Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-08ko bideoen artxiboa

Lan Ikuskaritzak 15.000 kontratu ikertu eta 1.873 arau-hauste aurkitu ditu 2017an

Lan Ikuskaritzak 15.000 kontratu ikertu eta 1...
Lan Ikuskaritzak 15.000 kontratu ikertu eta 1.873 arau-hauste aurkitu ditu 2017an

Euskadiko Lan eta Gizarte Segurantzar...
2:15 min.

Euskadiko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak 15.105 lan-kontratu aztertu zituen eta horietako ia 2.000 kontratutan irregulartasunak antzeman zituzten

Euskadiko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzak 15.105 lan-kontratu aztertu zituen 2017an, eta horietako ia 2.000n (1.979) % 13ko irregulartasunak antzeman zituzten. Ondorioz, aldatu behar izan zituzten, kontratuak mugagabeak egiteko edo lanaldi partzialeko kontratazioen kasuan lan-orduak gehitzeko. Bestalde, ikuskatze horiei esker, Gizarte Segurantzan 2.686 langile gehiago izatea lortu zuten iaz. Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak Euskadiko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzaren 2017ko jardueren txostena aurkeztu du asteazken honetan, Jon Azkue Lan eta Justiziako sailburuordearekin eta Iciar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordearekin batera. Guztira, Lan Ikuskaritzak 37.129 jarduera egin zituen iaz eta 1.874 arau-hauste antzeman zituen horietan; horrek, 8,1 milioi euro utzi zituen. Bestalde, likidazio-espedienteei esker beste 31,1 milioi euro bildu zituen Ogasunak, San Josek azaldu duenez. Horrez gain, 5.671 errekerimendu (arau-hauste barik egindako abisuak) egin zituzten. Laneko istripuen ikerketen harira, Gonzalezek guztiak ikertzen direla esan du. Hori horrela, 2017an 19 zehapen-espediente zabaldu ziren heriotza eragin zuten istripuengatik edo istripu oso larriengatik. Sailburuaren hitzetan, datuok "izugarri onak" dira, eta miaketen eraginkortasuna agerian uzten dute. Hortaz, 2018an bide beretik jarraituko dutela iragarri du, batez ere, kontratazioan ematen den iruzurra kontrolatzeko asmoz.

Administrazioaren izapideak

Administrazioaren izapideak 'on line' egiteko...
Administrazioaren izapideak 'on line' egiteko aukera izango dute EAEko herritarrek

Agiri, espediente edo jakinarazpen of...
2:02 min.

Agiri, espediente edo jakinarazpen ofizialekin leiho birtual bakarra martxan jarriko du aurten Eusko Jaurlaritzak

Aurten 'Herritarraren Karpeta' egitasmoa martxan jarriko dutela iragarri du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horrela, Euskal Administrazio Publikoarekin lotutako izapide guztiak 'on line' kudeatzeko aukera izango dute EAEko herritarrek, leiho birtual bakar baten bidez. Erkorekak, berak eskatuta, agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordean, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza eta Berrikuntza Publiko Plan Estrategikoa 2020 aurkezteko, eta horren baitan, 'Herritarren Karpeta' proiektua. Herritarren eta administrazioaren arteko harreman digitalean egitasmoak jauzi kualitatiboa suposatuko duela uste du sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean izapide eta kudeaketa guztietarako leiho birtual bakarra izango delako. “Herritarrak edozein dispositibotik, edonoiz eta edonon sartu ahal izango dira. Itxaron barik, ilararik gabe”, goraipatu du Erkorekak. Gainera, karpeta pertsonalizatua izango dela jakitera eman du Jaurlaritzako bozeramaileak; izan ere, herritar bakoitzak bere agiriak, espedienteak edo jakinarazpen ofizialak eskuragarri izango ditu, une horretan egiten ari den tramitearen arabera (ordainketak, espedienteak, ziurtagiriak, jakinarazpenak edo mezuak). Erkorekak iragarri duenez, 'Herritarren Karpeta' 2018an abian jarri eta zenbait fasetan martxan jarriko dute legealdian zehar. Hasiera batean, dagoeneko online eskaintzen ari diren zerbitzu, jakinarazpen eta izapide guztiak toki horretan bilduko ditu Eusko Jaurlaritzak, orain webgune ezberdinetan sakabanaturik daudelako. 'Herritarren Karpetan' ematen diren datu pertsonal eta pribatu guztien segurtasun eta erabateko babesa bermatuko du Eusko Jaurlaritzak, Erkorekak ziurtatu duenez.

Erabakitzeko eskubidearen inguruan Kanadak duen legea proposatu du Podemosek

Erabakitzeko eskubidearen inguruan Kanadak du...
Erabakitzeko eskubidearen inguruan Kanadak duen legea proposatu du Podemosek

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, Ka...
2:42 min.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, Kanadako Argitasun Legearen antzekoa sortzea da Elkarrekin Podemosek mahai gainean jarri duen proposamena. Quebeceko erreferenduma arautzeko onartutako legea da

