Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda.

Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean.

Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira.

Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman.

LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen.

2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko.

Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die.

Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak.

Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu.

Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan.

18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari.

Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik.

Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan.

Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera.

La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela.

Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen.

Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat.

Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta.

Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen.

Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez.

Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte.

Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote.

Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe.

Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa…

!Anima zaitez!

MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bideti...
Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bideti...
1:00 min.

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda. Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean. Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira. Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

2018/05/24

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskol...
Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. E...
1:12 min.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu. Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

2018/05/24

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdia...
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar iz...
2:06 min.

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren. Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko. Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die. Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak. Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu. Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan. 18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2018/05/24

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kon...
Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio...
2:10 min.

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari. Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik. Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan. Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

2018/05/24

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istr...
Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik ...
1:58 min.

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera. La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela. Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen. Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat. Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta. Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen. Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez. Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte. Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote. Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

2018/05/24

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen fes...
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Bar...
0:52 min.

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/05/24

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-11ko bideoen artxiboa

Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda

Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen k...
Gidari bat hil da Leioan, aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda

Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe...
0:52 min.

Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Rio kalean. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua nola gertatu den argitzeko.

Bilboko 58 urteko gizonezko bat hil da ostiral honetan, Leioan (Bizkaia), bere autoak aparkatuta zegoen kamioi baten aurka talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripua 05:30 aldera izan da, Felipe del Río kalean, Renault Megane batek aparkatuta zegoen kamioi bat jo duenean. Gidaria (bakarrik zihoan) ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Biktima burdina artetik atera ondoren, osasun langileak biktima egonkortzen saiatu dira, baina bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa hasi du istripua nola gertatu den argitzeko.

Urte arteko inflazioa % 1ean kokatu da EAEn, apirilean

Urte arteko inflazioa % 1ean kokatu da EAEn, ...
Urte arteko inflazioa % 1ean kokatu da EAEn, apirilean

Prezioak, berriz, % 0,8 igo dira mart...
2:05 min.

Prezioak, berriz, % 0,8 igo dira martxoko datuekin alderatuta.

Inflazioa moteldu egin da apirilean eta urte arteko tasa % 1ean kokatu da EAEn, aisiak eta kulturak izandako beheranzko joera dela eta; prezioak, berriz, % 0,8 igo dira, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan argitaratutako datuen arabera. Urte arteko tasa bi hamarren jaitsi da apirilean, martxokoa % 1,2an kokatu baitzen. Lurraldez lurralde, % 1,3koa izan da urte arteko KPIa Gipuzkoan; Bizkaian, % 1ekoa, eta Araban, berriz, % 0,8koa. 2018an, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan: % 0,3 Araban eta % 0,1 Bizkaian eta Gipuzkoan. Garestitu diren zerbitzuen artean, hauek daude: komunikazioak (% 2,9); alkoholdun edariak eta tabakoa (% 2,1); garraioak (% 1,9); hotel, kafetegi eta jatetxeak (% 1,7); elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 1,7); arropa eta oinetakoak (% 1,3); irakaskuntza (% 1). Merkatu direnen artean, berriz, etxeko tresneriaren (% 0,2) eta aisia eta kultura (% 1,6) daude. Bestalde, Espainian % 1,1 igo da urte arteko inflazioa apirilean, martxoan prezioek izandako igoera baino % 0,1 gutxiago.

Granadako bi gazteren heriotza indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari dira

Granadako bi gazteren heriotza indarkeria mat...
Granadako bi gazteren heriotza indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari dira

21 urteko emakume baten eta 24 urteko...
1:03 min.

21 urteko emakume baten eta 24 urteko gizonezko baten gorpuak aurkitu dituzte tiro eremu batean. Biak ala biak tiro banaren ondorioz hil dira.

21 urteko emakume baten eta 24 urteko gizonezko baten gorpuak aurkitu dituzte bart Granadako tiro eremu batean. Biak ala biak tiro banaren ondorioz hil dira, eta emakumearen heriotza genero indarkeria kasu bat ote den ikertzen ari da Guardia Zibila. Larrialdi zerbitzuek eta Guardia Zibilak emandako informazioaren arabera, 21:00etan jaso zuten lehen abisua 21 urteko emakume bat eta 24 urteko gizonezko bat tiroz zaurituta zeudela esanez. Bietako batek aurpegian zuen zauria. Osasun langileak bertaratuko direnerako biak hilda zeuden. Gerora Guardia Zibilak argitu ahal izan duenez, tiroz egindako zauriak ziren. Genero indarkeria kasu bat ote den ikertzen ari dira.

Bikote bat atxilotu dute Biriatun Belgikako emakume bat hiltzea egotzita

Bikote bat atxilotu dute Biriatun Belgikako e...
Bikote bat atxilotu dute Biriatun Belgikako emakume bat hiltzea egotzita

Biktima, espetxeetako funtzionario ba...
1:45 min.

Biktima, espetxeetako funtzionario bat, bahitu, ito eta ostu zutela uste du Poliziak. Autobus batean atzeman dituzte, Palentziara bidean.

Espainiako Poliziak emakume bat eta gizon bat atxilotu ditu Biriatun Iparralde Belgikako espetxeetako funtzionario bat hil dutelakoan. Bikotea lineako autobus batean atzeman dituzte, Palentziara bidean. Handik Lisboara joan nahi omen zuten, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak ohar baten jakinarazi duenez. Biktimak Ambereseko espetxe batean lan egiten zuen, erizain moduan. Atxilotuetako bat, 33 urteko emakumea, zigorra ari zen betetzen kartzela horretan. Dena den, azken baimenaren ondotik ihesean zegoen emakumea. Poliziaren arabera, biktima bere etxean bahitu zuten emakumeak eta horren bikotekideak, 44 urteko gizonak. Gorpua egun batzuetara topatu zuten Amberesetik 35 kilometrora zegoen bide batean, itota hil izanaren zantzuekin. Ikerlariek egiaztatu dutenez, bikoteak dirua atera zuen biktimaren txartelarekin, eta hainbat transferentzia eta erosketa ere egin zituen, besteak beste, autobus txartela. Hori horrela, autobusean atzeman dituzte biak. Identifikatu eta Belgikako agintariek euren kontrako bilatze eta atxilotze agindua emana zutela egiaztatu ahal izan dute. Epaileak kartzelara bidali du bikotea.

Trump eta Kim Jong-un ekainaren 12an bilduko dira, Singapurren

Trump eta Kim Jong-un ekainaren 12an bilduko ...
Trump eta Kim Jong-un ekainaren 12an bilduko dira, Singapurren

"Munduko Bakearentzat une berezia iza...
1:22 min.

"Munduko Bakearentzat une berezia izaten saiatuko gara biok!", adierazi du AEBko presidenteak, Twitterren.

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du ekainaren 12an asteartea bilduko dela Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagiarekin, Singapurren. Munduko Bakearentzat une berezia izaten saiatuko gara biok!, adierazi du estatubatuar agintariak, Twitterren. Trumpen eta Kimen arteko bilera lehena izango da AEBko eta Ipar Koreako presidenteen artean, eta Ipar Koreako eta Hego Koreako buruzagiak bildu eta aste gutxira etorriko da. Hain zuzen ere, apirilaren 27an batzartu ziren Kim Jong-un eta Moon Jae In, eta, bilera horretan, herrialdea desnuklearizatzeko konpromisoa hartu zuen iparkorear buruak.