soldaten jaitsiera “bultzatu” duela kritikatu du CELeko enpresa-batzordeak. Oro har, Eusko Jaurlaritzak (akzioduna) eta Bizkaiko Foru Aldundiak lan gatazkan izan duten jokabidea salatu du langileen ordezkaritzak.

Siemens Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herrian

Siemens Gamesak 155 langile kaleratuko ditu H...
Siemens Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herrian

Nafarroan 107 pertsona kanporatuko di...
2:40 min.

Nafarroan 107 pertsona kanporatuko ditu: 92 Sarrigurenen, 11 Orkoienen eta 4 Agustinosen. Gainera, Zamudioko lantegitik 48 pertsona botako ditu

Siemens Gamesa konpainiak 155 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herriko hainbat lantokitan: 107 Nafarroan eta 48 Zamudion. Duela 10 egun Siemens Gamesak iragarri zuen lan-erregulazioko txostena jarriko duela martxan, Espainian 408 langile kaleratzeko: 341 aurten eta 67 gehiago 2020. urtera bitartean. Hala ere, azkenean Siemens Gamesak 272 langile kaleratuko ditu Espainia osoan 2017ko urritik 2018ko irailera bitartean eta beste 67, 2020ra bitartean. Siemens Gamesako zuzendaritzak eta sindikatuetako ordezkariek bilera egin dute Madrilen, berregituraketa plana negoziatzeko. Kaleratzeek Nafarroan izango dute eragin handiena. Siemens Gamesak 92 langile kaleratuko ditu Sarrigurengo lantegitik, 11 Orkoiengotik eta 4 Agustinosekotik. Halaber, Zamudioko zentroan beste 48 langile kanporatuko ditu. Siemens Gamesak datozen hiru urteetan mundu osoko 6.000 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen hilabete honen hasieran, "egitura biziagoa, lehiakorragoa eta kostu txikiagoak" lortzeko helburuarekin. Aurreikuspenen arabera, zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazioak hilabete iraungo du. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak esan du Siemens Gamesak Bizkaian aurreikusi baino kaleratze gehiago iragarri izanak "kolokan" jartzen duela enpresak "Euskadin duen sinesgarritasuna". Sailburuak zalantzan jarri du enpresaren zuzendaritzaren kudeaketa "gardena eta zuhurra" izan denik, eta Administrazio Kontseiluari "ardura sozialerako" deia egin dio.

Gasteizko Udalak zerbitzua berrantolatzea eskaini dio Udaltzaingoari

Gasteizko Udalak zerbitzua berrantolatzea esk...
Gasteizko Udalak zerbitzua berrantolatzea eskaini dio Udaltzaingoari

Era berean, Lan Eskaintza Publiko b...
2:37 min.

Era berean, Lan Eskaintza Publiko berria hitzeman du 2018rako, eta atea ireki dio lan-poltsa moduko bat osatzeari

Gasteizko Udalak atea ireki dio langile kopurua indartzeko araudia adosteari eta Udaltzaingoko langileak berrantolatzeko prozesuari, lan kargagatik eta bajengatik sortutako lan-gatazka amaitzeko asmoz. Carlos Zapatero zinegotziaren ardurapean dauden Funtzio Publiko eta Herritarren Segurtasuna sailetako ordezkariak sindikatuekin elkartu dira gaur goizean, Agirrelandako komisaldegian, agenteen lan-baldintzak hobetzeko proposamenak mahai gainean. Udalak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, bilera "normaltasunez eta bi alderdien jarrera eraikitzailearekin" egin dute. Izan ere, urriaren 31n "zorroztasun greba" hasi zenetik giroa nahiko nahasia zen. Horren harira, gogoratu behar da Gorka Urtaran (EAJ) alkateak espedientea ireki ziela isun gehien jarri dituzten sei agenteei, 15 egunean 3.300 isun jaso ostean. "Udaltzaingoaren zerbitzua berregituratzeko eta berrantolatzeko eztabaida abian jartzeko" aukera ere jarri dute mahai gainean, eta atea ireki diote lan-poltsa moduko bat osatzeari. Era berean, 2018an beste Lan Eskaintza Publiko bat egitea ere hitzeman du Udalak, "lan karga murrizte aldera", prentsa-oharrean azaldu dutenez. Udalak 24 orduko epean proposamen horiek txosten batean sakon aztertuta idazteko eta sindikatuei helarazteko konpromisoa hartu du.

Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal Ondare

Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal...
Gesaltza Añanako Gatz Harana, Munduko Nekazal Ondare

FAOko ordezkariak Gatz Harana iragan ...
2:15 min.

