Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-12ko bideoen artxiboa

Emakume bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta

Emakume bat zauritu da Gasteizen, tranbiak ha...
Emakume bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta

Harrapaketa 10:15ean gertatu da, San ...
0:47 min.

Harrapaketa 10:15ean gertatu da, San Prudentzio ikastetxearen parean, Wellingtongo Dukearen kalean. Larrialdietarako zerbitzuetako kideek bertan artatu dute emakumea, eta ospitalera eraman dute gero.

52 urteko emakume bat zauritu da ostegun honetan Gasteizen, tranbiak harrapatuta. Harrapaketa 10:15ean gertatu da, San Prudentzio ikastetxearen parean, Wellingtongo Dukearen kalean, eitb.eus-ek jakin duenez. Larrialdietarako zerbitzuetako kideek tokian bertan artatu dute emakumea lehenengo, eta ospitalera eraman dute ondoren. Tranbiaren zerbitzua 30 minutuz egon da geldituta, eta 11:00k aldera hasi da berriro. Euskotrenek ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Denboralearen ondorioak: errepideak itxita, ur putzuak eta luiziak nonahi

Denboralearen ondorioak: errepideak itxita, u...
Denboralearen ondorioak: errepideak itxita, ur putzuak eta luiziak nonahi

N-1 errepideak itxita jarraitzen du I...
2:23 min.

N-1 errepideak itxita jarraitzen du Itsasondon, lur-jausi baten ondorioz. N-634a, Getarian, 13:00etan zabalduko dute, garbitu ostean.

Euri denboraleak hainbat eragozpen sortu ditu euskal errepideetan. Alde batetik, ur putzuek eta ibai batzuek gainezka egiteko arriskuak zenbait errepidetan etenaldiak egitea eragin dute. Bestalde, azken orduotako euriteek luiziak ere eragin dituzte, gehien bat Gipuzkoako lurralde historikoan. Hauek dira eragozpen nagusiak: Itsasondon (Gipuzkoa), N-1 itxita, Irungo noranzkoan, luizi batengatik. Ilara luzeak daude. Ibilgailuak Ordiziako irteeratik ari dira bideratzen. A-15 hartzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. Berastegin (Gipuzkoa), A-15erako sarbidea itxita dago Donostiako noranzkoan. Lur-jausia izan da. Gasteizen, N-622 (4 kilometroan), Altuberako noranzkoan, A-1erako sarbidea itxita dago Irungo noranzkoan, eta zabalik, Madrilgorako bidean. N-634 errepidea itxi dute Zarautz eta Getaria artean, luizi batengatik. 13:00etan zabaltzea espero da. Gaur, egunaren lehen partean, ez da aldaketarik espero: euria sarri eta ugari egiten jarraituko du, eta zerua estalita egongo da. Arratsalde-gauean euri gutxiago egingo du, noizbehinka eta euri txikia, eta baliteke egunaren amaieran ostarte batzuk ere irekitzea.

Larrialdi egoera ezarri dute Nafarroan, uholdeengatik

Larrialdi egoera ezarri dute Nafarroan, uhold...
Larrialdi egoera ezarri dute Nafarroan, uholdeengatik

Arga, Ega, Aragoi eta Ebro ibaiei beg...
2:09 min.

Arga, Ega, Aragoi eta Ebro ibaiei begira daude, eta bereziki Erriberara begira daude arratsaldean gerta daitekeenarengatik. Araban, ostera, alerta gorrian jarraitzen du Zadorra ibaiak.

