Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-29ko bideoen artxiboa

Bizkaiko hondartza denboraldia ostiralean abiatuko da

Bizkaiko hondartza denboraldia ostiralean abi...
Bizkaiko hondartza denboraldia ostiralean abiatuko da

Orotara 273 pertsona egongo dira lane...
1:24 min.

Orotara 273 pertsona egongo dira lanean inguruak garbi mantentzeko eta segurtasuna bermatzeko.

Bizkaiko hondartza denboraldia ostiralean, ekainaren 1ean, abiatuko da. Orotara 273 pertsona egongo dira lanean inguruak garbi mantentzeko eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, Bizkaiko Aldundiaren hondartza programak 5,7 milioi euroko aurrekontua du. Istripu Prebentzioa, Sorospen eta Atentzio zerbitzua 154 soroslek osatuko dute.Egunero, guztira, 88 sorosle egongo dira segurtasuna zerbitzua eskaintzen Bizkaiko hainbat sorospen tokitan, baita 30 hondartzain ere egongo dira. Aurten, bandera gorria adierazteko, bi banderatxo jarriko dituzte urertzean, erabiltzaileak uretara sartu ahal izateko, baina arrisku gunea zeharkatu gabe. Halaber, Ume Galduak eskumuturrekoa ere erabilgarri egongo da. Garbiketa lanei dagokienez, 89 pertsona arituko dira. Lana egin ahal izateko, kamioiak, traktoreak, ekorketa eta baheketa makinak erabiliko dituzte. Bestalde,“Hondartza Denontzat” ekimena jarriko dute martxan, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hondartzaz eta itsasoaz goza dezaten.

Ermuko ehunka bizilagun Internet barik utzi dituzte karraskariek

Ermuko ehunka bizilagun Internet barik utzi d...
Ermuko ehunka bizilagun Internet barik utzi dituzte karraskariek

Zearkaleko zuntz optiko kableei hozka...
0:55 min.

Zearkaleko zuntz optiko kableei hozka egin diete karraskariek asteburuan, eta bi matxura sortu dituzte, herriko ehunka erabiltzaile telefono, Internet eta telebista gabe utziz.

Ermuko Bizkaia zuntz optiko kableei hozka egin diete karraskariek asteburu honetan, eta bi matxura sortu dituzte, herriko ehunka erabiltzaile telefono, Internet eta telebista gabe utziz. Ermuko Udalak gaur jakitera eman duenez, aurreneko matxura larunbat eguerdian gertatu zen, eta Gipuzkoa Etorbideko etxebizitzak zerbitzurik gabe egon ziren gauerdira arte. Igande arratsaldean, beste aberia bat antzeman zuten. Herri osoko 1.300 bezero, baita industrialdeak ere, zerbitzurik gabe egon dira gaur goizaldera arte. Bi kasuetan, hausturak Zearkalen gertatu dira karraskarien haginkaden ondorioz. Zonaldean animalien presentzia saihesteko neurriak hartu ditu Udalak.

Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Donostian, nazioarteko agindu bati jarraituta

Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Donosti...
Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Donostian, nazioarteko agindu bati jarraituta

Atxilotuak Ertzaintzaren esku daude o...
0:38 min.

Atxilotuak Ertzaintzaren esku daude oraindik. Schengen esparruko atxilotze agindua jaso zuen Ertzaintzak bien aurka, terrorismo jihadistarekin lotutako delituengatik.

Ertzaintzak bi ustezko jihadista atxilotu ditu gaur, asteartea, goizaldean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi diotenez. Nazioarteko atxilotzeko agindua emanda zegoen bien aurka. Azaldu dutenez, atxiloketak 02:00ak inguruan izan dira, eta Schengen esparruko atxilotze agindua jaso zuen Ertzaintzak, terrorismo jihadistarekin lotutako delituengatik. Atxilotuak Ertzaintzaren esku daude oraindik.

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroketa batean, Liejan

Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroketa b...
Gizon batek hiru pertsona hil ditu tiroketa batean, Liejan

Tiroketan, Poliziak tiratzailea hil d...
0:54 min.

Tiroketan, Poliziak tiratzailea hil du. Antza denez, gizonak "Ala handiena da" oihukatu du.

Lau pertsona hil dira Lieja Belgika hirian izan den tiroketa batean, zenbait hedabideren arabera. Hildakoak bi polizia, zibil bat eta horien aurka tiro egin duen beste gizon bat dira. Erasotzailea polizien tiroek jota hil da. Poliziaren esanetan, La Libre egunkariak aireratu duenez, gizonak Ala handiena da oihukatu du tiroketan. Le Soir egunkariaren arabera, beste bi agente ere zauritu dira. Antza denez, erasotzaileak emakume bat atxiki du eraikin baten seigarren solairuan, tiroketaren ostean. 10:30 inguruan hasi da tiro egiten eta, ordu erdi beranduago, Poliziak tiroz hil du.