Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-09ko bideoen artxiboa

Urduñako mendatea bakarrik dago itxita, elurragatik, euskal bide-sarean

Urduñako mendatea bakarrik dago itxita, elurr...
Urduñako mendatea bakarrik dago itxita, elurragatik, euskal bide-sarean

Arretaz gidatzea gomendatu du Ertzain...
1:46 min.

Arretaz gidatzea gomendatu du Ertzaintzak, EAE osoan; izan ere, izotz-plakak daude. Araban, mendian, -12 ºC ere izan dituzte gauean

Ertzaintzak gomendatu du arretaz gidatzea, euskal errepideetan, izotz-plakak baitaude; hala ere, bide-sare osoa zabalik dago, eta Urduñako mendatea bakarrik dago itxita, elurragatik. Hala eman du jakitera Segurtasun Sailak. Gauean, tenperatura minimoak oso hotzak izan dira; Araban, mendian, -12 ºC ere jaso dituzte, Euskalmeten arabera. Hotz handi horren ondorioz, izotz-plakak sortu dira errepideetan, baina ez da istripu larririk izan ostiral gauean. Euskal Autonomia Erkidegoko mendateei dagokienez, ez da katerik behar batean ere ez, baina Ertzaintzak arreta eskatzen du, guztietan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak osteguneko arratsaldean indargabetu zuen Neguko Bide Zaintza Planaren fase operatiboa, ostiralean baldintza meteorologikoek hobera joko zutela kontuan izanik. Nolanahi ere, indarrean dago oraindik Plana, Jarraipen eta Informazioa fasean. Elurrak eragindako abisu horia ostiral honetako eguerdian deituko dute berriro, eta larunbat eguerdira arte egongo da indarrean. Otsailaren 9ko lehen orduetan, elur-kota 500-600 metrorako katuko da, eta 800-1.000 metroetara igoko da eguerdian; gerora, baina, berriro egingo du behera, 200-400 metrora kokatuta. Aurreikusita dago 2-10 zentimetro elur pilatzea 600 metrora, eta 20 zentimetro ere 1.000 metrora.

Bahituta omen zegoen Gasteizko neskatoa familiarekin dago jada

Bahituta omen zegoen Gasteizko neskatoa famil...
Bahituta omen zegoen Gasteizko neskatoa familiarekin dago jada

Joan den otsailaren 3an aitak alaba b...
0:43 min.

Joan den otsailaren 3an aitak alaba bahitu zuela salatu zuen emakume batek. Orduz geroztik biak desagertuta egon dira

Bahituta omen zegoen 12 urteko neskato gasteiztarra bere amarekin dago jada, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Joan de otsailaren 3an amak aitaren kontrako salaketa jarri zuen, alaba bahitu zuelakoan, eta Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen abian. Orduz geroztik aita eta alaba desagertuta egon dira, baina arratsalde honetan neskatila etxera itzuli dela jakinarazi dio amaren familiak Ertzaintzari. Emakumeak du adingabearen guraso-ahala.

Frantziak ETAri kendutako armak eta dokumentazioa eman dizkio Espainiako Gobernuari

Frantziak ETAri kendutako armak eta dokumenta...
Frantziak ETAri kendutako armak eta dokumentazioa eman dizkio Espainiako Gobernuari

Material guztia bi kamioitan ekarri z...
1:47 min.