EAEko estatus politiko berri baterako ekarpenak aurkeztu dituzte alderdi guztiek Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldean. Elkarrekin Podemosek aurkeztu duen dokumentuak erabakitzeko eskubidea eta estutu berria bi lantaldetan eztabaidatzea proposatzen du. Alde batetik, Gernikako Estatutuaren erreforma landuko duen lantaldea proposatzen du Lander Martinez buru duen alderdiak. Horren iritzian, estatutu berri bat sortzea premiazkoa da, euskal alderdien arteko akordio transbertsalak eta zabalak batuko dituena. Akordio berriak nazio izaera eta eskubide historikoak bermatu beharko dituela nabarmendu du Martinezek. Bestalde, erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko eta adosteko beste lantalde bat sortzea da Elkarrekin Podemosek gaur mahai gainera ekarri duena. Lurraldetasunaz haratago, erabakitzeko eskubidea dimentsio zabalago batean landuko duen mahai paralelo bat sortu nahi du Martinezen alderdiak. Kanadako Argitasun Legea jarri du adibidetzat Elkarrekin Podemosek, abiapuntu gisa. Quebeceko erreferenduma arautzeko Kanadako Parlamentuak onartu zuen legea da Argitasun Legea deritzona. EAJk estatus politiko berri bat proposatu du, euskal autogobernua gaurkotzeko; estatus berri hori "kontzertu politiko bat" izango litzateke, kontzertu ekonomikoarekin homologagarria bera, eta xedea izango luke lortzea Estatuarekin izaera konfederaleko aldebiko harremana. Jeltzaleen helburua da estatus politiko berri bat erdiestea, espainiar Estatuarekin beste lotura-mota gauzatzeko; proposamena eskubide historikoetan oinarritzen da, horietan bakarrik, eta Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriak babesten du. Itunean eta bi aldeen nazio-errealitatean oinarrituko litzateke Euskadi eta Estatuaren arteko harreman berezi eta aldebiko hori. Espainiar Estatuarekin elkarbizitza-akordioa izatea proposatzen du; bi aldeek hitzarmena errespetatzeko konpromisoa hartu beharko lukete.

Epaile batek Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu, U-1eko kargengatik

Epaile batek Espainiako Poliziako bi agente i...
Epaile batek Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu, U-1eko kargengatik

Poliziaren oldarraldia ikertzen ari d...
1:50 min.

Poliziaren oldarraldia ikertzen ari den epaileak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila

Kataluniako erreferendumaren egunean Estatuko Segurtasun Indarrek egindako oldarraldiak ikertzen ari den Bartzelonako epaileak Espainiako Poliziako bi agente inputatu ditu. Gainera, agenteon koordinatzaile nagusia, Diego Perez de los Cobos, lekuko gisa deklaratzera deitu du. EFE agentziak jakinarazi duenez, Bartzelonako Instrukzio Arloko 7. Epaitegiak onartu egin du Iridia kolektiboak aurkeztutako kereila. Kolektibo horrek Bartzelonako eskola batean ustez hiru pertsona zauritu zituzten inspektoreorde bat eta agente bat identifikatzea lortu zuen. Auto batean, epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu bi poliziak, baina zitazio formala hainbat ikerketaren araberakoa izango da. Era berean, Diego Perez de los Cobos polizia operazioaren koordinatzaile nagusia lekuko gisa deitu du. Epaileak urriaren 1eko komunikazioak entregatzea ere agindu dio Espainiako Poliziari.

Foru Gobernuak frankismoko ikur bat kendu du NAPIko beirate batetik

Foru Gobernuak frankismoko ikur bat kendu du ...
Foru Gobernuak frankismoko ikur bat kendu du NAPIko beirate batetik

Nafarroako armarriaren erdian San Fer...
1:17 min.

Nafarroako armarriaren erdian San Fernandoren ohore-gurutzea zegoen jarrita Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko beirate batean

Nafarroako Gobernuak San Fernandoren ohore-gurutzea zuen irudi bat kendu du Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) beirate batetik. Modu horretan, ikurren eta frankismoko biktimen erreparazio legea bete du Uxue Barkosek zuzentzen duen Gobernuak. 1936ko golpe militarra babesteagatik, Franco diktadoreak San Fernandoren ohore-gurutzea eman zion Nafarroari, eta orduko agintariek Nafarroako armarriari gehitu zioten ikur frankista hori. Irudi zaharra kendu eta Vianako Printzea Erakundearen esku utzi du Foru Gobernuak. Horren lekuan, Alberto Chueca erriberritarrak egindako lana jarri dute.

Apirilaren 22an egingo dituzte presidentea aukeratzeko hauteskundeak Venezuelan

Apirilaren 22an egingo dituzte presidentea au...
Apirilaren 22an egingo dituzte presidentea aukeratzeko hauteskundeak Venezuelan

Oposizioak, bere aldetik, ez du argit...
1:22 min.

Oposizioak, bere aldetik, ez du argitu oraindik hauteskundeetan parte hartuko duen ala ez

Venezuelan presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dituzte apirilaren 22an, Tibisay Lucena Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionaleko presidenteak iragarri duenez. Oposizioak, bere aldetik, ez du argitu oraindik hauteskundeetan parte hartuko duen ala ez. Lucenaren esanetan, Venezuelako Batzar Konstituziogileak onartutako dekretua beteko da horrela, hauteskundeak maiatza baino lehen egitea agindu baitzuen. "Hauteskunde presidentzialak 2018ko apirilaren 22rako deitu dira", adierazi du Lucenak. Gaineratu duenez, Hauteskunde Kontseilu Nazionala pasa den astelehenetik "saio iraunkorra" egin du bozak egiteko aukera ezberdinak aztertzeko. Hauteskunde erregistroa otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, baina aurrez egun bat zehaztuko dute izena eman nahi duten edota bizilekua aldatu nahi duten herritarrentzat. Behin betiko hautesle-errolda martxoaren 5ean argitaratuko dute. Bestalde, hautagaitzak internet bidez aurkeztu beharko dira lehenik, otsailaren 24tik 26ra, eta azken egun horretan 48 orduko epea irekiko da hautagaiek baldintzak bete ditzaten. Hauteskunde kanpainak 16 egun iraungo du, apirilaren 2tik hauteskundeak egin baino hiru egun lehenagora arte.