FAOko ordezkariak Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta beste 75 herrialdetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) Añanako Gatz Harana (Araba) Munduko Nekazal Ondare izendatu du. Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, 6.000 urte baino gehiagotan bizirik mantendu duten gatz-ekoizleen meritua da. Horrela, Arabako gatzaga nekazal ondareen zerrendan Europako pasaia bakarra da, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak agiri batean goraipatu eman duenez. 2015eko apirilean Europa Nostra Saria jaso zuen gatzagak. FAOko ordezkariak, Florentziako Unibertsitateko irakasleak, Gatz Harana iragan asteburuan bisitatu zuen, eta gatza ekoizten den beste 75 herrialdeetan parekorik ikusi ez duela esan zuen. “Gatz Harana bakarra eta apartekoa da”, goraipatu zuen. FAOko batzorde zientifikoa Erroman bildu zen atzo, txostena aztertzeko. Gatz Haranaren hautagaitza Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioak eta Gatz harana Fundazioak bultzatu zuten. Azkenean, Gatz Harana Munduko Nekazal Ondarearen lehen Sistema Garrantzitsua da Europan, Arabako Foru Aldundiak agiri batean zehaztu duenez. Gesaltza Añanako Gatz Haranean gatza modu naturalean teknika tradizionalekin ekoizten 6.500 urte baino gehiago eman dituzte.

Emakume bat hil du ustez bere bikotekideak Castellon

Emakume bat hil du ustez bere bikotekideak Ca...
Emakume bat hil du ustez bere bikotekideak Castellon

Ustezko erasotzailea hilik aurkitu du...
1:05 min.

Ustezko erasotzailea hilik aurkitu dute

35 urteko emakume bat hil du tiroz, ustez, 40 urteko bere bikotekideak Castellongo Vinaros udalerrian. Ikerketako iturriek baieztatu dutenez, ustezko erasotzailea ere hilik aurkitu dute eta, antza, suzko arma baten ondorioz hil da. Poliziak ikerketa bat abiatu du, baina lehen hipotesien arabera genero indarkeria kasu bat da. Larrialdi zerbitzuetako iturriek azaldu dutenez, 07:20an jaso dute abisua Vinaros udalerriko etxebizitza batean tiro hotsak entzun dituztela esanez. Berehala, anbulantzia bat bertaratu da, baina medikuek ezin izan dute bi pertsona horien heriotza baieztatu besterik egin. Biak ere tiroz hil omen dira.

Desagertutako itsaspekoan eztanda bat izan dela baieztatu du Argentinak

Desagertutako itsaspekoan eztanda bat izan de...
Desagertutako itsaspekoan eztanda bat izan dela baieztatu du Argentinak

44 tripulatzaileak bizirik topatzek...
2:15 min.

44 tripulatzaileak bizirik topatzeko itxaropenak amaitu egin dira

Argentinako Armadak baieztatu egin du eztanda bat izan zela duela astebete desagertu zen 'San Juan' itsaspekoan, Atlantikoaren hegoaldetik nabigatzen ari zela. Austriako enbaxadoreak eman die informazioa. Enrique Balbi Armadako bozeramaileak azaldu duenez, eztanda "laburra, bortitza, arraroa eta ez nuklearra" izan da, eta ez dakite zerk eragin duen. Horren esanetan, enbaxadoreak emandako datuak "bat datoz" AEBk eta beste hainbat herrialdek emandakoekin. Horien arabera, hilaren 15ean, 10:31ean, zarata bat entzun zen, San Jorgeko golkoan, kostaldetik 430 kilometrora, 125 kilometro karratuko eremu batean. Armadak indartu egingo du bilaketa operazioa. "Hortaz, bilatzen jarraitzen dugu. Itsaspekoa eta 44 militarrak non dauden jakin arte", esan du, Argentinako hedabideen arabera. Testuinguru honetan, senideak ezkor dira, eta tripulatzaileak hiltzat eman dituzte. Gainera, salatu egin dute agintariek krisi honetan egindako kudeaketa. Antza denez, itsaspekoak matxura larria izan zuen 2014an. "Ez dakit zer pentsatu", esan du beste senide batek, agintarien kudeaketari buruz.

'Euskaraldia' euskal hiztunak aktibatzea helb...
'Euskaraldia' euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute

Euskal Herri osoko herri erakunde e...
2:49 min.

Euskal Herri osoko herri erakunde eta gizarte eragileen ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, "11 egun euskaraz" lelopean, hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoarekin

Euskaraldia euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena aurkeztu dute ostegun honetan Bilbon Euskal Herri osoko herri erakunde eta gizarte eragile eta elkarteek. Egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, 11 egun euskaraz lelopean, eta euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakunde eta elkarteak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. Aurkezpena Arriaga antzokian egin da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak hartu dute hitza. Gainera, egitasmoaren sustatzaile izango diren erakundeetako kideak ere egon dira aurkezpenean. Erakunde horien artean daude Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiak, AEK, Eudel, Elhuyar, EHU, Eusko Ikaskuntza, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Soziolinguistika Klusterra, Tokiko, Uema eta UEU. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten "Euskarak 365 egun" lan ildoaren baitan kokatzen da Euskaraldia, eta bi mugarri ditu. Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragin nahi du, eta, horrela, beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da ekimenaren helburua. Bestetik, hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea ere izango da ekimenaren helburua. Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetan, bi modutara parte hartu ahalko dute 16 urtetik gorako herritarrek, "ahobizi" eta "belarriprest" bihurtuta, hain zuzen ere. Ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak izango dira ahobizi, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere; belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak izango dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Herri eta erakundeek 2018ko lehen hiruhilekoan izango dute izena emateko aukera, eta udaberrirako jakin ahal izango da zenbat herri eta gunetan parte hartu ahal izango duten hiztunek 2018ko Euskaraldian.