Zeinu Hizkuntza kurtsoak

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko.

Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak.

Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”.

Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak.

Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena.

Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak.

Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak.

Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute.

Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko.

Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du.

Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ib...
76 urteko gizon bat hilda topatu dute Deba ibaian, Soraluze parean

Oraindik ez dute identifikatu hildako...
0:56 min.

Oraindik ez dute identifikatu hildakoa. Mendiola industriagunearen inguruko uretan atzeman dute gorpua

Hirurogeita hamasei urteko gizonezko bat hilda topatu dute gaur Deba ibaian, Soraluze (Gipuzkoa) parean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 14:00etan, herritar batek SOS Deietara deitu du, Mendiola industriagunearen inguruko uretan gorpu bat ikusi duela ohartarazteko. Horren ondoren, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Gorpua berreskuratu eta gero, mediku batek egiaztatu egin du hilda zegoela.

2017/12/15

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea b...
Agiri gabeko etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen EAEko araua, baliogabe

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilk...
1:35 min.

Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak araua baliogabe utzi du, aldeko zazpi botorekin eta bost boto partikularrekin, horietako bat aurkakoa

Agiri gabeko pertsona etorkinak Osakidetzan artatzea bermatzen zuen araua baliogabe utzi du gaur Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak, aldeko. Horrela, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko arau batzuk bertan behera utzi ditu Auzitegiak. Konkretuki, 1. artikulua baliogabe utzi du, tartekia: “Osasun Sistema Nazionalaren bidez osasun arretatik at dauden pertsonak, aseguru eta onuradun baldintzarik ez dutelako”. Era berean, 18/2012 Foru Legea baliogabe utzi du Konstituzionalak; konkretuki, botiketako diru-laguntzen koordainketari erreferentzia egiten dioten artikuluak. “Erkidegoko arauak erabiltzaileen ekarpenen baldintzetan desberdintasunak barneratzen ditu eta, ondorioz, Estatuaren oinarrizko araudian jasotako botiken finantziazio baldintzetan; irizpideak ez datoz bat Estatuaren oinarrizko araudi horrekin; horrek gatazka agerian utzi eta konstituzio-kontrakotasuna zehaztu du, eta baita ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuko 8. artikuluaren tartekien baliogabetasuna ere, Estatuko oinarrizko araudiarekin kontraesanetan daudelako”, azaldu du sententziak. Magistratuen hitzetan, “prozeduran zeharkako konstituzio-kontrakotasuna planteatzen da; izan ere, erkidegoaren arauak ez du Konstituzioa zuzenean urratzen, zeharka baizik, Konstituzioaren azpitik dagoen araua urratzen baitu, Estatuak bere eskumenen garapenean aplikatu duena”.

2017/12/15

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren pro...
Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua urte hasieran lizitatuko dute

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrek...
1:46 min.

Proiektuak ia 43 milioi euroko aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena

Gasteizko autobus elektriko adimendunaren proiektua 2018. urtearen hasieran lizitatu ahal izango da eta ia 43 milioi euroko aurrekontua izango du, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak gaur jakinarazi duenez. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Diputazioak eta Gasteizko Udalak laster onartuko dute finantzazio hitzarmena. Gasteizko garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko helburua du autobus elektriko adimenduna ezartzeko proiektuak. Guztira, 42.850.000 euroko oinarrizko aurrekontua du, eta finantzaketarako hitzarmena berehala berretsiko da. Finantzaketaren banaketari dagokionez, tranbiaren eraikuntzarako aurrera eramandako eredu bera jarraituko da: Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta Araba Aldundiak eta Gasteizko Udalak % 17,5 bakoitzak. Autobus elektriko adimendunak hamar kilometroko ibilbidea izango du, eta 24 geraleku berri sartuko dira noranzko bakoitzean, orain arte "ohiko" geralekuak egon diren kokalekuetan. Markesinen estetika tranbiaren markesinen antzekoa izango da, baina 29"ko LCD pantaila handiagoa jarri da, itxaron beharreko denborari edo beste linea batzuekin dauden konexioei buruzko datuak denbora errealean eskaintzen dituen multimedia informazioa hobetzeko. Horrez gain, geralekuek jendearen arretarako sistemak izango dituzte, ahots eta bideo bitartez.

