Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-05ko bideoen artxiboa

Bi autok aurrez aurre egin dute talka N-240an, Galdakaon, 2 pertsona hil ziren tokian

Bi autok aurrez aurre egin dute talka N-240an...
Bi autok aurrez aurre egin dute talka N-240an, Galdakaon, 2 pertsona hil ziren tokian

Pertsona bat zauritu da. Istripuaren ...
1:01 min.

Pertsona bat zauritu da. Istripuaren eraginez, txandaka ari dira bidea ematen, eta auto- ilarak sortu dira

Berriro N-240 errepidean, berriro Galdakaon, eta joan den ostegunean bi langile hil ziren toki berean, gainera. Pertsona bat zauritu da gaur goizean, bi autok aurrez aurre talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Istripu horren ondorioz, errei bat itxi dute, eta txandaka bideratu dute trafikoa. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira N-240 errepidean, Bilborako bidean. Ezbeharra 07:20an gertatu da N-240 errepideko 55. kilometroan, Bilborako bidean. Istripuak AP-8an ere eragin dio, eta handik gutxira beste istripu bat izan da autobide horretan. Istripuaren ondorioz, pertsona bat autoan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Ondoren, Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Gaur istripua gertatu den toki berean bi langile hil ziren aurreko astean, kamioi baten eta Bizkaibus baten arteko zirkulazio istripuan. Istripu hori gertatu eta gutxira, 08:05ean, hiru autok egin dute talka AP-8an, Galdakaon eta Donostiarako bidean. Ez da inor zauritu, baina pilaketak izan dira Donostiako noranzkoan.

Pisu turistikoak erregulatzeko izapideak hasi ditu Gasteizko Udalak

Pisu turistikoak erregulatzeko izapideak hasi...
Pisu turistikoak erregulatzeko izapideak hasi ditu Gasteizko Udalak

Neurri honen bitartez Euskadiko Turis...
1:25 min.

Neurri honen bitartez Euskadiko Turismo Legera egokitu nahi du. Legeak erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logeletako ostatu ematea erregulatzen ditu

Gasteizko Udalak Hiri antolamendu plan orokorra aldatzeko izapideak hasi ditu ostiral honetan, etxebizitzen edota haien logelen erabilerak erregulatu ahal izateko, baliabide turistiko modura. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, neurri honek negozio mota hauek hirian gauzatu ahal izateko baldintzak zehaztuko ditu, eta udalbatzan eztabaidatuko dute; gehiengo osoa lortu beharko du bilkuran. Neurri honen bitartez Euskadiko Turismo Legera egokitu nahi du. Legeak erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logeletako ostatu ematea erregulatzen ditu. Araudi honek udalen esku uzten du lurren eta eraikuntzen erabileraren erregulazioa; ondorioz, Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako protokoloarekin bat egin zuen, eta Donostiako eta Bilboko udalek ere gauza bera egin zuten, baita Eudel Euskadiko udalerrien sareak ere. Izapide hauekin bizilagunen komunitateen ongizatea bermatu, kontsumitzaileak korazatu eta enpresen arteko lehiakortasuna bermatu nahi ditu Udalak.

2013a baino lehen etxetik kaleratutako pertsonak demandak jartzera animatu dituzte

2013a baino lehen etxetik kaleratutako pertso...
2013a baino lehen etxetik kaleratutako pertsonak demandak jartzera animatu dituzte

Kaleratzeak Stop plataformak gehiegiz...
2:02 min.

Kaleratzeak Stop plataformak gehiegizko klausulengatik demandak aurkeztera animatu ditu, Donostia eta Gasteizko bi epaitegik antzeko bi kasu aintzat hartu ostean

2013. urtea baino lehen hipoteka-prozeduretan etxetik kaleratu zituzten pertsonak gehiegizko klausulengatik demandak aurkeztera animatu ditu Kaleratzeak Stop plataformak, Donostia eta Gasteizko bi epaitegik antzeko bi kasu aintzat hartu ostean. Plataformak dei hori egin du ostiral honetan, Gipuzkoako hiriburuko Justizia Auzitegiaren aurrean emandako prentsaurrekoan. Jose Maria Erauskin eta Maite Ortiz taldeko abokatuek ere parte hartu dute, baita PSE-EE, Elkarrekin Podemos, EH Bildu alderdietako eta sindikatuetako ordezkariek ere, besteak beste. Agerraldian, Erauskinek azaldu duenez, 2013. urtera arte Espainiako Estatuak ez zuen haren legedia Europako araudira egokitu, eta azken horrek hipoteka-prozeduren aurka egitea baimentzen zuen gehiegizko klausulen kasuetan, kontsumitzaileen babeslea den Europako zuzentarau hau 1998an ezkutatu bazen ere. Erauskinen hitzetan, arrazoi horregatik pertsona askok haien etxebizitzak galdu zituzten hipoteka-prozedura batean, etxegabetzeen aurkako lege-oposiziorik egon gabe, eta, gainera, izugarrizko zorra geratu zitzaten, komisioen, interesen, kostuen… gehiegizko aplikazioetatik etorritakoa. Hori dela eta, iaz Kaleratzeak Stopeko abokatuek sei demanda aurkeztu zituzten gehiegizko klausulengatik, eta horietatik bi EAEko epaitegiek aintzat hartu zituzten aldeko epaiekin, bere garaian ezer esan ezin zutenen aurkako klausula haiek gehiegizkoak direla uste dute, eta, beraz, baliogabeak, eta ez zutela inolako efekturik izan behar. "Pertsona haiei aplikatu zitzaien % 20ko atzerapen-interesa baliogabetzat jo dute, eta orain eskatu zizkieten kopuru haiek eskatzeari uzteko eskubidea dute, baita kasu batzuetan egindako aplikazioan ordaindutakoa itzultzekoa ere", esan du abokatuak. Erauskinek azaldu duenez, 2013a baino lehen etxetik kaleratu zituztenek ez ezik geroago ere kaltetuak izan eta auzitegietara jo ez zutenek ere jarri ahal dituzte demandak.

