Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-02ko bideoen artxiboa

Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko dute laneko iruzurren postontzi berrian

Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko...
Emakumeek soldaten arteko aldea salatu ahalko dute laneko iruzurren postontzi berrian

Gizonek, batez beste, 31.271 euro jas...
2:22 min.

Gizonek, batez beste, 31.271 euro jasotzen dituzte urtero, emakumeek, berriz, 23.781 euro

Laneko iruzurren postontzia sortu zuen iaz Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak, eta emakumeen eta gizonen soldaten arteko arrakala salatzeko tresna bihurtzea nahi du Eusko Legebiltzarrak. Hala, legez besteko proposamena onartu du bilkurak, aho batez. Elkarrekin Podemos taldeak eraman du proposamena Ganberara, baina PP ez beste taldeekin adostutako erdibideko proposamena da azkenean onartu dutena (PPk ere alde bozkatu du). Eukene Arana Elkarrekin Podemos legebiltzar taldeko legebiltzarkideak proposamena azaltzeko egindako hitzaldian esan duenez, gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldea 7.489 eurokoa da. Emandako datuen arabera, gizonek, batez beste, 31.271 euro jasotzen dituzte urtero; emakumeek, berriz, 23.781 euro. Alde handienak zerbitzuen sektorean izaten dira, Aranaren esanetan. Legebiltzarrak onartutako legez besteko proposamenean hainbat neurri hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Batetik, laneko iruzurren postontzian soldata ezberdinak salatzeko berariazko tresnak jar ditzala eskatu diote, eta, bestetik, soldata arrailaren inguruan sentsibilizazio eta prebentzio kanpainak egin ditzala, batez ere emakume langileei zuzenduta, baina baita enpresei ere. Horrez gain, sei hilabeteko epean gehienez, 2018-2020 urteetarako ekintza-plana prestatzeko galdegin dio Urkulluren Gobernuari, betiere soldaten arteko aldea ezabatzea helburu. Azkenik, Emakunderekin koordinaturik, aldizka soldata-arrailak zenbait produkzio-sektoretan duen eragina eta ezaugarriak aztertu, eta txostenak egin ditzala eskatu diote.

Bizkaiko bulegoetako langileen gehiengoak jo zuen grebara

Bizkaiko bulegoetako langileen gehiengoak jo ...
Bizkaiko bulegoetako langileen gehiengoak jo zuen grebara

Lan-hitzarmen propioa aldarrikatzen d...
2:06 min.

Lan-hitzarmen propioa aldarrikatzen dute. 2013an geratu zen baliorik gabe sektore horretako hitzarmena, lan-erreformaren ondorioz

Bizkaiko bulego-sektoreko langileen gehiengoak jo zuen grebara ostegun honetan. Lan-hitzarmen propioa aldarrikatzen zuten. Sektore horretan 23.000 bat langilek jarduten dute. Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK eta CGT) deitu zuen greba. CCOO eta UGT sindikatuek, berriz, ez zuten lanuztearekin bat egin. ELA sindikatuak emandako datuen arabera, beharginen ia % 70ak egin zuen greba, enpresaz enpresa jarraipena ezberdina izan bazen ere. Eguerdian, manifestazioa egin zuten Bilboko kaleetan barrena. 4.000 langilek hartu zuten parte mobilizazioan. Bestalde, sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren jarrera kritikatu zuten, Iberdrolan ezarritako zerbitzu minimoak onartzeagatik. Lanuzteak administrazioari eragiten ziola gogoratu zuten, eta ez argindarraren ekoizpenari edo hornidurari. Ildo berean, Indra kopnainiaren jarrera salatu zuten, grebara jotzen zuten langileei isuna jartzeko mehatxu egiteagatik. Kasu bietan auzitegira jotzea aztertzen ari dira, grebarako eskubidea urratu zelakoan. ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek Bizkaiko bulegoetako lan-hitzarmena berreskuratzea aldarrikatzen dute. 2013an baliogabetu zuten hitzarmena, lan-erreforma erabilita. Ordukoa baino okerragoa den hitzarmen bat ezarri nahi izatea egotzi diote Cebek patronalari.

EAEko funtzionarioen 35 orduko lan-astea baliogabetzea berretsi du Gorenak

EAEko funtzionarioen 35 orduko lan-astea bali...
EAEko funtzionarioen 35 orduko lan-astea baliogabetzea berretsi du Gorenak

Ebazpenak Gernikako Estatutua urratze...
1:36 min.

Ebazpenak Gernikako Estatutua urratzen duela salatu du Eusko Jaurlaritzak. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek 35 orduko lan-astea manten dezala exijitu diote Jaurlartzari

Auzitegi Goreneko Auzi-Administratiboaren III. Salak 2016ko abenduaren 20ko EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi du, hau da, erkidego horretako funtzionarioen asteko lanaldia 35 ordukoa izatea ezartzen zuen Dekretu autonomikoa bertan behera utzi zuena. Modu horretan, euskal administrazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren aurka jarritako helegitea errefusatu du Auzitegi Gorenak. Epaian, auzitegiak hala dio: "Administrazio publikoek, errekurtsogilea den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio autonomikoaren kasuan bezala, haien zerbitzura dauden langileen urteko lanaldia ezartzen dute, eta 2012rako Estatuko Aurrekontu Orokorren ekainaren 29ko 2/2012 Legeko hirurogeita hamargarren amaierako xedapenak ezarritako mugak errespetatu behar dituzte, indarrean baitago". Xedapen horrek langile horientzat 37 ordu eta erdiko lanaldia ezartzen du. Baliogabetutako dekretua 2016ko otsailaren 2an eman zuen Administrazio Publiko eta Justizia Sailak, eta 2016rako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Funtzionarioentzako lanaldia ezartzen zuen. Estatuko abokatuak helegitea jarri zion, EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu zuen, eta xedapena bertan behera utzi zuen.

Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean Orion, bi norabideetan, txingorragatik

Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean Orion, bi n...
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean Orion, bi norabideetan, txingorragatik

Gainontzean elurrak ez du arazo handi...
2:48 min.

Gainontzean elurrak ez du arazo handirik eragin errepide sare nagusian. Gauean A-15 errepidea itxita izan da hainbat unetan, bi noranzkoetan, bidean pilatutako elurra kentzeko

Goiz korapilotsua izaten ari da AP-8 autobidean, Orion. Txingor zaparrada mardulak egin ditu eta ordubetean hiru istripu gertatu dira. Trafiko Zuzendaritzak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez, auto-ilarak sei kilometrokoak dira Bilborako noranzkoan eta bost kilometrokoak, ostera, Irunera bidean. Halaber, bi errei itxita daude. Halaber, gaur ere elurra izango da protagonista, eta alerta laranja eguerdira arte egongo da indarrean, elurragatik. Elur-maila 300-400 metroan kokatuko da, eta, beraz, arretaz gidatzea gomendatu dute. Gauean elurrak errepide sare nagusian hainbat arazo eragin baditu ere, goizeko lehen orduan zabalik zeuden lehen mailako errepideak. Hala ere, Altuben (AP-68), Barazarren (N-240) eta Etzegaraten (N-1) arretaz gidatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzak. Segurtasun Sailak bere webgunean argitaratu duenez, bigarren mailako mendate hauek erabat itxita daude ibilgailu guztientzat: Aiurdin, Altube, Arrate, Barrerilla, Herrera, Opakua eta Urduña. Nafarroan, itxita daude NA-137 errepidea (Burgi-Isaba), 58. kilometrotik aurrera, eta Aralargo San Migelera doan NA-7510 errepidea, 4. kilometrotik aurrera. Horrez gain, ibilgailuek kateak behar dituzte Bikosgana eta Kruzeta mendateetatik igarotzeko eta NA-137 errepidean (Burgi-Isaba) 45. kilometrotik aurrera. Gainera, autoek kateak behar dituzte Gasteizko mendatean, Lizarrustin, Mandubian, Otsaurten eta Zaldiaranen. Bestalde, 07:00etatik 09:00etara errepideetara ez ateratzeko eskatu die Trafiko Zuzendaritzak kamioilariei. Gauean zehar, A-15 errepidea hainbat unetan itxi behar izan dute bidean pilatutako elurra kentzeko. 22:00etatik 23:00etara, esaterako, itxita egon da bi noranzkoetan Andoain (Gipuzkoa) eta Nafarroa artean, elurragatik, Trafiko Zuzendaritzak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez. Gauean zehar, A-15 errepidea hainbat unetan itxi behar izan dute bidean pilatutako elurra kentzeko. 22:00etatik 23:00etara, esaterako, itxita egon da bi noranzkoetan Andoain (Gipuzkoa) eta Nafarroa artean, elurragatik, Trafiko Zuzendaritzak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.

Iruñeko klinika bateko 169 pazienteak hustu zituzten, sute baten ondorioz

Iruñeko klinika bateko 169 pazienteak hustu z...
Iruñeko klinika bateko 169 pazienteak hustu zituzten, sute baten ondorioz

Hiru pertsona ospitalera eraman zituz...
1:22 min.

Hiru pertsona ospitalera eraman zituzten, kea arnastu zutelako

Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan zituzten, Iruñeko Aita Menni klinikan izandako sute baten ondorioz. Paziente guztiak, 169, ebakuatu egin behar izan zituzten. Foru Gobernutik jakinarazi zutenez, ospitalea eramandakoetako bat sutea hasi zen gelan zegoen emakume bat da. Beste biak hari laguntzera joan ziren erizainak dira. Ez zuten erredurarik egin, baina kea arnastu zuten. Sutea 18:05ean hasi zen. Ordu horretan, gela bateko koltxoiak su hartu zuen. Suhiltzaileek ikerketa abiatu zuten, eta ez zuten baztertzen sua arduragabekeria baten edo zigarro baten ondorioz piztu izana. Sugarren ondorioz, gela belztuta geratu zen, eta kea hirugarren solairuko beste hainbatetara zabaldu zen. Protokoloari jarraituta, klinika osoa ebakuatu zuten, baina ondoren gehienak geletara itzuli ahal izan ziren.

Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ez dituzte eskubide berberak izango

Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ...
Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ez dituzte eskubide berberak izango

2019ko martxoaren 29tik aurrera Erres...
1:37 min.

2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, besteak beste. Xehetasunak EBko agintariekin negoziatuko dituztela esan du Theresa Mayk

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Pekinera egin duen bidaian ohartarazi duenez, brexita gauzatu bitarteko trantsizio garaian Erresuma Batura iristen diren Europar Batasuneko (EB) herritarrek ez dituzte lehenago iritsi zirenen eskubide berberak izango. Mayren iragarpena betez gero, orain ez bezala, 2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, herrialdera sartu aurretik erregistratu beharko dute eta hainbat onura sozial jasotzeko eskubiderik ez dute izango. Erresuma Batuko lehen ministroak azaldu duenez, EBko ordezkariekin negoziatuko dituzte xehetasunak. Hala ere, berak garbi du trantsizio garaian herrialdera iristen direnek ezin dituztela eskubide berberak izan. Bestalde, Guy Verhofstadt Europako Parlamentuak brexiterako duen bozeramaileak The Guardian egunkariari esan dionez, "trantsizio garaiko herritarren eskubideak ez dira negoziagarriak. Ez dugu onartuko EBko herritarrek eskubide berberak ez izatea".