Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-04ko bideoen artxiboa

Estatuak iaz baino % 32 gehiago inbertituko du EAEn, EAJri keinu eginez

Estatuak iaz baino % 32 gehiago inbertituko d...
Estatuak iaz baino % 32 gehiago inbertituko du EAEn, EAJri keinu eginez

Espainiako Gobernuak 509,3 milioi eur...
2:15 min.

Espainiako Gobernuak 509,3 milioi euro bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegora; 300 milioi inguru AHT eraikitzeko izango da. Nafarroan, berriz, 56,44 miloi euroko inbertsioa egingo du.

Espainiako Gobernuak EAJri keinuka jarraitzen du, Estatuko Aurrekontu Orokorraren egitasmoa onartzeko asmoz, eta, ildo horretan, aurten 509,3 milioi euro inbertituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz baino % 32 gehiago, hain zuzen ere. Kantabriaren atzetik, EAE da inbertsiorik handiena izango duen bigarren erkidegoa. Dirutza horretatik gehiena 'Euskal Y'a eraikitzeko erabiliko dute: ia 300 milioi euro. Gainerakoa, portuak, aireportuak eta eraikinak eraberritzeko eta saneamendu lanak egiteko bideratuko dute. EAJk hamaika aldiz azpimarratu du ez duela Espainiako Gobernuaren Aurrekontua babestuko, 155. artikulua Katalunian ezarrita dagoen bitartean. Jeltzaleek autogobernuaren kontrako erasotzat hartu zuten neurria eta jarrera horri eutsiko diotela berretsi zuen Aberri Egunean Andoni OrtuzarEAJko buruzagiak.

Patinete baten gidariak istripua izan eta positibo eman du hiru drogatan, Gasteizen

Patinete baten gidariak istripua izan eta pos...
Patinete baten gidariak istripua izan eta positibo eman du hiru drogatan, Gasteizen

29 urteko gazteak positibo eman zuen ...
0:56 min.

29 urteko gazteak positibo eman zuen anfetaminan, kokainan eta kalamuan, semaforo gorri bat igaro eta auto baten kontra talka egin ondoren.

Patinete elektriko batean zihoan 29 urteko gizonezko batek positibo eman du anfetaminan, kokainan eta kalamuan, Gasteizen semaforo gorri bat igaro eta auto baten kontra talka egin ondoren egin dioten kontrolean. Gasteizko Udalak astearte honetan jakinarazi duenez, gertakaria joan den igandean jazo zen. Auto batek eta patinete elektriko batek elkarren artean talka egin zuten Gasteiz etorbidea eta Diaz de Olano Pintorea kalea gurutzatzen diren tokian. Dirudienez, patinetea zeraman gizonak bidegorria zeharkatu zuen semaforoa gorri zegoenean, eta auto baten albo baten kontra talka egin zuen. Patinetearen gidariak sorbaldan min hartu zuen eta Txagorritxu ospitalera eraman zuten. Bertan alkoholemia proba egin zioten eta negatibo eman zuen. Halaber, substantzia estupefazienteak antzemateko probak egiteko eskatu zioten eta positibo eman zuen anfetaminan, kokainan eta kalamuan. Hori dela eta, administrazio bidezko salaketa jaso zuen.

Tubos Reunidos konpainiak lan-erregulazioko espedientea aurkeztuko du gaur

Tubos Reunidos konpainiak lan-erregulazioko e...
Tubos Reunidos konpainiak lan-erregulazioko espedientea aurkeztuko du gaur

Trapagarango (Bizkaia) lantegiko beha...
2:13 min.

Trapagarango (Bizkaia) lantegiko beharginak greba mugagabean dira martxoaren 8tik. Langileak atarian bilduta zeudela ekin diote bilerari zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak.

Tubos Reunidos konpainiak lan-erregulazioko plana aurkeztuko dio asteazken honetan Poductos Tubulareseko enpresa-batzordeari. Gainera, Trapagarango (Bizkaia) lantegian soldaten murrizketak egitea planteatuko du zuzendaritzak. Bileran, dokumentazio guztia entregatuko dio zuzendaritzak enpresa-batzordeari. Gainera, negoziazio batzordea osatuko da eta kontsulten epeari hasiera emango diote. Hilabete bat negoziatzeko izango dute aldeek. Otsailaren 28an, Tubos Reunidosek 32,4 milioi euroko galerekin itxi zuen 2017ko ekitaldia, aurreko urtean baino % 35 gutxiago, baina Productos Tubulareseko lantegian berregituraketa bat “berehala” egin behar zuela iragarri zuen. Fabrikak 430 langile ditu. Egun berean, kaleratzeak eta soldaten murrizketak aplikatzeko asmoa zuela jakinarazi zion Productos Tubulareseko zuzendaritzak enpresa-batzordeari, langileen ordezkariek jakitera eman zutenez. Porductos Tubularesen egoera “oso txarra” zela adierazi zuen orain dela gutxi Guillermo Ulacia Tubos Reunidoseko presidenteak. Neurriak hartzea premiazkoa zela erantsi zuen enpresaburuak, 2018rako aurreikuspenak hobeagoak ez zirelako. Bilera 09:30ean hasi da Barakaldoko Puerta Bilbao hotelean, langileak atarian bilduta zeudela. Oraindik neurrien berri ez dutela onartu du Julen Beloki enpresa-batzordeko presidenteak, bainalan-erregulazioko espedientea “justifikaturik ez” dagoela aurreratu du. Belokiren hitzetan, enpresak zailtasunak baldin baditu, “kudeaketa oker” baten ondorioz da. Azkenik, langile guztiak greba mugagabea egiten ari direla nabarmendu du beharginen ordezkariak. Konpainiaren egitasmoen aurrean “borrokan baturik” jarraituko dutela ohartarazi du.

