Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-03-27ko bideoen artxiboa

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen lau emakume prostituitzera behartzeagatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen lau ...
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizen lau emakume prostituitzera behartzeagatik

Kolonbiatik amarruen bidez ekartzen z...
2:39 min.

Kolonbiatik amarruen bidez ekartzen zituzten, eta behin Euskal Herrian, etxebizitza batean atxikita eta prostituitzera behartuta edukitzen zituzten.

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen joan den astean Gasteizen, sexu esplotazioa helburu emakumeen salerosketa delitua egotzita. Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, biktimak prostituitzera behartzen zituzten, mehatxuak eta bortxa erabilita. Gasteizko etxebizitza bati susmo txarra hartu zioten Ertzaintzaren Pertsonen kontrako Delituen Arloko kideek. Prostituitzera behartzen zituzten emakumeak atxikita zituztela uste zuten agenteek. Abiatutako ikerketari esker egiaztatu ahal izan zutenez, bikote batek hiru emakume kolonbiar zituen giltzapetuta etxebizitza horretan. Biktimak etxeko lanetarako edota adineko pertsonak zaintzeko iragarkien bidez erakartzen zituzten, Kolonbian. Behin Euskal Herrira ekarrita, sarearekin zuten zorra ordaintzeko prostituitzera behartzen zituzten. Gaizkile taldeko kideetako batek, emakumeen ahultasuna baliatuta, sexualki esplotatzeaz gain drogak eta alkohola kontsumitzera behartzen zituen, bezeroek gehiago gastatu zezaten. Biktimei euren familiei kalte edo min egingo zietela egiten zieten mehatxu. Egoera itogarria bihurtu zenean, martxoaren 11n, bahitzaileak kanpoan zirela baliatuta, hiru biktimek ihes egin zuten logelako giltzarrapoa apurtu ostean. Emakumeetako batek etxebizitzara bueltatzea erabaki zuen handik gutxira, eta bikotea topatu zuen han. Jipoitu eta berriro giltzapetu zuten. Erasoaren berri izan zuen Ertzaintzak, eta etxebizitzara bertaratu zenean, bikotekideetako bat —emakumea— atxilotu zuen. Gizona handik gutxira atxilotu zuten, Gasteizko erdiguneko kale batean, beste etxebizitzara zihoala. Han topatu zituzten ihes egindako beste bi emakumeak. Laugarren biktima bat ere aurkitu ahal izan zuen Polizia Autonomikoak. Antza, ihes egitea lortu zuen eta Gipuzkoan zegoen. Ondoren, martxoaren 13an, hirugarren atxiloketa bat egin zuten agenteek, sarearekin zerikusia zuelakoan. Atxilotutako hirurak, 35 eta 48 urte artekoak, aske utzi ditu epaileak, epaiketaren zain.

Zirkulazioa eten egin dute AP-7an Figueresen eta Bartzelonako Diagonal etorbidean

Zirkulazioa eten egin dute AP-7an Figueresen ...
Zirkulazioa eten egin dute AP-7an Figueresen eta Bartzelonako Diagonal etorbidean

1.000 ibilgailu inguru ez atzera ez a...
1:59 min.

1.000 ibilgailu inguru ez atzera ez aurrera geratu dira autobidean. Presak aske uzteko eskatu eta greba orokorra egiteko deia egin dute.

Hainbat pertsonak AP-7 autobideko zirkulazioa eten dute gaur, asteartea, goizeko lehen orduan Figueresen (Girona), eta 1.000 ibilgailu inguru ez atzera ez aurrera geratu dira. Gauza bera egin dute Bartzelonako Diagonal etorbidean, hiriburuko iparraldean. Protesta ekintzak "Errepublikaren Defentsarako Batzordeek" deitu dituzte eta, AP-7aren kasuan, manifestariak Gironan elkartu dira goizaldean, elkarrekin Figueresera joateko, eta 1.000 pertsona inguruk zirkulazioa eten egin dute, bi noranzkoetan. Kataluniako Trafiko Zerbitzuaren arabera, eragozpenak 06:34ean hasi dira autobidean, eta 1.000 ibilgailu ingururi eragin die. Gidari gehiago harrapatuta gera ez daitezen, trafiko zerbitzuak hegoalderantz doazen ibilgailuak La Junquerako 2. irteeratik desbideratu ditu, eta iparralderantz doazenak Figuereseko 4. irteeratik. Manifestariek txaleko islagarriak daramatzate, eta preso dauden politikariak aske uztea eskatzen duten pankartak erakutsi dituzte. Gainera, Bartzelonan, beste pertsona talde batek hiriburuko Diagonal etorbideko zirkulazioa eten dute eta, besteak beste, greba orokorrerako deia egin dute.

Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak

Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordi...
Rajoyren 2018ko aurrekontuak babesteko akordioa iragarri du Albert Riverak

Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen dip...
1:56 min.

Nolanahi ere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak. EAJk dauka giltza orain, eta esan du 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituela babestuko.

