Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-23ko bideoen artxiboa

Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur bat erreskatatu dute Peñotan

Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur b...
Metroko atearekin besoa harrapatu duen haur bat erreskatatu dute Peñotan

09:15ak aldera askatu dute suhiltzail...
1:00 min.

09:15ak aldera askatu dute suhiltzaileek eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera. Erreskateak atzerapenak eragin ditu zerbitzuan.

Adin txikiko batek metroko bagoi bateko atearekin besoa harrapatu du Peñotako geltokian, Portugaleten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 08:55ak aldera gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Besoa harrapatu duen unean, emakume heldu batekin zihoan. 09:15ak aldera Bizkaiko suhiltzaileek erreskatatu dute eta onik eraman dute Gurutzetako ospitalera. Gertaera hori tarteko eta erreskateak iraun duen bitartean, atzerapenak izan dira metro zerbitzuan.

Jaurlaritza Buruaga Arditegiaren bi gazta mota erretiratzen ari da, kutsaduragatik

Jaurlaritza Buruaga Arditegiaren bi gazta mot...
Jaurlaritza Buruaga Arditegiaren bi gazta mota erretiratzen ari da, kutsaduragatik

Bi pertsonak intoxikazio arina izan d...
1:51 min.

Bi pertsonak intoxikazio arina izan dute, ustez enpresa horrek esne gordinarekin egindako gazta jan ondoren.

Eusko Jaurlaritza Osasun Saila Arabako Buruaga Arditegiak ekoitzitako bi gazta mota saltokietatik erretiratzen ari da, batzuetan Listeria monocytogenes bakterioa eta beste batzuetan toxina estafilokozikoa atzeman ostean. Osasun Publikoko ikuskatzaileek egindako ohiko kontroletan hauteman dituzte bakterio eta toxina hori, bi pertsonak ustez enpresa horrek esne gordinarekin egindako ardi gazta jan ondoren intoxikazio arina izan ostean. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, hauek dira merkatutik erretiratzen ari diren gaztak: batetik, 2017ko irailetik aurrera San Donato, Izaga, Arralde, Euskal Gazta, Lapiko eta Kutixak izenarekin merkaturatukoak eta 1501584-VI osasun marka dutenak, eta, bestetik,2018ko otsailetik aurrera egindakoak eta osasun marka berarekin Buruaga Arditegia izenpean saldutakoak. Etxean gazta horietakoren bat dutenei ez jateko eta sintomaren bat izanez gero ospitalera joateko aholkatu die Osasun Sailak, badaezpadako neurri gisa.

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko

Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko 'denbor...
Erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko 'denbora' beharko duela onartu du Zuckerbergek

Facebooken sortzailea Europako Parlam...
2:20 min.

Facebooken sortzailea Europako Parlamentuan izan da eta barkamena eskatu du sare sozial horretako erabiltzaileen datu pertsonalen filtrazioagatik.

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaileak agerraldia egin du Europako Parlamentuan, Cambridge Analyticak filtratutako datu pertsonalen eskandalua dela eta azalpenak emateko. Barkamena eskatu du eta Facebookeko erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duela agindu du, "horretarako denbora beharko badugu ere". Europako Ganberako presidentearen eta talde politikoen aurrean egin duen agerraldian, Facebooken onurak azpimarratu ditu eta, ildo horretan, krisi egoeratan (eraso terroristak izaten direnean edo Europara ihesi datozen errefuxiatuen kasuan, adibidez) erabiltzaileak familia eta lagunekin harremanetan jartzeko balio duela gogoratu du. Halaber, Zuckerbergek onartu du azken urteotan teknologia hori "kalte egiteko erabili" izan dela eta hori saihesteko gai izan ez direla. Horrela bada, Facebooken sortzaileak barkamena eskatu du: "Albiste faltsuak, hauteskundeetan egindako esku-hartzeak edota erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera okerrak direla, ez dugu nahikoa egin. Hori akatsa izan da eta barkamena eskatzen dut". Horrela bada, Facebooken sortzaileak barkamena eskatu du: "Albiste faltsuak, hauteskundeetan egindako esku-hartzeak edota erabiltzaileen datu pertsonalen erabilera okerrak direla, ez dugu nahikoa egin. Hori akatsa izan da eta barkamena eskatzen dut". Gauzak horrela, Zuckerbergek jakinarazi du hainbat neurri hartuko dituela horrelakorik berriro gerta ez dadin. Hasteko, Facebookeko erabiltzaileen segurtasuna bermatzeaz arduratuko diren langileen kopurua bikoiztu egingo du: 20.000 izango dira urtea amaierarako. Era berean, Facebooken aplikazioetan profil bat sortzeko beharrezkoa den informazioa murriztu egingo dute eta erabiltzaileak aplikazio hori azken hiru hileetan erabili ez badu, ezingo dute haren informazioa bildu.

