Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-01ko bideoen artxiboa

Bi gidari hil dira Galdakaon, autobus eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda

Bi gidari hil dira Galdakaon, autobus eta kam...
Bi gidari hil dira Galdakaon, autobus eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra goizeko seiak aldera gertat...
1:08 min.

Ezbeharra goizeko seiak aldera gertatu da N-240 errepidean, Galdakao eta Bedia artean. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute bi norabideetan

41 eta 31 urteko bi gidari hil dira gaur goizean N-240 errepidean, Galdakaon, kamioi batek eta Bizkaibus konpainiako autobus batek aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 06:05ean gertatu da, N-240 errepideko 55. kilometroan, Galdakao parean. Autobus eta kamioi gidaria harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek erreskatatu baldin badituzte ere, bertan hil dira. Istripua gertatu denean ez zegoen bidaiaririk autobus barruan. Errepidea erabat itxi behar izan dute bi norabideetan bi ibilgailuak erretiratu arte. Bien bitartean Zornotzatik ari dira bideratzen trafikoa. Bestalde, AP-8 autobiderako sarbidea ere bideratzen ari dira eta Galdakaoko ospitalera doazen ibilgailuei ematen diete lehentasuna.

ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte aldundietan eta udaletxeetan, otsailaren 28an

ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte aldund...
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte aldundietan eta udaletxeetan, otsailaren 28an

Milaka lanpostu suntsitu dituztela, k...
2:26 min.

Milaka lanpostu suntsitu dituztela, kontratazio berriak behin-behinekoak direla eta hainbat zerbitzu pribatizatu egin dituztela salatu dute sindikatuek

ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundietan eta udaletxeetan datorren otsailaren 28an, besteak beste, milaka enplegu suntsitu dituztela eta aldi-baterako kontratazioen tasa oso altua (% 36koa) dela salatzeko. Goizean, 11:00etatik 15:00etara izango dira lanuzteak; arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara. Horrez gain, manifestazioak egingo dituzte hiri eta herrietan. Ekaitz Oyanguren eta Jokin Zubieta ELA eta LABeko ordezkariek agerraldia egin dute Donostian deialdiari buruzko xehetasunak emateko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru aldundietan eta 251 udaletxetan 30.000 langile inguruk jarduten dute. Sindikatuen esanetan, azken lau urteotan milaka lanpostu suntsitu dituzte, kontratazio berriak behin-behinekoak dira, zerbitzu ugari pribatizatu egin dituzte eta beharginek erosteko ahalmena galdu dute. Gainera, erakunde horiek kudeatzen dituzten alderdiengatik inolako erantzunik jaso ez dutela salatu dute sindikatuek. Hori dela eta, protestak indartzea erabaki dute. Sindikatuen aldarrikapen nagusiak hauek dira: pribatizazioak amaitzea, galdutako lanpostuak berreskuratzea, aldi-baterako kontratazioen tasa % 6ra murriztea eta lan-eskaintza publikorako deialdiak egitea, betiere komiteekin adostuta. Era berean, negoziazio kolektiborako eskubidea eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.

Euskal Herriko bi mendizale onik atera dira gaua Aspeko harkaitzean pasa ondoren

Euskal Herriko bi mendizale onik atera dira g...
Euskal Herriko bi mendizale onik atera dira gaua Aspeko harkaitzean pasa ondoren

Mendizaleak 33 urteko Berriozarreko e...
1:32 min.

Mendizaleak 33 urteko Berriozarreko eta 35 urteko Bergarako bizilagunak dira. Astearteko azken orduan Aspe mendiko Murcielagos ertzean ez atzera ez aurrera geratu ziren

Guardia Zibilak Euskal Herriko bi mendizale erreskatatu zituen atzo goizean, Pirinioetan. Astearteko azken orduan Aspe mendiko (Aisa, Huesca) Murcielagos ertzean ez atzera ez aurrera geratu ziren. Eguraldi txarragatik guardia zibilak gauean hurbiltzea ez zen posible izan. Guardia Zibilak jakitera eman zuenez, abisua 20:10 aldera jaso zuten asteartean. Telefonoz deitu zieten. Guardia zibilak berehala bertaratu ziren, eta Candanchu eski-estazioko langileei laguntza eskatu zieten. Makina batekin agenteak menditik hurbil utzi zituzten. Zeropeko tenperaturekin, guardia zibilak oinez mendiaren tontorrera igo ziren, elurra eta izotza gaindituz, 700 bat metro igota. Murcielagos ertzetik bi mendizaleengana hurbiltzen saiatu ziren, babesik gabeko izoztutako zonetatik. Kanal zail batetik hurbildu ondoren, espezialistak mendizaleekin harremanetan jarri ziren 03:00ak aldera. Nahiz eta hotz handia egin ondo zeudela jakinarazi zieten mendizaleek guardia zibilei. Horregatik, asteazken goizera arte itxarotea erabaki zuten. 33 urteko Berriozarreko (Nafarroa) eta 35 urteko Bergarako (Gipuzkoa) mendizaleak 06:30ean altxatu zituen Guardia Zibilaren helikopteroak, eta ondoren toki seguru batera eraman zituzten.