2017/12/15

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teru...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroz Teruelen, tartean bi guardia zibil

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ...
1:22 min.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina Poliziak goizaldean atxilotu du. Gainera, azken aldian inguruko etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak

Gizonezko bat atxilotu du goizaldean Poliziak, bi guardia zibil eta zibil bat tiroz hiltzea egotzita Teruelen. Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin du, baina berau bilatzeko eta atxilotzeko operazioari esker goizaldean atzeman dute. Espainiako Gobernuaren eta Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko bostak aldera atxilotu dute gizonezkoa Teruel eta Castello arteko mugan. Tiroketen ondoren, ustezko hiltzaileak autoz ihes egin du eta Poliziak bilaketa operazioa abiatu du. Poliziak kontrol zorrotzak ezarri ditu Teruel eta Zaragoza artean, eta goizaldean gizonezkoaren erretratu robota ere zabaldu dute bilaketa errazteko. Lehendabiziko tiroketa Teruelgo Andorra udalerrian gertatu da eta bertan bi guardia zibil eta bizilagun bat hil ditu tiroz. Erasotzaileak bertatik ihes egitea lortu du eta ondoren beste tiroketa bat izan du Guardia Zibilarekin Teruelgo Albalate del Arzobispo herrian. Bigarren tiroketa horren ondoren ere ihes egitea lortu du. Bestalde, atxilotuak azken aldian Teruelgo Albalate del Arzobispo eta inguruko herrietako etxaldeetan izandako lapurretekin zerikusia duela uste du Poliziak.

2017/12/15

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilot...
Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko...
1:14 min.

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute

Berriro sartu zen atzo Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu zuten, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta. Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu zituzten. Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten. Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

2017/12/15

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egi...
Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Gutxienez bi pertsona hil dira eta be...
0:41 min.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez. Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira. Handik hurbil eta minutu gutxira egin dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz. Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

2017/12/15

Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 

        2017-12-05ko bideoen artxiboa

Tren batek zamaren zati bat galdu du Ormaiztegin eta 17 ibilgailu kaltetu dira

Tren batek zamaren zati bat galdu du Ormaizte...
Tren batek zamaren zati bat galdu du Ormaiztegin eta 17 ibilgailu kaltetu dira

Ezbeharra 20:00ak inguruan jazo da ba...
0:54 min.

Ezbeharra 20:00ak inguruan jazo da bart, trena Ormaiztegiko tren-zubitik igarotzean. Azpian aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera jausi dira harriak

Renfe konpainiako tren batek zamaren zati bat galdu du bart Ormaiztegi parean (Gipuzkoa), herria Gabiriarekin lotzen duen errepidearen gainetik doan zubi edo biaduktuan zihoala. Harriak zubitik behera erori dira, eta Ormaiztegiko kiroldegiaren aparkalekuan zeuden 17 ibilgailu harrapatu dituzte. Ondorioz, kalte materialak izan dira, baina, zorionez, ez da inor zauritu. Ezbeharra bart jazo da, 20:00ak aldera. Zubi horren azpian jende asko ibiltzen da, kiroldegia ez ezik, herri ikastetxea ere baitago gertu. Istripua iluntzean gertatu denez, baina, istripuak ez du ondorio larriagorik izan. Trenetik eroritako harriek azpian harrapatutako ibilgailuen kalteak astearte honetan baloratuko dituzte. Inguruko errepidea garbitzen ibili dira gauean udal langileak, umeek eskolara joateko modua izan dezaten.

Lau pertsona atxilotu dituzte ISISen kide izatea leporatuta

Lau pertsona atxilotu dituzte ISISen kide iza...
Lau pertsona atxilotu dituzte ISISen kide izatea leporatuta

Horietako bi Gironan atxilotu dituzte...
2:47 min.

