Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk.

Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean.

Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten.

Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak.

Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere.

Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du.

Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu.

Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko.

Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek.

Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko.

Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira).

Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

  1. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra.

Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz.

Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean.

"Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera.

Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka.

Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte.

Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte.

Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte.

Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean.

PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik...
Gaur deklaratuko du Otxarkoagako hilketagatik atxilotutako hirugarren adingabeak

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu...
1:51 min.

16 urteko mutikoa bere kabuz aurkeztu zen astelehenean Zabalburuko ertzain etxean eta gaua Deustuko ertzain etxean igaro du

Bilboko Otxarkoaga auzoan izandako hilketarekin zerikusia duelakoan atxilotutako hirugarren pertsonak gaur deklaratuko du Adingabeen Fiskaltzaren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atxilotuak 16 urte ditu eta bere kabuz aurkeztu zen, atzo, Zabalburuko ertzain etxean. Handik Deustuko polizia etxera eraman zuten eta bertan igaro du gaua. Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, atxilotua biktimen etxebizitzatik gertu bizi zen eta ez du aurrekaririk. Bestalde, igandean atxilotu zituzten 14 urteko mutilak Zumarragako (Gipuzkoa) zentroraeraman zituzten atzo, Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratu ostean. Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, 87 urteko senar-emazteen hilotzak topatu zituzten Otxarkoagako etxebizitza batean. Buruan eta aurpegian hainbat kolpe zituzten. Etxea dena nahasia zegoen. Hori dela eta, hipotesi nagusia da indarkeriaz egindako lapurreta batean hil zituztela biak. Ertzaintzak bere gain hartu zuen ikerketa eta horren ondotik hiru pertsona atxilotu dituzte.

2018/01/23

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi ...
Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi diola berretsi du CNAk

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez due...
1:06 min.

Hala ere, enpresak ziurtatu du ez duela aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik

CNA taldeak ziurtatu duenez, Edesa Industrialeko aktibitateari eutsi nahi dio; aitzitik, ez du aktibitatea eta enplegua mantentzeko inolako planik edo proposamenik jaso, ez langileen, ez kooperatiben, ezta erakundeen aldetik ere. Edesa Industrialen eta Geyser Gastechen jabe den konpainiak ohar bidez ziurtatu duenez, aktibitateari eta negozioari eusteko asmoa du. Ildo horretan, nahikoa babes finantzario duten ekimen serioak babestuko dituela azpimarratu du, eta beharrezkoa den guztian laguntzeko prest agertu da, proiektu horri jarraipena ematea baitu helburu. Bestalde, hartzekodunen konkurtsoaren baitan lanean jarraitzen duela zehaztu du CNAk. Horren esanetan, lan erregulazioko espedientearen gaineko kontsultak hasiko ditu laster, eta datozen asteetan aurkeztuko du hartzekodunentzako hitzarmen proposamena.

2018/01/23

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erreti...
Puigdemontek botoa delegatzeko eskaera erretiratu du

Belgikan dauden beste lau diputatuek,...
1:25 min.

Belgikan dauden beste lau diputatuek, ordea, botoa beste baten esku uztea eskatu dute. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza

Ezustea Kataluniako Parlamentuan. Junts per Catalunya (JxCat) alderdiak erretiratu egin du Carles Puigdemontzerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaia botoa delegatzeko eskaera. Bruselan dago Puigdemont, eta inbestidura saioan botoa beste diputatu baten esku uzteko asmoa ei zuen. Kataluniako Parlamentuko Mahaiari dagokio boto delegatuen eskaerak onartzea, eta gaur du, hain justu, bilera gai hori aztertzeko. Azkenean, Bruselan diren lau diputatuen eskaerak bakarrik eztabaidatu beharko ditu Mahaiak, Puigdemonten eskaera gai-ordenatik kendu duelako JxCatek. Alderdiko iturriek azaldu dutenez, eskaera erretiratuta ere, aukera guztiak dira posible, eta oraindik ere bada aukera eskaera berriz aurkezteko. Parlamentuko Mahaiak du azken hitza. JxCat eta ERC alderdiek gehiengoa dute erakunde horretan (zazpi kideetatik lau independentistak dira). Ganberako abokatuek egindako txosten baten arabera, Parlamentuko araudiak ez du jasotzen kasu horietan botoa delegatzeko aukera, baina formula hori baimentzekotan, Parlamentuko Mahaiaren esku beharko luke erabakia.

2018/01/23

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabald...
Doako hegaldiak Ryanairren, WhatsAppen zabaldu den gezurra

Engainuan erori diren erabiltzaileen ...
1:02 min.