Nafarroako Foru Gobernuak larrialdi egoera ezarri du, uholdeengatik, alerta aurreko egoera aktibatu eta 24 ordura. Eguraldi iragarpenak bete egin dira eta ibaien emaria (Arakil, Aragoi, Arga, Ega eta Irati, kasu) handia da. Goizeko lehen orduan, uholde maila harrapatu du Arga ibaiak Iruñerrian eta kalteak eragin ditu Erriberako lurretan. Eguerditik aurrera, ostera, Arga (Etxauritik behera) eta Ega (Lizarratik behera) ibaiei begira jarriko dira, uholde handiak espero direlako. Halaber, arratsaldean, Erribera eta Tutera izango dira arreta gune nagusiak, bertan gerta daitekeenarengatik. Izan ere, ura inguruko baratzeetara eta Tuterako alde zaharrera iristea aurreikusten da. Euskal Autonomia Erkidegoan, ostera, oro har, ibaien maila jaisten ari da. Hala ere, Zadorra ibaiaren ur-mailak kezka eragiten du oraindik Araban, batez ere, Uribarri Ganboako urtegia ura husten ari delako. Horri azken orduetan egindako euria gehitu ondoren, Zadorra ibaiak gainezka egin du Arabako hainbat tokitan. Gainera, Zadorra ibaiak alerta gorrian jarraitzen du Abetxukun. Atzo Oria eta Urumea ibaiek (Gipuzkoa) alerta gorrian egon ziren, baina horien mailak behera egin du eta, aurreikuspenen arabera, atertzera egingo du. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, arazo handienak Araban izan dira azken orduotan. Halaber, Segurtasun Sailak Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdi Planaren Larrialdi fasea "0" egoerara pasatzea erabaki du eguerdian.

Jaurlaritzak alokairuaren % 50 arte ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkie gazteei

Jaurlaritzak alokairuaren % 50 arte ordaintze...
Jaurlaritzak alokairuaren % 50 arte ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkie gazteei

Etxebizitzaren errentak ezingo du 600...
2:27 min.

Etxebizitzaren errentak ezingo du 600-750 euro baino handiagoa izan, eta diru-laguntzek gehienez ere hiru urteko iraupena izango dute.

Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa bultzatzeko diru-laguntzak emango dizkie 23 eta 35 urte bitarteko herritarrei, 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariaren baitan. Gehienez ere, alokairuaren erdia ordainduko die Jaurlaritzak. Gazteentzako alokairurako laguntza gehienez hiru urtean jaso ahal izango da. Etxebizitzaren Plan Zuzendariak 1.119 milioi euroko aurrekontua izango du eta hiru urtean egongo da indarrean. Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Saila sailburuak aurkeztu du gaur goizean egitasmoa Eusko Legebiltzarrean. Gaztelagun programa berria datorren urtarrilean jarriko da abian, gazteen emantzipazioa bultzatzeko, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzen bitartez. Alokabidek kudeatuko du eta 23 urtetik gorako eta 35 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, errentan bizi direnei, nahiz eta alokairu-kontratuaren titular gisa ez egon (pisua partekatu daiteke). Eskatzaileek Diru Sarrera Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzeko muga gainditu beharko dute (7.734 euro urtean), baina inola ere ezingo dute kasu bakoitzean 12.000 euro (egoiliar bakarra), 15.000 euro (bi egoiliar) edo 18.000 euroko (hiru egoiliar) langa gainditu. Tarte hori 20.000 eta 22.000 euro bitartekoa izango da, familia ugari bereziak direnean edo desgaitasun-maila altuak dituzten pertsonetan. Lanean ari diren gazteez gain, laguntza eskatzeko aukera izango dute prestakuntza bidean dauden ikertzaileek eta bekadunek, betiere, eskabidea egin eta, gutxienez, aurreko sei hileko antzinatasuneko lan-bizitza egiaztatzerik badute, edo diru-sarreren iturriaren iraupen aurreikusia eskabidea egiten denetik gutxienez sei hilekoa izango dela egiaztatzerik badute. Etxebizitzaren errentak ezingo du 600 euro baino handiagoa izan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuen eta beren inguru funtzionalen kasuan, 750 euro. Emantzipazioa bultzatzeko laguntza izaki, gazteentzako alokairurako laguntza gehienez hiru urteko epez emango da. Laguntza Alokabidek kudeatuko du.