Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda.

Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean.

Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira.

Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman.

LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen.

2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko.

Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die.

Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak.

Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu.

Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan.

18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari.

Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik.

Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan.

Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera.

La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela.

Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen.

Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat.

Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta.

Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen.

Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez.

Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte.

Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote.

Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe.

Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa…

!Anima zaitez!

MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bideti...
Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bideti...
1:00 min.

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda. Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean. Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira. Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

2018/05/24

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskol...
Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. E...
1:12 min.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu. Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

2018/05/24

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdia...
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar iz...
2:06 min.

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren. Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko. Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die. Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak. Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu. Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan. 18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2018/05/24

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kon...
Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio...
2:10 min.

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari. Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik. Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan. Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

2018/05/24

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istr...
Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik ...
1:58 min.

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera. La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela. Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen. Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat. Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta. Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen. Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez. Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte. Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote. Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

2018/05/24

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen fes...
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Bar...
0:52 min.

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/05/24

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-04-23ko bideoen artxiboa

Adituek deklaratuko dute gaur ANean, Altsasuko gazteen aurkako epaiketan

Adituek deklaratuko dute gaur ANean, Altsasuk...
Adituek deklaratuko dute gaur ANean, Altsasuko gazteen aurkako epaiketan

15 bat aditu deklaratzera deituta dau...
3:18 min.

15 bat aditu deklaratzera deituta daude gaurdia zibilek eta horien bikotekideek salatutako erasoaren harira. Akusatuek 375 espetxe-zigorra jaso lezakete.

Gaur, astelehena, bi guardia zibilei eta horien bikotekideei ustez eraso zioten zortzi gazteen aurkako epaiketaren seigarren saioa egingo dute Auzitegi Nazionalean, adituen deklarazioarekin. Aurreko astean, akusatuek deklaratu zuten lehen egunean, hurrengoan (asteartea) guardia zibilen eta horien bikotekideen txanda izan zen, ondoren foruzainak izan ziren, laugarren saioan lekukoak eta, ostiralean, lekuko gehiago, akusatuetako baten ama eta herriko alkatea izan ziren akusazioaren zein defentsaren abokatuen galderei erantzuten. Hala, gaur deklaratuko duten adituen artean Guardia Zibilaren Inteligentzia Zerbitzuko bi kide daude. Txosten batzuek Alde Hemendik eta Ospa! mugimenduen jarduera, Guardia Zibilaren aurka egiteko, jasotzen omen dute, eta akusatuek mugimendu horien esanetara zeudela diote. Aurreko astean, momentura arte egin duten azken saioan, Auzitegi Nazionaleko epai-mahaiak froga gisa onartu zuen 2016ko urriaren 14an ETBk Altsasuko frontoian hartutako irudiak. Irudi horietan Adur Ramirez ageri da, arropa ilunekin jantzita, eta ez kamiseta gorri batekin, bere kontrako akusazioan aipatzen den moduan. Era berean, epai-mahaiak frogatzat onartu zuen Iñaki Abad auzipetuak Koxka tabernaren kanpoaldean grabatu zuen bideoa. Guardia Zibilaren sarjentuak eskukada eman zion bideo hori grabatzeagatik. Gainera, Isabel Pozueta Adur Ramirez de Aldaren amak deklaratu zuen. Azaldu zuenez, urriaren 14an senarrarekin eta ahizparekin atera zen Altsasutik. Pilota partida bat ikustera joan ziren, pare bat pote hartu zituzten bi tabernatan, eta segidan etxera joan ziren. Etxera heltzean (02:15-02:30 aldera), Adur topatu zuten sukaldean, eta partidaz apur bat mintzatu ostean, ohera joan ziren denak. Gaztea ez zen etxetik berriro atera, amaren esanetan. Javier Ollo Altsasuko alkateak ere deklaratu zuen egun horretan. Ollok herrian terrorismoa edo kale borroka izatea ukatu eta “neurrigabekeria judiziala” salatu zuen. Olloren esanetan, Udalak biktimei babesa emateko adierazpena egin zuen lehendabizi, eta ondoren, "auzian izan den neurrigabekeria judiziala ikusita", akusatuei eta haien familiei laguntza eskaini zien. "Azkenean, zoritxarreko gertakari hauetan nahasitako pertsona guztiak gorriak ikusten ari dira", gaineratu zuen.

Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu du euriaren ondorioz

Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu du ...
Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu du euriaren ondorioz

Atzo 20:00ak aldera botatako ekaitzak...
0:58 min.

Atzo 20:00ak aldera botatako ekaitzak metro karratuko 11 litro ur utzi zituen zenbait tokitan. Ospitaleko sarrerari eragin zion arren, ez zuten zerbitzua bertan behera utzi behar izan.

Igande arratsaldean botatako euri-jasa bortitzen ondorioz Barakaldoko Gurutzetako Ospitaleko sarrera urak hartu zuen une batez. Dena den, osasun zentroak ez zuen zerbitzua eten. Metro karratuko 11 litro ur pilatu ziren hainbat tokitan. Langileak izarak eta eskura zutena erabiliz saihesten saiatu ziren arren, beheko solairura iritsi zen ura, igogailuetako zulotik behera. Beheko solairu horretan dago larrialdi zerbitzua, eta bertan artatzen ari ziren zenbait gaixo beste gune batera eraman behar izan zituzten. Arazoak berehala konpondu zituzten, erietxeak jakinarazi duenez. Araban ere, euriak arazoak eragin zituen Aiaraldean, eskualde horretako zenbait errepidetan ur-putzuak sortu baitziren.

Emakume batek erasoa jasan du Cintruenigon, eta ondoren bikotekidea etxean gotortu da

Emakume batek erasoa jasan du Cintruenigon, e...
Emakume batek erasoa jasan du Cintruenigon, eta ondoren bikotekidea etxean gotortu da

Emakumeak Udaltzaingora deitu du lagu...
0:56 min.

Emakumeak Udaltzaingora deitu du laguntza eske, bikotekideak jo duela esan eta ondoren etxean gotortu dela adierazteko. Horrezkero, gizonak bere burua entregatu du, eta atxilotu egin dute.

Emakume batek eraso bat pairatu du Cintruenigo herri nafarrean. Erasotzaileak, bere bikotekideak, bere burua entregatu du etxean gotortuta egon eta gero, eta Foruzainak atxilotu du. Nafarroako Gobernuak gaur, astelehena, jakinarazi duenez, emakumeak Udaltzaingora deitu zuen laguntza eske bikotekideak jo duela esan eta ondoren etxean gotortu dela esateko. Foruzainak gertatutakoaren berri izan eta gero, Interbentzio Berezietarako Taldeko agenteak bertaratu ziren eta, azkenik, bitartekariak telefono bidez lortu zuen ustezko erasotzaileak bere burua entregatzea. Gaur, gizona (aurrekari asko ditu) epailearen esku utziko dute.

Eroritakoen Haranetik lehen gorpuzkiak ateratzen hasi dira

Eroritakoen Haranetik lehen gorpuzkiak aterat...
Eroritakoen Haranetik lehen gorpuzkiak ateratzen hasi dira

Epai baten harira, Manuel eta Antonio...
2:01 min.

Epai baten harira, Manuel eta Antonio Lapeña anaia errepublikarren eta Pedro Gil Calonge eta Juan Gonzalez Moreno bando nazionaleko bi kideren gorpuak hobitik ateratzeko lanak hasi dituzte.

Eroritakoen Haranetik lau gorpuzki ateratzeko atariko lanakhasi dituzte astelehen honetan, Escorialeko epaitegiak ebatzitako epaiaren ostean. Eduardo Sanz gorpuak hobitik ateratzeko eskatu duten familien abokatuak berak baieztatu duenez, lanak 09:30ean hasi dira. CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiaren menpeko diren Torroja Institutuko teknikoek egingo dituzte deshobiratze lanak. Lehenik eta behin, kriptako hezurtokiaren egoera aztertuko dute eta, gero, txosten tekniko bat egingo dute kokapena adieraziz eta ustez gorpuzkiak dauden tokira nola iritsi zehaztuz. Epaitegi batek eman zuen baimena Manuel eta Antonio Lapeña, 1936an fusilatu zituzten bi anaia errepublikar, eta Pedro Gil Calonge eta Juan Gonzalez Moreno bando nazionaleko bi kideren gorpuak ateratzeko. Familien abokatuaren esanetan, gaurkoa egun historikoa izango da "lehen aldia" izango baita "Espainiako gizartea bere osotasunean lekuko dela" barrutira sartzen dena. Lau horien deshobiratzea ahalbideratuko duen epaiak beste askori ere atea irekiko diela uste dute han lurperatuta dauden zenbaiten senideek. Guztira, 30.000 lagunen gorpuzkiak daudela uste da.

