Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-03ko bideoen artxiboa

Aste Santuan ez da hildakorik izan euskal errepideetan

Aste Santuan ez da hildakorik izan euskal err...
Aste Santuan ez da hildakorik izan euskal errepideetan

Trafiko Zuzendaritzak amaitutzat eman...
1:47 min.

Trafiko Zuzendaritzak amaitutzat eman du Aste Santurako abian jarritako operazio berezia. Ohiko tokietan auto-pilaketa txikiagoak izan dira eta espero baino desplazamendu gutxiago zenbatu dira.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak amaitutzat eman du Aste Santurako abian jarritako trafiko operazio berezia.Seigarren urtez jarraian ez da hildakorik izan Aste Santuan euskal errepideetan. Halaber, ohiko tokietan auto-pilaketa txikiagoak izan dira eta espero baino desplazamendu gutxiago zenbatu dira. Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean 60 zirkulazio istripu gertatu dira euskal errepideetan, iaz baino 28 gutxiago. Gainera, ezbehar horietako 24tan ez da inor zauritu. Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azpimarratu duenez, azken urteetako Aste Santuko trafiko operazioetan beheranzko joera hautematen da, bai istripuen kopuruan eta baita hildakoen zenbatekoan ere. Azkenekoz 2012an izan ziren hildakoak Aste Santuan euskal errepideetan. Orduan bi pertsona hil ziren Araban gertatutako istripu batean, eta guztira 123 ezbehar izan ziren Aste Santuan, aurtengoaren bikoitza. Geroztik, azken sei urteetan ( 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018) ez da inor hil Aste Santuan euskal errepideetako ezbeharretan. Bestalde, Aste Santuko aurreneko egunetan beste urteetan baino auto gutxiago ibili da eta auto-ilarak ere txikiagoak izan dira, bai denborarik eta baita tamainari dagokionez ere. Irteera operazioari dagokionez, auto-ilara luzeenak asteazken arratsaldean eta ostegun goizean zenbatu ziren. Itzulera, ostera, mailakatua izan zen eta ez zen aparteko gorabeherarik izan euskal errepideetan.

Hernanin bi gazte harrapatu zituen gidaria Ertzaintzaren aurrera aurkeztu da

Hernanin bi gazte harrapatu zituen gidaria Er...
Hernanin bi gazte harrapatu zituen gidaria Ertzaintzaren aurrera aurkeztu da

Oiartzungo ertzain-etxean agertu da e...
1:03 min.

Oiartzungo ertzain-etxean agertu da eta deklarazioa eman du. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, argiketa txostena dagokion epaitegiaren esku utziko du.

Hernanin igande goizaldean izandako harrapaketan nahastutako gidaria gaur goizaldean Oiartzungo ertzain-etxean aurkeztu da eta deklarazioa eman du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Atzo 01:30 inguruan gertatu zen harrapaketa, Oialume auzoko biribilgunean, GI-2132 errepidean. Auto gidariak bi gazte harrapatu zituen, eta ondoren ihes egin zuen. Hori dela eta, Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu zuen gidaria identifikatu ahal izateko. 21 urteko bi gazteak Donostia Ospitalera eraman zituzten, zaurituta; batak aurpegian zauriak zituen, eta besteak, kolpe ugari gorputz osoan. Hala ere, beraien egoera ez da larria. Auto gidaria bere kabuz agertu da bart Oiartzungo ertzain-etxera, eta deklarazioa eman du. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, argiketa txostena dagokion epaitegiaren esku geldituko da. Bestalde, Ertzaintzak bertan behera utzi du gertaera argitzeko lekukoei egindako laguntza eskaria.

Sei edukiontzi kiskali dira Bilbon, Zumaian eta Zumarragan

Sei edukiontzi kiskali dira Bilbon, Zumaian e...
Sei edukiontzi kiskali dira Bilbon, Zumaian eta Zumarragan

Gainera, suak kalteak sortu ditu bost...
1:40 min.

Gainera, suak kalteak sortu ditu bost ibilgailutan, Bizkaiko hiriburuan, eta auto bat kiskali du Zumaian.

Guztira, sei edukiontzik su hartu dute goizaldean, Bilbon, Zumaian eta Zumarragan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Suak kalteak sortu ditu bost ibilgailutan, Bizkaiko hiriburuan, eta auto bat kiskali du Gipuzkoako kostaldeko herrian. Bilboko Muros de San Pedro kalean zenbait edukiontzi kiskaltzen ari zirenaren abisua 03:15 aldera jaso du Ertzaintzak. Bilboko Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Suak hiru edukiontzi kiskali ditu. Sutea 04:00ak aldera itzali dute suhiltzaileek. Gainera, inguruan aparkaturik zeuden bost ibilgailuri kalteak egin dizkie suak. Era berean, bi etxebizitzatako eta denda bateko fatxadetan kalteak utzi ditu, iturriek azaldu dutenez. Zumaian (Gipuzkoa), bi edukiontzik su hartu dute 05:55 aldera Txomin Agirre kalean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 06:50 aldera sua itzaltzea lortu dute. Edukiontzien alboan aparkaturik zegoen Fiat Punto auto bat kiskali dute sugarrek. Bestalde, eraikin bateko lehen solairuko kristalei eragin die suteak, iturriek azaldu dutenez. Azkenik, Zumarragan (Gipuzkoa), plastikoa birziklatzeko edukiontzi batek su hartu du 06:10 aldera, Izazpi aldean. Sugarrek ez dute kalte gehiagorik utzi.

