Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda.

Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean.

Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira.

Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman.

LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen.

2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko.

Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die.

Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak.

Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu.

Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan.

18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari.

Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik.

Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan.

Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera.

La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela.

Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen.

Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat.

Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta.

Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen.

Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez.

Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte.

Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote.

Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe.

Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa…

!Anima zaitez!

MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bideti...
Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bideti...
1:00 min.

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda. Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean. Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira. Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

2018/05/24

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskol...
Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. E...
1:12 min.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu. Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

2018/05/24

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdia...
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar iz...
2:06 min.

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren. Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko. Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die. Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak. Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu. Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan. 18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2018/05/24

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kon...
Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio...
2:10 min.

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari. Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik. Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan. Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

2018/05/24

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istr...
Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik ...
1:58 min.

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera. La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela. Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen. Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat. Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta. Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen. Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez. Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte. Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote. Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

2018/05/24

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen fes...
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Bar...
0:52 min.

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/05/24

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-09ko bideoen artxiboa

Loiuko aireporturako autobusak 15 minuturo aterako dira

Loiuko aireporturako autobusak 15 minuturo at...
Loiuko aireporturako autobusak 15 minuturo aterako dira

Bidariek gora egin dutela ikusita mai...
2:22 min.

Bidariek gora egin dutela ikusita maiztasuna handitzea erabaki dute. Horrela, zerbitzua 5:15ean hasi eta 22:00etan bukatuko da Termibusen, eta 6:15ean hasi eta 00:00etan bukatuko da aireportuan

Aireportura doazen Bizkaibuseko autobusen maiztasuna handiagoa izango da maiatzaren 14tik (astelehena) aurrera, orain arte uda partean egin izan den bezala, 15 minuturo izango dira autobusak aireportura. Maiztasun hori, gainera, urte osoan mantenduko da. Bestalde, 3 euroko salneurria izango du erabilera bakarreko txartelak eta salneurri bera Barik txartela erabilita. Gero eta bidaiari eta turista gehiago heltzen dira Loiuko aireportura, eta garraio publikoa erabiltzen dutela ikusita, maiztasuna areagotzea erabaki dute. Izan ere, iaz A3247 Bilbo/Aireportua lineak 2016an baino 122.000 erabiltzaile gehiago izan zituen. 680.563 bidaiaritik 803.334ra igaro zen, Bizkaibuseko autobus lineen artean hazkunde handiena jasan zuena izan baitzen. Hori horrela, 20 minutuko edo neguko 30 minutuko maiztasuna bertan behera geldituko da eta 15 minuturokoa izango dago urte osoan. Zerbitzua 5:15ean hasi eta 22:00etan bukatuko da Termibusetik, eta 6:15ean hasi eta 00:00etan bukatuko da aireportutik. Guztira, 16.100 bidaiari gehiago izango dira urtean. Bestalde, maiatzaren 14tik aurrera ere, joanaldiko txartela kreditu txartelarekin ordaindu ahal izango da aireportuko Bizkaibuseko geltokian. Neurri hori ere EHUko, Portugaleteko eta Sodupeko Bizkaibuseko bulegoetara zabalduko da. Azkenik, Bilboko aireportura heldu berri direnei laguntzeko autobus seinaleak hobetu dituzte, maletak batzeko tokian bertan jarri baitute nondik joan behar diren bidaiariak autobusa hartzeko, eta aurretik, txartela atera behar dutela ohartarazten dute seinaleok.

68 urteko gizonezko bat atxilotuta Donostian, eskola baten ondoan masturbatzeagatik

68 urteko gizonezko bat atxilotuta Donostian,...
68 urteko gizonezko bat atxilotuta Donostian, eskola baten ondoan masturbatzeagatik

Gizona Gros auzoko parke publiko bate...
1:00 min.

Gizona Gros auzoko parke publiko batean zegoen masturbatzen, eskola batean zihoazen adingabeak aurretik pasatzen ziren bitartean.

