Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe.

Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen.

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu.

"Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe.

Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen.

Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira.

Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei.

Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak.

Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete.

Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira.

San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe.

EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute.

Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia.

Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak.

Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute.

Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari.

Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe.

60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean.

Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da.

Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen.

Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe.

Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan.

Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez.

Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren.

Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako ...
Ertzain bat hil da San Mames ondoan izandako istiluetan

Ertzainari bihotzekoak eman dio San M...
3:07 min.

Ertzainari bihotzekoak eman dio San Mames inguruan izan diren istiluetan, Basurtuko Ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Audiorik gabe. Ertzain bat hil da bart bihotzekoak jota, San Mames ondoan gertatu ziren istiluetan, Bilbon. Ertzaina Basurtuko Ospitalera eraman zuten eta bertan hil da, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez. Liskarrak Athleticen eta Spartaken arteko Europa Ligako partidaren atarian gertatu ziren. Biktima Inocencio Alonso Garcia da. Ermuko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu zuenez, lehendabiziko datuen arabera, bihotz-biriken geldialdia izan zuen, eta horren ondorioz hil da; istiluetan ez zuen inolako kolperik hartu. "Euskal Osasun Sistemak emandako behin-behineko txostenaren arabera, agentea bihotza geldirik zuela heldu zen Basurtuko Ospitalera, eta egoera hori ez zuen inolako traumatismorik eragin, eta hil egin zen, ordubete baino gehiagoan suspertzen saiatu ostean", Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez. San Mames kanpoaldean zegoen EFEko kazetari baten testigantzaren arabera, ertzaina bat-batean zerraldo erori zen, inork eta ezerk jo gabe. Alboan zituen ertzainak lurrean zegoen lankidea suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Anbulantzia batean eraman zuten Basurtuko ospitalera, eta bertan hil zen. Gertakariak 19:30 inguruan jazo dira. Spartekeko zaleak Ertzaintzak inguratuta iritsi dira San Mamesera, baina han Athleticeko zale erradikalak zain izan dituzte eta liskarrak hasi dira. Aurretik, makilak, zabal daitezkeen barrak eta burdinazko ukabilak kendu dizkie Ertzaintzak Athleticeko ultrei. Istiluetan bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako hiru errusiarrak dira, bat poloniarra eta bost euskal herritarrak. Atxilotuek komisarian jarraitzen dute desordena publikoa eta liskarrak eragitea egotzita. Atzerritarrei agintaritzaren aurkako atentatua ere leporatu diete. Euskal Herriko atxilotuek 20-25 urte dituzte, errusiarrek 27-37 eta poloniarrak 30. Gainera, hiru lagun zauritu dira. San Mames inguruan tentsio-uneak izan dira, bengalak eta botilak jaurti dituzte, kontainerrak irauli dituzte errepidean eta Ertzaintzak zale erradikalen kontra egin du.

2018/02/23

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei ...
EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra

PPk proposatutako legez besteko propo...
1:48 min.

PPk proposatutako legez besteko proposamenaren harira, zuzenketa bat adostu dute hiru alderdiek.

Audiorik gabe. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk testu bat adostu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, preso ohiei omenaldiak egitearen kontra. ETAko kide izandakoak, indarkeria erabili izan dutenak edota indarkeria helburu politikoak lortzeko bide gisa justifikatu izan dutenak sartu dituzte zaku horretan. Hiru alderdi horien iritziz, gisa horretako ekitaldiek biktima berriro biktima bihurtzen dute. Euskal presoei egiten zaizkien omenaldiei buruzko legez besteko proposamena aurkeztu zuen PPk Eusko Legebiltzarrean eta gaur eztabaidatuko dute gaia. Aipaturiko hiru alderdiek (EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE-EE) adostasuna lortu dute eta, beraz, adostutako sei puntuko dokumentua onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Onartutako dokumentuan, "ETAko kideei, indarkeria erabili edota justifikatu duten" preso ohiei omenaldiak egitea errefusatu dute. "Omenaldi horiek giza eskubideen defentsaren kontrakoak dira eta biktimak berriro biktima bilakatzea eragiten dute", azpimarratu dute. Halaber, "biktima guztiekiko aitortza eta elkartasuna" berrestea eta terrorismo oro, indarkeria edo giza eskubideen urraketa guztiak deslegitimatuko duen memoriaren eraikuntzan konprometitzea eskatu diote Legebiltzarrari. Bestalde, biktimek "egia, justizia eta erreparaziorako" duten eskubidea garatzen jarraitzeko eta biktimak berriro biktima bihur ez daitezen neurriak hartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

2018/02/23

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza bat...
Pertsona bat hil da Urretxuko etxebizitza batean izan den sutean

Antza denez, sute txiki bat izan da b...
0:53 min.

Antza denez, sute txiki bat izan da biktimaren logelan, goizaldean, ustez kea arnastuta hil da. 60 urteko gizonezkoa da hildakoa.

Audiorik gabe. 60 urteko gizonezko bat hil da gaur, ostirala, Urretxuko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izan den sutean. Suhiltzaileek eitb.eusi azaldu diotenez, auzokoek etxebizitzari kea zeriola antzeman dute, eta larrialdietarako zerbitzuak jakinean jarri dituzte 05:15 inguruan. Sua San Martin kaleko 7 zenbakiko laugarren solairuan piztu da. Etxebizitzan sartu direnean, biktimaren hilotza topatu dute, lurrean etzanda zegoela. Antza denez, medikuaren baieztapena falta bada ere, kea arnastuta hil omen da. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen. Gainera, etxean sartu direnerako sua itzalita zegoen. Dirudienez, koltxoia astiro erre da, garrik eragin gabe. Hormak belztuta daude, baina suak ez du kalte handirik eragin.

2018/02/23

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago iza...
Oposizioaren aurkako bonbardaketa gehiago izan dira Damaskotik gertu

Siriako erregimenaren artilleriak Eki...
1:02 min.

Siriako erregimenaren artilleriak Ekialdeko Goutha bonbardatu du berriro.

Audiorik gabe. Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar lagun zauritu dira asteazken honetan hegazkinek eta helikopteroek, zein erregimenaren artilleriak, Ekialdeko Gouthan (Siria) oposizioaren aurka egindako bonbardaketetan. Antzeko erasoak izan dira Gouthatik gertu, baina oraindik ez dakite biktimak izan ote diren. Gainera, bart, beste hainbat herriren aurkako koheteak jaurti zituzten, Behatokiak jakinarazi duenez. Igandetik hona gutxienez 251 pertsona hil dira Ekialdeko Gouthan bonbardaketengatik; horietatik 58 haurrak ziren. Panos Moumtzis Nazio Batuen Siriarako Bulegoaren koordinatzaileak Ekialdeko Gouthako sei erietxeren aurkako erasoa gaitzetsi du.

2018/02/23

Otsaila 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728 
Urtarrila 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 

        2018-02-13ko bideoen artxiboa

Bridgestoneko langileek astebeteko greba egingo dute gaurtik Aurrera

Bridgestoneko langileek astebeteko greba egin...
Bridgestoneko langileek astebeteko greba egingo dute gaurtik Aurrera

Enpresa batzordeak soldata igoera esk...
2:16 min.