Soineko adimenduna, sexu-gehiegikeriak antzemateko

Soineko adimenduna, sexu-gehiegikeriak antzem...
Soineko adimenduna, sexu-gehiegikeriak antzemateko

Konpainia batek froga egin du hiru em...
3:30 min.

Konpainia batek froga egin du hiru emakumeri soinekoa ipinita, Brasilen, eta ordubetean 40 aldiz baino gehiago egin zizkieten ukituak, haien baimenik gabe.

Soineko adimendu bati esker agerian utzi dute emakume batek zenbatetan jasaten dituen ukituak eta abusuak Brasilen diskoteka batean ondo pasatzen saiatzen ari denean. Datuak asaldagarriak dira enpresa batek egindako froga baten ostean: ordubetean 40 aldiz baino gehiago egin dizkiete ukituak, haien baimenik gabe. Ogilvy publizitate agentziak egindako esperimentu biral batean ikusi ahal izan da. Ekintza Schwceppesek Brasilen egin duen azken iragarkia dela eta egin dute eta Errespeturako soineko bat du izena. Kanpaina bolo-bolo dabil, eta horren bidez, emakumeek diskoteketan pairatzen duten jazarpena azaleratu eta mahaigaineratu nahi izan dute. Spotaren hasieran soinekoa nola egin zuten azaltzen dute, emakume batek gau batean zenbait ukitu eta abusuren biktima izan zezakeen zenbatzeko. Sentsoreek WiFi bidez bidaltzen zuten informazioa ordenagailu batera, eta horretan jazarpena bertatik bertara jarraitu ahal izan zuten. Hiru emakumek jantzi zuten sentsoredun soinekoa, eta diskoteka batean sartu ziren. Emaitzak ondorengoak izan ziren: hiru ordu eta 47 minuturen ostean, sentsoreek 157 ukitu erregistratu zituzten, hau da, emakume bakoitza 40 alditan baino gehiagotan ukitu zuten orduro. Nagib Nassif teknologiaren garapenean adituak diseinatu zuen sentsoredun soinekoa. Ondoren, esperimentuan parte hartu zuten hiru emakumeek soineko berezi hori jantzi zuten. Erregistratutako emaitzetatik abiatuta, bero mapa bat sortu zuten eta, horren arabera, baieztatu dute gehienetan aldakan eta sorbaldetan ukitzen dituztela emakumeak. Esperimentu horren bidez, Brasilgo abusuen arazoa agerian utzi nahi izan dute. Gainera, gero eta gehiago hazten ari den arazo horren inguruan gizartean gogoeta eragitea izan da haien helburua, baita dibertitzea sustatu ere, baina errespetua alde batera utzi gabe. Aurtengo Inauterietan, emakumeek mobilizazioak egin zituzten 'Ez ezetz da' lelopean, euren gorputzarekiko errespetua aldarrikatzeko. Brasilen, emakumeei egindako jazarpena arazo larria da. Sao Paun, Hegoamerikako hiririk handienean, hamaika orduro bortxatzen dute emakume bat leku publiko batean. 457 emakume bortxatu zituzten iazko urtarrila eta uztaila bitartean. Brasilgo legediaren arabera, biktimaren sexu-askatasunaren aurka mehatxua edo indarkeria erabilita egiten duen edonolako portaera da bortxaketa, hori dela eta, ez da beharrezkoa sexu-harremana burutzea delitu hori ezartzeko.