Engainuan erori diren erabiltzaileen datu pertsonalak lortu eta haien kreditu txartelaz jabetzeko iruzurra da

3. urteurrena ospatzeko Ryanair hegaldiak oparitzen ari da. Horixe da WhatsApp aplikazioan bolo-bolo dabilen enegarren gezurra. Konpainia irlandarrak ez ditu doako hegaldiak eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. WhatsApp bidez zabaldutako mezuan ustez Ryanairren webgunean sartzeko lotura bat dago. Konpainiarena ez den orrialde faltsu batera eramaten du erabiltzailea eta honek bere datu pertsonal guztiak erregistratzen ditu bertan, doako hegazkin-billetea eskuratzeko asmoz. Horrela bada, iruzurgileek engainatutako erabiltzailearen kreditu txartela klonatzeko edo zuzenean erosketak egiteko informazioa biltzen dute.

2018/01/23

Venezuela zigor

Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunika...
Venezuela zigor 'immoral'en aurrean belaunikatuko ez dela esan du Madurok

Europar Batasunak 'errepresioagatik' ...
2:41 min.

Europar Batasunak 'errepresioagatik' Venezuelako zazpi goi karguren aurka jarritako zigorrak legezko egin ditu astearte honetan

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan esan duenez, herrialdea ez da belaunikatuko "immigranteak umiliatzen" dituzten gobernuen "zigor immoralen" aurrean. "Immigranteak umiliatzen dituzten gobernuek besteen begian bilatzen dute lastoa", idatzi du Madurok Twitterreko kontuan. "Bakearen eta maitasunaren herrialdea gara" irakur daitekeen irudiarekin batera. Europar Batasunak "errepresioagatik" jarritako zigorrak legezko egin ditu gaur, Diosdado Cabello chavismoaren "bigarrena"ren, Maikel Moreno Auzitegi Goreneko presidentearen eta Nestor Revero Barne eta Justizia ministroaren aurka. Era berean, Gustavo Enrique Gonzalez inteligentzia zerbitzuko buruzagia, Tibisay Lucena Hauteskunde Batzorde Nazionaleko presidentea, Tarek William Saab fiskal nagusia eta Antonio Jose Benavides Guardia Nazional Bolivartarraren komandante ohia zigortu dituzte. Egun honetan zehar horietako askok "esku-hartzetzat" eta "kolonialtzat" jotzen dituzten zigorrak errefusatu dituzte. Venezuelako Gobernuko zazpi goi kargudunen aurkako neurri hauek aktiboak blokeatzea eta komunitatearen lurraldean sartzeko debekua dakarte. Bestalde, Venezuelako alderdi sozialista bateratuko (PSUV) gobernatzaileak Nicolas Maduro herrialdeko presidenteari Europar Batasuneko gobernuei elkarrekikotasuna aplikatzea eskatuko dio, "batik bat" Espainiako Gobernuari, Europako komunitateak ezarritako zigorren aurrean. PSUVk "errepublikako presidenteari berehalako elkarrekikotasuna jartzea eskatuko dio formalki, batik bat inperialismoak eraman dituen gobernuei, besteak beste, Espainiakoari", adierazi du Diosdado Cabello alderdiko presidenteordeak.

2018/01/23

Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Abendua 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

        2018-01-11ko bideoen artxiboa

Bilbon gaizkile talde antolaturik ez dagoela esan du Segurtasun Sailak

Bilbon gaizkile talde antolaturik ez dagoela ...
Bilbon gaizkile talde antolaturik ez dagoela esan du Segurtasun Sailak

Urrengoetxea ustez hil zuten mutilek,...
1:38 min.

Urrengoetxea ustez hil zuten mutilek, Bilboko Metroko erasotzaileek eta Barakaldon neska bat bortxatu zuten adingabeek elkar ezagutzen zutela aitortu du Beltran de Herediak.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren hitzetan, Bilbon ez dago gaizkile gazteez osatutako talde antolaturik, hiriburuan azken hilabetean izandako gertaera larriak gorabehera. Horietan guztietan mutil gazte edo adingabeak daude nahasita. Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Beltran de Herediak, kazetariek Ibon Urrengoetxea zornotzarraren hilketan nahasitako bi adingabeez galdetu diotenean, nonbait, 'The Getto Family' izeneko taldeko kide direla esan baitute. Adingabe horiek zentroetara eraman dituzte: 16 urtekoa Zumarragako zentrora eraman dute, eta 13 urtekoa, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen batera. Beltran de Herediak onartu duenez, azkenaldian jazotako gertakari larriekin nahasitako gazteek elkar ezagutzen zuten, baina Ertzaintzak ez duela talde antolaturik atzeman gaineratu du. Nahiko ohikoa izaten da gaizkile gazteek elkarren arteko harremanak izatea, askotan elkarrekin ibiltzen dira. Mundu berean daude, delituak egiten, eta gainera Ertzaintzak ezagutzen ditu, hainbat aldiz atxilotu dituztelako, zenbait lapurrengatik. Hain zuzen, Urrengoetxearen heriotzarekin lotuta dauden gazteez hitz egin du, bai eta Bilboko Metroan izandako erasoarekin zerikusia dutenen gainean eta Barakaldon neska bat taldeka bortxatu zutenei buruz: Guztiek ezagutzen dute elkar, eta harremanak dituzte, handia ala txikia. Gauza bera gertatzen da gainerako hirietan, ez bakarrik Bilbon. Gaizkile gazteak dira, eta toki berdinetan ibiltzen dira.

