Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-01-29ko bideoen artxiboa

Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu dizkio Jon Barcenaren familiari

Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu...
Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu dizkio Jon Barcenaren familiari

Gaztearen senideen saminarekin bat eg...
1:23 min.

Gaztearen senideen saminarekin bat egiten du Udalak; igande honetan topatu dute haren gorpua, Urrunagako urtegiaren ondoan.

Berrizko Udalak babesa eta elkartasuna agertu dizkio Jon Barcena gaztearen familiari; igande honetan topatu dute haren gorpua, Urrunagako urtegiaren ondoan, Legution. Gaztea, berriztarra eta 20 urtekoa bera, Gorbeian desagertu zen abenduaren 30ean; hainbat lagunekin mendia igotzen hasia zen, baina utzi zion aurrera jarraitzeari. Azken asteotan, lanean ibili da bilaketa-talde bat, bereziki Urrunagako urtegian; izan ere, zenbait lekukok esan zuten inguru horretan ikusi zutela, eta, horrez gain, Ertzaintzak hainbat arrasto atzeman zituen. Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Berrizko Udalak bat egiten du familiaren saminarekin, eta elkartasuna agertzen die senideei, une latz honetan.

Pertsona bat zauritu da Bilbon izandako gas leherketa batean

Pertsona bat zauritu da Bilbon izandako gas l...
Pertsona bat zauritu da Bilbon izandako gas leherketa batean

20:00ak aldera gertatu da leherketa S...
0:42 min.

20:00ak aldera gertatu da leherketa San Adrian auzoko etxebizitza batean

Gizonezko bat zauritu da bart Bilboko etxebizitza batean izandako leherketa batean, eta ospitaleratu egin behar izan dute. Halaber, leherketak kalte material handiak eragin ditu eraikinean. Ezbeharra 20:00ak pasatxoan gertatu da San Adrian auzoko Goiko Torre kaleko 8. zenbakian. Antza denez, berogailu bateko butano bonbona batek eragin du leherketa. Zaurituaz gain, leherketak kalte handiak eragin ditu.

Bilboko TAOren lan gatazkan beste bilera bat akordiorik gabe bukatu zen

Bilboko TAOren lan gatazkan beste bilera bat ...
Bilboko TAOren lan gatazkan beste bilera bat akordiorik gabe bukatu zen

UTE Eysa-Cycasayk eta enpresa-batzord...
2:41 min.

UTE Eysa-Cycasayk eta enpresa-batzordeak adostasun ezaren erantzukizuna elkarri egotzi diote. Aldeak berriz bilduko dira datorren asteartean

Enpresako zuzendaritza eta Bilboko TAOren langileak berriro bildu ziren, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren bitartekaritzarekin. Beste behin ere bilera akordiorik gabe amaitu zen. Aldeak berriz bilduko dira datorren asteartean. UTE Eysa-Cycasay enpresa emakidadunaren zuzendaritzako iturriek eta enpresa-batzordeak adostasun ezaren erantzukizuna elkarri egotzi zioten. Lan Ordezkaritzan bildu ziren. TAOko langileek greba mugagabeari hasiera eman zioten urtarrilaren 2an, zazpi lankide berriro lanera itzultzea eta hitzarmenaren negoziazioa eskatuz. Hitzarmenak zazpi urte daramatza berritu gabe. Javier Escobar (ELA) enpresa-batzordeko presidenteak ziurtatu zuenez, Lan Ordezkaritzak greba bertan behera uzteko aurreakordio bat proposatu zuen; langileak sinatzeko prest zeuden, baina enpresak baztertu zuen. Gatazka nork konpondu nahi duen eta nork ez argi dagoela azpimarratu zuen Escobarrek. UTE Eysa-Cycasayko iturriek azaldu zutenez, ostera, enpresak bere jarreran malgutasuna agertu zuen, baina langileen jarrera itxiarekin topo egin zuen. Hurrengo bilera Lan Ordezkaritzaren Bizkaiko egoitzan egingo dute asteartean, 09:00etan, Bilbon. Bestalde, TAOren diru-bilketa abenduaren bukaeran astero 225.000 eurokoa izatetik 17.600 eurokoa izatera pasa da grebaren hirugarren astean, ia % 92ko beherakada. Datuak Alfonso Gil (PSE-EE) Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak jakitera eman ditu, Goazen Bilbok agerraldia eskatu ondoren. Zerbitzuaren gabeziengatik Udalak UTE Eysa-Cycasari 254.542 euroko zigorrak ezarri dizkiola azaldu du Gilek.

ONCEren zozketak 1.640.000 euro utzi ditu Gasteizen

ONCEren zozketak 1.640.000 euro utzi ditu Gas...
ONCEren zozketak 1.640.000 euro utzi ditu Gasteizen

Saria Nuria Sanchezek banatu du Zabal...
0:54 min.

Saria Nuria Sanchezek banatu du Zabalgana kalean duen kioskoan

ONCEren zozketak datozen 20 urteetarako hilean 5.000 euroko soldata bat eta 300.000 euro utzi ditu Gasteizen, urtarrilaren 28ko zozketan saritutako kupoiak bertan saldu baitzituzten. Saria Nuria Sanchezek banatu du Zabalgana kalean duen kioskoan. Guztira, ONCE itsuen elkarteko kupoi saltzaileak 1.640.000 euro banatu ditu.

Senak aurreikusitako maximoa harrapatu du Parisen, baina 2016ko mailatik urrun

Senak aurreikusitako maximoa harrapatu du Par...
Senak aurreikusitako maximoa harrapatu du Parisen, baina 2016ko mailatik urrun

Hemendik aurrera urak behera egingo d...
1:44 min.

Hemendik aurrera urak behera egingo duela espero da, baina astebete itxaron beharko da normaltasunera itzultzeko

Adituek aurreikusitako maximoa (5,84 metro) harrapatu zuen Sena ibaiak Parisen (Frantzia). Goizaldean jarri zuen marka, baina 2016ko datuetatik urrun dago (6,10 metro). Aurreikuspenen arabera, okerrena pasatu da, eta hemendik aurrera urak behera egingo du. Nolanahi ere, datozen egunetan itxita egongo dira ibaiaren bazterretan dauden errepideak, tren-geltokiak eta Louvre eta Orsay museoen zati batzuk. Ibaitik ibilbide turistikoak egiten dituzten ontziak ere, 'Bateaux Mouches' ezagunak, ez dabiltza, ezin baitira zubi zaharrenen azpitik igaro. Senako beltxargek beste leku bat topatu behar izan dute, eta arratoiak kaleetara atera dira, uretatik ihesi. Herritarrek eta turistek gutxienez astebete itxaron beharko dute normaltasuna berreskuratzeko. Ile-de-France eskualdeko 1.500 biztanle atera behar izan zituzten atzo euren etxeetatik, eta beste hainbestek argindarrean etenak izan zituzten. Uholde arriskua dela eta, 10 departamendu daude alerta laranjan, Senak, Saonak eta horien ibaiadarrek dezakete gainezka egiteko arriskua baitago.