Enpresa batzordeak soldata igoera eskatzen dio zuzendaritzari. Bizkaian, Basauri eta Usansoloko lantegietako 1.100 behargin daude grebara deituta

Bridgestoneko enpresa batzordeak astebeteko greba deitu dugaur hasi eta otsailaren 19ra arte, soldata igoera eskatzeko. Guztira, 2.700 langile daude grebara deituta Kaponiako multinazionalak Espainiar Estatuan dituen lantegietan, Kantabrian, Burgosen eta Bizkaian. Horietatik 1.100 behargin daude Basauriko eta Usansoloko lantegietan. UGT sindikatuak eta Bridgestoneko sindikatu independenteak (BUB) osatzen dute enpresa batzordea, eta kasu honetan UGTk egin du grebarako deialdia. Langileen gehiengoak babestu du greba deialdia eta, horrez gain, kontzentrazioak egitea ere erabaki dute. Hitzarmena berritzeko negoziazioetan soldata igoerari buruz hitz egiteari uko egin izana salatu dute grebaren deitzaileek. Horien esanetan, aurrez CCOOrekin sinatutako hitzarmeneko puntu guztiak negoziatzeko konpromisoa hartu zuen enpresak pasa den urtarrilaren 30ean. UGT eta BUB sindikatuek jarrera aldaketa aurpegiratu dio enpresari. Horien hitzetan, urtarrilaren amaierarako deitutako mobilizazioak bertan behera uztea erabaki bazuten enpresak hitzarmeneko puntu guztiei buruz negoziatzeko konpromisoa hartu zuelako izan zen, soldata igoera barne. Enpresa batzordeak fede onez negoziatzeko aukera eman dio zuzendaritzari, UGTren arabera. Esaterako, soldatak KPIaren arabera gaurkotzea eskaini ei zion. "Puntu honetara iritsita, ordea, ez dago erosteko ahalmena ez galtzeko borrokatzea beste aukerarik", adierazi du sindikatuak.

Aurreakordioa lortu dute Bilboko TAOko langileek eta enpresak

Aurreakordioa lortu dute Bilboko TAOko langil...
Aurreakordioa lortu dute Bilboko TAOko langileek eta enpresak

Astearte honetan asanblea egingo dute...
2:03 min.

Astearte honetan asanblea egingo dute langileek, aurrekoardioa onartu eta urtarrilaren 2an abiatutako grebari amaiera eman edo ez erabakitzeko

Bilboko TAO zerbitzua kudeatzen duen konpainiaren (Eysa-Cycasa) zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aurreakordioa lortu zuten atzo, astelehena. Langileen bozketa egingo dute gaur, eta, bertan, aurreakordioa onartu eta urtarrilaren 2an abiatutako greba amaitu edo ez erabaki beharko dute. Aurreko bi bilerak akordio barik bukatu eta gero, aldeek aurreakordioa lortu dute hirugarrenean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saila bitartekari zela. Hain zuzen ere, ELA, UGT, Denok eta USO sindikatuek babestu zuten aurreakordioa (enpresa batzordeko 9 kideetako 8). LABek, aldiz, aurka egin zuen. Aldeek ez zuten aurreakordioaren edukiaren berri eman nahi izan, langileek asanblean ezagutu dezan. Enpresatik positibotzat jo zuten aurreakordioa, eta adierazi zuten Eysa-Cycasak esfortzu handia egin duela grebari amaiera emateko. Horregatik, aurrekordioa onartzea espero dutela gaineratu zuten. Bilboko TAO zerbitzuko langileek greba mugagabea abiatu zuten urtarrilaren 2an, zuzendaritzak kaleratutako zazpi lankide berriro kontratatzea eskatzeko eta lan hitzarmen berria aldarrikatzeko.

75 europarlamentarik atzera egin dezala eskatu diote Maria Elosegi epaileari

75 europarlamentarik atzera egin dezala eskat...
75 europarlamentarik atzera egin dezala eskatu diote Maria Elosegi epaileari

Giza Eskubideen Europako Auzitegiko e...
1:44 min.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile aukeratu zuten Elosegi. Erabaki horrek hautsak harrotu zituen, epaile donostiarrak adierazpen homofoboak egin izan dituelako

