Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-22ko bideoen artxiboa

Emakume bat hilik agertu zen joan den larunbatean Biarritzen

Emakume bat hilik agertu zen joan den larunba...
Emakume bat hilik agertu zen joan den larunbatean Biarritzen

Cent Marches aparkalekuan aurkitu zue...
0:55 min.

Cent Marches aparkalekuan aurkitu zuen poliziak. 40 bat urte zituen, eta zergatik hil zen aztertzen ari dira orain.

40 urte inguruko emakume baten gorpua agertu zen larunbat arratsaldean BiarritzekoCent Marches aparkalekuko auto batean, France Bleu irratiaren arabera. Gorpua aurkitu baino lehen, poliziak gizon bat ikusi zuen Biarritzeko kaleetan barrena, noraezean zebilela. Suizidio bikoitza aipatu zuela ikusita, gizonaren autoa zegoen tokira joan eta maletategia irekitzeko eskatu ziotenean, emakumea hilda aurkitu zuten. Gorpua Bordeleko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin eta gertatutakoa argitzen saiatzeko. Emakumearen senarra, berriz, Baionako ospitalera eraman zuten, drogarik hartu ote zuen jakiteko analisiak egiteko.

Emakume bati eraso egin diote Bilbon eta bere bikotekidea atxilotu dute

Emakume bati eraso egin diote Bilbon eta bere...
Emakume bati eraso egin diote Bilbon eta bere bikotekidea atxilotu dute

Astelehen arratsaldean gertatu zen er...
0:35 min.

Astelehen arratsaldean gertatu zen erasoa Jesus Galindez kalean, eta emakumea ospitalean artatu zuten.

Emakume bati eraso egin zioten atzo Bilbon, kalean, eta haren bikotekidea atxilotu du Udaltzaingoak erasoa egitea leporatuta. Udaltzaingoaren esanetan, atzo arratsaldean gertatu zen erasoa Jesus Galindez kalean. Biak kalean zeudela, gizonak emakumea jo zuen. Emakumea ospitalean artatu behar izan zuten. Bilboko Udaltzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu du.

Eduardo Zaplana atxilotu dute, zerga iruzurra eta dirua zuritzea leporatuta

Eduardo Zaplana atxilotu dute, zerga iruzurra...
Eduardo Zaplana atxilotu dute, zerga iruzurra eta dirua zuritzea leporatuta

Gainera, beste bost pertsona ere atxi...
1:55 min.

Gainera, beste bost pertsona ere atxilotu dituzte. Guardia Zibilaren operazioak zabalik jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izatea aurreikusten da.

Guardia Zibilak Eduardo Zaplana atxilotu du, Valentziako Generalitateko presidente ohi eta Jose Maria Aznarren garaian Espainiako Lan ministro izan zena, zerga iruzurra eta dirua zuritzea leporatuta, ikerketako iturriek jakinarazi dutenez. Goizeko bederatziak aldera atxilotu dute Valentzian, bere etxetik ateratzen ari zela. Zaplanaz gain eta akusazio beraren pean, beste bost pertsona ere atzeman ditu Guardia Zibilak, kapitalak zuritzea, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta prebarikazioa egotzita. Atxilotu horietako bat Vicente Cotino enpresaburua da, Espainiako Poliziako zuzendari ohi eta Valentziako Generalitateko presidenteorde izan zen Juan Cotinoren iloba. Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa gidatzen ari den polizia operazioak zabalik jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago izatea aurreikusten da. Atzerrian zegoen diru beltza Espainiara sartzen ahalegintzea leporatzen diote Zaplanari, ikerketako iturriek Ser irrati kateari jakinarazi diotenez. Guardia Zibilaren arabera, itxuraz modu irregularrean esleitutako kontratuetatik lortutako diru beltz hori paradisu fiskaletan zegoen. Valentziako 8. Instrukzio Epaitegiak agindu du polizia operazioa. Eduardo Zaplana Valentziako Generalitateko presidente izan zen 1995tik 2002ra bitartean, 2002tik 2004ra, ostera, Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako ministro izan zen Jose Maria Aznarren Gobernuan. Ministro izateari utzi zionean, 2004an, Alderdi Popularrak Diputatuen Kongresuan zuen bozeramaile izan zen. 2008an politika utzi eta enpresa jarduerara itzuli zen.

Australiako artzapezpiku bat errudun jo dute pederastia kasu bat estaltzeagatik

Australiako artzapezpiku bat errudun jo dute ...
Australiako artzapezpiku bat errudun jo dute pederastia kasu bat estaltzeagatik

Akusazio horregatik zigortzen duten E...
2:57 min.

Akusazio horregatik zigortzen duten Elizako kargu goreneko lehen kidea da Philip Wilson Adelaideko artzapezpikua.

Newcastleko Hegoaldeko Gales Berria, Australia epaitegi batek errudun jo du Philip Wilson Adelaideko artzapezpikua apaiz batek hainbat adingaberi egindako sexu abusuak estaltzeagatik. Australiako egunkarien arabera, akusazio horregatik zigortzen duten Elizako kargu goreneko lehen kidea da Wilson. Aurreikuspenen arabera, ekainean kaleratuko dute epaia, eta bi urterainoko kartzela zigorra ezar diezaiokete. Robert Stone epaileak James Fletcher apaizak egindako abusuak estaltzea leporatu dio 67 urteko artzapezpikuari. Frogatutzat jo du Wilsonek bazuela pederastia kasu horren berri, biktima batek kontatu baitzion 1976an, artean Hegoaldeko Gales Berriko apaizaren laguntzailea zela. Wilsonen abokatuek argudiatu dutenez, artzapezpikuak ez zuen biktimarekin izandako elkarrizketa gogoan. Fletcher 2004an zigortu zuten bederatzi adingaberi sexu abusuak egiteagatik. Bi urte gerorago hil zen, kartzelan. Australiako Artzapezpiku Katolikoen Konferentziaren hitzetan, Wilsonek errugabea dela esan du hasieratik, eta abokatuekin adostuko du orain zer egin. Australiako Gobernuak aginduta, Elizan eta beste instituzio batzuetan izandako pederastia kasuak ikertu dituzte bost urtez. Biktimek hainbatetan salatu dutenez, Elizako goi kargudunek kasuok estali dituzte. Iaz amaitutako ikerketaren arabera, 1950 eta 2010 urteen artean Australian apaiz jardun zutenen % 7k sexu abusuak egin zizkieten adingabeei. 35 urtetan 1.100 salaketa aurkeztu dira.