Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-06ko bideoen artxiboa

EAJk onartu du autogobernu lantaldera eramango duen proposamena

EAJk onartu du autogobernu lantaldera eramang...
EAJk onartu du autogobernu lantaldera eramango duen proposamena

Dokumentuaren inguruko xehetasunik ez...
2:22 min.

Dokumentuaren inguruko xehetasunik ez du eman. Legebiltzarreko lantaldea datorren asteazkenean bilduko da

Euzkadi Buru Batzarrak atzo onartu zuen EAJk autogobernu lantaldera eramango duen proposamena. Lantaldea datorren asteazkenean bilduko da Legebiltzarrean eta ordura arte EAJk ez du dokumentuari buruzko xehetasunik emango. EH Bilduk igandean aurkeztu zuen bere proposamena, Hernanin egindako ekitaldi batean. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak azpimarratu zuen estatutu politiko berria erabakitzeko eskubidea aitortu behar duela. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak erabakitzeko eskubidearen kontra agertu zen, Espainiako Konstituzioak ez zutelako bere baitan aitortzen. "Katalunian egin dute bide hori eta badakigu bidaia non amaitzen den", adierazi zuen Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean. Euskadiko PPk astearte honetan aurkeztuko du bere proposamena. Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularraren buruzagiak esan zuen EAJk eta EH Bilduk autodeterminazio eskubidea adosteko asmoa dutela eta horrek ondorio kezkagarriak izango lituzkeela. Lander Martinez Ahal Duguko idazkari nagusiak ohartarazi zuen talde bakoitzak bereari eutsi gero, autogobernu lantaldea blokeatuta geratzeko arriskuan egongo dela. Hori dela eta, berriro esan du erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida horretarako osatutako beste lantalde batean egin beharko litzatekeela.

Milaka pentsiodunek protesta egin dute Bilbon

Milaka pentsiodunek protesta egin dute Bilbon...
Milaka pentsiodunek protesta egin dute Bilbon

Bilboko udaletxearen aurrean elkarret...
1:09 min.

Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin dute. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia

Milaka pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko udaletxearen aurrean. Pentsioek % 0,25 bakarrik gora egingo dute 2018an, legez ezarritako gutxieneko gorakada, alegia. Manifestarietako batek pentsio duinak eskatu zituen. “Tenteltzat hartzen ari gaituzte”, salatu zuen. “BEZa pixka bat igotzen dizute, nik erosten dudan lekuetan erosiko balute, gauzek duten prezioa ikusiko lukete. Une honetan, ergeltzat hartzea lotsagarria da. Benetan, iraingarria eta lotsagarria da. Pentsioa igo didaten apur hori eurentzat; ezer ere ez igotzea nahiago nuke. Urte pila kotizatzen, batzuk mantentzeko eta lapurtzeko, lotsagarria. Iraingarria”, azpimarratu zuen. Elkarretaratze jendetsua 12:00ak aldera hasi eta ordu erdi geroago amaitu zen. Azken asteetan, protesta astelehenero errepikatu dute Bilboko udaletxearen aurrean.

'Pitxien' aurkako herritarren patruilak salat...
'Pitxien' aurkako herritarren patruilak salatu dituzte ijitoen elkarteek

Manzanares Cortes familia etxera sart...
2:08 min.

Manzanares Cortes familia etxera sartzea eragozteko hiritarren patruilak salatu dituzte Secretariado Gitano fundazioak eta Gao Lacho Drom elkarteak

Ijitoen familia etxebizitza berrira sartzea eragozteko, Aztegieta auzoan martxan jarritako herritarren patruilak salatu zituzten atzo Gao Lacho Drom Gasteizko elkarteak eta Secretariado Gitano fundazioak. Alokabidek Manzanares Cortes 'Pitxiak' familiari babes sozialeko etxebizitza bat eskaini zion auzoan. Etxebizitza horri eraso egin zioten iragan abenduan. Familiaren kontrako 'bullying' mediatiko eta soziala salatzeko 50 bat pertsonak, besteak beste, unibertsitateko irakasleek eta Gasteizko ekintzaile ezagunek manifestu bat sinatu zuten abenduaren erdialdean, 'Pitxiei' babesa emateko eta bakean bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko. Manzanares Cortes familia etxera sartzea eragozteko hiritarren patruilak salatu zituzten atzo Secretariado Gitano fundazioak (FSG) eta Gao Lacho Drom elkarteak. “Ijitoen kontrako ekintza arrazista dela uste dugu, etxebizitza bezalako oinarrizko ondasun bat gozatzea eragozteko helburuarekin, familiaren etnia eta estereotipoak aitzakiatzat hartuta; izan ere, delinkuentzia familiako kide guztiekin lotzen ari dira, baita adingabeak ere”, azaldu zuten agiri batean. Espainian ijitoen aurka dagoen ohitura luze baten jokabideak dira horiek, salatu zutenez. Elkartearen eta fundazioaren ahotan, “legez kanpoko ekintza arrazistak dira, legeek aurre egin behar diete eta poliziak eragotzi eta gelditu behar ditu”. Horregatik, familia bere etxean sartu ahal izateko beharrezko neurriak hartzea eskatu zieten Udalari eta Udaltzaingoari, eta baita patruilen antolatzaileak identifikatzea ere, gorroto delitu bat egotzita.

