Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-05ko bideoen artxiboa

Productos Tubularesek 157 kaleratze eta % 25eko soldata jaitsiera planteatu ditu

Productos Tubularesek 157 kaleratze eta % 25e...
Productos Tubularesek 157 kaleratze eta % 25eko soldata jaitsiera planteatu ditu

Trapagarango (Bizkaia) lantegiko beha...
3:22 min.

Trapagarango (Bizkaia) lantegiko beharginak greba mugagabean dira martxoaren 8tik. Langileek elkarretaratzea egin dute enpresa-batzordea eta zuzendaritza bilduta zeudela.

157 langile kaleratzeko lan-erregulazioko espedientea aurkeztu dio Productos Tubulares konpainiak enpresa-batzordeari. Trapagarango (Bizkaia) lantegiak 420 behargin ditu. Gainera, % 25eko soldata murrizketa, urtean 1.680 lanordutik 1.704ra igotzea eta lantegiko altzairutegia ixtea planteatu du zuzendaritzak, enpresa-batzordeko iturriek baieztatu dutenez. Horrela, Tubos Reunidos konpainiak lan-erregulazioko plana aurkeztu dio Poductos Tubulareseko enpresa-batzordeari. Bileran, dokumentazio guztia entregatu dio zuzendaritzak enpresa-batzordeari. Gainera, negoziazio batzordea osatu da eta kontsulten epeari hasiera eman diote. Hilabete bat negoziatzeko izango dute aldeek. Otsailaren 28an, Tubos Reunidosek 32,4 milioi euroko galerekin itxi zuen 2017ko ekitaldia, aurreko urtean baino % 35 gutxiago, baina Productos Tubulareseko lantegian berregituraketa bat “berehala” egin behar zuela iragarri zuen. Fabrikak 430 langile ditu. Egun berean, kaleratzeak eta soldaten murrizketak aplikatzeko asmoa zuela jakinarazi zion Productos Tubulareseko zuzendaritzak enpresa-batzordeari, langileen ordezkariek jakitera eman zutenez. Productos Tubularesen egoera “oso txarra” zela adierazi zuen orain dela gutxi Guillermo Ulacia Tubos Reunidoseko presidenteak. Neurriak hartzea premiazkoa zela erantsi zuen enpresaburuak, 2018rako aurreikuspenak hobeagoak ez zirelako. Bilera Barakaldoko Puerta Bilbao hotelean egin dute, langileak atarian bilduta zeudela. Konpainiak planteatutako kaleratzeen aurka azaldu da Productos Tubularesko enpresa-batzordea, Julen Beloki presidenteak azpimarratu duenez. “Neurri oso zorrotzak” direla kritikatu du Belokik. Kaleratzeen kontra agertu da, langileen ordezkariaren hitzetan, 2017ko ekoizpena lortzea “ezinezkoa” litzatekeelako behargin kopuru txiki horrekin. Enpresak 2017an 10 milioi euroko galerak izan zituela onartu du Belokik. Galerak “kudeaketa txar” baten ondorio direla errepikatu du enpresa-batzordeko presidenteak. Zuzendaritzak entregatutako dokumentazioa aztertu eta langileen batzarra deituko dute, Belokik aurreratu duenez. Zuzendaritzarekin berriz bilduko dira datorren asteartean, 09:30ean. 2019an berriro irabaziak lortzea espero du Productos Tubularesek, asteazken honetan iragarritako egitasmoari esker ia milioi bat euroko etekina eskuratuta. 2015-2017 epean, 32,5 milioi euro galdu zituztela azaldu du zuzendaritzak agiri batean. 2012 eta 2017 artean enpresaren zorrak % 50 gora egin zuela gaineratu du: 25 milioi eurotik 37,6 milioira. Bitartean, 2012tik ekoitzitako produktuen salneurriak batezbeste % 25 egin du behera, sektorearen krisiaren ondorioz.

658 kilo haxix atzeman dituzte Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta

658 kilo haxix atzeman dituzte Laudion, kamio...
658 kilo haxix atzeman dituzte Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta

Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra ...
1:18 min.

Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra zena, izatez bermeotarra, atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Guardia Zibilak 658 kilogramo haxix atzeman zituen pasa den astean AP-68 autobideko Aretako ordainlekuan, Laudion, kamioi baten atoian ezkutatuta, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak gaur jakinarazi duenez. Gidaria atxilotu zuten, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta. AP-68 autobideko ordainlekuan kamioi bat geldiarazi zuten barruan zeraman zama egiaztatzeko. Atoiaren ikuskaritza egin zuen txakurrak droga antzeman zuen atoian zegoen egurrezko kutxa handi batean eta, ondorioz, guardia zibilek karga sakonki aztertzeari ekin zioten. Egurrezko bi kutxa handi horietan 20 fardel topatu zituzten eta kiroletako poltsa batean, ostera, 150 tableta haxix. Kamioiko gidari eta bidaiari bakarra zena, izatez bermeotarra, momentuan atxilotu zuen Guardia Zibilak eta epailearen esku utzi zuen, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta. Laudion atzemandako drogak milioi bat euro baino gehiagoko balioa izango luke legez kanpoko merkatuan.