Konstituzionalak frackingaren aurkako EAEko legearen artikulu batzuk baliogabetu ditu

Konstituzionalak frackingaren aurkako EAEko l...
Konstituzionalak frackingaren aurkako EAEko legearen artikulu batzuk baliogabetu ditu

Epaiak Espainiako Gobernuak aipatutak...
2:53 min.

Epaiak Espainiako Gobernuak aipatutako legearen aurka jarritako helegitea partzialki hartzen du aintzat, eta ebazten du hainbat artikulu konstituzioaren kontrakoak direla

Auzitegi Konstituzionalak partzialki hartu du aintzat Espainiako Gobernuak frackingaren aurkako EAEko legearen kontra jarritako helegitea, eta konstituzioaren aurkakotzat hartu ditu, bai eta baliogabetu ere, arauaren artikuluetako batzuk. Epaian, Auzitegiak Haustura Hidraulikoaren eta Konbentzionalak ez diren Hidrokarburoen Erauzketarako Neurri Osagarrien euskal legearen 3. artikulua baliogabetzen du, bai eta 2. artikuluaren zati bat ere. Epaiak euskal arauaren 3. artikulua baliogabetzen du; nabarmentzen du baliogabetutako Kataluniako legean berdina zen bat zegoen. Horretan islatuta dagoenez, "urbanizatzeko modukoa den lursailetan ez dago baimenduta haustura hidraulikoa, baldin eta lurraldeko ezaugarri geologikoetan, ingurumenean, paisaian edo eskualdeko gizartean edo ekonomian eragin negatiboa izan ahal badu; halaber, debekatuta izango da eragin txarra izan beharko balu EAEko eskumenen beste eremuren batean, lurralde- hiri- edo ingurumen-antolamenduek ezarritakoa kontuan izanik". 2. artikuluaren tartekia ere Konstituzioaren aurkakoa dela ebazten du Auzitegiak, eta, hortaz, baliogabetzen du; tarteki horren arabera, gas-baliabide ez konbentzionalak dira "itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak"; izan ere, legean inpugnaturik izan ez diren beste artikulu batzuekin batera, "aukera legoke Euskadik eskumena hedatzeko lurraldeko itsasora eta itsas zorupera. Horiek ez daude EAEko lurraldean, eta, hortaz, lurraldetasun-hastapena urratu liteke". EAEko legea 2015ean onartu zuten, 100.000 sinadurak baino gehiagok bultzatutako herri ekimen legegile bat abiapuntu. Kontrako helegiteak izan ez zitezen, ez zuen gasa erauzteko modu hori orokorrean debekatzen, baina hori gauzatzeko baldintzak asko zorrozten zituen, eta, hortaz, ia-ia ezinezko bilakatzen zuen praktikan jartzea. Hain zuzen ere, euskal legeak baimena ematen die Euskadiko erakundeei haustura hidraulikoari betoa jartzeko, baldin eta horren eragina negatiboa bada, geologian, ingurumenean, paisaian, gizartean edo ekonomian. Auzitegiak Kantabriako, Errioxako eta Kataluniako legeak ere baliogabetu zituen. Hiru arau horiek "frackinga" debekatzen zuten, eta Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen, Jaurlaritzak erantsi du ez datorrela bat Konstituzionalak esandakoarekin, baina ebazpena errespetatu egiten duela.

Puigdemontek, mezuez:

Puigdemontek, mezuez: 'Gizakia naiz, zalantza...
Puigdemontek, mezuez: 'Gizakia naiz, zalantzak ditut, baina ez dut atzera egingo'

Generalitateko Presidentetzarako haut...
2:48 min.

