Zeinu Hizkuntza kurtsoak

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera.

Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko.

Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen.

Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian.

Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian.

Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik.

Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik.

Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten.

Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru.

Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada.

Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje.

Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes.

El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten.

Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa.

Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero.

Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, ...
23 urteko gazte bat atxilotu dute Urdulizen, adineko bati bortizki erasotzeagatik

Erasoa adineko emakumearen etxebizitz...
1:35 min.

Erasoa adineko emakumearen etxebizitzako atarian izan da. Bizilagunek lagundu dute, oihuak entzun ostean.

23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Urduliz herri bizkaitarrean, adineko emakume bati bortizki erasotzeagatik. Gazteak ukabilkadak eman zizkion aurpegian eta buruan eta horrezkero emakumea ospitaleratu behar izan zuten, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoa 18:30ean izan zen, astelehenean, emakumea bere txakurrarekin batera etxera sartzera zihoanean. Une horretan, gizonezko batek aukera aprobetxatu zuen bera ere atarian sartzeko. Gaztearen jarrera susmagarria iruditu zitzaion emakumeari eta, berarekin batera igogailuraino joateko asmoa zuela ikusita, zenbatgarren solairura joateko asmoa zuen galdetu zion. Gizonezkoaren erantzunak emakumearen beldurra baieztatu zuen, aipatu zion etxebizitza ez delako existitzen. Orduan, gazteak gogor bultzatu zuen emakumea eta, lurrera bota eta gero, ukabilkadak eman zizkion buruan eta aurpegian. Emakumearen oihuek bizilagunak ohartarazi zituzten, eta biktima laguntzera jo zuten batzuek, tartean, lanetik kanpo zegoen ertzain batek. Agentea ustezko erasotzailearen atzetik abiatu zen eta, beste auzoko batzuen laguntzarekin, atxiki zuten. Gazteak agentea ere jo zuen aurpegian. Emakumea ospitaleratu zuten ondoren Urdulizko Ospitalean, aurpegian eta buruan eragindako zauri larriengatik. Ertzaintzako patruila bateko agenteek ustezko erasotzailea, 23 urteko gizonezkoa, atxilotu zuten lesioak eragitea leporatuta. Ondoren, epailearenera eraman zuten.

2018/06/20

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du...
Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abaden zigorra, akatsa zuzenduta

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu d...
1:23 min.

Zigor Aretoko Lehen Sekzioak onartu duenez akatsa egin zuen Iñaki Abaden zigorra kalkulatzerakoan. Ez da epaiak duen akats bakarra eta horiek zuzentzeko autoa kaleratu du Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak 13tik 10 urtera jaitsi du Iñaki Abad Altsasuko gazteari ezarritako zigorra, kalkulua egiterakoan akatsa egin zuela onartu ostean. Zigor Arloko 1. Sekzioak bi eta 13 urte bitarteko zigorra ezarri zien Altsasuko auziko zortzi gazteei, 2015eko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrengatik. Zuzenketa autoaren arabera, Iñaki Abadi hiru lesio leporatu zizkion eta horietako bakoitzarengatik bi urteko zigorra aurreikusi zuen. Aitzitik, autoaren arabera, batuketa egiterakoan delitu bakoitzagatik hiru urte kontatu zizkioten. Epaiak akats gehiago ere baditu, nahiz eta beste akats horiek ez duten zigorretan eraginik. Zuzenketa autoan lau akats onartzen ditu epaimahaiak: Iñaki Abaden zigorrari buruzkoa eta beste hiru. Auzitegi Nazionalak ekainaren 1ean emandako epaian ez zuen terrorismo zantzurik ikusi epaitutako gertakarietan, baina 2 eta 13 arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei. Joan den astean, ostera, fiskalak helegitea jarri zion Altsasuko auziko epaiari, terrorismoa izan zela iritzita.

2018/06/20

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Fra...
30 migratzaile inguru heldu dira Bilbora, Frantziara jo aurretik

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Est...
0:47 min.

Gurutze Gorriak laguntza eman dio Estatuko hegoaldetik Frantziarako bidean dagoen pertsona talde bati.

Un grupo de unas 30 personas migrantes, entre los que había varios menores, que viajan en autobús desde el sur de España hacia Francia ha llegado a Bilbao hoy, miércoles, por la mañana para realizar una parada. Según ha informado la Cruz Roja a eitb.eus, no hay un plan de acogida en Bizkaia para esas personas, sino que se trata de un alto en el camino que han realizado en su viaje. Durante su estancia en la villa bilbaína, voluntarios de la Cruz Roja han realizado una labor informativa, dando soporte al grupo de personas migrantes. El grupo ha partido desde el sur de España y, como suele ser habitual cuando manifiestan tener familiares en Francia, las autoridades han puesto en marcha el protocolo para trasladarlos.

