Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-25ko bideoen artxiboa

Diru-bilketak % 11,7 gora egin du Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, 2017an

Diru-bilketak % 11,7 gora egin du Bizkaia, Gi...
Diru-bilketak % 11,7 gora egin du Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban, 2017an

EAEko hiru ogasunek 14.473,7 milioi e...
3:05 min.

EAEko hiru ogasunek 14.473,7 milioi euro bildu dituzte, errekor historikoa; izan ere, 2007ko, krisi aurreko, marka gainditu dute. Orduan 13.772 milioi bildu zituzten

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ogasunek 14.473,7 milioieuro bildu zituzten 2017an, 2016an baino % 11,7 gehiago, errekor historikoa; izan ere, 2007ko, krisi aurreko, marka gainditu dute. Orduan 13.772 milioi bildu zituzten. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak iragan urrian egindako aurreikuspenak hobetu dituzte. Horrela, diru-sarrera handiagoak izan dira, 2016an baino 1.523 milioi euro gehiago, hain zuzen ere. Zenbaki absolutuetan gorakada historiko handiena izan da. Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak diru-bilketa 14.367 milioikoa izango zela aurreikusi zuen iragan urrian, baina azkenean iragarpen horiek ere 106,7 milioitan gainditu dira. Hala ere, tributu itunduen igoera historiko hori BEZren diru-bilketagatik gertatu dela kontuan izan behar da, iragan maiatzean, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan adostutako akordioen ondorio dira, alegia. Bildutako 14.473,7 milioi horietatik 600 bat akordio horren ondorio dira, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko iturriek zehaztu dutenez. Honenbestez, horiek kontuan hartuko ez balira diru-bilketaren benetako gorakada % 7 ingurukoa izango litzateke. Lurraldeka, igoerarik handiena Araban gertatu da, 2.303 milioi bildu dituzte bertan, aurreko ekitaldian baino % 13 gehiago. Bizkaian, 7.500,5 milioi bildu dituzte, 2016an baino % 11,7 gehiago, eta Gipuzkoan 4.670,2 milioi, % 11,3 gehiago. Bildutako 14,473,7 milioi horietatik, 5.132,1 PFEZren bidez jaso dira (% 6 gora), 1.111,6 bazkun-zerga (% 10,8 gora), ia 6.000 milioi BEZaren bidez eta beste 1.273,7 milioi hidrokarburoen gaineko zergarekin. Finantza Publikoen Euskal Kontseilua otsailaren 13an bilduko da, ekitaldiari behin betiko amaiera emateko.

Donostiako Udalak kamerak jarriko ditu igogailu publikoetan, segurtasuna handitzeko

Donostiako Udalak kamerak jarriko ditu igogai...
Donostiako Udalak kamerak jarriko ditu igogailu publikoetan, segurtasuna handitzeko

Segurtasuna hobetu nahi du, bereziki,...
1:07 min.

Segurtasuna hobetu nahi du, bereziki, sexu-erasoak eta bandalismoa saihesteko. Hasieran zazpi toki hauetan jarriko dituzte: Mundaiz, Cristina-Enea, Aquariuma, Sagües, Aizkorri (bi) eta Renfe

Donostiako Udalak kamerak ipiniko ditu hiriko igogailu publikoetan. Guztira, 20 igogailu daude, baina hasierako fasean zazpi gune hauetan jarriko dituzte: Mundaiz, Cristina-Enea, Aquariuma, Sagües, Aizkorri (bi) eta Renfeko geltokia. Segurtasuna kezka iturri da aspaldian hiriburuan, eta horrela segurtasuna hobetu nahi du Udalak. Zehazki, hiru helburu ditu: eraso sexistak saihestea, bandalismoa prebenitzea eta funtzionamendu akatsak edota geldialdiak zuzentzea. Datorren astelehenean hasiko dira kamerak jartzen, eta Udalak 17.000 euroko aurrekontua bideratuko du lan horietarako.

Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du Trapagaranen

Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du ...
Amazonek egoitza logistiko bat ireki nahi du Trapagaranen

Babcock lantegi zaharraren nabea eros...
1:37 min.

Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko aukera aztertzen ari da konpainia estatubatuarra

Amazon konpainia estatubatuarra Trapagaranen (Bizkaia) egoitza logistiko bat irekitzeko aukera aztertzen ari da. Babcock lantegi zaharraren nabea erosteko asmoa du. 1.000 metro koadro inguruko orubea da eta bertan zentro logistiko bat jarri nahiko luke, Xabier Cuellar Trapagarango alkateak ETBri baieztatu zionez. Nolanahi ere, oraingoz aukera bat baino ez da; izan ere, negoziazioa itxi gabe dago eta beste hainbat enpresak ere agertu dute pabilioi zaharra erosteko nahia, gune estrategikoan kokatuta baitago. Alkatearen esanetan, Amazonen etorrerak bultzada emango lioke herriari, munduko enpresarik handienetakoa delako eta sortuko liratekeen lanpostuengatik. Babcock enpresako langile ohiak ere itxaropentsu azaldu dira, akordioa gauzatuz gero, enpresak urteetan zor dien dirua berreskuratuko luketelako.

Rajoyk ez du parekatuko emakumeen eta gizonen soldata:

Rajoyk ez du parekatuko emakumeen eta gizonen...
Rajoyk ez du parekatuko emakumeen eta gizonen soldata: 'Ez gaitezen horretan sartu'

Espainiako enpresek soldaten parekota...
1:28 min.

Espainiako enpresek soldaten parekotasun eza murrizteko pausoak eman dituztela aitortu du, nahiz eta abiadura azkarragoa izan beharko liratekeen

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak alde batera utzi zuen enpresa pribatuak legez emakumeen eta gizonen soldatak parekatzera behartzea. “Ez gaitezen horretan sartu”, adierazi zuen, eta gobernariak bere betekizunak zeintzuk diren jakiteko orduan oso zuhurrak izan behar direla gogorarazi zuen. Onda Cerori eskainitako elkarrizketa batean, Rajoyk aitortu zuen Espainiako enpresek norabide egokian eman dituztela pausoak soldaten parekotasun eza murrizteko, hori lau puntuan jaitsita 2012tik, eta Espainia Europako batez bestekoa baino hobeto egotea ahalbidetuta. Hala ere, seguruenik abiadura azkarragoa izan beharko litzatekeela onartu zuen. Bestalde, Rajoy ez dator bat Gobernua enpresetako soldatak finkatzen hastearekin. “Ez nuke neure burua ikusiko zuei zer kobratu behar duzuen esaten”, azaldu zuen Onda Ceroko langileei buruz. Halaber, enpresa batean funtzio berdinak egiten dituzten emakume eta gizon batek berdina kobratzearen inguruan ez zuela iritzirik eman nahi errepikatu zuen. “Ez gaitezen horretan sartu, eman ditzagun pausoak norabide berean hori baita arazoak konpontzeko modu egokiena; Espainia Europan gauzak hoberen egiten ari den herrialdeetako bat da", esan zuen, bukatzeko.

Polizia eta Guardia Zibila Parlamentua zaintzen ari dira, inbestidura ekiditeko

Polizia eta Guardia Zibila Parlamentua zaintz...
Polizia eta Guardia Zibila Parlamentua zaintzen ari dira, inbestidura ekiditeko

Kataluniako Parlamentuaren estolderia...
1:44 min.

Kataluniako Parlamentuaren estolderia ikuskatu dute eta kontrol-neurriak zorroztu dituzte mugan eta aireportuetan

Espainiako Barne Ministerioak polizia-operazioa jarri du abian Katalunian, Carles Puigdemont Generalitateko presidente izendatzea ekiditeko. Plan horren baitan, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Kataluniako Parlamentuko estolderia ikuskatu dute eta kontrol-neurriak zorroztu dituzte Kataluniako mugan eta aireportuetan, Europa Press agentziak polizia-iturriak aipatuta zabaldu duenez. Poliziek Kataluniako Parlamentua dagoen zitadelako lurpea miatu dute asteazken honetan, horretarako eskumenik ez badute ere. Segurtasun eskumena Esquadra Mossoei dagokie. Kataluniako Polizia autonomikoak adierazi du inbestidura saioaren egunean ikuskatu dituztela estolderiak, ohiko protokoloari jarraituta. Generalitateko presidentea izendatzeko inbestidura saioa urtarrilaren 30ean izango da. Carles Puigdemontek esan du egun horretan Parlamentuan egon nahi duela, baina erantsi du hara joan barik ere badaudela beste aukera batzuk saioan parte hartzeko. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentearekin bildu ostean egin ditu adierazpenok. Carles Puigdemont da presidentegai bakarra.