Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-28ko bideoen artxiboa

11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, erreskatatu dituzte Foz de Fagon

11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, er...
11 mendizale, bost gipuzkoar eta bi nafar, erreskatatu dituzte Foz de Fagon

Sakanaren emariak gora egin zuen eta ...
2:48 min.

Sakanaren emariak gora egin zuen eta mendizaleak barrunbe batean geratu ziren harrapatuta. Igandean atera ahal izan zituzten bertatik, uraren maila jaitsi zenean.

Guardia Zibilak 11 mendizale erreskatatu behar izan zituen igandean Foz de Fagoko Huesca sakanean, ur-mailak gora egin eta barrunbe batean ez atzera ez aurrera geratu ostean. Erreskatatutakoen artean bost gipuzkoar eta bi nafar zeuden. Iturrion arabera, mendizale batek abisua eman zuen larunbatean, 16:30ean, emariak nabarmen egin zuela gora. Larrialdi Zerbitzuko kideei kontatu zienez, berak ondo amaitu ahal izan zuen ibilbidea, baina bere atzetik zetozenak ezinean geratu ziren. Aire Unitate batek sakanaren gainetik hegan egin eta uraren maila oso altua eta bortitza zela egiaztatu ahal izan zuen. Barrunbe baten barruan harrapatuta zeuden hiru pertsona bistarazi zituzten agenteek. Guardia Zibilak mendizaleak zeuden tokira heltzea lortu zuen, 55 metroko garabi batekin eta taldearekin zegoen gidarik botatako kordel bati esker. Gidariarekin batera, haren kargu zeuden zortzi mendizale eta beste bi pertsona topatu zituzten. Onik zeuden denak ere, hipotermia zantzu arinak bazituzten ere. Jan eta edari beroak eta manta termikoak eman zizkieten. Emariak gora egiten jarraitu zuen, eta une hartan erreskatea ezinezkoa zela ikusita, Jacara bueltatu zen helikopteroa, mendi unitateko bi kide eta material gehiago hartzeko asmoarekin. Larunbat gauean, zulotik 120 metrotara erlaitz bat jarri zuten agenteek, eta soken bidez, harrapatuta zeuden lagunengana iritsi ziren. Gaua han eman zuten mendizaleek. Igande goizean, emariak behera egin zuela ikustean, erreskateari ekion zion Huescako Guardia Zibilaren Aire Unitateak. Zazpi zikloko garabi batekin lortu zuten, 10:00ak aldera.

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen eta xaman bat kartzelan sartu dute

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztan...
Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen eta xaman bat kartzelan sartu dute

Xamanak emandako ayahuasca edan ostea...
1:34 min.

Xamanak emandako ayahuasca edan ostean bere borondatearen aurka sexu abusuak jasan zituela salatu du.

Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen, eta eraso horrekin lotura duelakoan xaman bat atxilotu eta kartzelan sartu dute. Antza denez, ayahuasca eman zion xamanak emakumeari, bi landarerekin egiten den eta denboraren eta espazioaren pertzepzioa desitxuratzen duen edaria. Guardiako epaileak 47 urteko gizonezko kolonbiarra espetxea sartzea agindu zuen larunbatean, penetrazioarekin egindako sexu abusu delitua leporatuta. Biktimaren arabera, xamanak emandako ayahuasca edan ostean, bere borondatearen aurka, sexu abusuak jasan zituen. Salatzailearen esanetan, pertsona gehiagorekin parte hartu zuen errito baten testuinguruan gertatu zen. Pasa den ostegunean sexu askatasunaren aurkako delituen protokoloa aktibatu zen Nafarroako Ospitale Gunean, haluzinazio pasarte bat tarteko, Elizondoko osasun zentrotik emakume bat eraman zutenean. Elizondoko polizia-etxeko foruzainak Baztango udalerri txiki batera joan ziren eta bertan ustezko erasotzailea atxilotu zuten. Antza denez, erasotzailea Madriletik Nafarroara joan zen gorputza garbitzeko erritu batean parte hartzeko.

Iruñeko Udaltzaingoak partida batean esku hartu du, ikusleek objektuak jaurti ostean

Iruñeko Udaltzaingoak partida batean esku har...
Iruñeko Udaltzaingoak partida batean esku hartu du, ikusleek objektuak jaurti ostean

Udaltzaingoaren patruilak bidali beha...
0:40 min.

Udaltzaingoaren patruilak bidali behar izan zituzten kirol pabiloi batera, ikusle batzuen jarrera oldarkorrari aurre egitera. Ikusle bati bengala bat atzeman zioten eta identifikatu egin zuten.

Iruñeko Udaltzaingoaren patruilak hiriko kirol pabiloi batera joan behar izan dute asteburuan, ikusle multzo baten jarrera oldarkorrari aurre egin eta ordena publikoa ezartzera. Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, zenbait ikusle kantxara objektuak jaurtitzen hasi ziren. Udaltzainez gain, Espainiako Poliziako agenteak ere bertaratu ziren. Azkenean, ikusleetako bati bengala bat atzeman zioten eta identifikatu egin zuten.

Desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aurkitu dituzte Mexikon

Desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aur...
Desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aurkitu dituzte Mexikon

Biktimak ostiralean desagertu ziren, ...
1:17 min.

Biktimak ostiralean desagertu ziren, Tamaulipasen, herrialdeko estaturik arriskutsuenetariko batean.

Ostiraletik desagertuta zeuden sei emakumeren gorpuak aurkitu dituzte Mexiko ipar-ekialdeko sakan batean, Tamaulipas estatuko Segurtasun Idazkaritzak informatu duenez. Herio Santuaren Kapera delakotik hurbil aurkitu dituzte, "sartzea zaila den leku batean", Ciudad Victoria eta Ciudad Tula arteko errepidean. Lehenengo zantzuen arabera, biktimak talde armadun batek bahitu zituzten ostiralean, janari-denda baten barruan zeudenean. Tamaulipas Mexikoko estaturik arriskutsuenetariko bat da. Urtetan, antolatutako talde kriminal desberdinen arteko talka bortitzak izan dira batez ere Golfoko kartela eta Zetas, eta horien eta segurtasun indarren artean. 2017an, 805 hilketa eta 142 bahiketa izan ziren estatu horretan.

Keniako zientzilariek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituztela iragarri dute

Keniako zientzilariek ebolaren aurkako bi txe...
Keniako zientzilariek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituztela iragarri dute

Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi ...
1:24 min.

Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi jatorri ezberdini aurre egin ahal izango diete.

Keniako zientzilari talde batek ebolaren aurkako bi txerto aurkitu dituztela eta gizakiengan zein ondorio dituzten aztertzen ari direla iragarri dute The Standard egunkariak astelehen honetan jakinarazi duenez. Txerto horien segurtasuna aztertzeko frogak egiten ari direla esan dute Keniako Ikerketa Medikurako Institutuko zientzilariek. Aurkikuntza horri esker, ebolaren bi jatorri ezberdini aurre egin ahal izango diete. Txertoa ikertzen ari diren laborategiko zuzendariaren hitzetan, aurkikuntza honi esker ebolaren aurkako txertoaren asmakuntzan aurrerapauso handi eman dute. 2017an ikerketaren bigarren fase hasi zuten; orduan, 122 lagunek jaso zituzten txerto biak. Orain, zientzilariek sei hilabete itxaron beharko dituzte lortutako datuak aztertzen hasi arte. Orain arte, gutxienez, ebolarekin lotutako 45 kasu detektatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan.