Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-11-30ko bideoen artxiboa

Hezkuntza publikoko irakasleen % 70ek egin dute greba, sindikatuen arabera

Hezkuntza publikoko irakasleen % 70ek egin du...
Hezkuntza publikoko irakasleen % 70ek egin dute greba, sindikatuen arabera

28.000 irakasle daude grebara deituta...
1:44 min.

28.000 irakasle daude grebara deituta unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan, lan baldintza hobeak eskatzeko

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek unibertsitatez kanpoko Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza publikoko irakasleak grebara deitu dituzte gaur eta, sindikatuek emandako datuen arabera, irakasleen % 70ek egin dute bat grebarekin. Guztira, 28.000 langile daude grebara deituta unibertsitatez kanpoko euskal hezkuntza publikoan, lan baldintzak hobetzea eskatzeko. Lanuzteak bereziki jarraipen handia izan du Haur eta Lehen Hezkuntzan. Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, "milaka lagun irten da kalera Hezkuntza Publikoan egun bizi dugun egoera salatu, gure aldarrikapenak plazaratu eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari ere, egoerari konponbidea emango dion edukiz beteriko benetako negoziazio prozesu bat gara dezan eskatzeko". Aldarrikapenen artean, hezkuntzan egindako inbertsioak Europako batez bestekora igotzea, 1.800 irakasle gehiago kontratatzea, behin-behinekotasun tasa % 38tik % 6ra jaistea, ikasleen ratioak % 10 murriztea edo soldata murrizketak lehengoratzea eskatzen dute. Salatu dutenez, orain arte Eusko Jaurlaritzak ez du benetako negoziazio bati ekiteko asmorik agertu. Hori dela eta, irakasleen eta Hezkuntza Publiko osoaren "egoeraren larritasunari" eta aldarrikapenei erantzungo dien negoziazio bati abiatzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari. "Horrela ez bada, greba eta mobilizazio dinamika mantentzea beste biderik ez digu utziko", aldarrikatu dute.

5.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Etxebarrin

5.000 marihuana landare zituen plantazio bat ...
5.000 marihuana landare zituen plantazio bat desegin dute Etxebarrin

Landareak hazteko pabiloia alokatu zu...
1:16 min.

Landareak hazteko pabiloia alokatu zuen gizona atxilotu dute. Jarduerak 100.000 euro inguru sortzen zituela kalkulatu dute

Ertzaintzak 5.000 marihuana landare atzeman zituen asteartean, Etxebarrin (Bizkaia) dagoen pabiloi batean, eta alokairuan hartua zuen gizona atxilotu zuen, drogekin trafikatzea leporatuta. Kalkulatu dutenez, marihuana plantazio horrek 100.000 euro inguru sortzen zituen astean. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, polizia-operatiboa azaroan hasi zen. Pabiloiari marihuana usain handia zeriola adierazi zioten zenbait herritarrek Ertzaintzari. Antza, leku horretan ez zegoen inolako lan jarduerarik, hori dela eta, kontrolatzen hasi ziren agenteak eta asteartean, alokatuta zuen gizona sartzera zihoanean, Ertzaintza bertan sartu zen eta lokala miatu zuen. Pabiloiaren barruan, landareak automatikoki ureztatzeko sistema bat, potentzia handiko 200 lanpara, 40 haizagailu eta aire erauzgailuak zeudela ikusi zuten, hori guztia, plantazioan laguntzeko. Hori guztia kontuan hartuta, gizonezkoa atxilotu zuten drogekin trafikatzea egotzita. Ikerketak zabalik jarraitzen du balizko kolaboratzaileak identifikatu eta atzemateko.

Puigdemontek Bruselan jarraituko du kartzelan daudenak aske uzten badituzte ere

Puigdemontek Bruselan jarraituko du kartzelan...
Puigdemontek Bruselan jarraituko du kartzelan daudenak aske uzten badituzte ere

Carles Puigdemont presidenteak bermea...
1:40 min.

Carles Puigdemont presidenteak bermeak eskatuko dizkio Hauteskunde Batzordeari Katalunian 'baldintza berdinetan' kanpaina egin ahal izateko