Horietako bi Gironan atxilotu dituzte, bat Madrilen eta beste bat Marokon. Interneten materiala zabaltzea eta Espainian atentatuak egiteko deia egitea egotzi diete

Polizia Nazionalak eta Marokoko Erreinuaren Lurraldeko Segurtasun Zuzendaritza Nagusiak lau pertsona atxilotu dituzte gaur, asteartea, ISISen kide izatea leporatuta. Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, operatiboa aldi berean egin dute Tangerren (Maroko) eta Figueresen (Girona) eta Parlan (Madril), eta miaketak ere egin dituzte. Atxilotuak -oharraren arabera- terrorismoaren aurkako borrokaren helburu garrantzitsuak ziren, "muturreko material jihadista Interneten zabaltzen zutelako eta Espainian atentatuak egiteko deia egiten zutelako". Ikertzaileek diotenez, atxilotuek sare sozialetan zituzten kontuak erabiltzen zituzten Estatu Islamikoaren propaganda Espainian egiteko. Tangerren atxilotutako pertsona "ISISen kide arriskutsua" da eta hainbat herrialdetako agintari haren bila zebiltzan. "Propaganda taldeko zuzendaritzako kide zen, eta organizazio terroristaren banatzaile ofizialek ematen zuten informazioa bertatik bertara jasotzen zuen". Gainera, txosten eguneratuak egiten zituen egunero, Interneten erabiltzaile gehien erradikalizatzeko helburuarekin. Bestalde, Figueresen (Girona) atxilotutako bi gizonezkoak anaiak dira, 30 eta 31 urtekoak, eta marokoar jatorrizkoak. EIren "estrategia globala bultzatzeko komunikazio sare korapilatsua zuzentzen zuten", eduki biralak hedatzeko, Interneten edozein bide erabilita (sare sozialak, mezu elektronikoak, berehalako mezuak etab). 2016ko martxoaz geroztik, ustez atxilotuek argitaratutako 400 eduki baino gehiago zenbatu dituzte agenteek. Kasu honetan, eta segurtasun neurri gisa, 'harresiak' modu pribatuan izaten zituzten, sarbidea kontrolpean izanda, mezuen hartzailea nork izan behar zuen kontrolatzeko. Haien kide birtualen artean, agenteek laugarren atxilotua ezagutu zuten. 44 urteko gizonezkoa da, eta Parla udalerri madrildarrean atxilotu dute. Aurreko hirurekin batera, "doktrinatze eta erakartze lanak egiten zituen sare sozialen bidez". Operazioak zabalik jarraitzen du, eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eta 2 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak gidatu dute.

Puigdemont eta bere kontseilarien kontrako euroagindua bertan behera utzi du Gorenak

Puigdemont eta bere kontseilarien kontrako eu...
Puigdemont eta bere kontseilarien kontrako euroagindua bertan behera utzi du Gorenak

Erabakia lehenbailehen jakinaraziko d...
2:04 min.

Erabakia lehenbailehen jakinaraziko diete Belgikako agintariei

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak bertan behera utzi du Carles Puigdemont eta harekin batera Bruselan dauden lau kontseilarien kontrako euroagindua, auzitegiko iturriek jakinarazi dutenez. Erabakia lehenbailehen jakinaraziko diete Belgikako agintariei. Hain justu, Bruselako instrukzio epaileak atzo entzun zituen Kataluniako buruzagien argudioak, eta erabakia abenduaren 14an iragarriko zuela jakinarazi zuen. Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen presidentea eta kontseilari kargugabetuak bilatzea eta atxilotzea. Auzitegi Gorenak azaro amaieran hartu zuen bere gain auzia, eta orain etorri da euroaginduen inguruko erabakia. Llarenaren ustez, euroaginduak bertan behera geratu behar dira ikertzen ari dena "batasun juridiko banaezina duen delitu plurisubjektiboa" delako, hau da, erantzun bakarra eman behar zaio kontraesanak saihesteko. Epaileak ohar batean gogorarazi duenez, aginduok azaroaren 3an eman zituen Lamelak. Gerora "ikertu guztiek bat eginda gauzatu ahal izan dituzten ekintzak jazo dira, denak ere batasun juridiko banaezina dutenak". Hori horrela, betiere Llarenaren aburuz, "zigor erantzukizunak modu bateratuan zehaztu behar dira, hori egin ezean auziaren sendotasuna hauts daitekeelako eta erantzun kontraesankorrak eman".

Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera utzi du lan erregulazio txostena

Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera ...
Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera utzi du lan erregulazio txostena

Sindikatuek ere bertan behera utzi di...
1:22 min.

Sindikatuek ere bertan behera utzi dituzte aurreikusitako lanuzteak eta greba. Aurretiazko erretiroa bezalako neurriak negoziatuko dituzte

Siemens Gamesako zuzendaritzak bertan behera utzi du iragarritako lan-erregulazio txostena, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. Neurri horrek Siemens Gamesako 272 langileri eragin behar zien Estatu osoan. Sindikatuek ere bertan behera utzi dituzte hurrengo asterako aurreikusitako lanuzteak eta abenduaren 15etik aurrera hasi behar zuen greba mugagabea. Asteartetik aurrera, sindikatuak eta zuzendaritza langile kopurua murrizteko baldintzak negoziatzen hasiko dira. Sindikatuak pozik agertu dira zuzendaritzaren erabakiarekin. "Pozik gaude. Borroka bat irabazi dugu, baina gerra ez. Hala ere, beste klima batean negoziatu ahal izango du, lan-erregulazio txosten baten mehatxurik gabe", adierazi dute sindikatuek. Zuzendaritzak 272 langile kaleratu nahi ditu Estatu espainiarrean, baina sindikatuek uste dute neurri ez traumatikoen bitartez (aurretiazko erretiroak, eszedentziak, diruz lagundutako bajak) zenbaki horietara iristea. "Hori da negoziatu behar duguna", gaineratu dute. CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek sinatutako idatzia bidali diete langile guztiei, eta bertan lan-erregulazio txostena erretiratzea langile guztien "garaipen epikoa" dela azpimarratu dute.

Ika-mika sare sozialetan Laffageren hiltzailea klinika batean topatu eta gero

Ika-mika sare sozialetan Laffageren hiltzaile...
Ika-mika sare sozialetan Laffageren hiltzailea klinika batean topatu eta gero

Diego Yllanes Nagore Laffageren hiltz...
2:45 min.

Diego Yllanes Nagore Laffageren hiltzailea klinika bateko medikuen taldean ageri da, psikiatra gisa aurkeztuta. Zentroak Yllanesen argazkia kendu du dagoeneko

Ika-mika handia zabaldu da sare sozialetan, eta ordu gutxitan sumindura eta protestak eragin ditu han-hemenka. Polemika klinika bateko web gunean egindako pantaila argazki batek eragin du, medikuen argazkien artean Diego Yllanes Vizcay ageri delako; Yllanesek Nagore Laggage irundarra hil zuen, 2008ko sanferminetan. Klinika horretako web gunearen arabera, Yllanes psikiatra gisa ageri zen. Klinikak Madrilen eta Sevillan ditu zentroak. Albistea Twitter eta Facebooken lau haizetara zabaldu ostean, klinikak Yllanesen argazkia kendu du webetik, eta zuzendariak mezu bat zabaldu du: "Diego Yllanes Vizcayek EZ ditu gaixoak artatzen, kolaboratzailea da enpresan, ikerketan laguntzeko". Yllanesek gaztea ito zuen Iturrama auzo iruindarreko etxebizitza batean; atzamar bat moztu zion identifikazioa oztopatzeko eta gorpua plastikoen artean ehortzi zuen, Orondritzen. Halere, egun horretan paseatzen zebiltzan herritarrek topatu zuten hilotza. Laffageren hiltzaileak barkamena eskatu zion familiari eta egindakoa egin nahi izan ez zuela esan zuen, "baina hil egin nuen". Hiltzaileak hiru ordu baino gehiago eman zituen egindakoa azalduz eta biktimaren gainean "lepoa estutzen" egotea gogoratzen zuen. Diego Yllanesek 12 urte t'erdiko espetxe zigorra jaso zuen 2009an, gizahilketa delitua egiteagatik. Beranduago, 2010ean, Auzitegi Gorenak zigorra berretsi eta hilketatzat jo zezan aurkeztu ziren helegiteak baztertu zituen. 2014an, Yllanesek Espainiako Gobernuari egindako indultu eskaera baten ildotik, gizarteak ezagutu zuen zigortutako hiltzaileak hainbat baimen izan zituela espetxetik irteteko, nahiz eta zigorraren hiru laurdenak beteta ez eduki.