2018/06/20

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabe...
Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriak egotzita

Halaber, beste bi gizonezko ikerketap...
1:15 min.

Halaber, beste bi gizonezko ikerketapean daude, adingabeen aurkako sexu-gehiegikeriengatik, haur-pornografiagatik eta haur-prostituzioagatik.

Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu eta beste biri deklarazioa hartu die, 16 urtetik beherako neska-mutilen kontrako sexu-gehiegikeria delituak, haur-pornografia eta haur-prostituzioa egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bost gizonezkoak mezuak bidaltzeko aplikazioen eta harremanetarako webguneen bidez jartzen ziren adingabeekin harremanetan, eta diruaren truke sexu-harremanak izatea eskaintzen zieten. Iruñeko zentro terapeutiko batek egindako salaketa baten ondotik hasi zuten ikerketa. Zentro horretako ume batek diruaren truke adinekoekin sexu-harremana izaten zituela onartu ondoren jarri zuten salaketa. Horren berri jasotakoan, ikerketa jarri zuten martxan eta, biktimen sakelako telefonoak zorrotz aztertuta, aipatu bost gizonezkoak identifikatu zituzten. Esan bezala, horietako hiru atxilotu zituzten eta gainerako biak epailearen esku utzi zituzten, deklarazioa hartu eta gero. Ikerketak irekita jarraitzen du, eta, ondorioz, ez dute baztertu atxiloketa gehiago izatea.

2018/06/20

Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2018-05-31ko bideoen artxiboa

Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean egongo da martxan

Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean...
Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean egongo da martxan

Aldi berean, N-634 errepidearen gaine...
1:16 min.

Aldi berean, N-634 errepidearen gainetik igaroko den zubia eta alboko tunela irekiko dituzte datorren urtean.

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garapen Ekonomikoko sailburuak iragarri duenez, Ermuko tren-geltoki berria 2019ko urtarrilean egongo da martxan. Era berean, N-634 errepidearen gainetik igaroko den zubia eta alboko tunela irekiko dituzte datorren urtean. Guztira, trenbide zati berriak 1.500 metro izango ditu. Urbanizazio lanak, berriz, 2019ko udaberrian bukatuko dituztela aurreikusi dute. Tunel berriaren obrak bisitatzen egon da Tapia eta bertan egin du iragarpena. Carlos Totorika Ermuko alkatea eta Aitor Garitano Eusko Trenbide Sareko zuzendari nagusia eta Imanol Leza Eusktreneko buruzagia ere han izan dira. Egitasmoa aurrera eramateko aurrekontua 30 milioi eurokoa izan da.

Onik atera da Gasteizen zabor bilketarako kamioi batera eroritako emakume bat

Onik atera da Gasteizen zabor bilketarako kam...
Onik atera da Gasteizen zabor bilketarako kamioi batera eroritako emakume bat

Ustekabean zabor bilketarako kamioiar...
1:25 min.

Ustekabean zabor bilketarako kamioiaren gidaria zerbait mugitzen ari zela ikusi eta larrialdietarako botoia sakatu zuen. Emakumea onik atera zen, langilearen arretari esker.

Gasteizko zabor bilketarako kamioi batean eroritako emakume bat onik atera da bilketarako zerbitzuko langilea birrintzailean norbait zegoela konturatu baita. Ertzaintzaren ustez, emakumea edukiontzi baten barruan zegoen eta langilearen arretari esker atera da onik. Noticias de Alava egunkariak jakinarazi duenez, gertakaria igandean gertatu zen. Kamioia gidatzen duen langilea zabor poltsak birrintzailera ondo sartzen zirela eta txikitzen zirela bideokamera bidez kontrolatzen ari zela, ustekabean zerbait mugitzen ari zela ikusi zuen eta larrialdietarako botoia sakatu zuen. Ondoren, kamioitik jaitsi eta atzeko partera joanda, bertan emakume bat zegoela ikusi zuen. Aurretik ere gertatu da halakorik Gasteizen; izan ere, abuztuan edukiontzi batean lo egiten ari zen gizon bat kamioi batetik atera behar izan zuten, txikituta geratu aurretik.

ISISek bere gain hartu du Liejako erasoa

ISISek bere gain hartu du Liejako erasoa...
ISISek bere gain hartu du Liejako erasoa

Benjamin Herman bakarrik aritu edo ta...
1:49 min.

Benjamin Herman bakarrik aritu edo talde baten kide ote zen argitzeko lanetan ari da orain Fiskaltza.