Greban dauden Euskaldunako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin

Greban dauden Euskaldunako langileek akordioa...
Greban dauden Euskaldunako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin

ELA sindikatuak akordioaren inguruko ...
1:41 min.

ELA sindikatuak akordioaren inguruko irakurketa positiboa egin du. Guztira 45 dira Eulen enpresak kontratatuta Euskalduna Jauregian diharduten langileak.

Eulen Euskalduna Jauregiak azpikontratatutako enpresako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin. Eulen Euskalduna Jauregiak azpikontratatutako enpresako 45 langileek greba mugagabea hasi zuten pasa den abenduaren 28an beren lan baldintzak hobetzeko. Ohar batean, ELA sindikatuak akordioaren inguruko irakurketa positiboa egin du, eta langileen antolakuntza eta mobilizatzeko gaitasuna azpimarratu du. ELAren esanetan, Eulen enpresak kontratatuta Euskalduna Jauregian diharduten langileek zuzenean kontratatutako langile horien lan bera egin arren euren lan-baldintzak askoz ere "kaxkarragoak" ziren. Akordioak lau urteko iraupena izango du (2018-2021) eta lan erreformaren aurkako klausula eta ultraktibitate mugagabea jasotzen ditu. Soldatei dagokionez, % 20 eta % 45 arteko soldata igoera adostu dute, kategoriaren arabera. Halaber, plusak ere hobetu dituzte. Horiez gain, beste hainbat lorpen erdietsi dituzte: 80 orduko lanaldiaren murrizketa, behin-behineko langileak aldizkako langile finko bihurtzea edota bost asteburutatik bi jai izatea.

90 urteko gizon bat hil da Iruñean, mozkor zihoan gidari batek harrapatuta

90 urteko gizon bat hil da Iruñean, mozkor zi...
90 urteko gizon bat hil da Iruñean, mozkor zihoan gidari batek harrapatuta

Istripua bart jazo da, Txantrea auzoa...
0:55 min.

Istripua bart jazo da, Txantrea auzoan. Gidariak baimendutakoa halako lau eman du alkoholemia proban.

90 urteko gizon bat hil da bart Nafarroako Ospitalean, mozkor zihoan gidari batek harrapatu eta larri zauritu ostean, Iruñeko Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez. Baimendutako alkohol tasa laukoiztu zuen gidariak. Ezbeharra bart jazo da, 20:10ean, Mendigorria kalean, Txantrea auzoan. Oinezkoa larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, eta bertan hil da ordu batzuk geroago. Gidariari alkoholemia proba egin diote, eta baimendutako tasa halako lau eman du. Hala, zuhurtziagabekeria larriaz gain, alkoholaren eraginpean gidatzea ere leporatu diote. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Autopsiak baieztatu egin du Abuinek itota hil zuela Diana Quer

Autopsiak baieztatu egin du Abuinek itota hil...
Autopsiak baieztatu egin du Abuinek itota hil zuela Diana Quer

Jose Enrique Abuinek, gaztearen ustez...
2:15 min.

Jose Enrique Abuinek, gaztearen ustezko hiltzaileak, nahigabe harrapatuta hil zuela esan zuen. Hala ere, azterketa gehiago egingo dituzte, sexu-erasoa izan zen argitzeko.

