Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-03-26ko bideoen artxiboa

Puigdemont atxilotu dute Alemanian, Danimarkatik sartzen ari zela

Puigdemont atxilotu dute Alemanian, Danimarka...
Puigdemont atxilotu dute Alemanian, Danimarkatik sartzen ari zela

Alemaniako Poliziaren eskuetan dago C...
2:52 min.

Alemaniako Poliziaren eskuetan dago Carles Puigdemont. Antza, Dinamarkatik autoz sartzen ari zela geldiarazi dute.

Alemaniako Poliziak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia atxilotu du, Dinamarkako muga zeharkatu eta berehala. Jaume Alonso-Cuevillas bere abokatuak jakitera eman duenez,Espainiako Justiziak luzatutako euroagindua dela eta geldiarazi dute Puigdemanot muga pasatu eta lasterrera. Hasiera batean nahasmena egon da "atxikita" edo "atxilotuta" ote zegoen, baina 13:00ak pasata, Espainiako Gobernuak jakinarazi du ofizialki "atxilotuta" dagoela adierazi diola Alemaniako Gobernuak. Kataluniako presidente ohiaren abokatuak jakitera eman duenez, tratua "zuzena" izan da une oro, eta komisaldegi batean dago euroaginduaren xehetasunak aztertu eta galderak erantzuten. Puigdemont Belgikara itzultzen ari zela azaldu du bere abokatuak, "beti bezala, Belgikako Justiziaren eskura jartzeko", eta bere defentsa juridikoa martxan dela ere nabarmendu du. Espainiako Fiskaltza lanean dabil Alemaniako Fiskaltzarekin eta Eurojustekin, behar duten dokumentazio eta material guztia eskaintzeko, xede izanik atxilotze-euroagindua abian jartzea. Alemaniako Justizia sistemaren arabera, iparraldean dagoen Schleswig-Hostein Estatu federatuko Fiskaltza nagusia izando da presidente ohiaren kontrako euroagindua aztertuko duena. Schleswig Holstein Uwe Keller Polizia Kriminalak baieztatu du 11:19an geldiarazi dutela presidente ohia, A7autobidean, Hanburgorako noranzkoan. Atzo egun osoan Finlandiatik atera ote zen edo ez hizketan aritu ziren komunikabideak. Bezperan hitzaldia eman zuen Helsinkin eta ostiralean han harrapatu zuen Pablo Llarenak bera zein herbestean diren gainontzeko kontseilariak atxilotzeko emandako euroaginduaren albisteak. Handik Waterloora, Belgikan bizi den lekura, autoz itzultzen ari zela atxilotu du Poliziak. Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia euroaginduagatik Alemaniatik Espainiara eramateko epea 10 egunetik 60 egunera artekoa da. Europako legediaren arabera, norbere herrialdera entregatzeko baimena emanez gero, 10 egunetan egiten da. Bestela, 60 egunera arteko epea dago atxilotua eskatzen duen herrialde horretara eramateko.

Hamar lagun atxilotuta eta 100 zaurituta Bartzelonan izandako liskarretan

Hamar lagun atxilotuta eta 100 zaurituta Bart...
Hamar lagun atxilotuta eta 100 zaurituta Bartzelonan izandako liskarretan

Milaka lagunek parte hartu dute Bartz...
2:25 min.

Milaka lagunek parte hartu dute Bartzelonan izandako manifestazioan, Puigdemonten atxiloketaren aurka protestatzeko.

100 pertsona inguru zauritu ziren eta 10 atxilotu zituzten atzo, igandea, Bartzelonako kaleetan izan ziren istiluetan, ANCk arratsaldean deitu zuen manifestazioa, Carles Puigdemonten atxiloketa eta ostiraleko espetxeratze aginduen aurka, eta gero. Manifestazioaren ostean, Espainiako Gobernuko Ordezkaritza parean elkarretaratzea egin zuten ehunka pertsonek, eta mobilizazio horretan tentsio uneak izan ziren. Esquadra Mossoek ezarritako segurtasun-hesia gainditzen saiatu ziren manifestariak, eta arrautzak, ke-boteak eta pintura horia bota zizkieten agenteei. Ondorioz, hainbat polizia-karga izan ziren. Hala, istiluetan 10 lagun atxilotu zituzten Esquadra Mossoek, aginteari aurre egitea leporatuta, eta beste 100 bat zauritu ziren, guztiak arinak: horietako 92 Bartzelonako protestatan zauritu dira (23 mossoak dira), beste 7, berriz, Lleidan, eta beste bat Tarragonan. 22:00ak aldera zonaldea husten eta elkarretaratzea sabakanatzen saiatu ziren Mossoak, eta orduan kargak izan ziren berriro, manifestariek aurre egin zietelako. Era berean, ehunka pertsonak bat egin zuten Espainiako Gobernuak Gironan duen Ordezkaritzan. Leku horretan, Errepublikaren Defentsarako Batzordeek eta La Forja gazte organizazioak protestak egin zituzten eguerdian. Bestalde, hainbat manifestari taldek C-14 errepidea moztu zuten arratsaldean Lleidako Ponts herrian, bi noranzkoetan. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu ziren Kataluniako zenbait errepidetan, kargugabetutako presidentearen atxiloketagatik protesta egiteko. Kataluniako Trafiko Zerbitzuaren datuen arabera, pertsona batzuek C-14 errepidea moztu zuten 17:30 aldera, eta hiru kilometroko pilaketak eragin zituzten. Halaber, A-2 errepidean ere martxa motelak egin zituzten 17:30ean, Sosesen (Lleida); N-340 errepidean, Alcanarren (Tarragona); C-32an, Sant Pere de Ribesen (Bartzelona). Horietan ere autoen zirkulazioa oztopatu zuten.

