Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-07ko bideoen artxiboa

Alderdiek estatus politiko berrirako proposamenak aurkeztuko dituzte gaur

Alderdiek estatus politiko berrirako proposam...
Alderdiek estatus politiko berrirako proposamenak aurkeztuko dituzte gaur

Autogobernu Lantaldea une erabakigarr...
3:32 min.

Autogobernu Lantaldea une erabakigarrian sartuko da eta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek erabakitze eskubidearen inguruko beren jarrera argitu beharko dute

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek estatus politiko berrirako proposamen zehatzak aurkeztuko beharko dituzte gaur Autogobernu Lantaldearen bileran. Horrez gain, erabakitze eskubidearen inguruan duten jarrera argitu beharko dute. Hain zuzen ere, erabakitze eskubidea izan daiteke akordio zabal bat lortzeko oztopo nagusia. Goizeko bederatzietan hasiko den bileran, alderdiek itun politiko berrirako dituzten asmoak jarriko dituzte mahai gainean. EH Bilduk —Legebiltzarrean bigarren indarra dena— pasa den igandean aurkeztu zuen "Autonomiatik burujabetasunera" izeneko dokumentua. Bertan erabakitze eskubidearen aitortza aldarrikatzeaz gain, hori inolako mugarik gabe gauzatzeko prozedura zehatza eskatzen du. Koalizioaren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta estatu espainiarraren arteko "harreman eredua" izango da eztabaidagai nagusi Autogobernu Lantaldean. "Gure iritziz, argi dago harreman horrek berdintasunean oinarrituta egon behar duela; izan ere, harreman ereduan aldaketarik ez badago, ez da estatus politiko berririk izango", azpimarratu zuen Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak pasa den igandean Hernanin egin zuen aurkezpenean. Aurretik Autogobernuaren Lantaldeak egindako beste bilera batean, erabakitze eskubideari buruzko eztabaida lantaldearen gainerako gaietatik bereiztea proposatu zuen Elkarrekin Podemosek. EH Bilduren esanetan, ordea, ezinbestekoa da erabakitze eskubidea eztabaida horretan gehitzea eta horrela azalduko du bere proposamenean. Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdiek ez dituzte beren proposamen zehatzak ezagutarazi, eta ikusteke dago EAJk zer proposamen eramango duen Autogobernu Lantaldera. EAJren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenean onartu zuen dokumentua, baina jeltzaleek ez dute gaur arte horien berri emango. Dena den, "adostutakoa, legezkoa" eta alde bikoa izango den prozedura baten aldeko proposamena aurkeztuko omen dute, Iñigo Urkullu lehendakariaren jarreraren ildotik. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak duela gutxi ohartarazi zuenez, litekeena da Autogobernu Lantaldea "ezerezean" gelditzea baldin eta erabakitze eskubidea bertatik ateratzen ez bada. PSE-EEko Idoia Mendia idazkari nagusiaren hitzetan, EH Bilduk proposatutako erabakitze eskubidea ez dago Espainiako Konstituzioan. Hori dela eta, Autogobernu Lantaldeko eztabaida erabaki ezin den "toki" batera ez eramateko aldarrikatu zuen, "autonomia estatutuak ezin baitu Konstituzioa aldatu". Bestalde, PPk atzo aurreratu zuen ez duela testurik aurkeztuko. Alfonso Alonso buruzagiaren hitzetan, "une honetan ez dago erreforma bat gauzatzeko behar adina baldintzarik eta adostasunik". Estatutua egun dagoen moduan "atsegin" duela esan zuen, eta bere horretan defendatzen jarraituko duela.

Donostian atxilotutako tatuatzailea epailearen esku utziko dute gaur

Donostian atxilotutako tatuatzailea epaileare...
Donostian atxilotutako tatuatzailea epailearen esku utziko dute gaur

Donostiako tatuatzaile atxilotuaren a...
1:29 min.

Donostiako tatuatzaile atxilotuaren aurkako salaketak 13 dira dagoeneko

Astelehenean, Donostian, atxilotutako tatuatzailea epailearen esku utziko dute asteazken honetan, Martin Ibabe Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziak asteazken honetan jakinarazi duenez. Bi salaketa berri jasotzea espero zuen atzo (asteartea) Donostiako Udaltzaingoak, beraz, sexu abusu edo jazarpena egotzita, salaketak 13 izango lirateke jadanik. Ikerketa ofizioz hasi zen duela astebete, Facebook sare sozialean emakume batek dendan sexu-jazarpena egin ziola jakinarazi ondoren. Gaur, Ibabek ikerketaren nondik norakoak azaldu ditu hedabideen aurrean. Ondoren, Udaltzaingoaren ikerketa taldeak informazio gehiago bildu du herritarren laguntzarekin, eta bederatzi salaketa aurkeztu dira, horietako batzuetan sexu jazarpena edo abusuarekin lotutako delituak leporatuz. Horregatik, tatuatzailea atxilotzea erabaki zuten, zinegotziak esan duenez. Donostiako dendan urte eta erdi zeraman tatuatzaile atxilotuak, baina salaketak lehenagokoak ere badira, negozioa beste toki batzuetan zegoenean, ondorioz, delitu batzuk preskribatzea posible da, zehaztu du Ibabek.