'La Voz de Galicia' egunkariak ostegun honetan argitaratu duenez, Diana Querren autopsiak baieztatu egin du Jose Enrique Abuin 'el Chicle'k itota hil zuela gaztea, nahigabe harrapatuta hil zuela esan bazuen ere. Egunkariak zabaldutakoaren arabera, auzitegiko medikuek azterketa gehiago egingo dituzte ondorengo egunetan, Querrek sexu-erasorik jasan zuen ala ez argitzeko. Jose Enrique Abuin abenduaren 29an atxilotu zuten Galizian, Boiro herrian, eta Diana Querren gorpua 31n topatu zuten, industria-nabe batean. Hilotzak hormigoizko adreiluak zituen gerrian eta sorbaldetan soka bidez lotuta, lasta gisa, ikerketaren iturrien esanetan. Gazteak 18 urte zituen desagertu zenean, 2016ko abuztuaren 21etik 22rako gauean. Adituek, baina, Quer nola ito zuten zehaztu behar dute oraindik; izan ere, baliteke eskuak erabiliz edo beste objekturen batez (gorpuaren ondoan agertu ziren bridak erabiliz, esaterako) egin izana. Jose Enrique Abuin Pontevedrako A Lamako espetxera eraman zuten asteazkenean, haren segurtasuna bermatzeko. Haren abokatuak, Jose Ramon Sierrak, esana du auzia utziko duela ikerketak sexu-erasoa izan zela ondorioztatuz gero. Toxikologiako Institutu Nazionalak zehaztuko du hori, ehunak eta fluidoak aztertu ondoren. Diana Querren familiak, bere aldetik, asteazkenean jaso zuen gaztearen gorpua, eta Madrilgo La Paz beilatokian izan ondoren, datozen orduetan lurperatuko dute, familiartean. Dianaren gurasoak, Juan Carlos Quer eta Diana Lopez-Pinel, akusazio partikular gisa aurkeztu dira auzian, Ricardo Perez Lama abokatuarekin. Epaileak emandako autoaren aurrean helegitea jartzea ala ez ari dira aztertzen; izan ere, Abuinen emaztea, Rosario Rodriguez, aske utzi du epaileak, hilketaren ustezko egilea edo gaizkidea izatea egotzi gabe, familiaren gertuko iturriek esan dutenez.

Sanchezek, Auzitegi Gorenean:

Sanchezek, Auzitegi Gorenean: 'Ez nuen indark...
Sanchezek, Auzitegi Gorenean: 'Ez nuen indarkeria erabiltzeko deirik egin'

ANCko buruzagi ohiak Llarena epailear...
2:27 min.

ANCko buruzagi ohiak Llarena epaileari esan dioenez, ez du uste aldebakarreko bidea denik independentzia lortzeko tresna.

Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko (ANC) presidente ohi eta Junts per Catalunyako (JxCat) diputatu hautatuak Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari esan dionez, ez zuen inoiz "indarkeria erabiltzeko deirik egin"Katalunian egindako mobilizazioetan, eta ez du uste aldebakarreko bidea denik independentzia lortzeko tresna. Sanchez 09:50 aldera hasi da deklaratzen, eta bi ordu eta erdiz Fiskaltzak eta defentsek egindako galderei erantzuten jardun du. Herri akusazioaren (Vox alderdia) abokatuaren galderei erantzuteari muzin egin dio. Ondoren, 12:15ean, Jordi Cuixart Omniumeko buruzagi izandakoa galdekatzen hasi dira. Guardia Zibila Generalitatearen Ekonomia Kontseilaritza miatzera eta atxiloketak egitera joan zenean izandako mobilizazioek hartu dute Sanchezen deklarazioaren zatirik handiena. Azaldu duenez, ez berak ezta Cuixartek eta Lluis Llach diputatuak ere ez zuten "indarkeria erabiltzeko deirik egin". Are, bertaratutakoei etxera joateko eskatu zieten inguruan paratutako agertoki batetik. Ukatu du, era berean, Guardia Zibilaren autoen gainera igo izana. Jordi Sanchez ANCko buruzagi izandakoa, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilari kargugabetu eta JxCateko diputatu hautatuak galdekatu behar dituzte gaur. Akusatuek eurek eskatuta deklaratuko dute hirurek Pablo Llarena epailearen aurrean. Goizeko lehen orduan eraman dituzte espetxetik Auzitegi Nazionaleko kalabozoetara eta handik Auzitegi Gorenera. Joaquim Forn Estremerako espetxean dago preso Oriol Junqueras Generalitateko presideteorde kargugabetu eta ERCko diputatu hautatuarekin batera. Sanchez eta Cuixart, ostera, Soto del Realeko kartzelan daude. Forn, Sanchez eta Cuixartek leporatzen zaizkien delituen inguruko azalpenak eman nahi dituzte: matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea. Joaquim Forn azaroaren 2az geroztik dago preso eta sedizioa, matxinada eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatzen diote. Sanchez eta Cuixart, ostera, urriaren 16an sartu zituzten kartzelan eta sedizioa egozten diete. Gaurko saioa baliatuta, defentsa abokatuek Forn, Cuixart eta Sanchez aske uztea eskatuko dute. Dena den, epaileak ez du gaur erabaki beharrik eta litekeena da azken erabakia datozen egunetan jakinaraztea. Joan den abenduaren 4ko autoan, hirurak espetxean mantentzea erabaki zuen Llarenak. Independentzia lortzeko konspirazioaren oinarrian kokatzen ditu epaileak, eta delitua berriz egiteko arriskua dagoela uste du magistratuak. Are gehiago, "indarkeria oldearekin" zuzenki lotzen ditu.