Carles Puigdemont presidenteak Bruselan jarraituko du Auzitegi Gorenak kartzelan dauden kargugabetutako Generalitateko zortzi kontseilariak eta "bi Jordiak" aske uzten baditu ere. Junts per Catalunyako (JuntsxCat) zerrendaburuak aurreratu duenez, Hauteskunde Batzordeari bermeak eskatuko dizkio "baldintza berdinetan" Katalunian kanpaina egin ahal izateko. Bruselako epaileak abenduaren 4an hartuko du Puigdemonten eta berekin batera dauden kargugabetutako lau kontseilarien estradizioari buruzko erabakia. Bien bitartean, Belgikako Justiziarekiko konfiantza erakutsi du. Bestalde, bermeak eskatu dizkio Hauteskunde Batzordeari "baldintza berdinetan" kanpaina egiteko aukera izateko. Katalunian kanpaina egitea gustatuko litzaiokeela onartu badu ere —"hala izan beharko luke”—, Hauteskunde Batzordeak eskaria onartuko ez balu abenduaren 21eko hauteskunde emaitzetan ondorioak izan litzakeela ohartarazi du. Bozen ondotik, Kataluniara itzultzeko prest agertu da baldin eta katalanen gehiengoak Junts per Catalunyaren alde bozkatzen badu. Bestalde, hauteskunde emaitzak onartuko dituzten ala ez galdetu die Estatuari eta "155eko hirukoari".

Kongresuak baztertu egin du Picassoren

Kongresuak baztertu egin du Picassoren 'Guern...
Kongresuak baztertu egin du Picassoren 'Guernica' Gernikara ekartzea

EH Bilduk egin du proposamena, eta PP...
1:54 min.

EH Bilduk egin du proposamena, eta PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Podemosek ekimenaren kontra bozkatu dute

Espainiako Diputatuen Kongresuko Kultura Batzordeak atzera bota du Picassoren 'Guernica' koadroa Madriletik Gernikara eramateko izapideak abiaraztea. Marian Beitialarrangotia EH Bilduko ordezkariak egin du ez legezko proposamena, baina PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Podemosek ekimenaren aurka bozkatu dute. Beitialarrangotiak gogoratu du ez legezko proposamen hori Euskal Herriko 65 udalek onartu dutela jada, artelan horrek euskal gizartearentzat "balio berezia baitauka". "Trasladoa ez gauzatzeko arrazoia ez da teknikoa; jarrera horren atzean arrazoi ekonomikoak eta politikoak ezkutatzen dira. Espainiako Gobernuari exijitzen diogu beharrezkoak diren urratsak eman ditzala ‘Guernica’ Gernikara eramateko. Koadroan Gernikan izanda, artelan horretan egiten den salaketa biderkatu egin litzateke", azaldu du. EAJko diputatuak EH Bilduren ekimena babestu du eta berretsi egin du Picassoren lana Gernikan ez egoteko arrazoia "politikoa" dela. Bestalde, gainerako talde parlamentarioetako ordezkariek proposamena kritikatu dute. Areago, PPk eta Ciudadanosek 1936ko Gerrako sarraskiak ETAren atentatuen pare jarri dituzte, eta EH Bilduri barkamena eskatzeko exijitu diote. "Norbaitek barkamena eskatzen ez duen bitartean eta talde terroristaren helburua familiak akabatzea zela onartzen ez duen bitartean, eskari hau ez da sinesgarria izango", adierazi du Pedro Penco Alderdi Popularreko diputatuak. "Indarkeria mota guztiak ukatzeko baliatu ezazue une hau. 'Guernica' basakeriaren sinboloa da, eta berdin du Condor Legioak edo hiltzaile talde batek egin bazuen. ETAk egindakoaz lotsatuta zaudetela esaten ez duzuen bitartean ez dugu sinetsiko koadro honek hunkitu egiten zaituztetela", esan du Marta Rivera de la Cruz Ciudadanoseko ordezkariak.

Emakumeen trafikoaren aurkako operazioa, Bilbon eta Barakaldon

Emakumeen trafikoaren aurkako operazioa, Bilb...
Emakumeen trafikoaren aurkako operazioa, Bilbon eta Barakaldon

Orain arte 40 pertsona atxilotu dituz...
2:30 min.

Orain arte 40 pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek Estatuko hirietan, Nigeriako emakumeak esplotatzea egotzita

Orain arte 40 pertsona atxilotu dituzte segurtasun indarrek Estatuko hirietan, besteak beste, Bilbon eta Barakaldon, Nigeriako emakumeen salerosketa egotzita. Emakume batzuk adingabeak dira eta Almeriako leize-zuloetan erreskatatu dituzte. Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, Torreviejako (Alacant) argibideetako epaile batek zuzendu du operazioa. 13 biktima, horietako batzuk adingabeak, Almeriako probintziako leize-zuloetan prostituitzera ustez behartzen zituzten. Poliziak haitzuloetan erreskatatu ditu. Atxiloketak bi fasetan egin dituzte, aurrenekoa iragan astean, 27 susmagarri atzeman zituzten, horietako 24 fidantzarik gabe espetxera bidali zituen epaileak. Gainerako hirurak behin-behineko askatasunean utzi zituen. Epaileak kautelazko neurriak ezarri zien: astero epaitegian azaltzeko betebeharra, pasaportea kendu eta Espainiatik ateratzeko debekua. Torreviejako magistratua erakunde kriminaleko kide izateagatik, gizakien salerosketagatik, prostituziora bultzatzeagatik eta kapitalen zuritzeagatik ikertzen ari da. Operazioaren bigarren fasea aste honetan eraman dute aurrera Alacanten, Torreviejan, Veran eta Roquetas de Marren (azken biak, Almeria). Beste 13 pertsona atxilotu dituzte. Bihar epailearen esku geratuko dira. Aldi berean, operazioaren lehen fasean, miaketak egin dituzte Bilbon eta Barakaldon(Euskadi); Alcala de Henares, Parla eta Torrejon de Ardozen (Madril); Illescas eta Guadalajaran (Gaztela-Mantxa); Sevillan (Andaluzia) eta Murtzian. Atxilotu ia guztiak Nigeriakoak dira.