Eskoziako Poliziak haren burua entregatzeko eskatu dio Clara Ponsatiri

Eskoziako Poliziak haren burua entregatzeko e...
Eskoziako Poliziak haren burua entregatzeko eskatu dio Clara Ponsatiri

Poliziak adierazi duenez, hura aurkit...
1:30 min.

Poliziak adierazi duenez, hura aurkitzeko ikerketa abiatu dute, eta Ponsatiren abokatua lanean dabil kontseilari ohi "berak Poliziaren aurrean bere burua aurkeztu dezan".

Clara Ponsati Kataluniako Hezkuntza kontseilari ohiaren abokatuarekin harremanetan jarri da Eskoziako Polizia, euroaginduari erreparatuta, hura atxilotzeko asmoz, Eskoziako Poliziak Twitter bidez azaldu duenez. Poliziak adierazi duenez, hura aurkitzeko ikerketa abiatu dute, eta Ponsatiren abokatua lanean dabil "Ponsatik berak Poliziaren aurrean bere burua aurkeztu dezan". Belgika utziko eta Eskoziara itzuliko zela iragarri zuen Ponsatik joan den martxoaren 10ean, Saint Andrews unibertsitatean zuen lanera bueltatzeko asmoz. "Kataluniako erbestea Erresuma Batura heldu da: Europako herritarra naizen heinean, mugimendu-askatasuna daukat eta Saint Andrews unibertsitatera itzuli naiz aste honetan", jakinarazi zuen orduan Twitter bidez. Joan den urriaren 27an Kataluniako Errepublika aldarrikatu ostean, Belgikara erbesteratu ziren Kataluniako gobernukideetako bat da Ponsati. Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak kargurik gabe utzi zuen, eta orduz geroztik, kontseilari ohia da. Gainerako kontseilari ohiak Bestalde, Antoni Comin Osasun kontseilari ohiak igande honetan iragarri duenez, Comin bera, Meritxel Serret eta Lluis Puig kontseilari ohiak Belgikako Fiskaltzaren eta epaileen eskura jarriko dira astelehen honetan. TV3ko elkarrizketa batean egin ditu Cominek adierazpen horiek, eta azpimarratu duenez, "aurreko aldian jazotakoaren berdina gertatzea espero dugu, aske utzi zigutenean gutxienezko baldintzapean".

Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz batetik behera amilduta

Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz...
Trapagarango gazte bat hil da Burgosen, haitz batetik behera amilduta

26 urteko mutila lagun batzuekin joan...
0:48 min.

26 urteko mutila lagun batzuekin joan zen Lausako San Pantaleon ermita ingurura. Bertan jazo zen istripua.

Trapagarango 26 urteko mutil bat hil zen atzo Burgosen, Lausa Haraneko San Pantaleon ermitako haitzetik behera amilduta. Gaztea lagun batzuekin joan zen Lausa Haranera, egun pasa. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, hainbat metroko altueratik behera jausi zen. Lagunek Gaztela-Leongo Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuten 17:00ak aldera, baina osasun langileak bertaratu zirenerako hilda zegoen gaztea.

Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermerkatuko erasoarekin lotura duelakoan

Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermer...
Bigarren pertsona bat atxilotu dute, supermerkatuko erasoarekin lotura duelakoan

Herritar baten truke gatibu izateko b...
1:22 min.

Herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Ondorioz, lau dira atzoko erasoan hildako lagunak, eta 15 zaurituak.

Ostiral honetan Frantziako hegoaldeko supermerkatu bateanhainbat lagun hil eta beste 15 zauritu dituen terroristaren lagunetako bat atxilotu du bart Poliziak, epaitegiko hainbat iturrik jakitera eman dutenez. Eraso terroristan lau pertsona hil ziren, eta beste 15 zauritu, Trebes udalerriko supermerkatu batean terroristak hainbat herritar gatibu hartu ostean. Erasotzailea tiroz hil zuen Poliziak. Terrorista 25 urteko jihadista bat zen, nazionalitate bikoitza zuen (marokoarra eta frantziarra), eta ohiko delituengatik aurrekari penalak zituen. Izan ere, 2016an espetxealdia bete zuen, eta erradikalizatu izanagatik (harremanak zituen salafistekin), zerbitzu sekretukoak hura ikertzen ari ziren. Poliziak atxilotutako bigarren lagun hori terrorista nagusiaren ingurukoa da, adingabea, eta erakunde terrorista lotura duelakoan ikertzen ari dira. Bestalde, Barne ministroak Twitter bidez zabaldu duenez, herritar baten truke gatibu izateko bere burua aurkeztu zuen gendarmea hil egin da. Hori dela eta, atzoko erasoan hildako biktima kopurua lau dira dagoeneko.