Generalitateko Presidentetzarako hautagaiak hainbat mezu bidali zizkion asteartean Toni Comini, "Moncloaren garaipena" onartu, eta bera "sakrifikatu" egin dutela esateko

Junts per Catalunyak Generalitateko Presidentetzarako proposatu zuen hautagaiak, Carles Puigdemontek, WhatsApp bidez Antoni Comini bidali zizkion eta Telecincok zabaldu dituen mezuez hitz egin du Twitterren. "Gizakia naiz, eta batzuetan nik ere zalantzak ditut", esan du. Hala ere, "ez dut atzera egingo", erantsi du. Telecincok zabaldutako mezuen arabera, prozesu independentista amaituta dagoela esan zion Puigdemontek Comini, eta “sakrifikatu egin gaituzte, ni bai behintzat”, gaineratu zion. Hortaz, Moncloa nagusitu da, haren iritziz. Twitter bidez mezu horien harian eman dituen azalpenetan, Puigdemontek ez ditu gezurtatu. Aitzitik, onartu egin du zalantzak izan dituela, baina, Comini bidalitako mezuak aztertuta kontrakoa ondorioztatu ahal bada ere, ukatu egin du bere ibilbide politikoa amaierara heldu izana. "Kazetaria naiz, eta beti pentsatu dut mugak daudela, pribatutasuna kasu; horiek inoiz ezin dira urratu. Gizakia naiz, eta, batzuetan, nik ere zalantzak ditut. Presidentea ere banaiz, eta ez naiz kikilduko, ez dut atzera egingo, errespetuagatik, esker onagatik, eta herritarrekiko eta herrialdearekiko dudan konpromisoagatik. Aurrera jarraitzen dugu", esan du txio baten bidez. Puigdemont kritiko azaldu da Toni Comini bidali zizkion mezu pribatu horiek zabaldu dituztenekin. Kataluniako Gobernuko Osasun kontseilariari zena Bruselan dago, Carles Puigdemont presidentearekin batera, 2017ko azarotik, eta Roger Torrent Parlamentuko presidenteak inbestidura-saioa atzeratu ostean bidali zituen mezuak Puigdemontek. "Hau amaitu dela uste dut. Gureek sakrifikatu egin gaituzte, ni behintzat. Zuek kontseilariak izango zarete, hori espero eta nahi dut, baina ni dagoeneko sakrifikatu naute", esan zion Comini. "Ez dakit zenbat geratzen zaidan bizitzeko, asko espero dut, baina azken bi urteetan gertaturikoa ordenatzeko eta nire erreputazioa babesteko aprobetxatuko dut. Min handia egin didate, hainbat kalumnia, zurrumurru eta gezur baliatuz; helburu komun baten alde eutsi diot. Hau, baina, amaitu egin da. Hemendik aurrera, neure burua defendatu beharko dut", esan dio Puigdemontek Comini mezu horietako batean.

Jesus Silva Fernandez Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorea Madrilen dago jada

Jesus Silva Fernandez Espainiak Venezuelan zu...
Jesus Silva Fernandez Espainiak Venezuelan zuen enbaxadorea Madrilen dago jada

Mario Isea Venezuelako enbaxadorea pe...
1:38 min.

Mario Isea Venezuelako enbaxadorea pertsona non grata deklaratu zuen Madrilek, eta Espainiatik alde egiteko 72 ordu eman zizkion. Honezkero Isea Venezuelan dago eta ez da Madrilera itzuliko

Jesus Silva Fernandezek, Espainiak Venezuelan zuen enbaxadoreak, espainiarrek babes berdina edo handiagoa jasotzen jarraituko dutela ziurtatu du, enbaxadak berdin funtzionatzen jarraituko duelako, nahiz eta pertsona non grata izendatu eta herrialdea utzi behar izan. Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportura heldu denean, Venezuelako herritar talde bat zain zuen Silvak. Venezuelarrek elkartasuna eta babesa adierazi diote Espainiako eta Venezuelako banderekin. Espainiako enbaxadoreak lan ausarta egin duela goraipatu dute manifestariek karteletan. Diplomazialaria Simon Bolivar aireportutik abiatu da Venezuelari eskerrak eman ondoren. Gainera, Espainiatik Venezuelaren alde lanean jarraituko duela agindu Silvak. Silvak herrialdea behartuta utzi ondoren, Espainiako Gobernuak Venezuelako enbaxadorea pertsona non grata deklaratu zuen ostiralean, eta 72 orduko epea eman zion alde egiteko. Caracaseko agintariek hartutako neurriak ikusita, proportzionaltasuna eta elkarrekikotasuna argudiatu zituen Rajoyren Exekutiboak. Honezkero Mario Isea Venezuelan dago, asteazkenean Maduroren Gobernuak kontsultetara deitu baitzuen. Horregatik, Madrilera ez itzultzea eta gatazka konpondu arte Caracasen geratzea espero du Moncloak.