Puigdemonten estradizioa eskatu du Alemaniako Fiskaltzak

Puigdemonten estradizioa eskatu du Alemaniako...
Puigdemonten estradizioa eskatu du Alemaniako Fiskaltzak

Kataluniako presidentaren Espainiarat...
1:59 min.

Kataluniako presidentaren Espainiaratzeko eskatu dio Alemaniako Fiskaltzak Schleswigeko Lurralde-auzitegiari, matxinada eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita.

Carles Puigdemont Kataluniako presidenta Espainiaratzekoeskatu dio gaur Alemaniako Fiskaltzak Schleswigeko Lurralde-auzitegiari, matxinada eta diru publikoak bidegabe erabiltzea egotzita. Gainera, Puigdemont espetxean mantentzea eskatu du Alemaniako Fiskaltzak, ihes egiteko arriskua dagoelakoan. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Kataluniako buruzagia atxilotzeko euroagindua igorri zuen martxoaren 23an, matxinada eta diru publikoak bidegabe erabiltzealeporatuta. Bi egun geroago Alemanian atxilotu zuten, Puigdemont Helsinkitik (Finlandia) itzultzen ari zenean. “Matxinada akusazioak, funtsean, Konstituzioaren kontrako erreferendum bat egin izana jasotzen du, nahiz eta istiluak izateko arriskua izan”, azpimarratu du Fiskaltzak agiri batean. Zentzu horretan, Espainiako Justiziak Puigdemonti egotzi dion delitua, Alemaniako Zigor Kodearen goi-mailako traizioarenbaliokidea izan daitekeela uste du fiskalak. “Alemaniako eta Espainiako arauak literalki berdinak izatea ez da beharrezkoa”, nabarmendu du. 2017ko urriaren 1ean, erreferenduma egiteko ustelkeria eta diru publikoak bidegabe erabiltzearen akusazioak, Alemaniako Zigor Kodeak aurreikusitako bidegabeko erabilera delituarekinlotu daitezkeela erantsi du bertako Fiskaltzak. Fiskaltzaren ahotan, “2017ko irailaren 20an, herritarren eta Guardia Zibilaren artean gertatutako istiluen ondotik”, erreferendumean indarkeriak gora egitea espero zitekeen. Hala ere, “Puigdemontek galdeketa mantendu zuen, eta independentziaren aldekoek erreferendumean parte hartu ahal izatea, mossoek bermatzea ahalbidetu zuen”, gaineratu du. Bestalde, “ihes egiteko arriskua” dagoela azpimarratu du Alemaniako Fiskaltzak. Horregatik, “kartzela ez den neurririk Puigdemont Alemanian jarraitzea bermatzen ez” duela uste du fiskalak.

Más de 1.400 manifestantes fueron heridos, 35 de ellos por munición real, según el Ministerio de San

Más de 1.400 manifestantes fueron heridos, 35...
Más de 1.400 manifestantes fueron heridos, 35 de ellos por munición real, según el Ministerio de San

Honekin, 18 dira jada soldadu israeld...
1:19 min.

Honekin, 18 dira jada soldadu israeldarrek Itzulerako Martxa Handian hildako palestinarrak.

Aurreko ostiralean Gazako Zerrendako protesten harira zauritu zuten 29 urteko gazte bat hil da gaur, astelehena, Zerrendako Osasun Ministerioak zabaldu duenez. Israelgo soldaduek tirokatu eta larri zauritu zuten. Honekin, 18 dira jada soldadu israeldarrek Itzulerako Martxa Handian hildako palestinarrak. Israelek horien bi hilotz atxikita mantentzen ditu oraindik. Milaka eta milaka palestinarrek parte hartu zuten ostiralean, Itzulerako Martxa Handian, Lurraren Eguna omentzeko ekitaldian eta, Israelgo Armadaren arabera, manifestariek sua eragiteko lehergailuak eta pneumatikoak jaurti zizkieten soldaduei, orduan, horiek benetako munizioarekin, kautxu bala eta gas negar-eragileekin erantzun zieten. 1.400 manifestari zauritu zituzten, horietako 35 benetako munizioarekin, Osasun Ministerioaren arabera.