Absolbitu egin dute terrorismoa goratzeaz auzipetutako Barakaldoko txiolari bat

Absolbitu egin dute terrorismoa goratzeaz auz...
Absolbitu egin dute terrorismoa goratzeaz auzipetutako Barakaldoko txiolari bat

Auzitegi Nazionalak ebatzi du gazte h...
1:49 min.

Auzitegi Nazionalak ebatzi du gazte horren jarrerak ez duela inolako arriskurik eragiten, ETAk aspaldi eman zuelako amaitutzat bere jarduera armatua

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du ETAri gorazarre egiteaz akusatutako Barakaldoko txiolari gazte bat, ETAk jarduera armatua amaitutzat eman zuenetik denbora luzea igaro delako eta, beraz, auzipetuaren jokabideak arriskurik suposatzen ez duela ulertzen duelako. Auzitegi Gorenak emandako epai batean oinarritu da Auzitegi Nazionala erabaki hori hartzeko. Grapori gorazarre egiteagatik auzipetutako txiolari bat absolbitu zuen Gorenak, erakunde hori existitzen ez zela eta, ondorioz, mezu horiek beste pertsona batzuei kalterik eragiteko arriskurik ez zegoela argudiatuta. Kaiet Prieto gaztea bi urtez kartzelatzeko eskatu zuen fiskalak, Twitter sare sozialean zabaldu zituen hainbat mezu terrorismoa goratzea zelakoan. Gorenaren epaiari aipu eginez, Auzitegi Nazionalak ondokoa dio bere ebazpenean: "ETAk armak utzi dituela ez badakigu ere, jakina da aspaldi, 2011ko urrian, eman zuela betirako amaitutzat bere jarduera armatua; hortaz, aipatu sententziak aurreikusten duen antzeko egoera da aztertzen ari garena". Esan gabe doa ETA 2017ko apirilaren 8an armagabetu zela, Bakegileek eta nazioarteko egiaztatzaileek elkarlanean Baionan egindako ekimen baten bidez.

Tolosaldeko gazta bat merkatutik kendu dute meningitis kasu bat antzeman ondoren

Tolosaldeko gazta bat merkatutik kendu dute m...
Tolosaldeko gazta bat merkatutik kendu dute meningitis kasu bat antzeman ondoren

Oihan Txiki kooperatibak egindako hir...
2:02 min.

Oihan Txiki kooperatibak egindako hiru gazta sorta guztiak merkatutik kendu dituztela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak, 'Listeria monocytogenes' bakterioaren intoxikazio kasu bat antzeman ondoren

Oihan Txiki kooperatibak egindako ardi gazta-sail guztiak merkatutik kendu behar izan dituztela jakitera eman du gaur Eusko Jaurlaritzak, Madrilen Listeria monocytogenes bakterioak eragindako meningitis kasu bat antzeman ondoren. Osasun Sailak agiri batean azaldu duenez, ondorengo produktuak kendu dituzte merkatutik: Gutizia (ardi esne gordinez egindako gazta), Txuria (ardi esne gordinez egindako mami biguneko gazta) eta Beltza (ardi esne gordinez egindako gazta zilindroa). Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aecosan) meningitis kasu baten berri eman ondoren hartu du erabakia Jaurlaritzak. Listeria monocytogenes bakterioak eragindako kasu bat izan da Madrilen, eta ardi esne gordinez egindako gaztaren kontsumoarekin lotu dute. Gertakariaren berri atzo izan zuen Aecosanek, Informazio Elkartruke Azkarreko Sistemaren (Sciri) bidez. Pazienteak hobera egin duela jakinarazi dute azken orduetan. Agentziak zehaztu duenez, gazta Orexako (Gipuzkoa) Oihan Txiki artzain kooperatibak ekoitzi du. Antza denez, kutsatutako esneaz eginiko produktu sorta Katalunian, Euskadin eta Madrilen banatu dute. Horregatik, produktu horietako bat etxean duten kontsumitzaileei ez jateko gomendioa eman die Osasun Sailak, eta jan ostean sintomaren bat baldin badute osasun zentro batera joateko.

Alderdiek estatus politiko berrirako proposamenak aurkeztuko dituzte gaur

Alderdiek estatus politiko berrirako proposam...
Alderdiek estatus politiko berrirako proposamenak aurkeztuko dituzte gaur

Autogobernu Lantaldea une erabakigarr...
3:09 min.