56 etxe hustu dituzte Antsoainen, iraulitako kamioiak Argara erregaia isuri ostean

56 etxe hustu dituzte Antsoainen, iraulitako ...
56 etxe hustu dituzte Antsoainen, iraulitako kamioiak Argara erregaia isuri ostean

Bizilagunak goizaldean itzuli ahal iz...
1:33 min.

Bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera. Bestalde, istripua izan duen kamioia erretiratu dute eta goizaldean ireki dute PA-30 errepidea bi norabideetan.

56 etxebizitza jendez hustu dituzte bart Antsoainen, gai arriskutsuak zeramatzan kamioi zisterna bat irauli eta Arga ibaira gasolioa isuri ostean. Iruñeko ingurabidean (PA-130 errepidea) gertatu zen ezbeharra atzo arratsaldean, eta kamioiak 10.000 litro gasoil isuri zituen. Erregaia Arga ibaira eta etxeetara iritsi zen. Isuriaren ondorioak arintzeko asmoz, Nafarroako larrialdi zerbitzuek Cordovilla eta Trinitarioseko suhiltzaileak, uretako erreskate taldea eta basozainak mobilizatu zituzten. Argan ere lan egin zuten, isuria geldiarazteko. Hala ere, ordurako gasolioa ibairaino heldu zen euri-uren kanalizaziorako bideetatik. Bestalde, erregaia ateratzeko maniobrak egin baino lehen oztopoak jarri zituzten, bai lehorrean eta baita Arga ibaian ere. Gainera, segurtasun perimetroa ezarri zuten eta, badaezpadako neurri gisa, istripua izan den tokitik gertu dagoen etxebizitza eraikina jendez hustu zuten. 01:45ean amaitu dute erregaia batetik bestera mugitzen, eta bizilagunak goizaldean itzuli ahal izan dira etxera. Halaber, PA-30 errepidea erabat zabalik gelditu da 03:15ean, bi norabideetan.

Emakume batek tiroz hiru pertsona zauritu ditu Youtubeko egoitzan, eta suizidatu da

Emakume batek tiroz hiru pertsona zauritu dit...
Emakume batek tiroz hiru pertsona zauritu ditu Youtubeko egoitzan, eta suizidatu da

Antza, Nasim Aghdamek web gune bat ku...
1:50 min.

Antza, Nasim Aghdamek web gune bat kudeatzen du, eta Youtuberen aurkako protestak egin ditu han, ustez, bere bideoak blokeatu eta zentsuratu dituelako.

Armatutako emakumezko bat YouTubek San Brunon (Kalifornia) duen egoitza nagusian sartu da eta hiru lagun zauritu ditu tiroz, komunikabide estatubatuarrek Poliziaren iturriak aipatuta zabaldu dutenez. Ondoren, bere buruaz beste egin du tirokatzaileak. Estatu Batuetako agintarien arabera, emakumeak Nasim Aghdam zuen izena eta hori izan da tiroketa egin duena. Hango hedabideen esanetan, ikerketa lehen fasean dago ordaindik, hortaz, ez dago garbi zergatik egin duen tiroketa. Hasieran etxeko eztabaida izan zitekeela uste zuten, baina azken orduan jakin zuten Nasim Aghdamek web gune bat kudeatzen duela, eta horren Youtuberen aurkako protestak egin dituela, ustez, bere bideoak blokeatu eta zentsuratu dituelako. Susmagarriaren iritzian, horren ondorioz ez du diru gehiagorik irabazi, ikus-entzunezko plataformara igotzen zuen edukiaren truke. "YouTubek nire kanalak manipulatu zituen ikustaldiak izatea oztopatzeko", esan zuen Nasim Aghdamek bere web gunean. CBS telebista kateak esan du hainbat lagun eraman dituztela ospitalera, baina ez dute argitu zenbat diren, ezta haien egoera larria den ere. Googlek Twitter bidez mezua bidali du agintariekin elkarlanean ari direla eta informazio ofiziala emateko asmoa duela jakinarazteko.