Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-21ko bideoen artxiboa

Pertsona bat atxilotu dute Bizkaian, haur-pornografiaren aurkako operazio batean

Pertsona bat atxilotu dute Bizkaian, haur-por...
Pertsona bat atxilotu dute Bizkaian, haur-pornografiaren aurkako operazio batean

Atxilotuek 'Deep Web'a eta txat batek...
3:27 min.

Atxilotuek 'Deep Web'a eta txat bateko kide guztiak irten ondoren automatikoki ezabatzen ziren talde anonimoak erabiltzen zituzten.

Polizia Nazionaleko agenteek pertsona bat atxilotu dute Bizkaian, haur-pornografiaren aurkako operazio batean, txaten bidez horren moduko materiala partekatzeagatik. Estatu espainiarrean, guztira, 17 pertsona atxilotu eta zazpi salatu ditu Poliziak. Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak txat anonimo, zifratu eta erabilera bakarrekoak erabiltzen zituzten adingabeen aurkako gehiegikerien irudiak elkarri bidaltzeko. Gainera, atzeman duten materialaren artean, muturreko sexu-harremanen bestelako irudiak ere topatu dituzte, esaterako, sexu basatia eta zoofiliarenak. Ikerketak ia bi urte iraun ditu, 2016an lehen atxiloketa izan zenetik. Hainbat herrialdetako poliziek interneten hornitzaileekin izaten dituzten hartu emanei esker lortu dute informazioa jaso eta ikerketa abiaraztea, oharraren arabera. Hala, horren moduko informazioa partekatu zuten 24 pertsona identifikatu ditu Poliziak ikerketan. Egileen kokapena zehaztu ostean, atxiloketak eta miaketak egiteko koordinazioa egin dute. Barne Ministerioaren hitzetan, atxilotu nagusia Sevillakoa da, berak bidali baitu artxibo kopuru handiena. Antza, hortik partekatzen zituen irudiak probintzia bereko beste gizonezko batekin, eta hori ere atxilotu dute. Deigarria da Alacanteko gizon baten kasua; ehunka argazki eta bideo gordetzen zituen eta, horietan, haur-pornografia eta adingabeei egindako gehiegikeriak ikus zitezkeen. Adingabe batzuk bereziki gazteak ziren, edo egindako abusua bereziki gogorra zen. Horren moduko irudiak atzeman dizkiote Jaenen atxilotutako gizonari ere: 40 urteko espainiarrak ia 20.000 artxibo zituen. Bestalde, Katalunian hiru pertsona identifikatu dizute, horiek guztiek artxibo kopurua handia zuten. Caceresen, agenteek 40 urteko beste pertsona bat atxilotu dute. Miaketan, adingabeen gehiegikerien 8.500 argazki baino gehiago zituen gordeta USB memoria batean, oharrak zehazten duenez. Gainera, Vigon atxilotutako gizon batek, haur-pornografia izateaz gain, drogarekin trafikatzen zuen. Bere etxean, ia kilo erdi marihuana aurkitu dute. Esan bezala, 17 dira operazioan atxilotuak, ondorengo lekuetan: Zamora 1, Caceres 2, Pontevedra 2, Bartzelona 3, Bizkaia 1, Sevilla 2, Jaen 1, Lugo 1, Alacant 1, Madril 1, Errioxaa 1 eta Palma 1. Atxilotuetako batzuek 'Deep Web'a edo 'Internet sakona' erabiltzen zuten, hori dela eta, adituek buru eta belarri jardun behar izan dute, ustezko delitugileak identifikatu eta atxilotzeko.

Abisu horia Nafarroan, eurite eta ekaitz arriskuagatik

Abisu horia Nafarroan, eurite eta ekaitz arri...
Abisu horia Nafarroan, eurite eta ekaitz arriskuagatik

Iragarpenaren arabera, metro karratuk...
0:50 min.

Iragarpenaren arabera, metro karratuko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean, eta litekeena da, euria egiteaz gain, ekaitzak jotzea eta txingorra egitea.

Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia aktibatu du astelehen honetan Nafarroan, eurite eta ekaitz arriskuagatik. Abisuak isurialde atlantikoan, Pirinioetan eta erdialdean izango du eragina. Eguraldi iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean, eta litekeena da, euria egiteaz gain, ekaitzak jotzea eta txingorra egitea. Haizeak hegotik joko du eta ekaitz guneetan indar handiagoz ibiliko da. Tenperaturari dagokionez, minimoak igo egingo dira eta maximoak bere horretan mantenduko dira.

17 urteko neska bat hil da eraikin bateko 15. solairutik behera erorita, Bilbon

17 urteko neska bat hil da eraikin bateko 15....
17 urteko neska bat hil da eraikin bateko 15. solairutik behera erorita, Bilbon

Zantzu guztien arabera, istripua izan...
0:32 min.

Zantzu guztien arabera, istripua izan da, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

17 neska bat hil da bart, Bilboko etxebizitza eraikin bateko 15. solairutik behera erorita. Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, ezbeharra 22:00ak pasatxo zirenean gertatu zen, hiriburu bizkaitarreko Erriberri kalean, Casilla inguruan. Antza denez, istripu baten ondorioz gertatu da erorikoa. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Istripua izandako hegazkineko zatiak biltzen eta beste kutxa beltzaren bila ari dira

Istripua izandako hegazkineko zatiak biltzen ...
Istripua izandako hegazkineko zatiak biltzen eta beste kutxa beltzaren bila ari dira

Habanatik Holguinera zihoan DMJ-972 h...
2:14 min.

Habanatik Holguinera zihoan DMJ-972 hegaldiko 113 bidaiarietatik 110 hil ziren.

Ostiralean Habanan izandako hegazkin-istripuaren arrazoiak aztertzen ari dira adituak. Cubana de Aviación konpainiaren DMJ-972 hegaldian zihoazen 113 bidaiarietatik 110 hil ziren. Hegazkinaren piezak biltzeaz gain, bigarren kutxa beltzaren bila ari dira. Kubako hiriburutik abiatu eta berehala erori zen laborantza eremu batean Habana - Holguin bidea egiten ari zen Global Air enpresari alokatutako Boeing 737 hegazkina. Erori zen tokian ari dira oraindik ikerketa lanak egiten. Armando Daniel Lopez Kubako Aeronautika Zibileko Institutuko presidentearen esanetan, hegazkin hondakinak aireportuko eremu batera eramaten ari dira, bertan aztertzeko. Bestalde, Kubako albiste agentzia ofizialaren arabera, kontrol kabinako ahotsak erregistratzen dituen kutxa beltza egoera onean aurkitu zuten atzo, eta hegaldiaren parametro teknikoak grabatzen dituen kutxaren bila ari dira. Dena den, hori ez dela erabakigarria esan du. Mexikoko aeronautika agintaritzako bi adituk bat egin dute ikerketarekin, hegazkina herrialde horretako konpainia batena zelako. Era berean, Mexikoko Aeronautika Zuzendaritza Nagusiak konpainia horren auditoria bat egingo duela iragarri zuen igandean, gaur egun hegan egiteko dituzten baldintzek arauak betetzen dituztela ziurtatzeko. Istripuaren eremua Habanako aireportutik kilometro batera dago, eta behar beste denbora izango dute itxita. Izan ere, ikerketak egunak, asteak edo hilabeteak iraun ditzake.