Emakume bat zauritu da Deskargan, autoa malda batetik erorita

Emakume bat zauritu da Deskargan, autoa malda...
Emakume bat zauritu da Deskargan, autoa malda batetik erorita

Astearte honetako 07:55 aldera gertat...
0:52 min.

Astearte honetako 07:55 aldera gertatu da, Antzuolan, Durangorako bidean. Emakumea suhiltzaileek erreskatatu dute, eta, gerora, ospitalera eraman dute

Emakume bat zauritu da, eta ospitalera eraman dute, Deskarga mendatean (Gipuzkoa) izandako zirkulazio-istripu batengatik; hain zuzen, gidatzen ari zen ibilgailua malda batetik erori da, GI-632 errepidean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gertakaria 07:55 aldera jazo da, mendateko jaitsieran, Antzuola udal-barrutian, Durangorako bidean. Autoaren gidaria autoaren barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek erreskatatu dute; gerora, ospitale batera eraman dute. GI-632 errepideko puntu horretatik igaro behar dutenei, Ertzaintzak arretaz gidatzea gomendatzen die; izan ere, errei bat itxita dago, eta ordezko bidea ari zaie eskaintzen gidariei.

Millet eta Montull segituan sartuko dituzte kartzelan, Palauko espoliazioagatik

Millet eta Montull segituan sartuko dituzte k...
Millet eta Montull segituan sartuko dituzte kartzelan, Palauko espoliazioagatik

Bartzelonako Auzitegiak hartu du neur...
2:20 min.

Bartzelonako Auzitegiak hartu du neurria astelehen honetako arratsaldean, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak hala eskatuta

Palau kasua epaitu zuen Bartzelonako Auzitegiaren Hamargarren Sailak, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak hala eskatuta, erabaki du behin-behineko kartzela-zigorra ezartzea Felix Millet Palau de la Musicako presidenteari eta azken horren bigarrenari, alegia, Jordi Montulli. Iturri judizialek jakitera eman dutenez, segituan sartuko dira kartzelan; Justizia Jauregitik Brians I kartzelara eramango dituzte (Sant Esteve Sesrovires Bartzelonako herrian dago espetxea). Erabakiaren berri 15:00ak jota eman diete; jarraian, Justizia Jauregiko kalabozoetara eraman dituzte, Esquadra Mossoek lagunduta. Montserrak Comas epailea buru duen epaimahaiak bista egin du astelehen honetan, Millet, Montull, azken horren alaba Gemma eta Daniel Osacarrentzako balizko kautelazko neurriei heltzea xede; neurri horiek Palauko espoliazioaren epaia irmoa izan aurrekoak dira. Bista amaituta, hitzordua jarri diete auzipetuei, epaiaren berri emateko asmoarekin. Fiskaltzak astelehen honetan bertan eskatu du Millet eta Jordi Montull espetxean sar daitezela, zigorraren iraupenaren erdirako; izan ere, ihes egiteko arriskua bistakoa delakoan zegoen. Gemma Montull eta Daniel Osacarrentzat, aldiz, aldian-aldian epailearen aurrean aurkezteko eskatzen zuen. Akusatuen abokatuek neurriak arbuiatu zituzten; argudiatu zuten auzipetuek beti erantzun izan dutela justiziaren aurrean, eta, horrez gain, hiru gizonek ez dutela osasun-egoera onik eta adinekoak direla. CDCko diruzain ohi Daniel Osacarrentzat, auzitegiak onartu du Fiskaltzaren eskaera, alegia, pasaportea kentzea, herritik irteteko debekua, eta hilabetean behin epaitegian aurkeztea (fiskalak 10 egunetik behin eskatu zuen). Gemma Montull Palauko finantza-zuzendari ohiarentzat, pasaportea kentzea eta Espainiatik irteteko debekua adostu dituzte; halaber, hilabetean behin aurkeztuko beharko da epaitegi batean. Azken neurri hori gaurko bista egin aurretik ere bazuen ezarrita.

Europako burtsek galerekin hasi dute saioa, Wall Streetek bultzatuta

Europako burtsek galerekin hasi dute saioa, W...
Europako burtsek galerekin hasi dute saioa, Wall Streetek bultzatuta

Down Jones Wall Streeteko adierazle n...
1:19 min.

Down Jones Wall Streeteko adierazle nagusiak inoizko puntu galerarik handiena izan du bart eta horrek domino efektua eragin du

Europako burtsa nagusiek % 3tik gorako galerekin hasi dute astearteko saioa, Wall Streetek bart izandako erorketak bultzatuta. Down Jones Wall Streeteko adierazle nagusiak inoizko puntu galerarik handiena izan du bart (1.175 puntu) eta horrek domino efektua eragin du. Asiako merkatuetan ere eragina izan du eta Tokioko burtsak galerekin amaitu du gaurko saioa. Zehazki, Nikkei indizeak balioaren % 4,73 galdu du (1.071 puntu). Espainian Madrilgo Ibex 35 indizeak % 3,31ko jaitsiera izan du saioaren hasieran eta 9.731 puntuan kokatu da. Madrilgo burtsak 9.800 puntuen marra psikologikoaren azpitik eta balore guztiak gorrian daudela hasi du eguna.