Europako Parlamentuko 75 diputatuk gutun bana igorri diote Europako Kontseiluari eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiari, Maria Elosegi epaile donostiarrari bere adierazpenetan atzera egin dezala eskatuz. Joan den urtarrilaren 23an Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile aukeratu zuten Elosegi, eta izendapen horrek polemika handia piztu zuen, adierazpen homofobo asko egin izan dituelako. Horrela bada, Espainiako Alderdi Sozialistako europarlamentariek ekimen bat abiatu dute, Elosegiri atzera egin dezala exijituz eta, hala egin ezean, haren izendapena baliogabetzeko prozedura abiarazteko eskatuz. Europako Kontseiluko eta Giza Eskubideen Auzitegiko presidenteei bidalitako gutuna Ezker Unitarioak, ALDE talde liberalak eta Berdeek babestu dute. Elosegik egindako adierazpen diskriminatzaileak larriak eta onartezinak direla azpimarratu dute.

Europako Batzordeak bidesari elektrikoaren txostena igorri dio Energia Ministerioari

Europako Batzordeak bidesari elektrikoaren tx...
Europako Batzordeak bidesari elektrikoaren txostena igorri dio Energia Ministerioari

Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko Ene...
1:56 min.

Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko Energia ministroak jakinarazi duenez, PPk eta EAJk 2017an adostutako itunaren inguruko txosten informatiboa igorri dio Europako Batzordeak

Alvaro Nadal Espainiako Gobernuko Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko ministroak iragarri duenez, PPk eta EAJk iaz bidesari elektrikoaren inguruan adostutako akordioaren inguruko txosten informatiboa igorri dio Europako Batzordeak Energia Ministerioari. Kataluniako Herriaren Defendatzaileak itunaren aurkako salaketa jarri zuen, Kataluniako Gobernuak bultzatuta. Nazio Batuen OMT Munduko Turismo Erakundeak maiatzean egingo duen biltzarra Donostian egiteko hitzarmena sinatu du astelehen honetan Nadalek Bilbon egindako agerraldian. EAJk eta PPk hitzartutako itunaren ostean abiatutako Euskadiko bidesari elektrikoaren erreformaren inguruan galdetu diote bertan kazetariek, Estatuko Aurrekontu Nagusien negoziazioaren testuinguruan. Nadalen arabera, erreforma hori egiteko beharrezkoa da Estatuko Aurrekontu Nagusien babesa izatea. Hortaz, aurrekontuak nork babestuko dituen jakin beharko litzateke. Halaber, ohartarazi duenez, Europako Batzordeak eta Merkatuen eta Konpetentzien Batzorde Nazionalak (CNMC) egokitzat jo behar dute tarifa aldaketa. Zentzu horretan, Kataluniako erakundeek jarritako bi salaketek gorabehera hori asko zaildu dutela nabarmendu du. Horrenbestez, Europako Batzordeak txosten informatiboa bidali duela azaldu du, "guk erantzun diezaiogun", gaineratu du.

Estrasburgok Espainia zigortu du Portu eta Sarasolaren torturen auzian

Estrasburgok Espainia zigortu du Portu eta Sa...
Estrasburgok Espainia zigortu du Portu eta Sarasolaren torturen auzian

Lehen aldia da Estatua tratu txarreng...
2:12 min.

Lehen aldia da Estatua tratu txarrengatik zigortzen dutena. Espainiak 50.000 euro ordaindu beharko dizkie Porturi eta Sarasolari, kalte moralengatik