Nikaraguan istiluak eragin dituen erreforma baliogabetu du Ortegak

Nikaraguan istiluak eragin dituen erreforma b...
Nikaraguan istiluak eragin dituen erreforma baliogabetu du Ortegak

Gutxienez 27 pertsona hil dira gizart...
2:50 min.

Gutxienez 27 pertsona hil dira gizarte segurantzaren erreformaren aurkako protestetan.

Nikaraguako Gobernuak baliogabetu egin du kaleetan liskarrak eta, gobernuz kanpoko erakundeen arabera, gutxienez 27 hildako, 100dik gora zauritu eta kalte material handiak eragin dituen gizarte segurantzaren erreforma. Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Kontseiluko Institutu Nikaraguarrak "egoera hau sorrarazi" dituzten bi ebazpenak bertan behera uztea adostu du, Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak Nazioari zuzendutako mezu batean esan duenez. Ebazpen horien bidez, Zuzendaritza Kontseiluak, besteak beste, langile eta enpresei kotizazioa igotzea eta jubilatuei pentsioaren % 5 kentzea adostu zuen aurreko asteartean. Ortegak zehaztu duenez, proposamena ez da "bideragarria" izan, eta sektore pribatuarekin eta langileen ordezkariekin eztabaida errazteko asmoarekin hartu da baliogabetzeko erabakia. Ortgearen aurkako protestak aurreko asteazkenean hasi ziren, gizarte segurantzaren erreformaren harira. Halere, herritarrek hauteskunde esparruko iruzurrak, erregaien prezioen igoerak, Poliziaren errugabetasuna, Gobernuaren aurka egiten zuten nekazarien azalpenik gabeko heriotzak eta herrialdean ikusten ez den "bake eta gizarteratze" diskurtsoa salatu dute. Nikaraguako Armadako soldaduak hainbat hiritan daude, liskarrak bi gauez jarraian egon eta gero. Gutxienez 27 pertsona hil dira liskarretan, horien artean, kazetari bat tiro batez, nerabe bat eta polizia bat, gobernuz kanpoko erakundeen arabera. Gobernuak dio 10 direla hildakoak, baina aurreko ostiraletik ez du informazio gehiagorik eman.

20 urteko kartzela zigorra Salah Abdeslami, Bruselan izandako tiroketa batengatik

20 urteko kartzela zigorra Salah Abdeslami, B...
20 urteko kartzela zigorra Salah Abdeslami, Bruselan izandako tiroketa batengatik

Tiroketa 2016ko martxoaren 15ean gert...
1:36 min.

Tiroketa 2016ko martxoaren 15ean gertatu zen, Bruselako atentatuak gertatu baino astebete lehenago. Salah Abdeslamek tiroketatik ihes egitea lortu zuen, baina hiru egunera atxilotu zuten.

Belgikako Justiziak 20 urteko kartzela zigorrera kondenatu du Salah Abdeslam —2015eko azaroko Parisko atentatuetatik bizirik atera zen ustezko erasotzaile bakarra— 2016an Bruselan izandako tiroketa baten harira, Belgikako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera. Aipaturiko tiroketa 2016ko martxoaren 15ean gertatu zen, Bruselako atentatuak gertatu baino astebete lehenago. Gaur ezagutu den epaian, Salah Abdeslam eta Sofien Ayari errudun jo dituzte hilketa saiakeragatik. Ez Abdeslam eta ezta Ayari ere ez dira epaia entzutera joan. 2016ko martxoaren 15ean Belgikak eta Frantziak elkarlanean polizia operazioa prestatu zuten Bruselan, eta tiroketa gertatu zen kondenatuen eta polizien artean. Ondorioz, hiru polizia zauritu ziren eta 35 urteko ustezko jihadista aljeriarra hil zen. Abdeslamek eta Ayarik ihes egitea lortu zuten, baina hiru egun geroago atxilotu zituzten.