Material guztia bi kamioitan ekarri zuten Paristik joan den astelehen eta asteartean. Rajoyren Gobernuaren ustez, argitu gabeko hilketen inguruan datu gehiago izateko balioko du

Frantziako agintari judizialek, hango Gobernuarekin lankidetzan, ETAri azken 20 urteotan kendutako armak eta agiriak eman berri dizkio Espainiari, Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi duenez. Materiala bi kamioitan ekarri zuten Paristik joan den astelehenen eta asteartean, Guardia Zibilaren GAR agenteen eta Jendarmeriaren kideen zaintzapean. Ministerioaren hitzetan, Frantziak entregatu duen lehen sorta da hori. Operazioak, 'Memoire vivante' izenekoa (memoria bizia, frantsesez), helburu bikoitza du: batetik, judizialki argitu gabeko ETAren hilketen inguruan datu gehiago ematea, eta bestetik, biktimen memorian laguntzea. Izan ere, Gasteizen dagoen Terrorismoaren Biktimen Memoriala esku jarriko dute materiala. Ministerioaren hitzetan, Mariano Rajoy eta Francois Hollande Espainiako eta Frantziako presidenteek adostu zuten esku aldaketa, duela urtebete, Malagan egindako goi-bileran.

Legebiltzarrak frankismoaren biktimak erreparatzeko legea tramitatzea arbuiatu du

Legebiltzarrak frankismoaren biktimak errepar...
Legebiltzarrak frankismoaren biktimak erreparatzeko legea tramitatzea arbuiatu du

Proposamenak EAJren, PSE-EEren eta PP...
1:04 min.

Proposamenak EAJren, PSE-EEren eta PPren botoak izan ditu aurka; ekimenaren bultzatzailea zen EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, aldeko botoa eman dute

Eusko Legebiltzarrak erabaki du ez tramitatzea memoria historikoko lege-proposamen bat, alegia, frankismoaren biktimak erreparatu eta aitortzeko lege-proposamena. Ostegun honetan arbuiatu du tramitazio hori, EAJren, PSE-EEren eta PPren kontrako botoekin; ekimenaren bultzatzaile EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, aldeko botoa eman dute. Ganberan, hala, kontrako 46 boto eman dituzte, eta 29 alde, eta, ondorioz, ez dute aintzat hartu EH Bilduren proposamena. Azaroan ere gauza bera gertatu zen, Elkarrekin Podemosek aurkeztutako beste ekimen batekin. Hain zuzen ere, kasu hartan proposamena frankismoaren biktimentzako erreparazio juridikoaren gainekoa zen; bertan, besteak beste, eskatzen zuten 1936tik 1978ra arte bideratutako prozedura judizial guztiak legearen aurkakotzat jo zitzatela. Proposamen hori ez zuen Legebiltzarrak onartu; izan ere, EAJ eta PP horren aurka azaldu ziren. PSE abstenitu zen, eta Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk aldeko botoa eman zuten.

Kolonbiak migrazio-kontrola zorroztu du Venezuelarekin duen mugan

Kolonbiak migrazio-kontrola zorroztu du Venez...
Kolonbiak migrazio-kontrola zorroztu du Venezuelarekin duen mugan

Venezuelako 550.000 pertsona iritsi d...
0:59 min.

Venezuelako 550.000 pertsona iritsi dira Kolonbiara. Egunero, 37.000k zeharkatzen dute muga; horietako asko elikagaien eta sendagaien bila sartzen dira

Kolonbiako Gobernuak neurriak hartu ditu ostegun honetan Venezuelarekin duen mugan, migrazio-kontrolak zorroztea xede; hain zuzen ere, unitate berezi bat sortuko du bertan. Bitartean, Juan Manuel Santos presidenteak eskatu die kolonbiarrei elkartasuna izan dezaten, Venezuelako herritarrekin, azken horiek krisia pairatzen ari direlako. Aipatutako unitate hori, alegia, Migrazio Talde Berezia, saiatzen ari da kontrola eta segurtasuna gogortzen Venezuelarekin partekatzen duten mugaldean. Egunero, milaka lagun sartzen dira Kolonbiara Venezuelatik; Santosek Cucuta hirian azaldu duenez, gune publikoan errespetua bermatzea ere du helburu talde horrek. Krisiaren ondorioz, 550.000 bat lagun iritsi dira Kolonbiara Venezuelatik; horrez gain, egunero, 37.000 bat lagunek zeharkatzen dute muga, horietako asko elikagaien eta sendagaien bila.