Espainiako Poliziak Herve Falciani atxilotu du, Suitzaren esku uzteko

Espainiako Poliziak Herve Falciani atxilotu d...
Espainiako Poliziak Herve Falciani atxilotu du, Suitzaren esku uzteko

Suitzako Auzitegiak bost urteko kartz...
2:38 min.

Suitzako Auzitegiak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion, HSBC banketxeko dozenaka mila bezerok egindako iruzurrak azalerazteko haien informazio pribatua zabaltzea egotzita.

Espainiako Poliziak Herve Falciani HSBC banketxeko ingeniari informatiko ohia atxilotu du Madrilen, Suitzako agintariek emandako estradizio aginduaren harira. EFE eta Europa Press agentziek zabaldu dutenez, Madrileko unibertsitate batean atzeman dute, 18:00ak inguruan, justizia fiskalari buruzko hitzaldi batean parte hartu behar zuenean. Suitzak martxoaren 19an eman zuen Falciani atxilotzeko euro-agindua. 2015eko azaroan, Suitzako Auzitegi Penalak bost urteko kartzela-zigorra ezarri zion HSBC bankuko 100.000 bezerok baino gehiagok egindako iruzur fiskalak azalarazteko haien informazio pribatua zabaldu zuela egotzita. Falciani ez zen epaiketara joan. Falciani 2012ko uztailean atxilotu zuten Bartzelonako Portuan, 180 herrialdetako herritarren 130.000 kontu-korronteei buruzko datuak filtratzeagatik. Informazio hori guztia HSBC bankuak Genevan duen sukurtsalean lanean aritu zenean eskuratu zuen, 1997eko otsaila eta 2007ko abendua bitartean. 2013ko maiatzean, baina, Auzitegi Nazionalak Falciani Suitzaren esku uztea baztertu zuen, hark emandako informazioari esker "legez kanpokoa izan zitezkeen jardueren berri" izan zutelako eta horrelako iruzurrak inolaz ere ezin daitezkeelako babestu. Falciani Zerrendari esker, Espainiako Zerga Agentziak 659 iruzurgileren izenakargitaratu zituen, 300 milioi euro erregularizatuz.

Facebook apirilaren 9an jarriko da harremanetan filtrazioaren biktimekin

Facebook apirilaren 9an jarriko da harremanet...
Facebook apirilaren 9an jarriko da harremanetan filtrazioaren biktimekin

Sare sozialak Cambridge Analitycen fi...
2:40 min.

Sare sozialak Cambridge Analitycen filtrazio eta manipulazioaren biktima izan diren erabiltzaile kopurua igo du, 50 milioitik 87 milioira.

Cambridge Analitycak egindako datu pertsonalen filtrazio eta manipulazioaren biktima izan diren erabiltzaileekin jarriko da harremanetan Facebook, apirilaren 9tik aurrera, eta News Feed atalean, hain zuzen, albisteak agertzen den lekuan, esteka bat ipiniko du erraz ikusteko erabiltzen duten aplikazioak eta horiek darabilten informazioa. Gainera, Mike Schroepfer Facebooken teknologia arduradunak adierazi duenez, Cambridge Analitycak 87 milioi erabiltzaileren datuak erabili zituen, aurreko kalkuluetan iragarritakoa baino 37 milioi gehiago. "Guztira, 87 milioi erabiltzaileren, gehienak AEBkoak, informazioa modu ez egokian partekatua izan ahal da Cambridge Analitycaren aldetik", idatzi zuen Schroepferrek hedabideekin komunikatzeko atalean. Gainera, sare sozialean jarduten diren aplikazioek erabiltzen duten informazioa mugatzeko helburuarekin Facebookek egingo dituen aldaketa batzuen berri eman du Schroepferrek, datozen hilabeteotan aplikatzeko. Azaldu duenez, Facebooken ekitaldi, talde eta orriekin eta Instagramekin lotuta dauden APIek (aplikazioen programazio-interfazeak) hartu dezaketen informazio kopurua mugatuko dute. Era berean, Facebookek desaktibatu egin du erabiltzaile bat telefono zenbakiaren eta helbide elektronikoaren bidez bilatzeko aukera, "aktore gaizkileek" gehiegikeriak egin baitituzte, dioenez. Horrez gain, Messenger eta Facebook Literen bidez egiten diren deiak eta bidaltzen diren mezuen erregistroa ezabatuko du, urtebete baino gehiago dutenean. Zuckerberg AEBko Kongresura joango da, apirilaren 11an, legegileen galderei erantzuteko, filtrazio polemikoa ezagutu ondoren.