Bruselak eta Londresek ez dute lortu

Bruselak eta Londresek ez dute lortu 'brexit'...
Bruselak eta Londresek ez dute lortu 'brexit'aren lehen fasearen inguruko akordiorik

Hala ere, datozen egunotan adostasuna...
0:49 min.

Hala ere, datozen egunotan adostasuna lortzea espero dute bai Jean-Claude Junckerrek eta baita Theresa Mayk ere

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak ez dute lortu astelehen honetan 'brexit'aren lehen fasearen inguruko itunik, gai gehienetan elkar ulertu arren. Lau orduko bilera egin dute Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak eta Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak astelehen honetan. Akordioa lortu ez duten arren, Junckerrek esan du ez dela porrota izan eta negoziazioen azken txanparen egoeratzat jo du. Aste honetan zehar akordioa lortzea espero duela gaineratu du. Ildo horretan, Mayk defendatu du konstruktiboa izan dela hitzordua eta adierazi du aurrera egin dutela neurri handi batean. Gai askotan elkar ulertzen dugu, azpimarratu du.

Trumpek Migrazioaren Itun Globaletik atera du AEB, ez delako bateragarria politikoki

Trumpek Migrazioaren Itun Globaletik atera du...
Trumpek Migrazioaren Itun Globaletik atera du AEB, ez delako bateragarria politikoki

Presidente estatubatuarraren esanetan...
1:39 min.

Presidente estatubatuarraren esanetan, New Yorkeko Deklarazioaren "planteamendu" nagusia ez da bateragarria AEBko subiranotasunarekin

Donald Trumpen Gobernuak alde egin du NBEaren Migrazioaren gaineko Munduko Itunetik, migrazio-politikekin bateraezina delako eta, hortaz, bere subiranotasunarekin bateragarria ez dela argudiatuta. Barack Obamaren Gobernuak hartu zuen konpromisoa, aurreko legealdian. New Yorken Adierazpenean (horretan oinarritzen da ituna) "immigrazioari eta errefuxiatuei buruzko politika estatubatuarrekin, eta Trumpen Administrazioaren immigrazio politikarekin, bat ez datorren disposizio asko daude", esan zuen AEBk NBEn duen ordezkaritzak. Nazioarteko buruzagiek joan-etorri ziurragoak, ordenatuagoak eta legalagoak bermatzeko neurri sorta bat negoziatzea adostu zuten ebazpenean. Testuak 193 herrialderen sinadura jaso zuen. Ekimena Mexikok eta Suitzak bultzatu zuten, eta Barack Obama presidente estatubatuarraren babesa ere jaso zuen. Gainera, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren iritzian datorren urteko erronkarik nagusienetakoa izango da. Halere, Trumpek herrialdea itunetik ateratzea "erabaki" zuen, ordezkaritzaren esanetan. Aurreikusi dutenez, itun horrek herrialde guztien babesa jasoko du 2018ko irailean, Batzorde Nagusiak estatuburuekin eta gobernuburuekin egingo duen gailur batean. Batzorde Nagusiaren presidenteak penagarritzat jo du Estatu Batuetako erabakia. Bere ustean, "oinarrizko" aktorea da ituna egiteko orduan, "esperientzia" historikoa duelako, eta nazioarteko etorkin gehien hartzen dituen herrialdea delako.