ISISek bere gain hartu du asteartean Lieja Belgikako hirian izan zen erasoa, Amaq talde jihadistari lotutako agentziak argitaratu duenez. Atentatu horretan lau pertsona hil ziren, horietako bat erasotzailea. Agentziaren arabera, Benjamin Herman -ustezko erasotzailea-Estatu Islamikoaren soldadua zela, eta AEBk Sirian eta Iraken gidatzen duen koalizioaren kide diren herrialdeetan EIk eraso egiteko eskaerei jarraitu ziela, SITE Intelligence Group talde terroristen jarraipena egiten duen erakundeak jaso duenez. Belgikako Fiskaltza federalak baieztatu du Hermanek Ala handiena da hainbat aldiz oihukatu zuela tiroketan. Era berean, ekintza terrorista bat izan zela esateko nahikoa arrazoi daudela erantsi du, baina ez du baieztatu, horretarako ikerketaren emaitzak jaso arte itxaron nahi izan duelako. Hala, ikerketaren lehen elementuek erakutsi zutenez eraso terrorista bat izan zitekeela, Fiskaltza federalak bere gain hartu zuen ikerketa. Izan ere, bozeramalearen esanetan, Fiskaltzaren iritzian hilketa terrorista eta hilketa terrorista saiakera izan ziren astearteko erasoan. Benjamin Herman bakarrik aritu edo talde baten kide ote zen argitzeko lanetan ari da orain Fiskaltza. Horrez gain, Fiskaltzak uste du Liejako erasotzaileak beste gizon bat hil zuela astelehen gauean On hirian, hain zuzen, kartzelatik irten eta ordu batzuetara. Hilketa hori Luxemburgoko Fiskaltza ere ikertzen ari da.

Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira Alemaniako tren batean izandako erasoan

Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira Alema...
Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira Alemaniako tren batean izandako erasoan

Gizonezko batek trenean zihoazen bi p...
0:44 min.

Gizonezko batek trenean zihoazen bi pertsona zauritu ditu labankadaz. Poliziak tiroz hil du.

Gutxienez bi pertsona zauritu dituzte Alemaniako tren batean labanaz egindako eraso batean. Poliziak tiroz hil du. Bild egunkariak zabaldu duenez, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta, erasotzaileak liskarra izan du beste gizonezko batekin, eta labankada eman dio. Polizia bat sartu da tartean, eta horri ere eraso dio labanaz. Agenteak tiroz hil du erasotzailea. Gertakariak Hanburgo eta Flensburgo arteko ibilbidea egiten ari zen tren batean jazo dira.

Weinstein bortxaketaz eta bestelako sexu-delituez akusatu dute modu formalean

Weinstein bortxaketaz eta bestelako sexu-deli...
Weinstein bortxaketaz eta bestelako sexu-delituez akusatu dute modu formalean

New Yorken, Los Angelesen eta Londres...
2:01 min.

New Yorken, Los Angelesen eta Londresen abiarazi dute Wensteinen aurkako ikerketa. Berak ziurtatu du salaketa jarri duten emakumeekin izan zituen harremanak hitzartuta zeudela.

Harvey Weinstein Hollywoodeko produktorea bortxaketaz eta beste sexu-delituez akusatu dute modu formalean, epaitegietatik adierazi dutenez. Weinsteinek aurreko ostiralean izan zuen akusazioaren berri, bere burua Poliziaren esku utzi zuenean, baina akusazioa modu formalean egitea falta zen, alegia, epaituko duten delitu zehatzak zeintzuk ziren jakinaraztea. Akusazio formala epaimahai akusatzaile edo epaimahai nagusi batek egin du, Manhattan barrutiko Fiskaltzak adierazi duenez. Berak hartu du Weinsteinen aurkako auziaren gidaritza, Los Angelesen eta Londresen ere ikertzen ari badira ere. Fiskaltzaren akusazioaren idazkiaren arabera, lehen eta hirugarren graduko bortxaketa, eta lehen graduko ekintza kriminal sexualak egotzita epaituko dute. Akusazio formalaren ostean, akusatua pauso bat hurbilago dago leporatu dizkioten delituak direla eta erantzutetik, baieztatu du Cyrus Vance fiskalak. Vanceri presio handia sartu diote 2015ean Weinsteinen aurka egindako lehen salaketari bide ez emateko, eta izan ere New York estatuko Fiskaltza nagusiak ikerketa ireki du argitzeko. Hollywoodeko ekoizleak 66 urte ukatu egin ditu delituak eta, abokatuen eta bozeramaleen bidez adierazi duenez, du salaketa jarri duten emakumeekin izan zituen harremanak hitzartuta egon ziren. Iazko urritik hona, hain zuzen, salaketak hasi zirenetik, dozenaka pertsonak akusatu dute gehiegikeriak eta bestelako sexu-delituak egiteagatik.