68 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, exhibizionismo delitua egotzita, eskola baten ondoan dagoen parke publiko batean masturbatzeagatik, klasera zihoazen adingabeak aurretik pasatzen ziren bitartean, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Astearteko 09:00ak pasatxoan, Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, Gros auzoko parke batean, banku batean eserita, gizon bat masturbatzen ari zelako, adingabeak eskolara joateko aurretik pasatzen ari zitzaizkiola. Hala, Ertzaintzako patruila batek hara jo zuen, eta gizona bertan aurkitu. Salatzaileak egiletzat jo ondoren, agenteek identifikatu zuten. Orduan, jakin zuten topatzeko hiru agindu zituela bere gain gizonak. Horrezkero, agenteek gizonezkoa -68 urte- atxilotu zuten, exhibizionismo delitua leporatuta. Gainera, atxilotuak aurrekariak zituen antzeko delituengatik. Azkenik, komisariara eraman zuten, epailearen esku utzi bitartean.

14 urteko espetxe zigorra, autismodun haur bat bortxatzeagatik Gateizen

14 urteko espetxe zigorra, autismodun haur ba...
14 urteko espetxe zigorra, autismodun haur bat bortxatzeagatik Gateizen

Erasotzaileak 60 urte zituen bortxake...
2:45 min.

Erasotzaileak 60 urte zituen bortxaketa izan zenean. Sexu-erasoa egin ondoren, gertatutakoa kontatuz gero, 'burua hautsiko' ziola esan zion umeari.

Arabako Lurralde Auzitegiak 14 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, autismodun haur bat bortxatzeagatik Gasteizen. Apirilean egin zen epaiketa; Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetuarentzat, akusazio partikularrak, 18koa, eta defentsak, absoluzioa. Asteon kaleratu den epaian jasotzen denez, frogatuta geratu da 60 urteko gizonezkoak 11 urteko mutila bortxatu zuela, orain bi urte. Gainera, mehatxatu ere egin zuen bortxatzaileak haurra, gertatutakoa kontatuz gero, burua hautsiko ziola esanez. Espetxe zigorraz gain, kartzelatik ateratzen denerako, 10 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri dio epaileak akusatuari, eta 20 urtean ezingo da biktimaren ingurura hurbildu. Gainera, 50.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio mutilari. Umearen familia pozik agertu da epaiarekin. Gertatutakoa frogatzea konplexua zela aitortu dute biktimaren etxekoek, ez lekukorik ez froga fisikorik ez zutelako, eta bortxaketa izan eta hilabete batzuetara jarri zutelako salaketa. Epaileak sinesgarritasun osoa eman dio adingabearen deklarazioari. Haren psikologoak, psikiatrak eta hezitzaileak esandakoek ere pisu handia izan dute ebazpenean. Bortxaketaren ondoren, haurraren egoerak nabarmen egin zuela okerrera azaldu zuten denek. Akusatuak ukatu egin zuen guztia epailearen aurrean. Umeari txakurrak gustatzen zitzaizkiola, eta berak txakurrak zituenez, umea maiz hurbiltzen zitzaiola deklaratu zuen. Akusazioaren arabera, baina, umeak zuen gutxitasun psikikoa aprobetxatu zuen gizonak, txakurrak erakusteko aitzakian, umea etxera gonbidatu eta bertan bortxatzeko.

Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta

Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsason...
Castroko arrantzale bat hil da Orioko itsasontzi batean, sarearekin katramilatuta

55 urteko arrantzalea sarea botatzen ...
0:44 min.

55 urteko arrantzalea sarea botatzen ari zela uretara erori eta sarearekin korapilatuta ito da.

Orioko 'Berriz Ave Maria' itsasontziko 55 urteko arrantzale bat hil da Kantabriako uretan, sarea botatzen ari zela uretara erori, sarearekin korapilatu eta itota. Lan-istripua bart gertatu da Kantabriako uretan, Santanderretik milia gutxitara, Karkara.eus agerkariak jakinarazi duenez. Tripulazioko kideek atera dute uretatik, baina ordurako itota zegoen. Aurten lan istripuz hil den 18. langilea da, eta bigarren arrantzalea, LABek emandako datuen arabera.