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak 2018ko Estatuaren Aurrekontu Orokorrak babesteko Espainiako Gobernuarekin akordioa egin duela iragarri du gaur, astelehena. Hori dela eta, Riveraren alderdiko 32 diputatuek Mariano Rajoyren aurrekontuen proiektua babestuko dute. Bihar ministroen kontseiluan onartzea aurreikusi dute. Kongresuan emandako prentsaurreko batean, Riverak bere alderdiaren jarrera zuritu egin du eta, azaldu duenez, berak hainbat neurri onartzea lortu du babesaren truke: PFEZa murriztea, formakuntza kontratua duten gazteei soldataren osagarria ematea (2017ko inbestidurarako akordioan ere jasota zegoen, baina orain arte ez dute onartu) eta Pilar Barreiro PPren Senatuko taldetik kaleratzea, Auzitegi Gorena ikertzen hasi delako, 'Punikoa' auzia dela eta. "Gobernuak ondo baino, hobeto daki eserleku kopurua zenbatzen eta, Ciudadanosen babesa barik, ezin dituzte aurrekontuak onartu", baieztatu du Riverak agerraldian. Halere, PP eta Ciudadanosen diputatuak ez dira aurrekontuak onartzeko nahikoak, hortaz, EAJk dauka giltza orain. Jeltzaleek behin baino gehiagotan esan dute Katalunian 155.ak indarrean jarraituz gero ez dituztela babestuko. Barreirok alde egin eta gero, bidea argitu egin zen eta, horri esker, kontuei erreforma "politikoa eta soziala" emateko moduan egon dira, Riveraren hitzetan. Gobernuari, baina, Ciudadanosen babesaz gain, EAJrena ere behar du. Halere, Riverarentzat hori ez da oztopo izango, "egintzat" ematen baitu jeltzaleen babesa, bere esanetan, "inori" ez bailitzaioke bururatuko "pribilegioak" eta "kuponazoa" ematea, trukean bost eserleku horiek adostuta izan gabe.

Hogei bat herrialdek errusiar diplomatikoak kanporatzea erabaki dute

Hogei bat herrialdek errusiar diplomatikoak k...
Hogei bat herrialdek errusiar diplomatikoak kanporatzea erabaki dute

Herrialde horien artean Alemania, Fra...
3:07 min.

Herrialde horien artean Alemania, Frantzia eta Estatu Batuak daude. Errusiak erasotzat hartu du neurria eta egoerak eskatzen duen erantzuna emango duela ohartarazi du.

Munduko 18 herrialdek, tartean Alemaniak, Frantziak eta Ameriketako Estatu Batuek, diplomatiko errusiarrak kanporatzea erabaki dute, Sergei Skripal Errusiako espioi izandakoaren eta haren alabaren kontra duela aste batzuk Erresuma Batuan egindako erasoaren harira. Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak gaur zehaztu duenez, Europar Batasuneko 14 herrialdek ebatzi dute Errusiaren kontrako neurriekin bat egitea datozen egun eta asteetan. Horrela bada, hasierako datuen arabera, gutxienez 30 diplomatiko errusiar kanporatuko dituzte EBtik. Hauek dira herrialde horiek: Alemania, Frantzia, Polonia, Italia, Espainia, Herbehereak, Lituania, Letonia, Estonia, Finlandia, Errumania, Kroazia, Suedia, Txekiar Errepublika eta Danimarka. Europar Batasuneko herrialdeez gain, Estatu Batuek, Kanadak eta Ukrainak ere egingo dute Errusiaren kontra. Hala, Donald Trumpek iragarri du 60 funtzionario errusiar kanporatuko dituztela eta Errusiak Seattlen duen kontsulatua itxi egingo dutela. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak herrialde horien guztien "ahalegina" eskertu du, "nazioarteko zuzenbidea urratzeko Errusiak egindako saiakeren aurrean". Bestalde, Errusiak erasotzat hartu du neurria eta egoerak eskatzen duen erantzuna emango duela ohartarazi du. "Erantzun simetrikoa emango dugu. Herrialde bakoitzari dagokion erantzuna emateko lanean ari gara", jakinarazi du Errusiako Atzerri Ministerioak. Vladimir Putinen esanetan, berriz, ez du inolako zentzurik Sergei Skripal eta haren alabari Erresuma Batuan egindako erasoa Errusiari leporatzea. "Edonork ulertzen du hori esatea ez dela zentzuzkoa. Pentsaezina da guk horrelako zerbait egin izana", adierazi du agerraldi batean. Gertakariak joan den martxoan 4an jazo ziren Erresuma Batuko Salisbury herrian. Errusiako espioi izandakoa eta haren alaba kalean, banku baten gainean, konortea galduta topatu zituzten. Produktu kimiko bat erabilita pozoitu egin zituzten, hiltzeko asmoz. Orduz geroztik biak ospitalean daude, egoera larrian.