Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-12ko bideoen artxiboa

Abisu horia gaur eta bihar izotzaldi eta tenperatura minimoengatik

Abisu horia gaur eta bihar izotzaldi eta tenp...
Abisu horia gaur eta bihar izotzaldi eta tenperatura minimoengatik

Gainera, elur kota 900-1.000 metrotik...
1:04 min.

Gainera, elur kota 900-1.000 metrotik jaitsi da goizaldean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, astelehena, eta biharko Euskadiko barnealdean izotzaldi txikiak eta muturreko tenperatura baxuak izango direlakoan. Abisua indarrean egongo da asteleheneko 21:00etatik astearteko 09:00ak arte. Gainera, goizaldean elur-maila 900-1.000 metrotik jaitsiko da, eta egunean zehar 300-500 metrotan kokatuko da (aurreikusitako lodierak: 5-15 cm 1000 metrora, 2-8 cm 600 metrora, 0 cm 200 metrora). Kantaurialdean zaparrada txikiak botako ditu, zenbait tokitan ertainak, batez ere egunaren lehen partean; arratsalde-gauean atertzera egingo du. Gainera, kostaldean ekaitzak jo eta txingorra egin dezake.

N-240 errepideko istripuak salatzeko elkarretaratzea, Pesalurreko langileek deituta

N-240 errepideko istripuak salatzeko elkarret...
N-240 errepideko istripuak salatzeko elkarretaratzea, Pesalurreko langileek deituta

Pesalur enpresako langile-batzordeak ...
1:09 min.

Pesalur enpresako langile-batzordeak antolatuta, Labeaga auzoan egingo dute bilkura, ospitalearen parean, 10:00etatik 11:00etara

Pesalur enpresako langile-batzordeak elkarretaratzea deitu du gaur, astelehena, Galdakaon, azkenaldian N-240 errepidean izandako istripuak salatzeko. Besteak beste, bi langile hil zirenotsailaren 1ean gertatutako ezbehar batean: Bizkaibus enpresako gidari bat eta kamioi-gidari bat. Bilkura Labeaga auzoan egingo dute, ospitalearen parean, 10:00etatik 11:00etara, ELAk aditzera eman duenez. Errepidean lanak egiten ari dira gaur egun, istripu ugari gertatzen ari direla ohartuta. Hala azaldu du Imanol Pradales Garapen Ekonomia eta Lurralde Garapenerako diputatuak aste honetan. Izan ere, UGT sindikatuak bi pertsona hil ziren Galdakaoko bihurgune horretan neurri zuzentzaileak hartzeko eskaria egin du. Eremu horretan bertan, AP-8 autobidearen eta N-240 errepidearen bidegurutzean hobekuntza lanak egiten ari dira, Usansoloko eta Galdakaoko Ospitaleko sarbideak berrantolatzeaz gain. Hori dela eta, diputatuak zehaztutakoaren arabera, zirkulazioak hainbat muga ditu; besteak beste, orduko 40 kilometroko abiadura-muga dago ezarrita orain dela zenbait hilabetez gero.

Hamaika auzokide euren etxetik irtenarazi dituzte Pasaian luizi baten ondorioz

Hamaika auzokide euren etxetik irtenarazi dit...
Hamaika auzokide euren etxetik irtenarazi dituzte Pasaian luizi baten ondorioz

Auzokideak lau solairuko eraikin bate...
0:49 min.

Auzokideak lau solairuko eraikin batean bizi dira. Dirudienez, ez dago eraikina behera etortzeko arriskurik, baina hutsik egongo da behintzat horren egoera aztertu arte

Pasaiako malda batean izandako lur-jausi baten ondorioz, hamaika auzokide euren etxetik irtenarazi dituzte igande gau honetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Udaltzaingoak jakitera eman dutenez. Auzokide horiek Azkuene kaleko lau solairuko eraikin batean bizi dira. Dirudienez, ez dago eraikina behera etortzeko arriskurik, baina segurtasun neurriak direla medio, hustu egin dute, horren egoera aztertu arte behintzat, Udaltzaingoak azaldu duenez. Gauzak horrela, auzokideak ez dira momentuz etxera itzuliko, eta gehienak senitartekoen etxebizitzetan igaroko dute gaua.

Urtebeteko kartzela zigorra Amurrioko gazte batentzat, ETAren anagrama marrazteagatik

Urtebeteko kartzela zigorra Amurrioko gazte b...
Urtebeteko kartzela zigorra Amurrioko gazte batentzat, ETAren anagrama marrazteagatik

Duela hiru urte Lesakako etxe baten p...
1:33 min.

Duela hiru urte Lesakako etxe baten paretan ikur hori margotzeagatik urtebeteko zigorra jarri zioten. Gaur arratsaldean sartu da Basauriko kartzelan

24 urteko Amurrioko gazte bat, Julen Ibarrola, espetxean sartu da gaur arratsaldean, terrorismoa goratzeagatik zigortua izan eta gero. Urtebeteko kartzela zigorra ezarri zioten duela hiru urte Lesakako etxe bateko paretan, errotulagailu batez, ETAren ikurra marrazteagatik. Justiziak berehala kartzelan sartzeko eskatu zuen, Amurrioko Gaztetxearen okupazioan parte hartzeagatik aurrekariak zituelako. Gaur arratsaldean sartu da Basauriko kartzelan. Bidean lagundu diote hainbat herritarrek. Auzitegi Nazionalaren eta Gorenaren sententzietan, baziren kondenatuaren absoluzioa eskatzen zuten aurkako botoak ere: epaile batek absoluzioa eskatu zuen pintada gertatu zenean, 2014ko udan, ETA jada deseginda zegoelako, eta beste epaile batek, pintadaren tamaina txikia ikusita, publizitate gutxi egiten zuelako. Azken egunotan hainbat protesta ekintza izan dira Amurrion eta atzo bertan manifestazio jendetsua egin zen herrian, gazteari babesa agertzeko.

Indarrean sartu da Espainiako Gobernuak pentsio planetan egindako erreforma

Indarrean sartu da Espainiako Gobernuak pents...
Indarrean sartu da Espainiako Gobernuak pentsio planetan egindako erreforma

Orain arte soilik kasu berezietan ate...
3:29 min.

Orain arte soilik kasu berezietan atera zitekeen dirua jubilatu aurretik. Hemendik aurrera, 10 urtetan sartutako dirua atera ahal izango da, 2025etik aurrera. EAEn jada indarrean dago aukera hori

BOE edo Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu ostean, igande honetatik indarrean da 2025etik aurrera pentsio planetako dirua, mugarik gabe, erretiratzea ahalbidetzen duen erret dekretua. Orain arte jubilazioa baino lehen dirua erretiratzeko aukera bakarra egoera berezian egotea zen: iraupen luzeko langabea izatea, gaixotasun larria izatea edo etxegabetze prozesuan egotea. Erreforma honekin edonork atera ahal izango du dirua, kontua ireki zuenetik 10 urte igarotzen direnean. Hori bai, kontua 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera ireki zutenei eragingo die soilik neurri honek eta 2025etik aurrera atera ahal izango dute aurreztu dutena. 2016an ireki zutenek 2026an, eta horrela, hurrengo urteetan ere. Gainera, erreforma honek jaitsi egiten ditu gestioagatik ordaintzen diren gehienezko komisioak: %0,85eko gehienezko tasa izango dute errenta finkoko funtsek, %1,3koa funts mistoek eta %1,5 errenta aldakorreko funtsek. Dena dela, oraindik bi hilabete itxaron beharko da muga berri hauek martxan izateko. Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, aldaketa honekin produktu hauek bultzatu nahi ditu Gobernuak. Zehazi, gazteek pertsio plan gehiago kontratatzea nahi dutela esan du. Aldiz, Banka kritiko agertu da neurriarekin. Izan ere, 2025etik aurrera diru askok ihes egindo diela uste dute eta tope bat jartzea eskatu zuten, baina ez da horrela izan. PSOEk ere kritikatu egin du aldaketa, neurri hauek guztiek sistema pribatizatzeko helburua dutelako. UGT eta CCOO sindikatuak ere ez daude ados aldaketarakin, dirua aurrezteko produktu hauen helburua indargabetzen duela uste baitute: Gordeta duzun dirua 10 urtean atera ahal izateak eragingo duena da jendeak krisi bat duenean horietara jotzea, eta beraz, jubilazioa iristean ez du gehigarri hori izango. 2014ko urrian Eusko Jaurlaritzak araudia onartu zuen 2012ko Aurreikuspen Sozialerako Legea osatuz. Araudi horretan jada jaso zuen euskal aurrezleek 10 urteren buruan euren dirua, guztia edo zati bat, BASE edo borondatezko aurreikuspen sozialerako erakundeetatik atera ahal izango zutela, Estatuko gainontzeko planen kasuan ez bezala, 2025era arte itxaron beharrik gabe.