Kartzelaldi iraunkorra ekar dezaketen delituen zerrenda handituko du Gobernuak

Kartzelaldi iraunkorra ekar dezaketen delitue...
Kartzelaldi iraunkorra ekar dezaketen delituen zerrenda handituko du Gobernuak

Rafael Catalak iragarri duenez, dator...
2:13 min.

Rafael Catalak iragarri duenez, datorren ostiraleko ministroen kontseiluan lege proposamen bat onartuko dute, kartzelaldi iraunkor berrikusgarria aplikatu dakiekeen delitu zerrenda handitzeko

Kartzelaldi iraunkor berrikusgarria defendatzeko ekitaldia antolatu zuen PPk igande honetan Kordoban, eta Mariano Rajoy bera izan zen bertan. Marianok hitz egin aurretik, Rafael Catalá Justizia ministroak iragarri zuen datorren ostiraleko ministroen kontseiluan lege proposamen bat onartuko dutela, kartzelaldi iraunkor berrikusgarria aplikatu dakiekeen delitu zerrenda handitzeko. Gaur egun, zigor mota hau ezarri dakieken zortzi delitu daude, eta horiei ondorengoak gaineratu nahi dizkiete: hildako pertsona baten gorpua ezkutatzen saiatzea edo aurkitzen ez laguntzea, bahiketa bat hilketa batean amaitzea, jendearen bizitza arriskuan jartzen duten suak piztea eta elementu kimiko zein nuklearren hainbat erabilera. Oposizioak zigor hori indargabetzen saiatzeko izandako jarrera demagogikoa salatu zuen Justizia ministroak. Horrez gain, bereziki gaitzesgarriak diren delituen aurrean gizartearen gehiengoak indarrean mantentzeko duen nahiaren kontra egiten duela azpimarratu zuen. Kongresuak EAJren proposamena tramitatu zuen kartzelaldi iraunkor berrikusgarria baliogabetzeko. Tramiteak aurrera egin zuen, Ciudadanosen abstentzioari esker. Kongresuan berriz bozkatzerakoan zer egingo duten erabakitzeko deia egin zien Catalák Ciudadanos eta PSOE alderdiei. Ekitaldian zenbait biktimaren familiartekoak izan ziren: Marta del Castilloren aita eta Sandra Paloren gurasoak. Mariano Rajoyk esker ona adierazi zien, neurria defedantzeaz gain: "Espainiar gehienek badakite iraunkorra dena seme-alabaren bat erailda galtzen duten gurasoen mina dela. Eta min hori, tamalez, ezin da berrikusi". Beraz, justiziazkoa iruditu zitzaion Rajoyri anpliazio hori.

Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra

Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerr...
Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra

Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostira...
1:30 min.

Hurrengo otsailak 9 eta 10ean (ostirala eta larunbata) Feministaldek Autodefentsa Ziberfeministari buruzko tailerra antolatuko du.

Interneteko diskurtso matxistetaz kokoteraino daude, baita inolako ondoriorik ez dituzten eraso eta mehatxuetaz. Horregatik, Autodefentsa Ziberfeminista tailerrean testuinguru digitalean gertatzen diren biolentzia matxisten kontrako zenbait autodefentsa eta salaketa estrategiak landuko dira. Espazio honetan aktibista feministak aurre egin behar dieten biolentzia erak aztertu eta horiei erantzun bateratu bat nola eman aztertuko da. Horretaz gain, bertan Pikara Magazine eta Akelarre Feministako kideak izango dira. Noiz? Otsailak 9 ostirala, 18.00etan eta otsailak 10, 10.00etan. Non? John Jauregia, La Bolsa, Bilbon. Izen emateak eta zeinu-hizkuntzaren interprete zerbitzua eskatzeko 2018ko otsailaren 6a baino lehenago feministalde@gmail.com helbidean. Informazio gehigarria nahi izatekotan, bisitatu [www.feministalde.eus](http://www.feministalde.eus/eu/autodefentsa-ziberfeministari-buruzko-tailerra/)