Slobodan Praljak gerra kriminala hil da, epaiketan pozoia edan ostean

Slobodan Praljak gerra kriminala hil da, epai...
Slobodan Praljak gerra kriminala hil da, epaiketan pozoia edan ostean

Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko ...
1:37 min.

Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegiak 20 urteko kartzela zigorra ezartzen zion unean gertatu da. Epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, baina, ospitalean hil da

Slobodan Praljak Bosniako kroaziarren komandante ohia hil da Hagako ospitale batean, Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Auzitegia bere kontrako epaia ematen ari zen unean pozoia edan ondoren. Praljaki ezarritako 20 urteko kartzela zigorra berretsi dio auzitegiak. Gertatukoaren ostean, epaileak saioa eten du eta medikuei dei egin die. Azkenean, ordea, Hagako ospitale batean hil da. Ontzi batean gordetzen zuen pozoia edan aurretik, ez dela gerra kriminala eta ez duela zigorra onartzen oihu egin du. "Praljak jenerala ez da gerra kriminala eta ez dut epaia onartzen", esan du Praljakek epaia entzutean. Beste sei kiderekin batera, 2013an epaitu eta Bosniako Gerrako (1992-1995) krimenengatik zigortu zuten, eta horren kontrako helegitea aurkeztu zuen. Epaileak esertzeko agindu dio eta epaia irakurtzen jarraitu du. Praljakek pozoia edan duela oihu egin du kroaziarrez eta haren abokatuak gertatutakoaz ohartarazi du epailea. Orduan, epaileak saioa eten du eta Praljak ospitalera eraman dute. Azkenean, ordea, ospitalean hil dela jakinarazi dute Kroaziako hainbat hedabidek.

Ipar Korearekin harremanak etetea eskatu die AEBk gainerako herrialdeei

Ipar Korearekin harremanak etetea eskatu die ...
Ipar Korearekin harremanak etetea eskatu die AEBk gainerako herrialdeei

Gainera, gerra egotekotan, "erregimen...
1:50 min.

Gainera, gerra egotekotan, "erregimen ipar-korearrak erabat suntsituta" bukatuko duela esan du. Hawaiin, eraso nuklearraz ohartarazten zuten sirena hotsak entzungo dira berriz datorren ostiralean

Ipar Korearekin era guztietako harremanak etetea eskatu diete Estatu Batuek gainerako herrialdeei, Piongiangek egindako armen entseguen ondorioz eta, ohartarazi duenez, gerra hastekotan, "erregimen ipar-korearrak erabat suntsituta" bukatuko du. "Gaur, Ipar Korearekin loturak hausteko deia egiten diegu herrialde guztiei", esan du Nikki Haley AEBko ordezkariak NBEren Segurtasun Batzordearen bileran. Ordezkariak Piongiangekin diplomazia-harremanak haustea eskatu dio nazioarteari, inportazioak zein esportazioak geldiaraztea eta haien herrialdean lanean dauden behargin ipar-korearrak kanporatzea. Haleyk azpimarratu du Txinak gehiago egin behar duela eta, zehatz-mehatz, petroliorik ez saltzea eskatu dio. Era beran, Haleyk berretsi du mundu osoak "bihurtu den paria gisa" zuzendu behar zaiola Ipar Koreari eta, besteak beste, NBEren duen bozkatzeko eskubidea kendu. Halere, nabarmendu du AEBk ez duela gatazkarik hasi nahi eta erantsi du hasten bada Ipar Korearen "eraso ekintzengatik" izango dela. Gerra Hotza bukatu eta ia 30 urtera, aireko erasoez ohartarazten zuten sirena-hotsak entzungo dira berriz Hawaiin, agintariek simulakroa egitea erabaki eta gero, Ipar Korearen azken entsegua dela eta. Hori dela eta, hurrengo ostiralean, sirena horien soinu ezaguna, beste garai batean hiritarrak izutu eta alerta ematen zuena, munduko bazter horretan entzungai izango da berriz, 90ko hamarkadatik isilean egon ostean.