Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-30ko bideoen artxiboa

San Mameseko tunelak berriro zabaldu dituzte, orduak itxita eman ondoren

San Mameseko tunelak berriro zabaldu dituzte,...
San Mameseko tunelak berriro zabaldu dituzte, orduak itxita eman ondoren

19:00ak aldera, Udaleko garbiketa zer...
1:53 min.

19:00ak aldera, Udaleko garbiketa zerbitzuek lana amaitu dute; Ertzaintzak zonaldea aztertu eta tunelak berriro zabaltzeko baimena eman du.

Paper bobinak zeramatzan zen, eta ondoren su hartu zuen San Mameseko tuneletan, Bilbon. Istripuaren ondorioz hiriko sarrerak eta irteerak kolapsatu egin ziren. Tunelek sei ordu itxita eman zituzten, baina arratsaldeko zazpietan irteerako erreiak berriz zabaldu zituzten. Gutxi gorabehera ordu eta erdi geroago sarrerako erreiak ere ireki zituzten, eitb.eus-ek bere egoitzatik egiaztatu ahal izan duenez. 19:00ak aldera, Udaleko garbiketa zerbitzuek lana amaitu zuten; Ertzaintzak zonaldea aztertu eta tunelak berriro zabaltzeko baimena eman zuten. Hasiera batean, bakarrik irteerako erreiak zabaldu zituzten. Ezbeharra 12:40 aldera gertatu da San Mameseko tuneletan, Euskal Herriko Unibertsitateko instalazioen eta EiTBko egoitzaren aurrean. Ibilgailua irauli egin zen eta errepideko lau erreiak oztopatu zituen. Ondoren berehala su hartu zuen kamioiak. Larrialdi zerbitzuek kamioilaria erreskatatu zuten. Gizona ibilgailuaren leihotik atera zuten eta gidariak zauri arinak ditu. Zenbait leherketa gertatu ziren, baina suhiltzaileen kamioiek sua itzaltzea lortu zuten, 20 bat minutu lanean eman ondoren. Hirira sartzeko bide alternatiboak erabiltzeko gomendioa eman zuten Udaleko iturriek gidariei. Hala ere, auto-ilara luzeak izan dira Bilboko sarrera eta irteeratan, eta baita hirian bertan ere. Bizkaiko hiriburura Sabino Aranatik sartu edo ateratzen ez saiatzeko gomendioa eman zuten Udalak herritarrei. Horregatik, beste aukera batzuk erabiltzeko eskatu zieten. Sua guztiz itzaltzeko lan egin dute suhiltzaileek, behin itzalita, kamioia hoztu behar zutelako, ibilgailua errepidetik kendu ahal izateko. Sabino Aranatik sartu eta ateratzen ez saiatzeko gomendioa eman zuen Bilboko Udalak. Beste aukera batzuk baliatzeko eskatu du, zonaldean kolapso ikaragarria izan delako. Era berean, ezbeharrak Bizkaibuseko zerbitzuari eragin zion.

Auto bat kiskali da Bilbon goizaldean

Auto bat kiskali da Bilbon goizaldean...
Auto bat kiskali da Bilbon goizaldean

Ertzaintzak ikerketa hasi du sua zerk...
0:34 min.

Ertzaintzak ikerketa hasi du sua zerk eragin zuen argitzeko. Ondoan dagoen etxebizitza eraikina belztu egin da, baina ez da inor zauritu.

Auto bat kiskali da gaur, asteazkena, goizaldean, Bilboko Irala kalean. Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, sua 05:30 inguruan sortu da; oraindik argitu gabe dago zerk eragin duen. Ez da inor zauritu sutearen ondorioz, baina ondoan dagoen etxebizitza eraikineko horma belztu egin da. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du nondik norakoak argitzeko.

Liejako tiroketaren egileak beste pertsona bat hil zuen bezperan

Liejako tiroketaren egileak beste pertsona ba...
Liejako tiroketaren egileak beste pertsona bat hil zuen bezperan

Belgikako Justizia ministroak jakiter...
2:06 min.

Belgikako Justizia ministroak jakitera eman duenez, Benjamin Hermanek etxebizitza baten barruan hil zuen gizon bat, astelehenean.

Benjamin Hernan Liejan Belgika atzo izandako tiroketaren egileak astelehenean beste pertsona bat hil zuela esan du Jan Jambon Justizia ministro belgikarrak. Hiru pertsona hil zituen Hernanek Liejan, eta ondoren bera hil zuen Poliziak. Bel RTL irrati-kateari eskainitako elkarrizketa batean, Jambonek ziurtatu du Michael Wilmet preso ohiaren gorpua aurkitu zutela atzo haren etxebizitzan, Luxenburgon, eta hiltzailea Hernan dela jakiteko frogak dituztela. Justizia ministroaren arabera, buruan kolpe bat jaso ondoren hil zen Wilmet. Hilketaren arrazoiak argitzeko ikerketa zabaldu dute. 30 urte zituen Wilmetek, eta drogarekin lotutako delituengatik aurrekariak zituen. Zaintzapeko askatasunean zegoen. Jambon ministroak zehaztu duenez, Wilmet hil eta biharamunean izan zen Liejako tiroketa.

Leherketa eta tiroketa bat izan dira Kabulen, Barne Ministerioaren egoitzan

Leherketa eta tiroketa bat izan dira Kabulen,...
Leherketa eta tiroketa bat izan dira Kabulen, Barne Ministerioaren egoitzan

Ministerioko iturriek ziurtatu dutene...
1:05 min.

Ministerioko iturriek ziurtatu dutenez, egoera kontrolpean dute.

Leherketa bat gertatu da asteazken honetan Kabulen, Afganistango Barne Ministerioaren egoitzan, Jaama albiste agentziak jakinarazi duenez. Horren ondotik erasotzaileen eta segurtasun indarren arteko enfrentamendua hasi da. Jaama albiste agentziak aipatutako lekukoen arabera, tiroketak ere izan dira erasotzaileen eta segurtasun indarren artean. Oraingoz polizia bat zauritu da eta ez daukagu biktima gehiagoren inguruko informaziorik, azaldu du Najib Danish Barne Ministerioko bozeramaileak. Gaineratu duenez, erasotzaileek lehen kontrol postua gainditu dute, eta bi aldeak tiroka ari dira. Ministerioko bozeramailearen esanetan, iaz inauguratu zuten Barne Ministerioaren egoitza irmoki babestuta dago, eraikin nagusira iritsi aurretik hainbat segurtasun kontrol daude eta, beraz, oso zaila da aurrera egitea. Ez da kezka iturri bat guretzat, egoera kontrolpean dago, azpimarratu du.

Hamasek su-etena iragarri du Gazako eremuan

Hamasek su-etena iragarri du Gazako eremuan...
Hamasek su-etena iragarri du Gazako eremuan

Dena dela, horri eusteko baldintza ja...
2:53 min.

Dena dela, horri eusteko baldintza jarri du: Israelek errespetatzea.

Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamiarrak su-etena iragarri du gaurtik aurrera Gazakoko eremuan. Nolanahi ere, ohartarazi du Israelek errespetatzen ez badu bertan behera utziko duela. Enfrentamendu odoltsuak izan dira azken hilabeteotan, eta Israelgo Armadak 100 palestinar baino gehiago hil ditu. "Israelen erasoen aurrean erakutsitako erresistentzia arrakastatsuaren ondoren, bitartekaritza izan da azken orduetan eta su-etena berriro ezartzea adostu dugu", esan du Jalil al Haya Hamasen 'bigarrenak' ohar batean. "Erresistentziako fakzioek errespetatu egingo dute okupazioko indarrek gauza bera egiten duten artean", erantsi du Al Hayak. Ysrael Katz Israelgo Inteligentzia ministroari buruz auziaz galdetu diotenean, hauxe erantzun du: "Dena Hamasen esku dago". Martxoaren 30ean hasi ziren palestinarren protestak, 'Nakba' arabiarrentzat "hondamendia" delakoaren 70. urteurrena dela eta (Israelgo Estatuaren sorrera eta milaka palestinar euren etxeetatik botata amaitu zen prozesua). Israelek gogor erantzun die protestei, eta 100 palestinar baino gehiago hil ditu. Sarraski handiena maiatzaren 14an egin zuen Israelek, AEBk Jerusalemen enbaxada inauguratu zuen egunean, eta 'Nakba' egunaren bezperan. Egun hartan 60 palestinar hil eta ia 3.000 zauritu zituen Israelek. Azken egunotan, Hamasek eta Jihad Islamiarrak jaurtigaiak bota dituzte Israelgo lurretara, Israelgo Armadak Hamasen azpiegiturei eraso die, erantzun gisa. Auzia aztertzeko bilera du deituta NBEko Segurtasun Kontseiluak. Azken hilabeteotan gora egin du tentsioak, 2014tik izandako giro gaiztoenean. Urte hartan 2.310 palestinar, gehienak zibilak, hil zituen Israelek. 71 israeldar, 66 soldadu tartean, hil zituzten palestinarrek.