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (ECHR, ingelesezko sigletan) Espainiako Estatua zigortu du Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren torturen auzian. 10 urte igaro dira Guardia Zibilak bi lesakarrak atxilotu zituenetik, eta auziak Espainiako bide judizial guztia agortuta heldu da Estrasburgora (Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak guardia zibilak zigortu zituen; Gorenak, berriz, absolbitu). Aho batez hartu du erabakia epaimahaiak. Epaiaren arabera, Portuk eta Sarasolak tratu anker eta umiliagarria jasan zutela inkomunikazio aldian (ez du torturatzat jo, baina bai tratu txartzat). Auzitegiak uste du Espainiak Giza Eskubideen Europako Konbentzioaren 3. artikulua urratu zuela, bai eduki aldetik zein forma aldetik. Lehen aldia da Estrasburgok Espainia tratu txarrengatik zigortzen duena (aurrekoetan tortura kasuak ez ikertzeagatik zigortu du). Hori horrela, bi salatzaileei 50.000 euro ordaintzera zigortu du (30.000 euro Igor Porturi eta 20.000, Mattin Sarasolari), kalte moralengatik. Epaiak frogatutzat jo ditu bi atxilotuek Guardia Zibilaren menpe zeudela jasandako tratu txarrak. Hala, gogorarazi du Igor Portuk bost egun eman zituela ospitalean, horietatik hiru Zainketa Intentsiboen Unitatean. Horrez gain, nabarmendu du Espainiako agintariek ez dutela lesioak justifikatu edo azaldu lezaketen beste arrazoi edo froga sinesgarririk eman (zauriak atxilotuak izan ziren unean egin zituztela argudiatu izan du Guardia Zibilak). Hori horrela, "Estatuari egotzi behar zaio erantzukizuna", arrazoitu du Estrasburgok. Portuk eta Sarasolak jasandakoak tratu txarrak izan zirela ebatzi du Auzitegiak. Tortura gisa jotzeko, lesioek epe luzerako ondorioak izan behar dituzte eta helburu horrekin egin diren froga argiak egon behar dira. Zazpi epaileetatik hiruk boto partikularra eman dute gertatutakoa tortura izan zela uste baitute.

Mexikoko mugan 104 kilometro harresi eraikitzeko 1.600 milioi eskatu ditu Trumpek

Mexikoko mugan 104 kilometro harresi eraikitz...
Mexikoko mugan 104 kilometro harresi eraikitzeko 1.600 milioi eskatu ditu Trumpek

Bestalde, NASAko aurrekontu proposame...
2:26 min.

Bestalde, NASAko aurrekontu proposamenean Ilargira itzultzeko erronka sartu du AEBko presidenteak

2019 ekitaldirako aurrekontu proposamena aurkeztu du gaur Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Besteak beste, Mexikoko mugan 104 bat kilometro (65 milia) harresi eraikitzeko 1.600 milioi dolar eskatu ditu Trumpek. Iaz antzeko eskaera egin zuen agintariak. Guztira, 3.180 kilometro ditu mugak. Oraingoan, Bravo ibaiaren (Texas) harana babesteko eskakizuna egin du buruzagiak. Segurtasun Nazionaleko Departamentuaren (DHS) goi-kargudunek ziurtatu dutenez, bertako migrazio arduradunek egindako eskaera bat da. Trumpek zenbateko bera eskatu zuen iaz, 1.600 milioi, zonalde berdinean harresia eraikitzeko, San Diegon (Kalifornia), Tijuana (Mexiko) hiriko mugan, baina Kongresuak ez du orain arte eraikuntzarako aurrekontu-sail espezifikorik onartu. Mugako harresian guztira 25.000 milioi dolar xahutzea espero du Trumpen Administrazioak, 18.000 milioi eraikuntza fisikoan eta beste 7.000 milioi hobekuntza teknologiko eta ekipamenduetan, Departamentuak gaur zehaztu duenez. Hala ere, diru-kopuru hori immigrazio erreformaren negoziazioari lotuta dago. Negoziaketak gaur hasi daitezke Senatuan. Besteak beste, umeak zirela, AEBera paperik gabe heldu ziren 690.000 gazteren etorkizuna erabaki behar dute. Bestalde, NASArako aurrekontu proposamenean, Ilargira itzultzeko erronka sartu du Trumpek. “Gizakiaren espazio esplorazioa bultzatzeko 10.000 milioi dolar (8.160 milioi euro) bideratu nahi ditu aurrekontuak, Ilargia jomuga izango duen kanpaina batean”, dio Kongresuak bozkatu beharreko proposamenak.